miércoles, 26 de febrero de 2025

Berlandino toponimoa

Arabako toponimo honen bi lekuko daude, bata XVIII. mendekoa eta bestea XX. mendearen erdialdekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkituak:

BERLANDINO, calle de Labastida.
VERLANDINO, 1724, barrio de Labastida.
Toponimoaren lekukoen artean berrehun urte baino gehiago badaude ere, ez da aldaketarik gertatu eta izen bakarra dago aztertzeko, Berlandino. Dirudienez, antroponimo bat dago, Bernaldino bezala ezagunagoa. Bien lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Berlandinorenak XVI. mendetik lekukoak jaso dira, guztira lau direla:

Bernaldinoren lekukoak gehiago dira eta zaharragoak, baina jasotako azkena XVIII. mendearen lehen herenekoa da:
Bi aukera dago toponimoa azaltzeko, hasieran Bernaldino zela eta gero aldatu zela edo hasieratik Berlandino zela eta aldatu gabe iraun zuela. Antroponimoak aztertuz argi dago lehenik Bernaldino azaldu zela eta gero, metatesi baten ondorengoz, Berlandino jaio zen. Bernaldino bera aldaketa baten ondorengoa da, dardarkari baten disimilazioa gertatuko zen, jatorriz Bernardino izango zelako eta hau Bernardo antroponimoaren hipokoristiko bat, -ino atzizki txikigarria erantsia. Hala ere, Bernaldo antroponimoa ere izan zen eta aipatutako atzizkia gehituz eskuratuko litzateke, besterik gabe, Bernaldino.
Laburtuz, bilakaera posible bat litzateke Bernardotik abiatzea: Bernardo + -ino > Bernardino > Bernaldino > Berlandino.
Beste bilakaeran Bernaldotik abiatuko ginateke: Bernaldo + -ino > Bernaldino > Berlandino.
Bi antroponimo hauen arteko azken mendeetako lehian Bernardo litzateke garaile, beharbada gaztelaniaz hori gailendu zelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario