martes, 17 de mayo de 2022

Bernalena eta Bernalsoro toponimoak

 Bernalena da Oñatiko baserri bat, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BERNALENA, Olabarrieta auzoa
Bernalsoro askoz zaharragoa da, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko
bi agiritan dago Martin de Bernalsoro, 55. agirian, 1511. urtean eta 57. agirian 1513. urtean. Bi lekuko hauetan izen bera dago, aldaerarik gabe.
Bernalena eta Bernalsoro izenen oinarrietan Bernal dago, antroponimo bat, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan aipatua:
154. — Bernart, Bernal n. pr. «Bernardo»: Bernartena, Bernatena. En Bernaola el primer elemento puede muy bien ser Bernal, con pérdida de la primera l por disimilación.
Bernalena toponimoan Bernal antroponimoa eta -(r)en + -a dago eta Bernalsoro izenean, bigarren elementua soro hitz ezaguna dago, toponimian behin eta berriz agertzen dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario