Antroponimo hipokoristiko hau behin agertzen da Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520 liburuko 28. agirian, 1475. urtean:
... e estando presentes en el dicho lugar Juanto de Goyçueta, alcalde de la dicha Villanueva, e Chopillo, lugarteniente de preboste por Per Ybanes de Goyçueta, preboste de la dicha Villanueva e de la dicha tierra de Oyarçon...Izen hau oso gutxitan agertzen da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz, lekukotza oso urria du, 130. or.:
Txopillo (Txope). Leitzako Txopilloborda etxe izenaren oinarrian dago (NTEM XLVIII: 130). 1596an aurkitu dut lehen aldikotz: «Beltran de chubieta, m. de chubia, Juª Lopez de Chopillo, lope de altamira» (HA.p., 2). 1726an Chopillo moduan ageri da oikonimoa.Oiartzungo liburuko agiri honetakoak 121 urte aurreratuko luke hipokoristiko honen lehenengo agerpen data, eta horrela, aipatutako lekukotza urria apur bat sendotzen da. Bilakaera, Salaberrik adierazten duen bezala, Txope > Txopillo izan daiteke, baina *Lopillo > Txopillo ere izateko aukera dago. Salaberrik bi izen oso antzekoak aipatzen ditu, Lopiello eta Lopillu. Bide batez, azken hau izan zitekeen Opilluaga toponimoaren oinarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario