lunes, 24 de febrero de 2025

Auztegi toponimoa

 Auztegi da Oiartzungo erreka bat. Baserria ere izan zen, hala aipatzen da Oiartzungo toponimia liburuan, 97. or.:

Hiru aldaera aipatzen ditu baina kontuan hartzen badugu lekukotza zaharra eta berria Auztegi lehenetsiko dugu. Lekuko zaharragoak badaude eta beste izen bat erakusten badute, etimologia zatiz edo osorik aldatu beharko litzateke.
Auztegi bada izen jatorrena badu euskal lexikoan oso antzekoa den hitza, ahunztegi:
ahunztegi.
(AN ap. A ; Urt IV 204, Lar, Aq).
Corral de cabras. "Chivetero, chivitil, chivital, aunztegi, antxumetegi, aumetegia " Lar. "Corral para el ganado, eioa, en particular artegia, itegia, aunztegia, etc (G)" Aq 72. "Corral de cabras" A, que cita a Aq.
Eta otsoa (joan zen), ezpainak milikatuz, ahunztegirat. GAlm 1947, 29. (ap. DRA)
Beharreko aldaketa bakarra litzateke sudurkariaren galera, eta leku egokian dago hori galtzeko, -nzt- bezalako taldean normalea da hasierako fonema galtzea, cf. belztu aditzaren aldaera ohikoa den beztu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario