viernes, 28 de julio de 2023

Landaruzgana toponimoa

 Landaruzgana da Bediako zapalda bat. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek oztopatzen du analisi etimologikoa. Gainera, toponimo honetan aldaketa batzuk gertatuko ziren eta, beraz, hemen proposatutakoa hipotesitzat hartu beharra dago.
Toponimoak lau elementu izango zituen, azkena artikulua, aurrekoa gan, gain hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Geratzen da hasierakoa, landaruz-. Lehen elementua landa izena litzateke baina bigarrenean aldaketa batzuk geratu dira eta han zegoen hitza oso aldaturik geratu da. Litekeena da tarteko elementu hori luze izenondoa izatea. Lehenik landa + luze elkarketa izan zen: *Landaluze. Gero, hurbil zegoen gain bat izendatzeko lehenago sortutakoa hartu zuten eta gan erantsi, baina orduan aldaketa batzuk gertatu ziren, azken bokala galdu zen, hori hiru silabako hitzetan ere ohikoa da: itsasgizon, itsas- 'itsaso' + gizon. Honetan ere berdin gertatuko zen eta *Landaluz- sortuko zen, baina bi alboko hitz berean zeuden eta disimilazioa gertatu zen eta bat dardarkari bihurtu zen, horrela, *Landaruz- agertu zen. Ez da ohikoa bi alboko hitz berean izatea, baina dardarkariekin askoz arruntagoa da eta orduan bi dardarkarietatik bat alboko bihurtzen da, cf. Algorta, Bizkaiko herri izena.

Eguneraketa (2024-03-22):
Izendegi geografiko ofizialean lekuko zahar bat dago, XIX. mendearen erdialdekoa, Landaruzgana (1862). Ez da oso zaharra baina, behintzat, lekuko horrek erakusten du duela bi mende izen bera zuela. Etimologiari dagokionez, proposatutakoa dagoen bezala geratzen da, baina lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke etimogia hori sendotzeko.

miércoles, 26 de julio de 2023

Kakotegi toponimoa

 Kakotegi da Bizkaian eta Gipuzkoan aurkitzen den toponimoa. Muxikan Kakotegi eta Kakotegibekoa baserriak daude eta Gipuzkoan, Aretxabaletan Kakotegi baserria dago eta Legazpin izen bereko aurkintza bat dago.
Aretxabaletako toponimoaz, lekuko bat dago XX. mendeko bigarren erdialdekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

KAKOTEGI (prop.), Larrinoko elizatea
XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Cacotegui [N, TO]
Cacotegui (la casa de), Muxica, a.1704, FogVizcayaMs.
Cacotegui (la caseria de), Mujica, a.1745, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Ueazcoa (la casa de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
Cacotegui_de_Abaxo (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Cacotegui_de_Suso (la casa de), Muxica, a.1704, FogVizcayaMs.
Cacotegui_de_Suso (la caseria de), Mujica, a.1745, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Gogeazcoa (la casa de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Goxeascoa (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Goxeazcoa (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Cacoteguicoa (el molino de) [Guernica (casas avecindadas a la villa de)], Mujica, a.1745,
FogVizcayaMs.

Deitura ere izan da Kakotegi eta Dokuklik web-gunean lekuko batzuk badira, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen hasieratik daude lekuko batzuk, Arrasatekoak gehienak, baina mende honetako lekuko batzuk Muxikakoak dira:

Lekuko zaharrek erakusten dute toponimoa ere oso zaharra dela eta badirudi aldaketarik gertatu ez dela. Kakotegi bi elementuz osaturik dago, kako izenaz eta -tegi atzizkiaz. Elementuak argiak dira baina toponimoen interpretazioa ez da ziurra. Kakoak egiten zituzteneko lekuak dira agian? Beharbada kako inoiz izengoiti izan zen, 'bihurritu' edo adierazteko. Horretaz, baina, ez dago lekukorik.

Baskaran toponimoa

 Baskaran da Markina-Xemeingo hiru baserriren oinarria: Baskaranabeletxe, Baskaranerrota eta Baskarangoikoa.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Bascaran [N, TO]
Bascaran (el horreo de) [Meave (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796, FogVizcayaMs.
Bascaran (el molino de) [Meave (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de9), a.1796, FogVizcayaMs.
Bascaran (la casa de), Jemein, a.1704, FogVizcayaMs.
Bascaran (la casa de) [Meave (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796, FogVizcayaMs.
Bascaran (la caseria de) [Erdoza (cofradia de)], Jemein, a.1745, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta ikus daitekeenez, XVI. mendearen erdialdetik lekukoak daude:

Toponimoak bi elementu lituzke, azkena da haran izen ezaguna baina hasierakoa ilunagoa da, beharbada uraska hitz elkartua proposa liteke, hainbat esanahi dituena, eta ur eta aska izenen elkarketa denez, baditu aldaera interesgarri batzuk, uhaska bezala. Hasperena galduz, ua- > ba- bilakaera ez da harrigarria, cf. gabon < gau + on. Aipatutako liburuan ikusten da Uarka eta Barka inoiz izan direla:
Barca [N, TO]
Barca (la casa de la), Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Barca (la cassa de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Barca (rebal de), Elorrio 17.1641, FogVizcayaMs.
Uarca (la casa de la), Echauarri (San_Esteban), a.1704, FogVizcayaMs.
Uarca (rebal de), Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Varca (la caseria de), Arraçua 17.1641, FogVizcayaMs. -/San_Esteban de Echabarri, a.1745, FogVizcayaMs.
Huarca (arraval de), Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Huarca (el molino de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Huarca (la casa de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Huarca (la casa de) [Ocerin_Mendi (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Huarca (la casa de) [Ozerin (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Huarca (la ferreria de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.

Blog honetan badago beste toponimo bat aska eta haran hitzak dituena, Arraskaran toponimoa, baina hasierako elementua harri litzateke, har- aldaera erabiliz.

viernes, 21 de julio de 2023

Gañerri toponimoa

 Gañerri izeneko tontorra Bizkaian dago, Abadiñoko herrian:

Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago, baina horrek ez du esan nahi azalpen etimologikorik ezin eman daitekeenik, baina izenak berezitasun batzuk baditu. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, lehenengoa gain izena da eta bestea harri litzateke, jakinik tontorra dela. Beraz, toponimoa hasieran *Gañarri izango zen, ondoren erdiko bokala aldatu zen, beharbada sudurkari sabaikariaren eraginez. Hala ere, izena ez da erabat azaldu, Bizkaian ez dago gain, gan(e) baizik. Sartaldeko euskararen gan(e) berrikuntza bat da, garai batean gain > gan gertatu zen eta gero gane agertu. Orduan, toponimoa aldaketa hauek baino lehenago sortu zen eta gero aldatu gabe iraun zuen. Berdintsu gertatuko zen Gañaga toponimoarekin, hau ere Bizkaikoa.

Mirubia toponimoa

 Aizarnako baserrien artean Mirubia izenekoa dago. Gainera, bada Mirubiagain izeneko tontorra, herri berean. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MIRUBIA (prop.), Azkizu ballara, Getaria
Aizarnazabalen XIX. mendeko lekuko bat zegoen 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuan, 617. or.: Mirúbia.
Erdi Aroko lekukoak izan daitezkeenak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan, bertan Miurubia eta Miurabia agertzen dira. Biak daude 34. agirian, 1499. urtean:
En la villa de Fuenterrabia, a veynte días del mes de novienbre de nobenta y nuebe años, en presençia de mí Martín Díaz de Miurubia, escrivano de Cámara de Sus Altezas y del número de la villa de Çumaya,
[...]
Testigos los dichos Juango de Miurabia y Domingo de Liçaola dicho Orio, vezinos de Guetaria.
Hiru izenak loturik badaude adieraziko luke hasierako diptongoa galdu dela mendeen joanean. Miurabia aldaeran oinarriko izena ia osorik gordeko zen baina Miurubiaren oinarriaren azken bokala galduko zuen, bigarren elementuaren eraginez.
Hamarkada batzuen geroagokoak dira Dokuklik web-guneko lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituena. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen bigarren erdikoak dira eta Mirubia dago, egun bezala:

Toponimoak bi elementu lituzke, mihura hitza eta ubi, ibi ezagunagoaren aldaera zaharragoa. Mihura hitzaz, blog honetan Miura toponimoan hitz bera dago, beste ezerekin gabe.
Azken oharra Mirubiagain izenaz. Antza denez, toponimo zaharraren artikulua gorde da, ez dago *Mirubigain izenik. Horrek, beharbada, adieraziko luke toponimo honen antzinatasuna handia ez dela.

miércoles, 19 de julio de 2023

Duña toponimoa

 Duña da Garaiko bazter-auzo bat. Toponimo eratorri batzuk badira, herri berean: Duñabeitia, Duñaurresti eta Duñaiturria baserriak. Gainera, bada Duñarrieta izeneko pinudia.
XVIII. eta XIX. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Dueña Beitia [N, TO]
Dueña_Ueytia (la casa de), Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Dueñaveitia (la casa de), Garay, a.1876, FogVizcayaMs.
Duiña_Veytia (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Beitia [N, NO]
Dueñaveitia (M(a)r(ti)n de) [Dueñaveitia (la casa de)], Garay, a.1876, FogVizcayaMs.
Duiña_Veytia (Juan de) [Duiña_Veytia (la caseria de)], Garay, a.1745, FogVizcayaMs.
Duna_Veytia (ynquilino) (Juan de) [Vaquijano (cofradia de)], Yurreta, a.1745, FogVizcayaMs.
Duñabeytia (Pedro de) [Ortuburu (barrio de)], Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Duñaveittia (Pedro de) [Orttuburu (la caseria de)] [Urquizuaran (barrio de en la cofradia
de Gacetta)], Elorrio, a.1876, FogVizcayaMs.
Duñaveytia (ynquilino) (Martin de) [Vaquijano (cofradia de)], Yurreta, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Iturri [N, TO]
Dueña_Yturri (la casa de), Garay, a.1704, FogVizcayaMs., a.1876, FogVizcayaMs.
Duiña_Yturri (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Iturri [N, NO]
Dueña_Yturri (Pedro de) [Dueña_Yturri (la casa de)], Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Dueña_Yturri (ynquilino) (Dom(ing)o de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.
Duña_Yturri (ynquilino) (Juan de) [Goivria (cofradia de)], Yurreta, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Urrusti [N, TO]
Duiña_Vrrusti (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.
Ikus daitekeenez, lekuko askotan Dueña aldaera dago, beste gutxi batzuetan Duiña. Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko batzuk agertu dira:

Dueña deituraren lekukoak ere bilatu dira eta lekuko batzuk bildu dira, garai beretsukoak baina kopuru txikiagoan:
 
Lekukoak kontuan hartuz, litekena da Dueña > Duña bilakaera, jakinik euskaraz diptongo horiek arrotzak zituela. Araban bada Dueña toponimoa, Dueña antroponimotik sortua, Domina latinetik jasoa, honetan ere izen arrunta eta antroponimoa zen, gero gaztelaniaz izan zen bezala. Gizonezkoetan Duengo toponimoa dago, dueño hitzarekin lotura duena, latineko dominus izenean du jatorria.
Beraz, Dueña izena zuen emakume batek bere izena utzi zuen Bizkaiko Garaiko herrian.

Belakoerrota goikoa toponimoa

 Bizkaiko Foru herriko toponimo honek lekuko bakarra du, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan aurkitua:

Belacoerrota Goicoa [N, TO]
Belacoerrota_Goicoa (el molino de), Forua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra bada ere, zeharo gardena da jakinik hasierako elementua dela Belako antroponimoa:
Belako.
Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Madalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.
Ondoren errota izen arrunta dago, garai hartan oraindik zeukan jarduenan zebilena, 'molino' esaten diotelako. Interesgarriena antroponimoa da, lekuko antroponimiko gutxi dituena baina toponimikoek erakusten dute behin eta berriz erabili zela, Belako antroponimoaren sarrera honetan sei dira eratorritako toponimoak.

viernes, 14 de julio de 2023

Txuriena baserria

 Txuriena da Leioako toponimo bat, egun desagertua. XVIII. mendeko lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Churiena [N, TO]
Churiena (la casa de), Lejona, a.1796, FogVizcayaMs.
Ikus daitekeenez, azken 200 urteetan ez da ezertan aldatu eta, beraz, izen bakarra dago analizatzeko, Txuriena. Toponimo honek oso egitura ezaguna du, oso arrunta etxe izenetan, bukaeran -(r)en eta artikulua eta oinarrian Txuri antroponimo hipokoristikoa, zuri izenondotik sortua. Txuria  toponimoan ere oinarri bera dago.

Larrango toponimoa

 Larrango da Nafarroa Behereko hegoaldeko mendia, Arrosako herrian; 579 m. Goi Erdi Aroko gaztelu baten aztarnak daude gailurrean.
Toponimoak ez du lekuko zaharrik eta mendi aldekoa izanik, etimologia argia izan dezake, larra- 'larre' eta -ngo atzizki txikigarria, antroponimian zein toponimian ezaguna. Beste azalbide bat du, jakinik mendi horretan gaztelu bat izan zela eta, beraz, gizonak eraldatua. Antroponimo bat izan liteke, nahiz eta aldaketa batzuk jasoak izan. Antroponimoa *Nabarrengo izan zitekeen, Nabar antroponimoaren hipokoristikoa, -ngo atzizki txikigarriaz osatua. Antroponimo hori berreraikia da, ez dago lekuko zuzenik, ez da ezagutzen izen hori zeukan inor. Hala ere, antroponimoa bi toponimotan izan zitekeen, blog honetan aztertutako Nabarrengose eta Larrangotz toponimoetan. Batean antroponimoa nahiko ongi gorde izan zen, bestean aldaketa nabarmenak gertatu zitzaizkion, Larrango toponimoan gertatuko zirenak, zuzen izatekotan. Aldaketa nagusia izango zen bokalarteko herskari ezpainkariaren galera: *Nabarrengo > *Narrengo, ondoren bokal asimilazioa gertatuko zen eta prozesuaren urrats batean n- > l- bilakaera. Aldaketa hauek ez dira ohikoak baina erraz gertatu zitezkeen antroponimoaren ezagutza galdu ondoan, izena laburtzeko joerak lagunduko zuelako.
Adierazi bezala, azken aldaketa hau ez da ezinezkoa, baina bilakaeraren urratsak aurkituko balira, lekuko zaharrak erakutsiak, askoz errazagoa litzateke onartzea. Beste azalbideak ez du aldaketaren beharrik eta alde horretatik abantaila badu.

jueves, 13 de julio de 2023

Mitxelo toponimoa

 Mitxelo da Berastegiko baserri bat.
Luis Maria Mujikaren Berastegiko toponimia (azterketa lexikala eta dokumentala) lanean dago Mitxelo, 92. or:

MITXELO
Herri bereko lurtsaila.
Lan hau XX. mendearen bukaerakoa da, lekuko zaharragorik ez dagoen arren izena analizatzekoa da. Toponimoan antroponimo huts bat dago, beste edozein elementurik gabea. Mitxelo antroponimoaren lekuko zahar batzuk daude P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 167. or.:

Mitxelo (Mitxel): «Michelo, hermano del dicho Machite» (Sak., 1407, Crespo et al, 1996, 65, 25-26. or.), Michelo (Erre., 1409, C. & C. & G., 1991, 31), «Michelo en Arraga con su fijo» (Deba, 1436, Her. & Bar., 2006, 34, 119. or.).
Bildutako lekukoak XV. mendekoak dira, beharbada toponimoa ere garai horretakoa da eta 50 urte baino gehiago ditu.

Txapiñene toponimoa

 Txapiñene da Donostiako baserri baten izena. XIX. eta XX. mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia izeneko lanean:

*TXAPIÑENEA: Chapiñene (36) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1); Txapiñene (1989, D.U.T.B.). 64-7-5, m.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Chapinenea.
Toponimoaren egitura ezaguna da, bukaeran -(r)en + -a daude, nahiz eta artikulurik ez agertu. Arazo nagusia oinarrian izan zitekeen, euskaraz bada txapin izeneko oinetako mota bat:
1 txapin.
(V-ple-m, G-goi, BN-baig; Lar), xapin (L-côte, BN-baig; SP (-iñ), Dv, H), xapino (AN-gip-5vill, B, BN, Sal), txapi (AN; Lcc, Lar in Aq 1415), tapin (BN-lab), tapia ((det.).H), ttapia, tzapuin (AN-ulz), sapin (Deen I 327 <sapinia>), zapino (L-sar, B; VocB ), xapio. Ref.: A (txapin, xapin, txapi, tapin, zapino); Iz Ulz (tzapuin); Izeta BHizt2 (xapin, zapino).
"Chapín" Lcc, Lar. "Chapinero, txapia egiten deuena" Ib. "Xapiñak, chaussons, galzoinak" SP. "Calcetín" Deen I 327. "Paños de las abarcas" Lar in Aq 1415. "Chaussure d'interieur, faite de lisières de drap" Dv. "Chaussure en laine" H. "Chapín. Tapiak jauntzi ditu aneak elhurte haundi huntan, el hermano se ha calzado los chapines en esta gran temporada de nieve" A. "Escarpín, calzado interior, de estambre u otra materia, para abrigo del pie" Ib. "(AN-gip-5vill, BN) paños para calzar las abarcas" Ib. "Zapino (L-sar, B), chapín, media corta que llega hasta el tobillo" Ib. "Tzapuñek, los calcetines de lana. Bi tzapuiñ pare, dos pares de calcetines de lana" Iz Ulz. En zonas guipuzcoanas, al menos, se emplea para referirse a las zapatillas de casa. Cf. VocNav s.v. zapino.
Toponimoa azaltzeko, beharbada izengoitia izan zitekeen, baina ziurrenik txapin erabili zen zapata mota honen egilea izendatzeko, metonimiaz. Antroponimoez gain, badira etxe izenetan lanbide izenak, hala nola Kapagindegi eta Toberagina toponimoak, biak lanbide zaharrak eta galduak. Txapiñene toponimoan ez zaigu lanbide izena zuzen heldu, baina bai eginiko gauzarena.

martes, 11 de julio de 2023

Ruimartinez toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVI. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua da:

RUIMARTINEZ, 1548, mojonera de Elburgo.
Toponimoak lekuko bakarra badu ere, gardena da erabat, antroponimo batez eta patronimiko batez osatua delako. Rui antroponimoa, Rodrigo ezagunaren aldakera laburtua da, erromantzezkoa, Ruimendi toponimoan ere dagoena. Sarrera horretan informazio gehiago antroponimo horretaz. Martinez patronimikoa Martinetik sortua da. Kontuan izanik bi elementuak, litekeena da toponimoa erdaraz sortua izan, baina euskarazkoak ere badira egitura horretakoak, Ortilopitza toponimoa bezala.

Ruimendi toponimoa

 Arabako toponimo honen bost lekuko zahar daude, azkena eta, beraz, berriena, XVI. mendekoa da eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:

RUIMENDI, 1517, término cerca de Zaldiaran.
Beste lekuko guztiak aurreko mendekoak dira, agiri berean daude, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko A10 izeneko agirian, 1408. urtean:
E, otrosi, de la fuente de Atilana a Lope Aranburarra, (y dende a la ermita de San) Felisys, e dende por sobre la pieça que es de Martin Sanchez de Ygoroin, e dende que deçendan a Ruymendi, e de Ruymendi que bengan (al camino viejo, y del) camino viejo que deçendan al rio mayor de Henayo a beuer los dichos ganados del conçejo de Arrieta, e de que ouieren veuido en el dicho (rio que tornen) los ganados e que suban luego a Ruymendi e que fagan e tengan los dichos ganados la siesta en Ruymendi.
Toponimoaren lekukoetan ez da aldaketarik eta orduan izen bakarra dago analizatzeko, Ruimendi. Bi elementuz osaturik dago, azkena mendi izen arrunta ezaguna da eta hasierakoa, Rui antroponimoa da, Rodrigo osoaren laburketa eta Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan aipatua:
3.302. RODRIGO, ROY, ROYTI, RUY, eta baita-ere RUYLHUELO hypokoristikoa: Rodrigo de Sant Adrian, (1366, PI-XIV, F.Tud., 424 orr.), (fidalgos de Tudela); Roy Sanchiz, (1366, PI-XIV, F.Tud., 424 orr.), (fidalgos de Cascant); Roy Sanchiz, (1366, PI-XIV, F.Sang., 489 orr.), Vxue-n; Roy Periz de Burgos, (1366, PI-XIV, F.Est., 610 orr.), Esteilla-n; Ferrando de Royti, (1366, PI-XIV, F.Est., 609 orr.), Esteilla-n; Primo Ruy Sanchiz, (1366, PI-XIV, F.Tud., 430 orr.), Centrynigo-n; Pedro Maestro Ruylhuelo, (1350, PI-XIV, L.Mon.Est., 344 orr.), Vaynnos-en.
Bada EDRIGU ere: cfr. Luis Michelena - Angel Yrigaray, op. cit., BRSVAP, XI (1955), 413 orr.: “Edrigu Rodrigo: Edrigu de Villandran ‘Rodrido de Villandran’ Gar. Cc. 79 LIV”.
Toponimoa euskarazkoa da, nahiz eta antroponimoa erromantzezkoa izan eta horrek erakusten du onomastikaren alorrean antroponimia oso erraz mailegatu ohi dela.

viernes, 7 de julio de 2023

Domingotegi toponimoak

 Egun, Gipuzkoako hiru herritan dago Domingotegi toponimoa, Legorretan baserri bat da, Itsasondon etxe bat eta Aizarnazabalen abeletxea da. XX. mendeko bigarren erdialdeko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Itsasondon:

DOMINGOTEGI (prop.), Urkia ballara
Eta Legorretan:

KOROATE (KOATE) (DOMINGOTEGI) (prop.)
Toponimoek bi elementu dituzte, bukaeran -tegi atzizkia, oso ezaguna eta egun ere erabilia. Hasierakoa Domingo antroponimoa da, gaztelaniazko jatorria duena, euskarazko kidea Domiku da. Lekukoak XII. mendean hasten dira euskal lurretan, domingo eizcue (1164 [1978, 1995]).
Antroponimo hau duela gutxi arte erabilia izan da, horregatik aipatutako Gipuzkoako hiru toponimoen sorrera datak oso zabalak izan daitezke, antroponimoaren erabilera garaia oso luzea izan delako.

Armuga hitza

 Euskararen lurralde gehienean mugarri hitza ezaguna da baina badago beste hitz bat, askoz erabilera gutxiagokoa, armuga, har- 'harri' eta muga izenez egina. Hitz elkartu honen gaineko informazioa dago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanean, 141. or.:

Orotariko Euskal Hiztegian agertzen ez bada ere, euskaran sortua da nahiz eta Lizarraldeko erdaran ere erabilia izan.

martes, 4 de julio de 2023

Larrangotz toponimoa

 Larrangotz da Longida ibarreko leku bat, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badira Larrangotz toponimoaren lekukoak eta etimologiak. Lekuko zaharrena XI. mendekoa da eta ondoko mendeetan ezberdintasun bakarra txistukariari dagokio:

larrangoz (1097-1111)
larrangotz (1268)
larrangoz (1280)
Etimologiaz, lehenengoa agertzen da Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Larrang-'. De *Larrang- + -oz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -oz.
Comentario lingüístico: Este nombre ofrece muchas dudas. A pesar de que Luis Michelena (553) vea en él el sufijo -oz, no es menos claro el parecido del primer miembro del topónimo con las voces vascas larre 'prado' y larrain 'era'. Julio Caro Baroja (554) comparte esta duda ya que por un lado no descarta su relación con larrain y por otro lado no pierde de vista los nombres de las localidades altoaragonesas de Larués y Larrés. Traducciones curiosas y explicaciones populares: Traducciones de este género son: 'era en lo alto'.

[...]

Azkenik, Patxi Salaberriren De toponimia vasco-pirenaica: sobre el sufijo -otz, -oz(e) ikerlanekoa:

[...]
En otros topónimos como Artazkotz (Artázcoz, N), Imizkotz (N) y Nabaskoze (Navascués, N), Larrangotz (N) y Ongotz (N) podríamos tener los antropónimos *Artazko, *Imizko - *Ibizko y *Nabasko, *Larrango, *Ongo en los que –ko (-go tras nasal) sería sufijo. El primer topónimo se documenta en alguna ocasión como Artazcoiz, lo que aumenta mis sospechas de que estemos ante una base antroponímica desconocida
[...]
Sarrera honetan hurbilketa etimologiko ezberdina agertuko da, Larrangotz oso zaharra bada ere, papereratu baino lehenago aldaketa larri batzuk gertatuko zitzaizkion eta ondorioz, izena aski laburtu zen. Larrangotz erka daiteke Euskal Herri kanpoko Nabarrengose toponimoarekin. Azken honek hobeki gorde du egitura, euskal aldaeran behintzat. *Nabarrenko antroponimo berreraiki bat oinarrian dago eta -oz atzizkia bukaera aldean. Larrangotzen berdin, baina izena laburtu zen, bigarren silabako herskari ahostuna galdu zelako, toponimoaren luzerak errazturik. Beste aldetik, Bearnoko toponimoaren belare ahoskabea zen eta Nafarroakoan ahostuna, -ngo atzizkia erabiliko zelako. Berdintsu gertatzen da Otsanko antroponimoarekin, Otsango ere badelako.
Beraz, *Nabarrengo antroponimo hipokoristikoa izan liteke toponimo honen oinarria, atzean -otz atzizkia duela.

Ansuri toponimoa

 Loiuko toponimo hau XVIII. mendeko lekuko batzuen bidez ezaguna da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkituak:

Ansuri [N, TO]
Ansuri (la casa de) [Zabalora (varrio de)], Lujua, a.1704, FogVizcayaMs.
Ansuri (la casa nueba de) [Berria (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Ansuri (la caseria de) [Larrondo (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Anzuri_la_Nueba (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Ansuri_Zarra (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.


Ansuri [N, NO]
Ansuri ynquilino (Antonio de), Zamudio, a.1704, FogVizcayaMs.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendean lekuko batzuk daude Bilbon, Loiutik hurbil eta hurrengo mendean herri horretako batzuk badira:

Toponimoa iluna da baina, dirudienez, bukaeran huri hitza dago. Batzuetan aurrerago antroponimo bat dago eta hurbilena Antso izan daiteke. Toponimo oso antzekoa da Antsauri, Orozkoko toponimoa. Azken honetan ez dago argi oinarrian Antso ala Antsa den, litekeena da emakumezko izena izatea. Baina Antsouri aldaera ere bazen eta hau izan zitekeen Loiuko toponimoaren jatorrizko izena, gero bilakaera gertatuko zen ou bokal bilkura ezohikoa apurtzeko.