Ozeta, erdaraz Ozaeta, Arabako iparraldeko herri bat da, Barrundia udalerriko herriburua. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago Ozeta toponimoaz, lekuko zaharrak agertuz:
santio fortuniones de oçaeta (1066)Egun ofiziala den Ozeta aldaera Erdi Aroan ere agertzen da:
sancio furtunionis de ozaeta (1086)
oçaeta (1257)
oçeta (1497-1519)Hala ere, Ozeta izenak ez du lekukoetan agerpen askorik izan eta azterketa etimologikoaren aldetik Ozaetaren aldaera da.
Aipatutako web orrian izenaren jatorriaz bi aipu daude. Lehenengoa Otxolua izengoitiz ezaguna den Bernardo Maria Garrorena da, Nombres genéricos de río en la toponimia vasca lanekoa:
[...]Bestea, P. Salaberriren Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburukoa:
*oza, *otza, *otxa, *oxa, *oja... Parecen variantes de una misma raiz. Tenemos: a) OZAETA, lugar de varios ríos en jurisdicción de Alava, próximo a Otxandiano, y a OTZARRETA, terreno en que corren varios arroyos, sobre Ubidea (B), próximo a Barázar, donde se repite la correlación *oza = río, *otzar = vega
[...]
[...]Azkenik, bada argitaratu berria den azterketa bat, Valeriano Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos (2015) de P. Salaberri, 106-107. or.:
Den. oficial: Ozaeta [...] Etimol.: El sufijo es el conocido -eta que aparece en 1066 sin que le preceda, aunque este grafema sí que se documenta en 1321 y 1429 (cfr. Gazeta); la base oza- no es clara para nosotros. En Oiartzun se documenta en 1499 el término de Oçeta (Irijoa y Lema, 2011: 29).
[...]
Egileak ematen dituen bi aukerak baztertzekoak dira, batetik bere hibrido ustezkoa oso sinesgaitza delako eta bestetik, otsoren afrikatua aski argia da eta toponimoarena ezberdina da. Gutxienez, harrigarria da berdinketa hori.
Sarrera honetan egingo den analisia bat dator toponimoaren azken elementuarekin, -eta atzizkia dela, baina oinarriari dagokiokez, hurbilketa etimologiko bestelakoa egingo da, funtsean bi elementu daude, hotz hitza eta -tza atzizkia. Batzerakoan hitzaren afrikatua eta atzizkiarena batu dira, Altzania toponimoan gertatuko zen bezala. Tenperaturen aipamena urria da toponimoetan, baina bakan batzuk badira, Iberondo toponimoan ur bero hitz elkartua dago hasieran, Beroaga, Larunbeko aurkintzan bero hitza dago uren aipurik gabe. Iturriotz ere ezaguna da eta Arabako toponimoaren egitura hotz + -tza + -eta izan genitzake. Alde fonetikotik ez dago oztoporik ezta alde semantikotik ere. Beharbada herri horretako tenperaturak garai batean nahi baino hotzagoak izango ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario