Bizkaiko toponimo hau Lekeitioko agiri zaharren artean dago, Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 261. agirian, 1519. urtean:
... ponemos, escogemos e nonbramos, e de Beltran Yvannes de Garduça, pariente tomado y helegido por parte del dicho conçejo e vnibersidad de la dicha villa de Lequetio...Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran -tza atzizkia eta oinarrian gardu izena, kardu hedatuagoaren aldaera. Gardu hau litzateke kardu izenaren aurreneko lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegian dagoena Landucciren hiztegikoa da, 1562. urtekoa. Gainera, *gardutza izen arrunta balitz hartuz gero hauxe litzateke lehenego lekukoa eta bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario