Narreate da Kuartangoko tontor bat, lekuko zaharrena da Narreate (1897). Geroko lekukoetan Narreate ere agertzen da, baina Narriate bat dago, 1992. urtekoa.
Xx. mendeko beste lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
NARREATE, monte de Anda.Toponimoak euskal itxura du, baina analisia iluna izan daiteke; badirudi bukaeran ate hitza dagoela, baina aurrekoa zailagoa da. Beste aukera bat dago, Erdi Aroan Narriate antroponimoa izan zen, lekuko oso gutxi utzi zituen, XI. mendekoa da Donemiliaga Kukulako Monnio Narriate de Fonte cea, 335. agirian, 1063. urtean. Beste lekuko antroponimiko bat eta bi patronimiko daude P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:
Narriate (Narriate testis, 972, Ubieto, 1976, 90, 105. or.). Ikus AV, 20. or.Bi izenak, antroponimoa eta toponimoa, lotzeko aldaketa txiki bat beharrezkoa da, beharbada bokal disimilazioa zuzendu nahian ia > ea bilakaera gertatu zen, Narriate > Narreate.
— Narriatez: Nunuso Narriatteç de Lohinaç (Elorrio, 1013, Hid. et al., 1988, 1). Donemiliagako dokumentazioan Alvaro Narriatez ageri da 1032an (Ubieto, 1976, 197, 198. or.).
No hay comentarios:
Publicar un comentario