lunes, 9 de mayo de 2022

Korkostegi toponimoa

 Korkostegi da Legazpiko baserri baten izena. Araban ere badago Korkostegi izeneko alorra, Asparrenako herrian.
Toponimoaren lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende bukaeratik lekukoak daude, Oñatikoak:

Gogoratu behar da Legazpi eta Oñati herri mugakideak direla, beraz, ez da ezinezkoa toponimoa sortzea Oñatin eta gero, Legazpin finkatzea.
Toponimoak bi elementu lituzke, azken -tegi atzizki ezaguna da, toponimian oso hedatua. Hasierakoa iluna da, korkos- ezezaguna delako. Baina aldaketa bat eginez gero, gardenago geratuko da. Ziurrenik metatesi bat gertatu zen, bi fonema lekuz aldatu ziren, s-r > r-s. Atzeranzko urratsa egin eta *Koskortegi berreskuratuko genuke, eta horrela, koskor izenondoa izango zen toponimo honen oinarria. Beharbada petsona baten izengoitia izan zen eta, horrela, bere etxeari *Koskortegi izena emango zioten. Gero, aipatutako aldaketa gertatu zen eta izena finkatu zen, egun dagoen bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario