Lupaide da Donemiliagako baso bat. Toponimo honen lekuko zaharrena, web orri horretan dagoena, XIX. mende bukaerakoa da, 1897. urtekoa eta izen bera du.
XX. mendearen erdialdekoa izan daiteke Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
LUPAIDE, monte de Vicuña.Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa bide izen arrunta litzateke, hasierako herskaria galdu duela, hori ez da fenomeno ezezaguna, Olaide toponimoan hitz bera dugu, hasierako kontsonantea galdurik.
Oinarriko elementua zailagoa da, baina dagoen bezala, Lupa antroponimo emakumezkoa izan daiteke, Luparana toponimoan ere oinarri bera izan daiteke. Horrelako egitura bat ez da ezinezkoa, Aiorabide toponimoan Aiora emakumezko antroponimoa dugulako.
Beste aukera bat dago, lupu izenean oinarritua:
[...] Nombre dado a diversas enfermedades que provocan tumores en la piel. "Un mal qui vient aux bœufs et autres bêtes" O-SP 230. "Lobanillo" , "lupia" Lar. "Lupu: [...] 4.º (V, L, S), lobanillo; [...] 7.º (L), ántrax, carbunclo, lupus" A. "Lipu: [...] carbunclo, tumor maligno" Ib. "Lupea sentogatx da (R-uzt)" Ib. "Lupi: [...] 2.º tumor, lobanillo; 3.º lamparones" Ib. "Lupuak jango al dik. Amen, así lo coma el lobanillo. Amén (AN-gip)" Lek AEF 1923, 85. "En el año 1756, en un documento de Lauztiturrieta, se menciona la 'enfermedad llamada en nuestro vascuence lipue'" Arin AEF 1955, 108. "Quiste" Iz Ulz. "Lupia o miarengaiza" Ido Rinc 349.Hala balitz, lupu > lupa- bilakaera izango zen, hau arrunta da baina semantikaren aldetik zailagoa da lupu eta bide hitzak uztartzea. Beraz, alde fonetikotik oztoporik ez badago ere, aukera egiantzekoa litzateke Lupa antroponimoa oinarria izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario