lunes, 16 de mayo de 2022

Tximijalde toponimoa

 Tximijalde da Arabako toponimo bat, Urkabustaiz eta Zuiako aurkintza bat.
Toponimoak bi elementu lituzke, tximitxu hitza:

tximitxu.
"(V-oroz), tejido de seto que hace veces de barandado" A.
Eta bukaeran alde. Aipagarria da <j> grafia, <tx> ohikoaren orden, eta horrek batzen du Tximijo toponimoarekin, bilakaera bera jasan duena. Ez dira bi horiek tximitxu izenarekin sortutako toponimo bakarrak, Tximitxua toponimoa ere bazen, baina azken hau Bizkaikoa zen, besteak Arabakoak diren bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario