Zeladoste da Laudioko etxe baten izena, Aretako auzoan dagoena.
Ez dago lekuko zaharrik eta toponimoaren iturri bakarra da Laudioko mapa toponimikoa:
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaerakoa oste da 'atzeko aldea', sartaldeko hitza. Hasierako izena zelata da, Zelataun toponimoan dagoen hitz bera, baina zelada aldaera erromantzatua erabiliz. Euskal testuetan ez dagoen arren, ezaguna izango zen inguru horretan. Arabako erdal eremuko toponimian ezaguna zen, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan lekuko toponimiko batzuk daude:
CELADA (La...), 1724, labrantío de Los Huetos.
CELADAS, 1706, labrantío de Ribabellosa. 1748, íd. de Salcedo.
CELADILLA (La...), 1828, labrantío de Santa Cruz del Fierro.
Eguneraketa (2026-08-05):
Laudioko toponimo honen lekuko bakarra genuen, egungo mapa toponimiko batena, baina orain beste bi lekuko gehituko ditugu Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta pertsona beraren bi lekukoak dira, XVII. mendearen azken urteetakoak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario