Arabako Mungia herriko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:
LOPESOLAARRATE, 1716, labrantío de Murguía.Toponimoak hiru elementu ditu, eta lekuko bakarra bada ere, azalpena nahiko argia du, baina badago zalantzarako oso tarte txikia. Hasieratik bukaeraraino azalduz, Lope antroponimoa, sola- 'solo', soro ezagunaren sartaldeko aldaera eta harrate 'mendi arteko bidea'. Ez da aldaketa azalgaitzik, baina zalantzarako izan liteke hasierako elementua, Lope izan beharrean Lopez ere izan zitekeelako. Horrela, Lopez + ola (edo sola- 'solo') + harrate izan zitekeen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario