Arkaganeta da Meñakako baso bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, arkaganeta (1986). Hala ere, toponimoaren elementuak argiak dira, arka izena, gan, gain hedatuagoaren aldaera eta, azkenik, -eta atzizkia. Interesgarria da arka izenaren agerpena toponimian, uharka hitz elkartuaren sinonimotzat har daitekeena, hitza Uarkalde toponimoan dago, beste batzuen artean. Arkaren agerpen batzuk dira Arkaburua eta Arkauti toponimoak, azken honetan nahiko argia litzateke uharkarekiko sinonimia.
Meñakako toponimotik oso hurbil Gonda erreka dago eta, beraz, emandako etimologiaren sendogarria da.
2024(e)ko azaroaren 11(a), astelehena
Arkaganeta toponimoa
2024(e)ko azaroaren 8(a), ostirala
Lizaldre deitura
Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Lizaldre deitura nafarra da, hangoak direlako agertzen diren lekuko urriak, guztira 70 pertsonak dute, lehenengo edo bigarren deituratzat:
Sarrera honetan proposatzen dugu Lizaldreren jatorria Lizarralde deituran dagoela. Aldaketa bat gertatu zen, ziurrenik sinkopa bat, azentuaren eraginez bokal bat galdu zen, hirugarren silabakoa eta horrek beste aldaketa bat eragin zuen: *Lizarralde > *Lizarlde > Lizaldre, dardarkaria hurrengo silabara mugitu zen, azkenera.
Horrela, deitura erabat azaldu da, ezin jakin, eskura dauden datu urriekin, deituraren jatorria toponimo batean dagoen ala aldaketa bera deitura zenean gertatu zen.
Erenzaba toponimoa
Erenzaba da Aranaratxeko aurkintza bat. Lekukoak XVIII. mendean hasten dira eta bi izen tartekatzen dira, Erenzaba eta Erenzau:
erenzaucoeguia (1735)Badirudi lekuko eratorriek *Erenzau erakusten dutela eta toponimoa bakarrik dagoenean, Erenzaba. Azken honen azken bokala artikulua izan daiteke eta, beraz, antzinako toponimoa Erenzau izango zen. Artikuluaren gehiketa fenomeno ezaguna da euskal toponimian. Bilakaera hori, toponimoei artikulua gehitzea, beste zenbait eremutan ere ezaguna da, hala nola Araban. Ez da, beraz, fenómeno ezezaguna.
erenzaba (1737)
herenzauco lezeadana (1867)
erenzaba (1884)
lenzaba, alto de (1884)
Erenzaba toponimoak tarteko *Erenzaua izan zuen baina -ua bokal bilketa -ba bihurtu zen, lekukorik utzi gabe, aldaketa bera zenbait toponimotan gertatu da, cf. Mutilba (N), Mutilua zaharrago batetik.
Aldaera zaharrena *Erenzau izanik, hortik hasi behar da ikerketa lana eta bukaera horrek bilakaera ezagun bat gogorarazten du, -anu > -au, cf. Gomizau toponimoa, Nafarroan. Atzeranzko urratsa egin eta *Erenzano moduko toponimoa izango zen garai batean, eta hau Terentius antroponimoarekin lotzekoa litzateke: Terentius + -ano > *Terentiano > *Erenzau. *Terentiano eta *Erenzau aldaeren arteko aldeak badira, lehenik t- herskariaren galera, bigarrenez, -tia- > -za- bilakaera; hirugarrena, sudurkariaren galera, eta azkenik, -ao > -au diptongoaren sorrera, baina azken urrats hau beharbada ez zen gertatu eta bukaerako bokala antzinatasun seinalea da. Hitz hasierako kontsonantearen galera disimilazioz gerta zitekeen, baina horrek eskatuko luke oso garai zaharrean gertatzea edo, bestela, hasierako herskarien egonkortasun ezak azalduko luke aipatutako galera.
2024(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena
Miriategi toponimoak
Bizkaiko herri berean, Arratzun, daude Miriategi izeneko etxeak, Loiolako Miriategi eta Miriategi. Azken honek lekuko bakarra du, Miriategui (1826). Bestearen lekukoak aurreko mendean hasten dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik jasoak:
Miriategui (1704)Lekuko gehiago daude, ia guztiak XVIII. mendekoak baina bat aurreko mendekoa da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aipatutako lekukoak daude:
Miriategui (1745)
miriategui (1796)
[...]
Miriategui [N, TO]Toponimoa deitura bihurtu zen eta horri esker lekuko zaharragoak ditugu, herri berekoak, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen erdialdetik lekukoak ugariak dira:
Miriategui (la casa de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Miriategui (la caseria de), Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs. -/Arraçua, a.1641, FogVizcayaMs.
Miriategui (la cassa de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui [N, NO]
Miriategui (Diego de) [Arragoeta (la caseria de)], Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui (Domingo de Pertica), Arrazua, a.1798, FogVizcayaMs.
Miriategui (Joseph de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui (M(a)r(ti)n de) [Miriategui (la cassa de)], Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui (ynquilino) (Joseph de), Ajanguiz, a.1745, FogVizcayaMs. -/Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui (ynquilino) (Juan de), Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui viuda (ynquilino) (Fran(cis)ca de), Luno, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Lehenengo elementua antroponimo bat litzateke, emakumezkoa, *Miria, lekuko antroponimorik ez dago baina bai toponimikoak. Mitxelena eta Irigaraiaren Nombres vascos de persona lanean informazioa dago izen honetaz, 120. or.:
Beraz, Miriategi litzateke *Miria antroponimoaren beste lekuko bat, Arratzuko toponimoaren bitartez gureganaino heldutakoa.
Antxikoa toponimoa
Antxikoa da hiru baserritako izena, bi daude Bizkaian, Berriatuan eta Ondarroan. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Anchicoa [N, TO]Beste baserria Araban dago, Aramaion. XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
Anchicoa (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la casa de) [Asterrica (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la casa de) [Renteria (barrio de)], Ondarroa, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de), Marquina, a.1745, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de) [Asterrica (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de) [Verano (cofradia de)], Mallavia, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la cassa de) [Arttiuay (rebal de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la cassa de) [Somera (calle de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
ANCHICOA, caserío de Barajuen.Gainera, herri berean oso antzeko toponimo bat zegoen, hau ere baserria:
ANCHICO, caserío de Uncella.Lekuko zaharragoak badira, XVI. mende hasierakoak, baina ez da ziurra toponimoa izatea, beharbada aitaren izena aipatua zelako, Honra de hidalgos, yugo de labradores liburuan daude hurrengo bi lekukoak 28. agirian, 1510. urtekoan. Lehenengoa 185. orrialdean dago:
Juan de Anchico e Andres de Lasaga, su suegro, quatorse mill mrs.Azkena, hurrengo orrialdean:
Ochoa de Anchico, diez e syete mill mus.Izan ere, Antxiko antroponimoa herri berean aurkitzen da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen den bezala, 125. or.:
Salaberriren iritziz, Antxo izenetik sortuko zen Antxiko, baina ez da ezinezkoa Santxiko antroponimotik ere sortzea, ondoren txistukari disimilazioagatik hasierakoa galdu zen, Ansuri toponimoan gertatu bezala. Azken batean Antso/Santxo antroponimoaren hipokoristiko bat da, eta bide bat baino gehiago badago ere, bietatik Antxiko izeneraino heltzen da, arazorik gabe.
Antxikoa azaltzeko, pentsatu liteke beste askotan bezala artikulua gehitu zitzaiela.
2024(e)ko azaroaren 4(a), astelehena
Liquete deitura
Liquete deitura ez da oso ezaguna, baina Espainiako Gaztela eta Leonen autonomia erkidegoko probintzietan du lekuko gehien, Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera:
Laburbilduz, garai batean izan zen Liketi antroponimoa euskal lurretan, hau deitura bihurtuko zen eta apur bat aldatu eta Gaztela-Leongo lurretan aurkitu zituen bizilekua eta iraupena.
Istinga toponimoa
Istinga da Azpeitiko baserri bat. Gipuzkoako beste hiru herritan badira Istinga duten toponimoak, Istingaerreka Arrasaten, Istingagorri aurkintza Antzuolan eta Istingagorrieta aurkintza Legazpin. Aurkitutako lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Azpeitiko Istinga (1857). Interesgarria da nabarmentzea Istingagorrieta toponimoaren lekuko batzuetan Istingorrieta aldaera agertzen dela, ziurrenik haplologia gertatu da.
Toponimo hauetan istinga izena dago:
1 istinga.Interesgarria da Istinga toponimoaren balizko lotura Gipuzkoako beste leku izen batekin, Estanga toponimoarekin. Istingaren kasuan toponimoak badu euskal hitz bat ederki egokitzen zaiona, bestean ez, baina bi toponimoek antzeko adiera izango lukete, "ur bildua". Hala ere, bi hitzen antzak ezberdintasun batzuk baditu, larriena erdiko bokala litzateke, batek /a/ du eta besteak /i/, batzeko zaila. Hasierako bokalak nahiko hurbilak dira, istingaren aldaera batzuek /e/ bokala badute eta, azkenik, kontsonanteak berdinak dira. Beraz, litekena da lotura izatea bi hitz hauetan, gainera, Istingaren lekukotza nahiko berria da, hitzarena XIX. mendearen bigarren erdialdekoa baina Estangarenak askoz zaharragoak dira, hala ere, azken toponimo honek ez du euskal hitz egokirik.
1. (V-ple-arr-oroz-gip, G; vEys, H), istingia (vEys, H), istingi (V-gip), iztinga (V-gip, G-azp; T-L), iztingia (V-gip), estinga (V-gip), eztinga (V-gip). Ref.: A; EI 127; Iz ArOñ (iztinga), UrrAnz; Elexp Berg (istingi); ZestErret .
Pantano, cenagal; charca. "Lac" T-L.
Aurrera biarrian / iztingan listuak. Ud 120. Istinga edo ur putzu txiki baten eta itsaso neurtezgarriaren artean dagon banaita. Etxeg EE 1883b, 552. Eguzkiak zingira, iztinga, iztoki, oxin eta ur geldietatik edoski ta zurrut egiten dauzan kutsu guztiak. Larrak EG 1959 (3-6), 204. Istingak idortu eta eguzkiak lurra pitzatzen duenean. Ibiñ Virgil 103. Istinga iritsi-ezinekora daramaten hutsune maltzurrak. MEIG IX 129. (en colab. con NEtx)