Ibiltzieta da Nafarroako herri bat, Sartze udalerrikoa.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Ibiltzieta toponimoaren lekuko zaharrak daude, eta baita etimologia batzuk ere. Lehenengoa Mikel Belaskorena da, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburutik jasoa:
Significado desconocido. Comentario lingüístico: El nombre es confuso y con variantes antiguas diferentes a la actual. El nombre antiguo parece haber sido Ubeitzieta. Quizá se trate de una variante de ur 'agua', e incluso beltz 'negro', pero el resto no resulta claro. *Ubeltzeta sería 'lugar de agua negra', pero Ubeltzieta es lo que se documenta. También se podría relacionar con la voz vasca ubil 'remolino'. De aquí se obtendría *Ubiltzeeta, de donde por una disimilación vocálica se llegaría a Ubiltzieta. En vascuence se llama Ibizta e Ibinzieta (NEN). Traducciones curiosas y explicaciones populares: A. Campión relacionó el nombre de la localidad con la expresión vasca ur-bildu 'reunirse el agua'.Hurrengoa Patxi Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanetik jasoa:
Ibiltzieta (< ur + bil + -tze + -eta, es decir, 'confluencia de dos ríos o regatas)Euskaltzaindiaren aipatutako orrian daude toponimo honen lekuko zaharrenak:
uelcita iuxta uilla sarres (1107)Ikus daitekeenez, lekuko zaharrenetan bigarren silaban /e/ bokala dago, eta horrek ezeztatuko luke ubil edo *bil egotearen proposamena. Lekuko zaharrena laburketa bat izan daiteke eta orduan, jatorrizkotik hurbilen dagoena Ubelzieta litzateke. Toponimoaren elementuak lau izan daitezke, u- 'ur' + beltz + -tze + -eta. Horrela azalduko litzateke toponimoaren /i/ bokala, disimilazioagatik sortua: *Ubeltzeeta > Ubeltzieta. Horrelako disimilazioak ezagunak dira, horrela, Etxeita litzateke etxe + -eta.
ubelcieta, ubelzieta (1115)
ubelcieta, ubelzieta (1119)
huvilcieta (1268)
Toponimoaren luzerak erraztuko zuen laburketak gertatzea, egun, ahozko izena Ibizta da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario