Arabako toponimo honen jasotako lekuko bakarra dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
PETARZUBI, término de Barrundia.Datarik gabe dagoenez, XX. mendeko lekukotzat har daiteke eta oso agerikoa du bigarren elementua, zubi izen ezagunak. Toponimoak bi elementu izan ditzake, bukaerakoa argia dago zubi hitza dela, baina hasierako petar- hori ilunagoa da. Beharbada hori hitz elkartu bat da eta banaketa izan liteke bet-, behi hitzaren eratorpen aldaera, har- 'harri' hitzarena eta zubi. Esanahia "behien harrizko zubia" izan liteke, baina hori oso bitxia litzateke eta beste azalbide bat komenigarriagoa litzateke. Hasierako petar- hori izan daiteke bereter hitzaren aldakera laburtua eta aldatua. Hitz bera Peterbide toponimoan izango zen eta sarrera horretan informazio gehiago gertatutako aldaketez. Gainera, Petarbide toponimoa ere izan zen Araban eta horretarako bi azalbide daude, batean sartaldeko euskeraren eR > aR bilakaeraren ondorengoa litzateke eta bestean, beretar aldaerarekin osatua izango zen aztertutako toponimoa, baina ez da ziurra aldaera hori Araban erabilia izan zena, ezinezkoa ez izan arren. Bide batez, honekin bi lirateke ustezko aldaera hori izan ditzaketen toponimoak, Petarbide eta Petarzubi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario