martes, 22 de septiembre de 2020

Txasparrena toponimoa

 Lizarrako toponimoa izan zen Txasparrena, lekuko bakar baten bitartez ezaguna dena. Lekuko hori badago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia izenburuko lanean, 158. or.:

Txasparrena
DOC.: Chasparrena (1295).
OBS.: Viña y cimaquera en "el terminat de Chasparrena" (1295).
Nahiz eta lekuko bakarra izan, toponimoa oso gardena da, euskal antroponimiaren ezagutza izanez gero. Antroponimo hipokoristiko galdu bat izango genuke, *Txaspar, eta ohikoa den atzizkia, jabetasuna adierazteko, -(r)en + -a artikulua. Antroponimo ezezagun honen jatorria Gaspar izenean dago, Errege Magoetako bat, eta *Txaspar izenaren bitartez badakigu Gaspar ezaguna zela euskal lurretan, *Txaspar sortzeko. Hipokoristikoa egiteko erabilitako ezaugarria da hasierako kontsonantea sabaikaritzea, g- > tx-. Oso bilakaera ohikoa da, esaterako blog honetako Txarti antroponimoa, Marti antroponimotik eratorria.

Musategi toponimoa

 Bi dira Bizkaian Musategi toponimoa duten lekuak, Elorriko pinudi bat eta Busturiko baserri bat.
Azken toponimo honen lekukoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Musategui [N, TO]
Musategui (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs. -/Busturia, a.1745,
FogVizcayaMs. -/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Musategui (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.

Musategui [N, NO]
Musategui (Domingo de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Musategui (F(ernan)do de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Musategui (Ynigo de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Azken 400 urte inguruan toponimoak ez du jasan inolako aldaketarik eta, beraz, ez dago zalantza izaterik. Bi elementu lituzke, musa- eta -tegi. Azken hau oso ezaguna da eta toponimian ohikoa, baina hasierakoa ez. Etxe izena zenez, oso arrunta zen jabearen izena izatea, eta orduan *Musa antroponimoa izan liteke. Oso antzeko gizon izen bat bazen Erdi Aroan, arabiar jatorriko Muza, J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesiko 471. orrialdean ikertua:
Muzza (m.)
Documentación: lantado de Muzza a. 1222(or.) CDSVicenteOviedo 2,116 n°67.
Origen: De MÚsÁ, forma árabe de MOYSES (—> Museo)
Es dificil de precisar si la única constatación asturiana de este nombre árabe posterior a 1200 hace alusión a un personaje vivo por entonces o se trata de una referencia toponímica plenamente consolidada desde épocas anteriores, en las que ya se testimonia este antropónimo en Asturias (Muza s.11 CDSVicenteOviedo 1,66 n°26; en un original, in castrillo de Muza a.1081 (or.) CDCatedralOviedo 1,246 n°85, aunque el documento hace referencia al territorio castellano). Es, en todo caso, uno de los contados ejemplos de antroponimia árabe de origen meridional peninsular que han podido ser recogidos en Asturias (—> Amet), aunque no es raro en documentación leonesa de siglos anteriores (Aguilar Sebastián 1994: 536).
Desde el punto de vista formal Muzza, como su homófona castellana Muza, implica una evolución fonética plenamente regular en lo que se refiere al paso del árabe al romance, contexto en el que debe entenderse la evolución particular de la sibilante originaria.
Musategi toponimoko antroponimoa Musa izango zen, <s> txistukariduna, erdaraz ez bezala. Euskal Herriko antroponimian badira antroponimo honen lekuko gutxi batzuk, grafia ezberdina dutenak. Leireko agirian zaharretan badira Muça, 43. agirian eta Muça de Subpenna 34. agirian. Iratxeko agirietan badago Muça Lopiz, 10. eta 26. agirietan. Baina Iruñeko katedraleko agiri bilduman bada Mussa Gutia, 453. agirian.
Musategi toponimoari esker badakigu Bizkaian ere ezaguna zela Musa antroponimoa, nahiz eta lekuko antroponimikorik ez utzi lurralde horretan.

sábado, 19 de septiembre de 2020

Kulpitua toponimoa

 Kulpitua tontor baten izena da, Eako mapa toponimikotik jasotakoa da.

Izenak pulpitu hitza gogorarazten du, gertatuko aldaketa bakarra hasierako herskariari dagokiona da. Dirudienez, pulpitu > kulpitu aldaketa izan da, bi herskari ezpainkarien disimilazioak eraginda, p-p > k-p. Ez da aldaketa arrunta, baina badaude hitz horrekin gertatutako beste lekukoren bat, Kurpitugaña toponimoa bezala, Gipuzkoan.
Toponimo honetan aldaketa gehiago izan dira, Kulpitua toponimoari gertatuaz gain. Biak tontor izenak dira eta badirudi pulpitu hitza egokitzat hartua zela horrelako lekuei izena emateko orduan.

Juantxunena toponimoa

 Mungiako etxe izen hau behin agertu da Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Juanchunena [N, TO]
Juanchunena+ (la casa de) [Berreagas (varrio de)] [Lemoniz (casas avecindadas a)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.
Elementuen banaketa eginez gero, juantxun- + -(r)en + -a bezalako egitura genuke, ohikoa etxe izenetan. Beraz, Juantxun antroponimoa izango zen, eta badira Erdi Aroko hiru lekuko P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bilduak, 222. orrialdean:
Juantxun (Juan): Juanchun d’Elorduy, Juanchun de Yraçabal, Juanchun de Ugarteçabal (Oñ., 1489, Zu., 1994, 34, 262 eta 266. or.).
Salaberriren arabera, oinarriko antroponimoaz gain, atzizki bat izango luke, -txun, atzizki elkartua, -txu + -on atzizkiekin osatua. Beraz, Juan + -txun elkarketatik sortuko zen Juantxun hipokoristikoa, aldaketaren beharrik gabe.

viernes, 18 de septiembre de 2020

Txantonsolo toponimoa

 Txantonsolo toponimoa Bizkaikoa da, Ea herrikoa. Eako mapa toponimikotik jasoa da.

 Lekuko zaharrik ez dago baina toponimoaren egitura gardena da eta, beraz, aldaketa larririk gertatu ez bada, hemen proposatuko den etimologia egokia izan daiteke.
Toponimoak bi elementu lituzke, txanton- eta solo. Azken hitza soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera da, baina interes handiagoa du lehenengo zatiak, Txanton antroponimo hipokoristikoa delako. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badago, 58. or.:

Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Beraz, Anton > Txanton aldaketa gertatu da, hipokoristikoa dela erakusteko palatalizazioaren eransketa izan da hitz hasieran, Txandre antroponimoari gertatu bezala, hutsetik palatala gehitua delako.
Antonen hipokoristikoa Antxon izan ohi da, eta ikus daitekeenez, palatala herskari horzkarian kokatu ohi da.
Beraz, Anton izenak bi hipokoristiko izan ditu, gutxienez, bietan palatala jaso du, batean hitz hasieran, Txanton izenean, eta bestean hitz barruan, Antxon izenean.

Terren antroponimoa

 Erdi Aroan gutxitan agertu arren badira Terren antroponimoaren lekuko batzuk, ingurune erdaldunean. Archivo General de Navarra (1194-1234) liburutik hartuak dira bildu diren bi lekukoak, Terren Çapatero, 67. agirian, 1209. urtean eta Terren, gerno Aparicii de Miraglo, 228. agirian, 1229. urtean.
Argi geratzen da hor ez dagoela euskal izenik, baina azaltzea merezi du, antroponimia kontuan mailegaketa oso ohikoa izaten da eta askotan euskal izenen sorburua ez dago euskaran bilatzerik, beste hizkuntza batean baizik.
Antroponimo honen jatorria Pirinioz iparralderago bilatu beharra dago, Thierry izenean zehatzago. Azalpen osoa Julio Viejoren tesian bada, La onomástica asturiana bajomedieval, 527. or.:

°Terrin (m.)
Documentación: En funciones de patronímico mulier de Martinus Terrin [s.12-13(or.)] CDSVicenteOviedo 2,207 n°139, ejemplo único.
Origen: De un nombre galorrománico Thierry, Thérry (Dauzat 1951: 568-569; Dauzat 1977: 85, 121), de origen germánico.
Nuevo ejemplo de préstamo antroponímico europeo documentado en Asturias a caballo entre los siglos XII y XIII, aunque en fecha imprecisa, y únicamente como patronímico. Al igual que otros de similar estructura fonética (—> Aceclin, Emerin) en su adaptación al romance vernáculo la terminación originaria en [-í] tónica recibió el añadido de una consonante de apoyo [-n] análoga, por ejemplo, a la del frecuente sufijo diminutivo.

martes, 15 de septiembre de 2020

Itxaskue toponimoa

 Itxaskue izeneko baserria dago Usurbilgo herrian, Gipuzkoan.
Badago XVII. mende hasierako lekuko bat, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:

Usurbil con cuatro barrios. Villa.
25. La casa de Achega A de parientes mayores, Paris, Troya, Babilonia, Infanzon, Juan de Unzarena, Bursar, Gaztañaga, Olloqui, Olarria, Arrazain, Ibarrola, Aniceta, Itsascue, Yarza, Sagastizar, Alarrun, Asteasuainzarra, Ugarte, Vizcarret, Portalea, Achegazarra, Celai andia, Suelo, Arriola, Aguirre. 25.
 Bide batez, toponimoaren lekukoa aztertu baino lehen, badaude etxe izen hauetan izen bitxi batzuk: Paris, Troya, Babilonia... Izen exotikoak dira, beharbada moda baten ondorioak. Eta aztergai den toponimoa, Itsascue bezala agertzen da.
Ondoko lekukoa XX. mendeko bigarren erdikoa da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
ITXASKU ENEA (prop.), Txiki Erdi ballara
 Lekuko honek -(r)en + -a gehiketa jasan du, eta horrek izena zerbait aldatu du.
Lekukoak aztertu eta Itsaskue litzateke, lekukoa ongi jasorik badago, jatorrizkotik hurbil dagoena. Bi elementu lituzke, itxas- eta -kue. Lehenengoan isats hitza izango zen. Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan isats hitzaren hainbat toponimo erakusten du:
337. — isats, itsa(t)s «retama»: Isasa, Isasaga, Isasbiribil, Isasgarat (Isascarate), Isasmendi (Izazmendi), Isaso (Pero Juaynez de Itsasso, 1350), Isagondo, Isasti (Guilisasti); Ichaso-asu, Ichasogoyena, Ichasondo.
 Bigarren elementua -kue, gune ezagunaren aldaera da, bokalarteko sudurkaririk ez du eta hasierako herskaria ahoskabetu da, txistukari ondoan egoteagatik.
Badago oso toponimo antzekoa eta elementu berdinak dituena, Usaskue, blog honetan aztertua. Aipagarriak dira bi toponimoen artean dauden ezberdintasunak, biek elementu berdinak dituztelako. Hasteko, Itxaskue izenak hasierako bokala ez du aldatu, ondoren isats izenaren afrikatua mugitu da, lehenengo frikari afrikatuz.