martes, 18 de febrero de 2025

Otermin toponimoa

 Otermin da Lazkaoko bazter-auzoa. Bi toponimo eratorri daude herri berean, aipatutako auzoa osatuko zutenak, Oterminaundi eta Otermintxiki baserriak.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta hiru lekuko askoz zaharragoak jaso dira:

Toponimoak gutxienez 500 urte ditu eta ziurrenik, zaharragoa da. Mende horietan ez du aldaketarik izan, daukan egitura oso egonkorra delako. Toponimoak bi elementu izango zituen, oinarrikoa ote izena litzateke, Otaka toponimoan oteren hitz eratorri bat dago. Bukaerakoa ermin hitza izan daiteke:
ermin.
(Lar->H).
"Orilla, ertza, albenia, basterra, ermiña" Lar.
Blog honetan beste toponimo oso antzeko bat aztertua izan zen, Atermin, Dimakoa. Honen oinarrian ote izan beharrean ate izena zen. Hala bada hitzaren lekukotza beste zerbait handitu da, hiztegiko Larramendiren lekuko bakarraz gain, beste bi toponimo izango ziren, bata Bizkaikoa eta bestea Gipuzkoakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario