viernes, 16 de julio de 2021

Kapagindegi toponimoa

 Kapagindegi izeneko baserria Lazkaon dago, Gipuzkoan.
XX. mendeko bigarren erdialdeko beste lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, baina hau Elduainen dago:

KAPAGINDEGI (KAPAINDI) (desh.)
Kapaindi, ziurrenik, ahozko aldaera da, bokalarteko bi herskari belar ahostunak galdu ditu, bi /g/ eta ondoren ei > i bokal soiltzea izan da: Kapagindegi > *Kapaindei > Kapaindi.
Toponimoa argia da, oinarrian kapagin hitza izango litzateke:
kapagin.
(V, G-goi-to, AN-gip-araq; -iñ Lar, Ast Apol 90, Añ), kapaiñ (V-gip). Ref.: A (kapagin); Iz ArOñ (kapaiñ).
"Cardador" Lar. "Marraguero" Añ. "Pelaire que trabaja en lana no lavada" A.
Estudio bageko / gizon bat pobrea; / Kapagin txikia da / kantore autorea. Izt Po 53. Dantzari ariña / omen da kapagiña. Ib. 121. Arotzaz gañera zan / errementaria, / argiña, kapagiña / eta dendaria. It Fab 107. Orrek ez dik beste ametsik, kapañeri burla egitea baño. Apaol 67 (96 kapaiñ). Iztuetar Joan Iñazio, kapagiña, apal-apala. ADonostia EEs 1929, 153.
Azken elementua -tegi atzizkia da, sudurkari ondoan egoteagatik horzkaria ahostundu da.
Toponimo honetako oinarrian antroponimorik ez dago, baina bai lanbide izena, Auspagingoa edo Toberagina toponimoetan bezala.

1 comentario:

  1. Kapagindegi/Kanpandegi abizenaren nondik norakoak:
    http://www.hondarribia.eus/documents/124308/3370483/Campandegui/0432fe01-5638-a4e4-3c6a-d170efcc06b2

    ResponderEliminar