Bigillano da Zuiako tontor bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XX. mendeko azken hamarkadetakoa da, Bigillano (1973). Mende berekoa da Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuko lekukoa:
VIGUILLANO, altura en Gorbea.Toponimoak ez du aldaerarik eta horrek uzten digu izen bakarra azaltzeko, Bigillano. Beharbada bukaeran -ano atzizkia du eta hala balitz, oinarrian antroponimo bat izan beharko genuke. Ondoen egokitzen dena Vigilius izan liteke, Iiro Kajantoren The Latin Cognonima liburuan aipatua: Vigilius 117. 364.
Hala izan bazen, ez zen bilakaera berezirik izan, latin jatorriko maileguetako ohiko aldaketak izan ziren, agian aipagarriena litzateke latineko herskari belaria gorde zela, mailegu zaharrenetan gertatzen den bezala, cf. Getaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario