Arrikruz da Arabako eta Bizkaiko toponimoa. Arabako Agurainen aurkintza bat da eta Bizkaiko Ermuan, basoa.
Ez da ziurra zein toponimo den Oñatiko agiri zaharren artean agertzen dena, beharbada Oñatikoa bertakoa. Hiru lekukoak Erdi Aroaren bukaerakoak dira eta Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daude, 34. agirian, 1489. urtean:
Osana de Arricrus, çinco maravedis.Toponimo horietan bi elementu daude, harri eta gurutze izenak, azkenaren aldaera bitxi batekin, beharbada gaztelaniatik mailegatua. Toponimo horietan harriz eginiko gurutze bat izango zen eta horiek lekuak izendatzeko erabili zituzten. Blog honetan badira toponimo batzuetan harri izena, beste garai batean ohikoa ez zelako, Arruriaga toponimoa bezala.
Charin de Arricruçe, çinco maravedis.
[...]
Teresa de Arricrus, con fijos, çinco maravedis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario