viernes, 13 de mayo de 2022

Zubimosu-Zubipunta toponimoa

 Zubimosu baserria Durangokoa da, egun Zubipunta izena du. Aldaketa XX. mende hasieran gertatu zen, baina lehenago toponimoa aldatua zen, Zubimosu (1755) zaharretik, XIX. mendearen erdialdean Zubimustur (1868) berriagora. Ondoren, XX. mendearen hasieran Zubiondo nagusitu zen baina laster Zubipunta agertu zen eta azken hau da erabat nagusitua.
Oso toponimo antzekoa da Zubimusu, blog honetan aztertua. Azken honen lekukoak Gipuzkoakoak ziren eta Durangoko toponimoari esker, jakin dezakegu Bizkaian ere erabilia izan zela zubi-musu hitz elkartua, oso lekukotza urrikoa:

ZUBI-MUSU (Lar, s.v. punta, extremo). Extremo de un puente.
Durangoko toponimoaren lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegikoaren garaikidea da, baina badago beste lekuko bat, 1648. urteko ubimosu, hasierako kontsonanterik gabea. Beharbada akatsa da eta hala izanez gero, hitzaren lekukotasuna mende bat aurrera liteke.
Aipagarria da, halaber, toponimoaren izenetan kontzeptu bera adierazteko erabili diren sinonimoak, Zubimustur eta Zubipunta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario