Dendaldegi da Urnietako kale bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Goiburu ballaran:
DENDALDEGI (transf. en viv.)Dendalegi da Amezketako baserri bat. Ez dago eskura lekuko zaharrik, ezta XX. mendekorik ere.
Bi toponimoetan ez dago lekuko zaharrik eta dagoenarekin azterketa etimologikoa egingo da. Bi toponimoak erraz zati daitezke, dendal- eta -(t)egi. Hala ere, bada zer aipatu, dendal hori izan daiteke dendari hitzaren eratorpen aldaera:
dendari.Bilakaera ezaguna da, euskara : euskal-, dendari : dendal-. Bigarren elementua ere aipagarria da, izan daiteke -(t)egi azizkia, batean horzkaria duena eta bestean galdu duena, jauregi izenean bezala. Hori arkaismoa izan daiteke, baina beste aukera bat dago, hegi hitza izatea: dendal- + hegi > Dendalegi. Hala ere, baserria bada, -tegi izatea normala litzateke, adibideak oso ugariak dira eta blog honetan badira adibide ugari.
1. (V-arr-oroz, BN, S sg. A; Lcc, Volt 67, Mic, SP, Urt, Lar, Añ, H (G)), dendalari.
Sastre. "Jubetero" , "sastre" Lcc. "Braccarius, [...] galtzak egiten dituen dendaria, galtzak egin eta saltzen dituen dendaria" Urt III 396. Cf. A EY IV 305: "La calle que en Bilbao tiene el nombre de la Tendería nuestros mayores la llamaban Dendarikale, calle no de tenderos (que en toda calle los hay), sino de sastres".
[...]
2. (V, G; H, Zam Voc), dendalari. Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Tendero; comerciante.
Bikoiztasun bera beste bi toponimotan dago, Dornaldegi eta Dornalegi toponimoetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario