Matxitxane Zaldibiko toponimoa da, batetik auzo bat izendatzeko eta, bestetik, trikuarri bat.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, jakinik badela Matxitxa izeneko antroponimo hipokoristikoa, *Matxi 'Martin' eta -txa atzizkiaz osatutakoa. Toponimoan badira -(r)en + -a, jabegoa adierazteko ohikoak direnak etxe izenetan, nahiz eta Zaldibiko toponimoan ez dago etxe izenik, baina bai auzo bat, beharbada etxe bakar batetik hasia, eta etxearen izena erabiliko zuten auzoa ere izendatzeko, baita trikuarria ere.
Beraz, Matxitxane toponimoarekin aberasten da Martin antroponimoaz sortutako izen kopurua, zehatzago, Matxitxa izenetik.
2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala
Martiku eta Martikuena toponimoak
Martiku bazen Urnietako Oztaran auzoko baserri bat, Gipuzkoako baserriak liburuaren arabera, baina liburua idatzi zenerako, egileak berak adierazten du, hondaturik zegoela.
Martikuena baserria bada Astigarragan, lekuko zaharrik ez dugu bildu.
Beraz, badira bi toponimo, biak etxe izenak, eta biak Gipuzkoakoak.
Azterketa etimologikorako zalantza handirik ez dute uzten, biak nahiko gardenak dira, bietan antroponimo bera izango genuke, *Martiku, baina Urnietako toponimoan gehigarririk gabe agertzen den bitartean, Astigarragako toponimoan, -(r)en + -a, jabegoa adierazteko etxe izenetan ohikoak diren elementuak ditugu.
Ez dago *Martiku antroponimoaren lekuko zuzenik, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan izena aipatzen du, baina lekukorik ez du ematen.
Beharbada izena, jatorrian, Martiko ezaguna zen, Marti 'Martin' eta -ko atzizkiaz osaturiko hipokoristikoa, eta gero, agian toponimo bihurtu eta gero, Matxitxu toponimorako aipatutako fenomenoa ere gertatu zitzaion, euskal lurraldeko leku askotan gertatzen dena, horrela, i-o > i-u aldaketa jasan zuen. Horrela, Martiko ezagunetik hasi eta Martiku toponimorako bidea ezin errazago geratuko litzateke.

2019(e)ko azaroaren 26(a), asteartea
Estarribeltza toponimoa eta eztarri hitza
Toponimian ezagunak dira gorputz izenetan oinarrituta toponimoak izendatzera erabili diren hitzak, horietako bat eztarri litzateke, garganta, bere kide gaztelaniazkoa, ere ezaguna da, gorputz zatia eta elementu geografikoa bezala erabilia.
Toponimoa Estarribeltza zen, eta Segura ingurukoa izan zen. Amojonamiento (Segura y sus aldeas) izena duen agirian jasoa da, 1483. urtean, 5. or.:
Toponimoa Estarribeltza zen, eta Segura ingurukoa izan zen. Amojonamiento (Segura y sus aldeas) izena duen agirian jasoa da, 1483. urtean, 5. or.:
En el qual dicho lugar, al pie de la dicha aya grande, pusieron un mojón en el lugar donde estaba el primer mojón poco más o menos; e dende adelante, atrabesando por el lado adelante al otro mojón que está en el lugar llamado Estarribelça, en un çerrillo que está cabe la venta de Estarribelça; e dende adelante subiendo arriba, pasado el dicho lugar de Estarribelça, en un otro çerrillo al pie de un aya...Eztarri izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Landucciren hiztegian agertu zen lehenengo aldiz, hau da, 1562. urtean. Beraz, 79 urtez aurreratuko litzateke hiz honen agerpena. Toponimoan estarri aldaera ezaguna erabili zuten.
Matxitxu toponimoa
Matxitxu Donostiako bi etxeren izena bada. Badirudi toponimoa
batere nabarmendu ez zela, aurkitutako lekuko zaharrena XX. mende
bukaerakoa da, 1995. urteko Donostiako toponimia lanean bildua:
MATXITXU: Matxitxu (1989, D.U.T.B.). 64-21-1, m. E-5.Toponimoaren azterketa eginez, antroponimo bat litzateke, elementu gehigarririk gabe. Baina ez da ezagutzen Matxitxu bezalako izenik, baina bada bat egokia izan daitekeena, Matxitxo, blog honetan aztertutakoa. Hipokoristiko honen elementuak lirateke *Matxi, Martin-en hipokoristikoa hau ere, eta -txo atzizkia. Ezaguna da badela -txu atzizkia, baina hau sartaldean ezaguna da, Bizkaia aldean, eta toponimoa Donostian zegoenez, nekez izan liteke *Matxitxu izenaren ondorengoa. Baina bada asimilazio bokaliko bat, euskal lurraldeko leku askotan gertatzen dena, horrela, i-o > i-u gertatuko zen, jatorriz izena Matxitxo izango zen eta asimilazioaren ondorioz, Matxitxu bihurtu eta izen bereko toponimoan geratuko zen, fosildurik, aldaera hau.
2019(e)ko azaroaren 19(a), asteartea
Zoruaga toponimoa
Tolosako etxe izenak ematerakoan, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, Zoruaga aipatu zuen, 1625. urte inguruan:
... Ezama, Echaboleta, Arraiechea, Illarraméndi garaicoa, Illarramendi erdicoa, Illarramendi azpicoa, Guisuaga, Ferrarategui, Iraneta, Arrillaga, Sarrola, Zoruaga, Amaroz, Eguzquiza...Analisiak ez du zalantzarako leku handirik uzten, zoru izena, mailegu latina dena, eta -aga atzizkia. Aipagarria da lehenengo lekukoa Lazarragaren testuetan egongo litzatekeela, eta hauen data da, gutxi gora behera, XVI. mendearen bigarren erdia. Beraz, Tolosako toponimoa aurreneko lekukoetan izango zen.
Matxitxa antroponimoa
Behin agertu da, Gipuzkoako gizon baten izena Erdi Aroaren bukaeran. Matxitxa aurkitzen da Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) izenburuko liburuan, 38. agirian, 1514. urtean:
Oso izen hipokoristiko antzekoa baina oinarria *Matxi izan beharrrean, Martin izango zen Martixa, Martitxa izenetan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatuak, 210. or.:
E que la dicha su suegra le dixo a este testigo que vn sennor de la casa de Olayz, que se llamava Machicha Barri, padre d’esta María de Olayz, mudó la casa de Olayz de donde estava más açerca del dicho heredamiento, e porque hera tierra fértil...Lekuko bakar horren analisia aski erraza da jakinik badela Matxitxo antroponimo hipokoristikoa eta baita *Matxitxen, Matxitxenborda toponimoren oinarria. Beraz, izenaren oinarria *Matxi 'Martin' litzateke eta atzizkia, -txa.
Oso izen hipokoristiko antzekoa baina oinarria *Matxi izan beharrrean, Martin izango zen Martixa, Martitxa izenetan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatuak, 210. or.:
Martixa, Martitxa, Martixe(a) (Marti): Martichia de La Carre (Iratxe, 1387, Goih., 1966: 144. Ikus, gainera, 1986: 302), Martixa de Araya (NB, 1396, Goih., 1966: 361), Marticha (Ond., 1495, Enríquez, 1991, 18), Martixa de Joangorena (Ihaben, 1552, At.p., 1., 82), Martixe de beramendi (Arruitz, 1594, Le.p., 1).Matxitxa, beraz, *Matxi hipokoristikoaren bere ale bat litzateke, azken hau Martin izenaren hipokoristikotzat har daitekeena, edo zehatzagoa izanez, Marti aldaerarena.
2019(e)ko azaroaren 16(a), larunbata
Atorra hitza
Atorra Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, agertzen da lehenengo aldiz B. Etxepareren liburuan, 1545. urtean. Baina badago beste lekuko bat, lehenagokoa, baina hau toponimikoa da. Ez da atorra toponimian azaltzeko izena, baina batzuetan ohiz kanpoko gauzak gertatzen dira, baita onomastikan ere. Toponimoa Atorrasagasti, eta bitan agertzen da Avecindamiento (Andoain a Tolosa). 1475 izeneko agirian, 1475. urtekoa: Joan Peres de Atorrasagasti eta Pedro de Atorrasagasti.
Atorrasagasti azaltzeko, ez bada ezer berezirik gertatu, atorra eta sagasti izenen elkarketa litzateke. Sagasti nahiko arrunta da toponimian, baina atorra, beharbada hau da izen horrekin sortutako toponimo bakarra.
Toponimo honen bitartez atorra-ren lehenengo lekukoa urte batzuk aurreratuko litzateke, 70 urte, hain zuzen.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)