Nafarroako hiru herritan dago Arnazka toponimoa, Altsasun, Munarritzen eta Ziordian. Hiruretan aurkintzak dira. Toponimoen informazioa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian jaso da. Altsasuko Arnazka izenaren lekuko zaharrenak XVIII. mendean hasten dira:
arnazca, cantera de (1767)
arnazca (1847)
arnazka (1992)
Arnazka (2019)
Munarrizko
Arnazka garai beretsuan hasten da paperetan agertzen:
arnazca, senda de (1790)
arnazca (1790)
[...]
Arnazka (2019)
Azkena da Ziordia herriko
Arnazka, oso lekukotza gutxikoa da, baita berrikoa ere:
arnazka (1992)
Arnazka (2019)
Lekukoetan ez dago ezberdintasunik eta, beraz, izen bakarra dago analizatzeko,
Arnazka. Izen hori nahiko iluna da, euskarazkoa dela ematen du baina ezin aurreragora joan. Zorionez,
Orotariko Euskal Hiztegian hitz bat dago oso antzekoa,
arnaska, euskarazko testuetan agertzen ez dena, baina duela gutxi arte lurralde euskaldunean erabilia izan da:
(arnaska).
(arnaska) . "Artesa o pila de piedra (Salvatierra). Se coloca generalmente a la puerta de las casas. [...] significa, pues, etimológicamente, 'pila o artesa de piedra'" Baraib. "Bebedero de piedra (Sierra Encina, Salvatierra)" LzG. "Artesa o pila de piedra generalmente a la entrada de las casas para echar de comer al ganado. Asca, pesebre bajo y estrecho" (Llodio) M. Herrán (comunicación personal). Cf. aska, arraska.
Dirudienez,
aska hitzarekin loturik dago, nahiz eta txistukaria ezberdina izan. Dena dela, ezaguna da Nafarroan txistukari neutralizazioa gertatzen dela herskari aurrean, beraz, <z> grafia izan liteke hiperzuzenketa, hala ere, lekuko guztiak bat datoz toponimoa idazterakoan.
Beste aldetik,
arnaska eta
aska izenen arteko lotura agerikoa da, baina
arnaskaren hasierako elementua iluna da, beharbada
harea izan daiteke, hitz eratorpenean
(h)aren- erabili da eta gero, sinkopa bat gertatu da, Nafarroako euskaran zenbaitetan gertatu ohi den bezala. Hitzaren
harea, beharbada
harea-harri izango zen. Hau guztia ongi egokitzen zaie Nafarroako toponimoei, Aguraingo lekukoak uler daitezke hitza sortaldetik hedatu bada, Nafarroatik. Izan ere, horrelako sinkopak ez dira ohikoak handik kanpo.
Arnaskaren etimologiaz jarritakoa gorabehera, hitz horren eta
Arnazka toponimoen arteko lotura etimologikoa nahiko ziurra izan daiteke. Hala bada, toponimo hauek loturik izango lirateke
aska hitzarekin sortutako beste toponimo batzuekin, blog honetan aztertuak,
Arraskaran eta
Arraskue toponimoekin.