Sotil agertzen da Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 225. agirian, 1514. urtean:
E fueron presentes por testigos a lo que dicho es, Martin Sotil de Vribarria, vesino de la dicha villa, e Pedrro d'Olea e Pedrro de Çerella, vesinos de Amoroto.Sotilla agertzen da urte batzuk geroago, 252. agirian, 1518. urtean:
Testigos que fueron presentes, Lope de Anguiz e Furtuno de Eguen e Ochoa Sotilla e Chipi de Acuriola e Juan abad de Leaegui, clerigo.Bi izengoitietan sotil hitza dago, lekukotza zaharra duena eta euskal testuetan onomastikan baino lehenago agertzen da, Milia Lasturkoaren eresian (c.1450) esaterako:
Gizon txipi sotil baten andra zan.Hurrengo agerpena Leizarragaren itzulpenenan dago, beraz, Lekeitiokoak baino 50 urte geroago. Hala izanik, sotil hitzaren lehenengo lekukoen artean daude Sotil eta Sotilla izengoitiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario