2023(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Gartziaasteisagastia toponimoa

 Toponimo luze hau behin jaso da, XV. mendean eta Arrasateko toponimia liburuan dago, 27. or.:


 Lekuko bakar hau 1475. urtekoa da eta jatorrizko testua lagungarria da: el mançanal que suelen dezir Garçia Asteyssagastia. Batetik, euskarazko toponimoan sagastia dena erdaraz el mançanal da. Bestetik, toponimoaren oinarrian antroponimo bat eta patronimiko bat daude, bata Gartzia da eta bestea Asteiz. Azken honek hasierako kontsonantearen galera jasan du, Jaunlopeasteisarana toponimoan bezala. Galdutako hori herskari ahostun bat zen, /g/ eta bi bokalen artean egonik, galera errazagoa gertatu zen. Patronimiko osoa, Gasteiz, Gastearena da, eta antroponimo hau Gartziarekin loturik dago, gertatutako aldaketa izan da -rtz- > -st-, euskal hitz batzuetan gertatu den bera, cf. bertze : beste, bortz : bost, beste adibide batzuen artean.

Landaxo eta Landaxola toponimoak

 Landaxo da Dimako baserri bat. XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Landajo [N, TO]
Landajo+ (la caseria de) [Arosteguieta (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Landajo+ (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Abajo+ (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Abajo+ (la casa de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Arriba+ (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Arriba+ (la casa de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Medio+ (la casa de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Medio+ (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704,
FogVizcayaMs.
Landajo_de_Suso+ (la caseria de) [Arosteguieta (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Yuso+ (la caseria de) [Arosteguieta (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Landajo_de_Yusso+ (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunean aurkituak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi grafiapean agertzen da toponimoa deitura bihurtua, zaharrena Landaxo da:

Landajo hurrengo mendearen bukaerakoa da eta lekuko zaharrenak Bilbokoak dira:

Landaxola da Dimako toponimo bat, auzo bat, baserri bat eta dorretxe bat izendatzeko erabilia. Aipatutako liburuan badira XVIII. mendeko lekuko ugari:

Landajuela [N, TO]
Landajuela+ (casa torre de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (el molino de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (el molino de) [Yndusi (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (la casa de) [Ribera (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (la casa de) [Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (la casa torre de) [Yndusi (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (la casa torre de) [Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Landajuela+ (la caseria de) [Ribera (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.
Landexuela+ (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs.
Landajuola_Beazcoa+ (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Landajuola+ (la torre de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.

Berriro bilaketa egin da Dokuklik web gunean eta hiru izan dira aurkitutako izenak, Landaxuela, Landaxuola eta Landaxola, hiruretatik lekuko gehien eta zaharren dituena Landaxuela da:



Bi dira azaltzeko izenak, Landaxo eta Landaxola. Argi dago bigarrena lehenengoaren eratorria dela eta azalpena agerikoa da Landaxo toponimoari ola izena elkartu zaiola. Bitxia da Landajuela aldaera. Dirudienez, tarteko urratsa Landajuola izango zen, bi bokal berdinak elkarren ondoan jartzerakoan, ez ziren batu, bereizi ziren, disimilazio bat gertatuz: oo > uo. Gero bi bokal horiek aldatu ziren eta ue geratu zen. Horrela, toponimoak erdal itxura hartu zuen, beharbada aldaketaren arrazoia Bizkaiko toponimo baten erdal aldaera izan zen, Gordejuela izenaren eragina izan zitekeen, baina ezin da erabat baztertu erdarazko -uela atzizki txikigarriaren eragina, callejuela bezalako hitzetan dagoena.
Landaxo, bere aldetik ere, interesgarria da, landa izenaz gain, -xo atzizki txikigarria dagoelako. Bitxia da, ez dirudi atzizki hori oso erabilera ohikoa duela Bizkaian, egun -txu delako, -txo hedatuagoaren aldaera. Horrek, beharbada, salatzen du toponimoaren sorrera aspaldikoa dela.

2023(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Sotil, Sotilla izengoitiak

Lekeitioko agiri zaharren artean badira XVI. mende hasierako bi izengoiti, Sotil eta Sotilla.
Sotil agertzen da Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 225. agirian, 1514. urtean:
E fueron presentes por testigos a lo que dicho es, Martin Sotil de Vribarria, vesino de la dicha villa, e Pedrro d'Olea e Pedrro de Çerella, vesinos de Amoroto.
Sotilla agertzen da urte batzuk geroago, 252. agirian, 1518. urtean:
Testigos que fueron presentes, Lope de Anguiz e Furtuno de Eguen e Ochoa Sotilla e Chipi de Acuriola e Juan abad de Leaegui, clerigo.
Bi izengoitietan sotil hitza dago, lekukotza zaharra duena eta euskal testuetan onomastikan baino lehenago agertzen da, Milia Lasturkoaren eresian (c.1450) esaterako:
Gizon txipi sotil baten andra zan.
Hurrengo agerpena Leizarragaren itzulpenenan dago, beraz, Lekeitiokoak baino 50 urte geroago. Hala izanik, sotil hitzaren lehenengo lekukoen artean daude Sotil eta Sotilla izengoitiak.

Joangi toponimoa

 Joangi da Lizartzako baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

JOANGI (prop.), Ospela alderdi
Toponimoan antroponimo huts bat dago, Joangi hipokoristikoa, oinarrian Joan izenaz eta -ki atzizkiaz sortua, sudurkari atzean egoteagatik belarea ahostundu da. Lekuko batuzk badira P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 138. orrialdean:

Beste toponimo askotan bezala, toponimoan antroponimo bat dago, beste ezer gabe.

2023(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Txurtitxaga toponimoa

Txurtitxaga da Atxondoko baserri bat. XVIII. mendeko lekuko bat dago Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones liburuan jasoa, 1775. urte inguruan idatzia, 367. or.:

Tiene su jurisdicción unas dos leguas de circunferencia, con canteras inagotables de jaspe moreno, hierbas medicinales, pastos para ganado, barniz para el vidriado de alfareros, fuentes de aguas maravillosas, siendo las de Churtichaga y Sagarmínaga especiales, montazgos y minas de metal amarillo hacia el valle de Aramayona...
Mende horretako lekuko gehiago eta baten bat zaharrago daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Churtichaga [N, TO]
Churtichaga(la casa de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga(la caseria de), Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.
Churtichaga_Jauregui (Juan de) [Jauregui (la casa de)], Apatamonasterio, a.1704, FogVizcayaMs.


Churtichaga [N, NO]
Churtichaga (Dom(ing)o de) [Churtichaga (la caseria de)], Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.
Churtichaga (Miguel de) [Ueytia (la casa de)], Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga (Thomas de) [Churtichaga (la casa de)], Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga (ynquilino) (Maria de), Apatamonasterio, a.1745, FogVizcayaMs.
Churtichaga regidor (don) (Miguel de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga regidor capitular (Martin de), Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga uiuda (Josefa de) [Uruburu (la casa de)], Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Churttichaga (Bauptista de) [Mundittuaga_Goicoa (la casa de)], Yzurza, a.1796, FogVizcayaMs.

Toponimoa luzea da eta argia den bakarra -aga atzizkia da. Aurrerago dago *txurtitx(a)- ezezaguna. Azken silaba atzizki txikigarria bada *txurti berreskuratuko genuke, eta hau izan liteke Urti antroponimoaren hipokoristiko bat, Urtisagasti toponimoan dagoen bera. Hala izan bazen, Urti izenak bi bilakaera izan zituen, batetik hasieran tx- jaso zuen, batzuetan zegoen kontsonantea ordezkatuz, Txukasene toponimoan bezala, honetan *Txukas hipokoristikoa genuke, Lukas antroponimotik sortua. Beste batzuetan, antroponimoa bokalez hasiz gero, tx- ezarri ohi da, Txandre antroponimoa bezala, andre izenetik sortuz.
Bigarren bilakaera bat gertatu zen, bukaeran -txa atzizkia erantsiz. Horrela, *Txurtitxa antroponimo hipokoristikoa izan zen, kasu oso antzeko bat Matxitxane toponimoaren *Matxitxa hipokoristikoa, Marti antroponimotik sortua. Honek ere bi bilakaera izan zituen, batetik barrukoa -tx- eta bestetik bukaerakoa, -txa erantsiz.

Arrikruz toponimoa

 Arrikruz da Arabako eta Bizkaiko toponimoa. Arabako Agurainen aurkintza bat da eta Bizkaiko Ermuan, basoa.
Ez da ziurra zein toponimo den Oñatiko agiri zaharren artean agertzen dena, beharbada Oñatikoa bertakoa. Hiru lekukoak Erdi Aroaren bukaerakoak dira eta Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daude, 34. agirian, 1489. urtean:

Osana de Arricrus, çinco maravedis.
Charin de Arricruçe, çinco maravedis.
[...]
Teresa de Arricrus, con fijos, çinco maravedis.
Toponimo horietan bi elementu daude, harri eta gurutze izenak, azkenaren aldaera bitxi batekin, beharbada gaztelaniatik mailegatua. Toponimo horietan harriz eginiko gurutze bat izango zen eta horiek lekuak izendatzeko erabili zituzten. Blog honetan badira toponimo batzuetan harri izena, beste garai batean ohikoa ez zelako, Arruriaga toponimoa bezala.

2023(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Amordiko tontorra toponimoa

 Amordiko tontorra da Arrasate eta Oñatiren arteko bizkarra, hegia. Toponimo hori Arrasateko toponimia liburuan dago, 254. or.:

Ikus daitekeenez, ez du lekuko zaharrik eta horrek kentzen dio ziurtasuna analisi etimologikoari. Hala ere, hemen aurkeztuko da proposamen bat. Bukaeran tontor hitza dago, ohikoa sartaldean. Oinarrian proposatuko denak zailtasun gehiago baditu, hitz eratorri bat dagoelako, *amordi, harmora izenaz eta -di atzizkiaz osatua. Harmora eta -di elkartzean bi aldaketa gertatu ziren, oinarriaren bukaerako bokala galdu zen, hiru silabako hitzetan gertatzen den bezala eta disimilazio bat, bi dardarkari zeuden eta lehenengo dardarkaria galdu zen: harmora + -di > *(h)armordi > *(h)amordi.
Harmora hitza gehiagotan izan da hizpide blog honetan, Armora toponimoak aztertzean eta Almortza eta Almortzategi toponimoekin. Hauetan harmora eratorri zen baina atzizkia, -di izan beharrean, -tza izan zen eta disimilazio bat gertatu zen, baina lehenengo dardarkaria ez zen galdu, aldatu zen alboko bihurtuz.