Antroponimo honen bi lekuko aurkitu dira Oiartzungo agiri zaharretan, XV. eta XVI. mendeetako agirietan. Lehena dago Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520
liburuaren 46. agirian, 1490. urtean:
...e Joango de Ybarra e Domingo de Retegui e Chopeco de Vgarte e Pedro d’Anarbe e Esteban de Annarbe...Bigarrena eta azkena dago Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburuaren 37. agirian, 1514. urtean:
... e Juan de Santiago e Esteve de Çuloaga e Martin de Larrea e Chopeco de Leeti e Martin de Sagarçaçu...Txopeko antroponimoa Txopetik sortua da eta hau Lope antroponimo ezagunetik. Txope hipokoristikoa zen, Txopeko bezala; honek, gainera, -ko atzizki txikigarria jaso du. Baina bada beste bide bat Txopeko azaltzeko, Lopeko hipokoristikotik abiatuz, hasierako foneman txistukaria kokatu da, bilakaera hau ezaguna da, Txopillo antroponimoan bezala, Lopillo > Txopillo bilakaera gertatu da. Bi bilakaerak laburtuz: Txope + -ko ala Lopeko > Txopeko. Txomingo antroponimoan bikoiztasun bera dago, Domingo > Txomingo ala Txomin + -ko?
Txope antroponimoa toponimian ez da ezezaguna, Txope toponimoan eta Txoperena edo Txopeenia toponimoan ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario