Toponimo hauei buruzko informazio guztia Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua izan da:
CASTORA, término de Sendadiano.Bi dira aztertzeko toponimoak, Kastora eta Kastoramendi. Gastoramendiri buruz, dirudienez, Luzuriaga inguruan Ullibarri izeneko leku despopulatu bat zegoen eta horrek esan nahiko luke Kastoramendi eta Gastoramendi toponimo beraren aldaerak direla. Azken izen honetan hasierako herskaria ahostundu da, arrazoi ezagunik gabe.
CASTORAMENDI, 1876, labrantío de Luzuriaga.
GASTORAMENDI, término de mojonera del despoblado de Ullíbarri.
Bi toponimo hauetan Kastora antroponimo emakumezkoa oinarria izango zen, batean antroponimo hutsa toponimo bihurtua eta bestean, azken elementua mendi izena litzateke.
Kastora antroponimoa ezaguna izan zen Araba aldean, eta izenaren lekukoak jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Kastoraren lekukoak bildu dira:Lekukotza ez da handia eta berankorra da, XVIII. mendekoa, baina argi geratzen da Araban erabilia izan zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario