Txipito baita da Oiartzungo etxe bat. Informazio gehiago dago Oiartzungo toponimia liburuan, 299. or:
Txipito. Etxea.Horrekin lotutako beste toponimo bat dago herri berean, 301. or.:
Ugaldetxoko etxea, gaur egun desagertua, 1499. urteaz geroztik dokumentatua
(MUG10, 165.or “casa Txipito”), beti -p- letraz agertzen da.
Toponimo erlazionatuak: Txipitobaita, duela gutxi eraikia, Txipitoren inguruan dago.
Andres Iñigo Aristegik Toponomastica Histórica del Valle de Santesteban de Lerin (Zubieta, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe) -baita atzizkiari buruz: "esanahi honekin: "etxea". Azkuek dio atzizki hau (...) izaki bizidunei atxikitzen zaiela, ez pertsonei preseski, -baita forma Bidasoaz bestaldeko ekialdeko dialektoetan ematen da, eta "etxe" esanahia du deklinazioaren atzizki-posizioan. Horrenbestez, Aitarenean = Aitarenbaitan (...) gizonentan “ gizonen etxean” . Caro Barojak dio -baita delakoaren erabilera -zabaldua Ipar Euskal Herrian eta Bidasoa inguruan-, Borda erabiltzen hasi baino lehenagokoa da (...). -baita zein garaitan sartu izan ote zen inguruan Azkuek eta Caro Barojak hori esan arren, Bidasoaren alde honetan, segur aski, XVII. mendearen erditik aurrera sartu zen, batez ere XVIII. eta XIX. mendeetan. Oiartzunen honelako hiru forma besterik ez: Txipitota, Urkabeta eta Pagatxokota, 1881ko aipua.
Oso gutxi dokumentatua dago, beraz.
Txipitone. Etxea.Txipito gehiagotan agertzen da Oiartzungo Erdi Aroko agiri zaharretan. Lekuko ugari daude Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtean, 10. or.: Martín de Chipito.
Elizaldeko etxea. XIX. mendeaz geroztik dokumentatzen da Chipiene (1815, OGPAR Lib H 342 Fol 54 Vto) edo Chipitone (1883, OUA B/3/II/9/5) formekin.
Ahozko forma Txipitone da.
Orrialde batzuk aurrerago, 18. or.:
Ay otro pedaço de la tierra sobre el camino que va de Garro a Yvrrita, teniente a las tierras de Chipito, tierras de çient e ochenta pies de mançano.Orrialde batzuk aurrerago, 120. or.:
E la casa de Miquelecho de Chipito, con la su verta,Jasotako azken lekukoa, 156. or.
estimaron en dos millares pequennos:
La tierra e mançanal que tiene delante la casa deToponimoak bi elementu ditu, txipito eta baita. Lehena ez dago Orotariko Euskal Hiztegian, baina bai bere oinarria, txipi, ttipi aldaeran, ondoren -to atzizki txikigarria du. Beste elementua baita da, etxe izenak egiteko erabilia:
Miquelecho de Chipito, estimaron en quatro millares
pequennos
(En nombres propios). "Etxe hori deitzen da Martin-baita, cette maison se nome chez Martin" Dv. "Maison, habitation de quelqu'un, chez quelqu'un. Etxe hori da Bethiri baitha, cette maison est la demeure de Pierre" H. "Partícula que se usa en L para designar 'casa', añadiéndola al nombre del propietario; p. ej., en San Juan de Luz hay una posesión Urkixo-baita, que quiere decir 'morada de Urkixo'" A. En una lista de casas de Lesaca (Caro AEF 1929, 69ss) se encuentran Ambrosio baita, Altzegabaita, Alzatebaita, Gillemonbaita, etc. Aparte de en nombres de casas, no parece usarse sino en casos locales de declinación; cf. A Morf 483: "A los toponímicos [...] Urkijobaita y Daranazbaita de allí corresponde entre nosotros Karlosene, Emilianea, Isidrone... etc. de tal modo que ni este ene ni aquel baita significan 'casa' fuera de la declinación. ¿Quién ha dicho nunca baita bat una casa, baita zaharra la casa vieja?" (v. tbn. 12 (s)).Egitura antzekoa dago blog honetan aztertutako beste leku izen batzuetan, zehazki, Txikitoena eta Txikitokua toponimoetan. Hauetako oinarria txiki da, txipiren sinonimoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario