lunes, 23 de mayo de 2022

Okaramendi toponimoa

Okaramendi da Arabako Barrundia herriko baso bat.
Lekuko zaharrik ez da, baina toponimoa nahiko gardena da eta azalpen betegarri baterako aldaketa txiki bat baino ez da beharrezkoa.
Toponimoak bi elementu ditu, azkena mendi ezaguna da eta hasierakoa ez da hain ezaguna, hitza sartaldekoa delako, okaran. Hitz bera Okaragana eta Okaranaga toponimoetan dagoen bera da. Okaramendi izenean oinarriko azken kontsonantea, sudurkaria, ez dago. Bi hitz elkartzerakoan, okaran + mendi, bi sudurkari elkarren ondoan geratu ziren eta oinarrikoa galdu zen, fenomeno normala dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario