viernes, 10 de septiembre de 2021

Txaxiki antroponimoa

 Antroponimo hau behin agertu da, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtekoa, 56. orrialdean:

E la casa de Miquele [...] Su suegra, Chaxiqui Valençoa, nueve millares pequennos.
Antroponimoaren oinarrian Txaxi hipokoristikoa genuke, Grazia antroponimotik sortua. Liburu berean bi aldiz agertu da, batean Txaxia bezala, 1. agirian, 1499. urtekoa, 64. or.:
E Chaxia de Marti Yrady e su marido, vn millar grande
Bestea, Txaxi bezala, 3. agirian, 1520. urtean:
Yten, la casa de Chaxi Larçaval, vn pequenno:
Salaberrik bere Izen ttipiak euskaraz liburuan Txaxiren hainbat ale dakartza, 171. or.:
Grazia -> Txaxi: Chaxi de Aranaztegui (Andoain, 1475, Le. & Ta., 1996, 19, 65. or.), Chaxi de Mendibelcua (Mutriku, 1504, Fdez. & Mont. & He., 2007, 57, 128), Chaxi (Ber., 1547; Del Valle, 1933: 179-180 = Doña Gracia). Etxalarko Xaxinea oikonimoan haren aldaera zatekeen Xaxi genuela dirudi.
Txaxiki izenaren oinarria Txaxi dago eta atzizkia -ki da, Otxoki toponimoaren sarreran Otxoki hipokoristikoa dago, Otxoa antroponimoaz eta -ki atzizkiaz sortua.

martes, 7 de septiembre de 2021

Txantxillitxot antroponimoa

 Izen hau behin aurkitu dugu, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 3. agirian, 1520. urtean:

Yten, la nueva obra de Gueraçia de Chanchillichot, que antes estava pequenno e anadyeron medio pequenno: I pequenno medio
Antroponimo hau hipokoristikoa litzateke, Geraziaren aitaren izena edo izengoitia, ziurrenik. Toponimoa ere izan zitekeen, baina antroponimotik eratorria. Oinarrian *Txantxo genuke, Santxoren hipokoristikoa. Ondoren, dirudienez, hiru atzizki erantsi zioten *Txantxo-ri: -illo + -txo + -ot. Beraz, bilakaera osoa hauxe izango zen: Santxo > *Txantxo + -illo > *Txantxillo + -txo > *Txantxillotxo > *Txantxillitxo + -ot > *Txantxillitxot? Eraketa konplexu honetan aldaketa bat gertatu da, bokal asimilazio bat i-o > i-i: *Txantxillotxo > *Txantxillitxo. Hori kontuan izanik izena osorik azalduta geratuko zen.

Txantonekoa toponimoa

 Errenteriako etxe honetaz lekuko gutxi batzuk daude aurreko mendeetan, baina egun toponimo hori ez dago bizirik.
Txantonekoa etxearen lekukoak:

Chantonea Casa JCM, p. 297
Chantonecoa Casa 1721 ASE fº. 115 vto.
Chantonenea Casa 1832 ASE fº. 192
Hiru lekuko daude eta hirurak ezberdinak dira. Baina oinarria aldatu gabe dago eta hau da Txanton antroponimo hipokoristikoa, Anton izenetik sortua. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Ez da toponimo hau Txanton duen bakarra, blog honetan Txantonsolo toponimoa aztertua izan zen, oinarrian ere Txanton duena.

sábado, 4 de septiembre de 2021

Txarba antroponimoa

 Erdi Aroko antroponimian bi aldiz agertu da izen hipokoristiko hau, Bata Bizkaian, Colección Documental del Archivo Municipal de Durango. Tomo I liburuko 1. agirian, 1426. urtekoan: Ochoa Charba d'Erçila.
Bestea Gipuzkoan, Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520 liburuko 33. agirian 1478. urtekoan: Martie Charba.
Izenaren kokapenagatik argi geratzen da izengoitia zela.
Lekuko gutxi badira ere, bi probintziatan lekukotzeak adierazten du hipokoristikoa hedaturik zegoela. Bilakaera bakarra gertatu zaio, hasierako kontsonantea, herskaria sabaikaritu da, b- > tx- bilakaera izan da, beraz: Barba > Txarba. Barba antroponimoa gutxi batzuetan agertzen da Erdi Aroan. Toponimo bat, gutxienez, ezagutzen zaio, Barbasagasti toponimoa.
Antroponimo horri gertatutako aldaketa ohikoa da, hipokoristiko bihurtzeko, esaterako, Txeru toponimoan Txeru hipokoristikoa dago, Peru antroponimotik sortua.

Totamendi toponimoa

 Totamendi izeneko tontor bat dago Donemiliagako herrian, Araban. Lekuko zaharrik ez dago baina, aldaketarik gertatu ez bada, toponimoa erraz aztertzekoa da, Erdi Aroko antroponimia ezagututa.
Toponimoak bi elementu lituzke, Tota antroponimo emakumezkoa eta mendi. Azken hau hitz arrunta da baina Tota ez da hain ezaguna, aspalditik galdu zelako. Euskaltzaindiaren EODA onomastika basean informazioa dago Tota antroponimoaz:

Tota
Izen usua Erdi Aroan. 842an Antso Gartzeitz erregearen emaztea honela deitzen zen. 1111n Leiren agertzen da ('Tota, filia de dona Auriola') eta 1254an Iruñeko Nabarreria burguan. XIV. mendean maizxko aurkitzen dugu Nafarroan. Aldaera: Dota. Honen Totakoxe hipokoristikoa, Totica itzultzen dena, 1596ko Refranes y Sentencias-en ageri da.
Totamendi toponimoaren bitartez beste lekuko bat gehitzekoa da, hau toponimikoa, eta Arabako lurretakoa.

viernes, 3 de septiembre de 2021

Armora toponimoak

 Armora toponimo hutsa behin baino gehiagotan aurkitzen da euskal toponimian, batez ere Araban eta Gipuzkoan. Araban, Armora izeneko aurkintza bat dago Aiaran. Aramaion tontorra da eta aurkintza bat Legution eta Zigoitian. Azkenik, Gipuzkoako Legazpi herrian erreka eta tumulua da. Azken hau esanguratsua da, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, hauxe da harmora:

1. Muro, pared.
2. Montón de piedras, almora; túmulo.
Lekuko toponimiko hauek osatzen dute hitz honen lekukotza, blog honetan aztertuak izan dira hitz hori duten toponimo batzuk, Armoriagako erreka toponimoan, azalpen luzea dago harmora hitz gutxi ezagunaz eta Almortza eta Almortzategi toponimoetan *almortza hitz eratorriaren lekukoak aztertzen dira.

Egozkue toponimoa

 Egozkue Nafarroako herri bat da, Anue udalerrikoa.
Mikel Belasko Nafarroako toponimia nagusia aztertzerakoan, toponimo honetaz ere arduratu zen, bere blogean dago informazio hori, Egozkue sarreran:

Significado. El nombre está compuesto de -kue (variante de gune `lugar' en composición) y un primer elemento no identificado.
Comentario lingüístico. Normalmente los nombres compuestos de gune (o sus variantes -gue o -kue) van acompañando a nombres comunes; Gascue "lugar de sal", Echagüe "lugar de casas"... Sin embargo en el vasco actual es desconocido un sustantivo egotz. Sí es conocido en cambio egotzi 'arrojar, derribar, echar, hundir...' de donde "lugar donde se arrojan cosas", "despeñadero". Ejemplos de gune sufijando a un verbo en el diccionario de Lhande: lot-gune de lotu 'atar'. Además xaiskune `muidera' en roncalés.
Existe un barrio llamado Egozkue en Beruete (Basaburua).
La relación con egozko 'espadaña' propuesta por Julio Caro Baroja no parece acertada.
Traducciones curiosas y explicaciones populares. Traducciones de este género son: "lugar de salicarias", "lugar de espadañas", 'límite o extremidad de la vertiente', "lugar hacia el sur".
A. Campión relacionó el nombre de la localidad con la voz vasco que significa "ala" y por extensión "falda, ladera de montaña".
Documentación antigua. Egazcue (1532, NEN); Egozcue (1268, 1280, 1350, 1366, 1591, NEN); Eguozcue (1278, NEN); Goycue (1280, NEN).
(Mikel Belasko; 1999: pp. 171).
Toponimoak hiru elementu lituzke, hego + -tz- + gu(n)e, azken hau gune ezagunaren aldaera, bokalarteko sudurkaria galdu duena. Erdiko atzizkia -tze (edo -tza) izan liteke, eta hasieran hego + -tze elkartuko lirateke *hegotze sortuz, ondoren, gu(n)e batzerakoan, oinarriko hitzak, hiru silabakoa izanik, azken bokala galduko luke, elementu bat gehiago eranstean: hegotz- + gu(n)e > *Egozkue. Aipatutako bokalaren galera fenomeno ohikoa da, cf. itsasgizon < itsas- 'itsaso' + gizon.