viernes, 19 de mayo de 2023

Gartziaasteisagastia toponimoa

 Toponimo luze hau behin jaso da, XV. mendean eta Arrasateko toponimia liburuan dago, 27. or.:


 Lekuko bakar hau 1475. urtekoa da eta jatorrizko testua lagungarria da: el mançanal que suelen dezir Garçia Asteyssagastia. Batetik, euskarazko toponimoan sagastia dena erdaraz el mançanal da. Bestetik, toponimoaren oinarrian antroponimo bat eta patronimiko bat daude, bata Gartzia da eta bestea Asteiz. Azken honek hasierako kontsonantearen galera jasan du, Jaunlopeasteisarana toponimoan bezala. Galdutako hori herskari ahostun bat zen, /g/ eta bi bokalen artean egonik, galera errazagoa gertatu zen. Patronimiko osoa, Gasteiz, Gastearena da, eta antroponimo hau Gartziarekin loturik dago, gertatutako aldaketa izan da -rtz- > -st-, euskal hitz batzuetan gertatu den bera, cf. bertze : beste, bortz : bost, beste adibide batzuen artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario