Irastortza Gipuzkoako toponimoa da, Oiartzunen baserria da, baita Antzuolan ere. Azkenik, Zalbidian badira Irastortzabekoa eta Irastortzagoikoa izeneko baserriak.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batzuk daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Zadibikoak:
*IRASTORZA BEKOA (prop.)Oiartzungo baserria ere aipatzen du:
IRASTORZA TXIKI (prop.)
IRASTORZA (en ruinas), Arragua ballaraIrastortzaren lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 8. agiria, 1399. urtean agertzen dira bi gizon, Irastortza deitura dutenak:
Lope de YrastorzaToponimoan iraztortza hitza genuke, hitz eratorria, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azaldua:
[...]
Juan de Yrastorza
331. — iraztor «helechal» (guip. iñastor «helecho»), derivado de ira, iratze: irastorza.Hitz elkartu honen oinarrian iraztor izena dago eta ondoren -tza atzizkia, toponimoan ugaritasun esanahia duena:
iraztortza.Hitz honen lehenengo lekukoa XX. mendekoa da, 1921. urteko Lhanderen eleberrikoa. Beraz, 522 urte lehenagokoa litzateke Ataungo agirikoa. Horretaz, gain, iraztor izenaren lehenengo lekukoa XVII. mendearen erdialdekoa da eta horrela, iraztor izenaren lekuko zaharrena 250 urtez aurreratuko litzateke.
irastortza, iraztortz.
Helechal. v. 1 iraztor (3).
Zelai ta iraztorzen azal gaiñean sortutako lañoak. Lh Yol 168. Mardul zegon irastortza. "Helechal". Or Eus 329. Iraztortz eta otegiz aberatsago ezinez. "Fougeraies". Ardoy SFran 32s.
No hay comentarios:
Publicar un comentario