Balmasedako auzo baten izena da, beraz, Bizkaiko sartaldekoa, Enkartazioetakoa. Egun
Valdemollina izeneko aldaera nagusi bada ere, Erdi Aroan eta are geroago,
Valdemoñina izenez ezaguna izan zen. Horrela,
Valmaseda en el siglo XV y la aljama de los judíos liburuan behin eta berriz aipatua da agirietan. Liburu honetan jasotako lehenengo agirian,
Inventario de los bienes raíces que hizo la villa de Valmaseda, en el año 1487 izenburua duen horretan, hauek dira jasotako lehenengo lekukoak, liburuan askoz gehiago agertzen direlako:
el parral de valdemonjna, sobre camjno, mjll e quatroçientos mrs.
el parralejo de valdemonjna so camjno, treszientos mrs.
[...]
el medio quarto del parral de valdemonjna sobre camjno, dozientos mrs.
[...]
por la meatad del parral de valdemonjña, seiscientos mrs
[...]
otro parral en valdemoñjna que fue del dicho Juan de mjtrra, quatroçientos maravedis
[...]
mas vn parral en valdemoñjna ciento e veynte mrs.
vnas mjmbreruelas en valdemoñjna, dies mrs.
[...]
mas vn parral en valdemoñjna que fue de su padre, ochoçientos mrs.
[...]
mas por vn parral en valdemoñjna que fue de pero saenz de ahedo, ciento y veinte mrs.
por vn parral de voldemonjna que fue de martjn saenz de arees, trezientos maravedis
Badira agiri horretan eta besteetan hainbat ezberdintasun grafiko:
v/
b,
n/
ñ, baina, funtsean ez lukete inolako diferentziarik islatuko ahoskeran, zalantzarik gabe
Valdemoñina izango zen.
Hurrengo mendeetan sudurkari disimilazioa gertatu eta gauzatuko zen:
ñ-n >
ll-n,
Valdemoñina >
Valdemollina, eta azken hau izan da gure egunetaraino heldu dena.
Beraz,
Valdemoñina toponimoa da aztertu beharrekoa. Erromantzez sortutakoa izan zen
val 'valle'
de Moñina, hau da, "
Moñina-ren harana". Nabarmentzekoa litzateke
Moñina antroponimoaren /o/ bokala, oso egonkorra izan dela, eta
Muñina izen berarekin diferentzia duena, beharbada erdararen bilakaeragatik. Hala ere,
Muño antroponimoaren hipokoristikoa
Moñina litzateke,
o/
u bokalen arteko ezegonkortasunaren erakusgarria izanez.
Laburtzeko,
Muñina/
Moñina emakumezko antroponimoaren beste lekuko toponimiko bat gehiago litzateke egungo
Valdemollina izena, erdaraz sortua eta aldatua.