Martikotene eta Martikotenea berri toponimoak Donostiakoak baziren. Bietarako erabilitako informazioa Donostiako toponimia, 1995. urteko lanetikoa da.
Martikotene toponimoaren informazioa hauxe litzateke:
"Marticoténe (29) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Marticotene (1864, Casa de labor, N.P.G., 68 orr.)."
Martikotenea berri toponimoarena:
"*MARTIKOTENEA BERRI: Martikotene berri, Martintxone berri, Setien, Xexenania, Rekondo (1989, D.U.T.B.). 64-5-5, m."
Beste toponimo asko bezala oinarria antroponimoa litzateke eta ondoren -(r)en + -a. Hala ere, lekuko gehienetan -a artikulurik ez dago.
Antroponimoa Martikot litzateke, Marti(n) antroponimoa eta -ko eta -ot atzizki hipokoristikoak dituena. Erdi Aroan ezaguna, batez ere Gipuzkoako sortaldean eta mugako inguruetan. P. Salaberrik bere Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatu zuen, 158. or.:
"Martikot (Marti): Marticot de Beroui (Esterenzubi, 1358, Goih., 1966: 133), Marticot de Callao, Marticot de Yhercoa, Marticot Dubnuguer (Pasaia, 1457, Elortegi, 1992: 165), Marticot de Garayburu (Oiar.al., 1478, C. & C. & G., 1997, 69, 56. or. = Martico de Garayburu, ibid., 72, 73. or.), Marticot de Aguirre (Erre., 1490, ibid., 80, 98. or.), Marticot de Liçarrague (Oiar.al., ibid., 81, 99. or.), Marticot de Larreguy (Biarritz, 1498, Goih., 1966: 20). Iglesiasek Biarrizko Marticot etxe izena biltzen du eta dio Marti okzitaniar aldaeran oinarriturik dagoela (2000: 118, 264-265). Ditugun testigantzak ikusirik badirudi biarriztar ikertzailearen usteak funtsa baduela; zernahi gisaz, Marti aldaera ezaguna zen gure artean ere, Martie, Martin eta besterekin batean."
Martin antroponimoak uzta ugari utzi zuen euskal lurretan, eta bere eratorriak ere ugariak izan dira mendeetan zehar, Martikotene toponimoa beste ale bat gehiago litzateke, Martiotegi toponimoa bezala, mende luzeetan iraun duena.
2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala
2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea
Martiotegi toponimoa
Martiotegi, Donostiako baserria. Lehenengo lekukoa 1775. urtekoa litzateke, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 396. or.: Martiotegui.
Beraz, toponimoa 250 urte betetzear izango litzateke, gutxienez.
Toponimoaren analisiaren aldetik, izenak bi zati baditu, Martio- eta -tegi. Azken elementua oso ezaguna den bitartean, lehenengoaren lekukorik ez dago, baina badirudi Martin antroponimoaren eratorria dela. Patxi Salaberrik, bere Izen ttipiak euskaraz liburuan biltzen du analisirako egokia den Martiot hipokoristikoa, eta lekuko bat ematen du, Martiot de Yllarregui, 1490. urtekoa. Oinarria Marti(n) litzateke eta atzizkia -ot.
Antroponimoak ez du lekuko askorik utzi, orain arte bat ezagutzen zitzaion eta orain, Martiotegi toponimoari esker, beste bat gehiago bada.

Gipuzti toponimoa
Gipuzti Mungiako baserria da. Oinarria giputz bada, hori argi dago, baina azkeneko zatia iluna da. Zorionez XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko batzuk badira, Gipuztegi aldaera zaharragoa erakusten dutenak. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Vizcaya de los siglos XVII y XVIII liburuan badirenak:
"Guipuztegui [N, TO]
Guipustegui (la media casa de) [Arechaga (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Guipuztegui (la casa de) [Basozabal y Goyri (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Guipuztegui (la casa de) [Basozaual (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Guipuztegui (la caseria de) [Basozabal (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745,
FogVizcayaMs."
Lekuko horiei esker ziurtasun osoz azal dezakegu bere egitura, giputz + -tegi. Giputz hitza ezaguna da, baina etnonimoa izateaz gain, antroponimoa ere bazen, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan ikus daitekeenez:
"280. — giputz «guipuzcoano»: top. Guipuzauri; Guipuza (1346 y 1415), Guipuzeche. En documentos navarros Ipuça, con variantes meramente gráficas, es forma única: aparece hasta Enecho de Ypuça, Irache 1211, y don Ypuza de Nauaz, 1197."
Mungiako toponimoan etnonimoa ager liteke, baina beharbada egokiena antroponimoa izan daiteke. Ziurtasun osorik ez badago ere. Blog honetan hainbat aldiz ageri zaigu -tegi, Txakartegi toponimoan edo Telutegi toponimoan. Kaskonategi toponimoa, aldiz, ez da erabat gardena, oinarria etnonimoa izan daiteke, edo izen horretatik eratorritako antroponimoa, Gipuzti toponimoan bezala.

2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea
Emeteri toponimoa
Arabako toponimo hau, blog honetako beste asko bezala, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan bada:
"EMETERI, 1831, labrantío de Corres."
Toponimo honetan antroponimo bat bada, eta izen honetaz badago lekua Mitxelenaren “Nombres vascos de persona” lanean:
"Meteri Emeterio: Meteri (cf. Valb. 188 y 189, año 1107, Saion Meteri) Iranzu, donde aparece también la forma romanceada Mederi «en Piedra meyllera», Done Meterij Celedon «Por Sant Meterio y Celedon» RS 330. En castellano, en un documento de 1483, copia de 1562, RIEV 24, 658, «En la yglesia de Santemitericeledon, que es cerca de la villa de Berresonaga en el condado e señorio de Biscaya»".
Emeteri-ren jatorria latinaren Emeterius izenaren ondorengoa da. Mitxelenak aipatzen dituen guztiek aferesia jasan dute, hau da, hitz hasierako bokala galdu zuten. Dena den, egungo gaztelanian gorde egin da, ziurrenik izena kultismo delako, hau da, latin klasikotik berriz hartu zutelako, bestela, gaztelaniaz geratu ziren aldaeretan nabaria da aferesia galtzeaz gain, tarteko herskari ahoskabea ahostundu zela, cf. Mederi.

Altzairu hitza
Alokairu hitzarekin hasietako bidean beste ale bat gehiago jarriko dugu sarrera honetan, altzairu hitza, hain zuzen. Altzairu izenaren lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Perez de Lazarraga litzateke, kalzaidu aldaera erabiliz. Bere lanen data 1567-1605 urte artekoa litzateke.
Baina Hondarribiko testu zaharretan ere bada, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan zenbait agerpen baditu:
Martie de Alçayru, 1500. urtea, 40. agiria.
Martin de Alçairu, 1500. urtea, 48. agiria.
Badira liburu berean beste agerpen batzuk, baina ez zaharragoak. Beraz, 1500. urtea litzateke hitz honen data zaharrena. Orotariko Euskal Hiztegiarenak, aldiz, 1567-1605. urte arte ez zen euskal testuetan agertu. Hori horrela izanik, urte mordoa aurreratuko litzateke altzairu hitzaren lehenego lekukoak.
Onomastikan agertzen diren hitzak kontuan izanik, zaila egiten da alokairu zein altzairu bezalako hitzak agertzea, baina zorionez ez zen horrela gertatu eta hitz horien lekuko hauek aberasten dute, neurri txikian bada ere, euskal hitzen historia.

2018(e)ko urriaren 30(a), asteartea
Txarabitana toponimoa
Arabako Apinaiz herriko toponimoa. Egungo aldaera Txarabitana da, hala agertzen da Cuadernos de toponimia 2 Montaña alavesa liburuaren 43. orrialdean:
"Municipio: Maestu. Toponimia de Apellaniz.
8.— Charabitana."
G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan ere egungo aldaera bada:
"CHARABITANA, heredades de Apellániz"
Eta baita ere aldaera zaharrago bat:
"ACHARABITANA, 1800, labrantío de Apellániz".
Lekuko gehiago eta zaharragoak José Antonio González Salazar-en Montaña alavesa. Comunidades y pastores liburuan, 203. or.:
"En el año 1787 se muestra el comienzo de su mojonera en la fuente del AZCARRO mientras que en el año 1647 se llama fuente de CHARAVITANA, lo mismo que en 1742 se le llama CHARAVITANA, en 1756 se escribe ACHARABITANA y en 1735 ACHABITARANA".
Aldaera guztiak lirateke Txarabitana, Atxarabitana eta Atxabitarana. Azken hau litzateke aldaera jatorrena eta analisia hortik hasi behar da. Banaketa litzateke Atxabita- + haran + -a.
Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan Atxa Bita antroponimo elkartua aipatu zuen:
"20. —aita «padre»: Aytola. Puede verse en R. Menendez Pidal (Toponimia prerrománica hispana, 223 ss.) la abundancia con que aparece en documentos medievales hispánicos, especialmente castellanos, el nombre Eita (Aita), solo o generalmente precediendo a otro, así como su forma castellana Echa (Egga) y la falsa corrección Ecta (-ct- latino ha dado -ch- castellano): Eita Hoco, Eita Hacurio, Eita Azenari, Acta Fanni, Acha Vita, Eggavita Moriellez, Egga Lacine en el CSM, cf. Ama Nafarra, Ama Sarracinaz en el mismo cartulario (vasc. ama «madre»), Ama dota (= Tota, Toda), Lacarra 250".
Atxabita antroponimoa bi izenez osaturik dago, Atxa 'Aita' eta Bita, latinezko Vita izenean oinarritua. Izen elkartuak arrakastua izan zuen, Euskal Herriaz kanpoko hainbat lekuko agertzen direlako, Donemiliaga, Cardeña eta Oñako agiri zaharretan. Tartean Valpuestako agiri batean ere bada lekuko bat, Ecta Bita, 1050. urtean, 54. agirian, nahiz eta testua Burgosko Mambliga herriko kontuez izan.
Toponimo honen bilakaera ez da oso luzea, baina nahikoa aspaldiko egitura iluntzeko, zorionez bada lekuko zahar bat, aldaketarik gabekoa, Atxabitarana. Bilakaera horrelakoa izango zen: Atxabita + haran + -a > Atxabitarana > Atxarabitana > Txarabitana. Tartean -ra- silabaren aurreratzea, eta aferesia, lehenengo bokalaren galera.

Errandetxea antroponimoa
Testuetan behin agertzen da Errandetxea antroponimo hipokoristikoa, Censos de población de la Baja Navarra 1350-1353 y 1412 izenburuko liburutik hartua, 103. or.:
Erandechea, carniçer, demorant en miey ostau de Menaut de Nas.
Lekukoa 1412-13. urtekoa da, Donibane-Garazikoa, eta Errandetxea bezala irakurri behar da. Antroponimo hipokoristikoa litzateke; oinarria Errande, ziurrenik Ferrando-ren aldaera. Horri -txe atzizkia gehitu, Fintxe hipokoristikoan bezala, eta baita -a artikulua ere. Azken hau ez da ohikoa euskal antroponimian, baina adibideak aurkitzea ere ez da zaila, gaztelaniaz (baita katalanez ere) gertatu zen fenomenoaren isla genuke, artikulua pertsona izenari ere gehitzea. Blog honetan bada egitura honen lekuko bat, Otxotetxea antroponimoa, -txe atzizkia eta -a artikulua dituena.
Beraz, Errandetxea izena beste ale bat litzateke euskal hipokoristikoen kopuru nabarmenari gehitzekoa.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)