Araban bi toponimo oso antzeko daude, ezberdintasun bakarra artikulua dela, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkituak:
PETERBIZCAR, 1708, labrantío de Larrea.Etura eta Larrea dira Barrundiako udalerriko herriak, mugakideak izan daitezkeenak, tartean mendiak daude eta ziurrenik, dela Peterbizkar, dela Peterbizkarra, bi herrien arteko mendialdean izango ziren. Toponimoetan, artikuluaz gain, beste bi elementu ziren, azkena ezaguna da, bizkar hitza gorputzekoaz gain toponimian ere erabilia izan zen. Aztertzeko geratzen da hasierako elementua, peter- ezezaguna eta hori izan daiteke Arabako beste toponimo batzuetan dagoen hitz bera, Peterbide toponimoan azaldua, bereter izena, egun batere ohikoa ez zena, jatorria latineko presbyter dela.
PETERBIZCARRA, 1709, labrantío en Etura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario