Duengo da Gaubea udalerriko erreka-zuloa, sakana. Joan den mendearen erdialdeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
DUENGO, término de Bóveda.Lekuko gehiagorik ez dago eta izena nahiko iluna da. Erdarazkoa da zalantzarik gabe, /ue/ diptongoaz gain, kokapena ere badago, erdararen eremuan.
Toponimoaren etimologia emateko interesgarria da Doñela toponimoa, Dominus antroponimoaren eratorria delako, Domnella hipokoristikoaren bitartez. Duengo ere antroponimoa izan zitekeen, Dominus izenean sortua, baina atzizkia -ico izango zen. Hala gertatu bazen, Dominus + -icus > Dominicus izena sortuko zen, hau ezaguna, baina ondoren erdararen eraginez aldatuko zen. Domnus antroponimoak erakusten du laburketa bat zela, Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian azaldua:
[Domnus] [M, NOM]Gainera, gaztelaniaz hitz arrunta da dueño, dominicus izenetik sortua. Hasierako hitza Dominicus bazen gerta liteke bilakaera batzuetatik igaro ondoren Duengo izatea, dueño hitzetik hurbil, baina atzizkiak hitza zerbait aldatuko zuen.
Var. de Dominus (vid.), con síncopa KajantoCognomina 96, 362; Domno KajantoCognomina 363; vid. tamén Donno(ne). Para os seus resultados na toponimia, vid. PielNPoss 120.
Donnus 11.1026 TSamos 297; 11.1037 TSobrado I 159
Domnus+
Doniz (Johanne) 12.1121 (s.13) CDXubia 75
Laburtuz, Duengo toponimoaren jatorria *Duengo antroponimoan bilatu beharko genuke, eta hau latinaren Dominicus antroponimoaren ondorengoa litzateke, erromantzearen bilakaera jasoa.