lunes, 29 de septiembre de 2025

Poteruko toponimoa

 Poteruko da Ondarroako etxe baten izena. Lekuko zaharrik ez dago, baina ematen du izena aldatu ez dela. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -ko atzizkia, batzuetan genitibo edo lokatibo erabileran agertzen da toponimian, Urtzallekoa toponimoan bezala.
Oinarria interesgarriagoa da, poteru hitzik ez da jaso Orotariko Euskal Hiztegian, baina hitzak erdararen itxura du eta gaztelaniazko hitz antzekoena da potero:

potero
De pote 'medida'.
1. m. Hombre que igualaba y marcaba las pesas y medidas.
Bitxia litzateke horrelako lanbide batek isla izatea non eta Ondarroan. Baina erdaran bertan oso hitz antzekoa da eta hau egokiagoa izan daiteke, botero hitzaren bigarren adiera:
botero1
m. Hombre que hace, adereza o vende botas o pellejos para vino, vinagre, aceite, etc.

botero2
m. Patrón de un bote (|| embarcación pequeña).
Jakinik Ondarroa itsasaldeko herria dela eta bertan portua dagoela, adiera hau askoz normalagoa da, aldaketa txiki bat beharrezkoa da, baina hori euskaraz ezaguna da, horrela, pizturen jatorria biz(i) + -tu litzateke, non b-t > p-t gertatu zen, aztergai den toponimoan bezala.

Untzalobaso toponimoa

 Untzalobaso da Zeberioko baso bat. Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, egungo lekukoarekin lan egingo da. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa baso izen arrunta da eta oinarrian Untzalu antroponimoa dago, Onsalua, Unsalu toponimoetan ere dagoena. Hauetako lekuko zaharretan <s> agertzen da, baina Zeberioko honetan lekuko zaharrik ez dago baina susma daiteke txistukari bera izango zela horiek ere Bizkaikoak zirelako, Untzalobaso bezala.

viernes, 26 de septiembre de 2025

Untzaluartu toponimoa

 Untzaluartu da Igorreko auzo bat, Untzaluartubekoa eta Untzaluartugoikoa baserriak ditu eta Untzaluartuko iturria.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Unsaluartu [N, TO]
Unsaluartu (la casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Unsaluartu (la cassa de) [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Unsaluartu (otra casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Unsaluartu_de_Suso (la cassa de) [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu_de_Suso (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.


Unsaluartu [N, NO]
Unsaluartu (Diego de) [Unsaluartu (otra casa de)], Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Unsaluartu (P(edr)o de) [Unsaluartu_de_Suso (la cassa de)] [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (Pedro de) [Vnsaluartu_de_Suso (la caseria de)], Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (ynquilino) (Dom(ing)o de) [Zabalas y Gandarias (varrio de)], Lemona, a.1745, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (ynquilino) (Mig(ue)l de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bigarren erditik lekukoak badira:

Toponimoan bi elementu daude, oinarrian Untzalu antroponimoa, Onsalua eta Untzalu toponimoetan ere dagoena, bigarrena ihartu partizioa da. Toponimoaren bilakaera horrela izango zen: Unsalu + ihartu > *Unsaluiartu > Unsaluartu? Aldaketa bakarra da, nahiko arrunta, cf. Ibaeta toponimoa, *Ibaieta zaharrago batetik.
Azkenik, nabarmentzekoa da lekuko zaharrenetan <s> dagoela, aipatutako beste bi toponimoetan bezala. Horrek argi uzten du euskal sartaldean, behintzat, txistukari apikaria zela.

Unsalu toponimoa

 XVIII. mendean Diman bazen etxe bat Unsalu izena zuena, hiru lekuko ezagutzen dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkituak:

Unsalu [N, TO]
Unsalu (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.

Unsalua [N, TO]
Unsalua (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.

Unzalu [N, TO]
Unzalu (la casa de) [Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Hiru lekuko eta hiru izen, nahiz eta oso antzekoak izan: Unsalu (1704), Unsalua (1704) eta Unzalu (1799). Bi dira ezberdintasunak, txistukaria, zaharrenetan <s> eta bestean <z> eta artikulua, zaharren batean dagoena. Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Lekukoetan agertzen diren Otxandio eta Aramaio ez daude Dimatik oso urrun eta deituraren jatorria Dimako toponimoa izan daiteke edo, besterik gabe, hurbileko beste toponimo bat.
Toponimoaren elementu nagusia, eta lekuko gehienetan bakarra, Untzalu antroponimoa da, Onsalua eta Untzalu toponimoetan ere dagoena.

miércoles, 24 de septiembre de 2025

Txantxanea toponimoa

 Txantxanea da Adunako baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

TXANTXANEA (col.)
Etxe izen askoren egitura du, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian antroponimo bat edo izengoiti bat, kasu honetan txantxa izen arruntaren homonimoa, baina ez hitz hori. Izan ere, Santxa antroponimo emakumezkoa bada eta normala litzateke *Txantxa hipokoristikoa izatea, ohiko prozesua erabiliz, hau da, hasierako fonema tx- afrikatuarekin ordezkatuz, horrelakoa da, esaterako, Txopillo antroponimoa, Lopillo hipokoristikotik sortua.

Onsalua toponimoa

 Mendatako toponimo honi bi lekuko ezagutzen zaizkio, biak Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkituak:

Onsalua [N, TO]
Onsalua (la caseria de), Mendata, a.1745, FogVizcayaMs.

Onsaluen [N, TO]
Onsaluen (la casa de), Mendata, a.1796, FogVizcayaMs.
Kontuan izanik bi lekukoak herri berekoak direla, toponimo bakarra izan daiteke. Ziurrenik azken lekukoan bukaerako /a/ idatzi gabe geratu zen eta interpretazioa nahiko erraza da, oinarrian antroponimo bat, Untzalu antroponimoaren aldaera bat erabiliz. Gainera, lekuko zaharrenean artikulua erantsi zioten eta berrienari genitiboa. Hasierako bokala ezberdina da eta txistukaria ere ezberdina da, Untzalu toponimoaren lekuko gehienak bezala.

lunes, 22 de septiembre de 2025

Galburusoro toponimoa

 Galburusoro da Elgoibarko baserri baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendearen erdikoa da, Galbusoro (1857). Laburketa normala da, bokal arteko dardarkaria galdu eta gero bokal berdinak batu ziren, baina ez zen berbera geratu beste dardarkariarekin.
XX. mendeko beste lekuko bat dago, izen osoarekin Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

GALBURUSORO (prop.)
Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Toponimoaren bi elementuak argiak dira, bukaeran soro izen arrunta eta oinarrian galburu hitz elkartua, gal- 'gari' eta buru hitzetik sortua. Deituraren lekukotzari esker, 1548. urterako bazela badakigu eta Orotariko Euskal Hiztegikoa oso hurbila da, Landucciren hiztegikoa, 1562. urtekoa. Beraz, aurrerapen txikia dago baina hitz honen lekuko zaharrena bada, eta baita toponimo zaharrena ere.

Otsoro toponimoa

 Otsoro da Elgoibarko bi baserriren oinarria: Otsoroandi eta Otsorotxiki. Otsoroandi izena berria da, lehenagoko lekukoetan Otsoro Nagusia dago: Osoro-Nausía (1857), Osoro Nagusi (1992). XX. mendeko lekuko zaharrago bat bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

OSORO NAGUSI (OTXO NAGUSI) (prop.) San Pedro, Elgoibar
Otsorotxiki izena zaharra da, horrela, XIX. mende erdialdekoa da Osoro-Chiqui (1857). Aipatutako Linazasororen liburuan, berdin:
OSORO TXIKI (OTXO TXIKI) (prop.) San Pedro, Elgoibar
Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Horrek erakusten digu toponimoa nahiko zaharra dela eta bere jatorria askoz garai zaharragoan dago, proposatuko den etimologia zuzena bada. Toponimo hauetako Otsoro horren jatorria antroponimo batean izan daiteke, izan ere, Valpuestako kartularioan Osoro izeneko bat dago, 2. agirian, 804. urtekoa, Osoro Petriz. Antroponimo hori Otsoaren eratorrietako bat izan daiteke, beharbada bere hipokoristikoetako bat. Hala izan bazen, antroponimo honek lekuko antroponimiko bakarra utzi bazuen ere, lekuko toponimiko honek erakusten digu uste baino bizitza luzeagoa izan zuela.

viernes, 19 de septiembre de 2025

Ibarlotza toponimoa

 Ibarlotza da Markina-Xemeingo baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak nahiko berriak dira, Iberlocha (1956), iberlotxa (2002).
XVIII. mende bukaerako bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Ibarloza [N, TO]
Ybarloza (la casa de) [Amalloa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de) 18.1796, FogVizcayaMs.

Ibarloza [N, NO]
Ybarloza uiuda de Pedro de Alegria (Maria de) [Renteria (barrio de)], Ondarroac 18.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoaren hasiera eta bukaera oso argiak dira, ibar hitza eta -tza atzizkia daudelako, antza. Beharbada bukaeran lohi izena eta -tza atzizkiak daude, lohitza hitza bada. Baina toponimoa apur bat ezberdina da, Lotza toponimoak daude Araban zein Nafarroan, azken honetakoak dira Berriobeitiko Lotza edo Berueteko Lotza, gehiagoren artean. Araban bada beste bat, Urizaharrako Lotza. Hauetarako proposatu da lohi + -tza egitura izatea. Bi aukera daude egungo Lotza azaltzeko, /i/ hori galdu zen edo lohi hitzaren lot- eratorpen aldaera zaharra erabilia izan zen: lohi > lot- + -tza > *lotza. Hala ere, ahozko lekukoen Iberlotxa aldaerak lohi + -tza  > lohitza > *lotxa bilakaera erakutsiko luke. Baina bitxia da XVIII. mendeko lekukoetan afrikaturik ez izatea. Ziurrenik interesgarria da toponimoaren kokapena, Artibai izeneko ibaitik hurbil.
Etimologia hori ez da bakarra eta beste bat dago, tartean arlo hitza izatearena: ibar + arlo + -tza. Tartean haplologia gertatuko zen, *Ibarrarlotza > Ibarlotza, bilakaera ohikoa.

Isabeltxo toponimoa

 Donostiako toponimo honek lekuko bakarra du, XIX. medea erdialdekoa, Donostiako toponimia lanean jasoa: Ysabelcho (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).
Toponimoan antroponimo huts bat dago, Isabeltxo, Hau hipokoristikoa da, oinarrian Isabel antroponimoa dago eta bukaeran -txo atzizki txikigarria. Horrela agertzen da P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 215. or.:

Isabeltxo, Ixabeltxo (Isabel, Ixabel): Ixábeltxò (Lei.); Goizuetako Isabelchonea etxe izenean Isabeltxo dago (XIX. m., Her., 1978: 78).
Isabel antroponimoa nahiko ezaguna zen Donostian, izan ere, hiri berean dago Isabeletxe toponimoa, Isabel eta etxe elementuz osatua.

miércoles, 17 de septiembre de 2025

Isabeletxe toponimoa

 Isabeletxe da Donostiako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Isabel-Etxe (1992), Isabeletxe (1993)... Beste izen bat ere badu, Auzokalte, Axukalte... Donostiako toponimia izenburuko bilketa lanean lekuko gehiago eta zaharragoak daude:

ISABELETXE: Ysabel eche (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Isabel-eche (129) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Isabeleche (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.), Isabeleche (1939, caserío, A.I., 36 orr.), Isabel-eche (1960, puerto de, U.P.D., 24 orr.); Isabeletxe, Auzokalte, Axukalte, Auxokalte, Axokalte, Atxukalde, (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, m. I-4.
XX. mendeko beste lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ISABELETXE (col.)
Toponimoan bi elementu daude, bukaeran etxe hitza eta oinarrian antroponimo bat, Isabel, emakumezkoa. Eliza kristauaren eraginez hedatutako izena da hau, Erdi Arotik ezaguna euskal lurretan.
Toponimo honen horrelako egitura, PI + etxe, ez da oso arrunta, baina lekukoak badaude, Lopetxe eta Lopetxea toponimoak bezala, lehena Markina-Xemeingoa da eta bestea Errenteriakoa.

Narzubi toponimoa

 Berrizko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitua:

Narzubi [N, TO]
Narzubi (la caseria de) [Sarria (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoan bi elementu izango ziren, bukaeran zubi hitz ezaguna eta oinarrian lahar hitza, nar aldaera erabiliz. Hitz bera izango zen Bizkaiko Narrubai toponimoan, bere sarreran lahar 'sasi' hitzaren azalpen gehiago.
Beharbada esanguratsua da aztertutako bi toponimoetan ura hurbil egotea, batean ibai hitza aipatzen da, bestean zubi.

lunes, 15 de septiembre de 2025

Nanoena toponimoa

 Ibarrangeluko toponimo hau XVIII. mende bukaerako bi lekukoz ezaguna da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburukoak:

Nanoena [N, TO]
Nanoena (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Nanoena (la casa de) [Elanchobe (uarrio y puerto de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran artikuluan, aurrerago genitiboa eta oinarrian hitz bat, izengoitia ziurrenik, nano hitza, 'epotx' esanahia duena. Erromantzetik jasoko zen hitza, gaztelaniaz enano delako. Orotariko Euskal Hiztegiko euskarazko testuetako bigarren lekukoan izengoiti erabilera omen du:
Nanoarentzat haritz bat. (1754). SenperEus 102 (seguramente usado como apodo).
Ibarrangeluko toponimoaren lekukotza hitz honen lekuko zaharrenen artean dago eta bere erabileraren bizitasunaren lekuko ederra.

Untzalu toponimoa

 Untzalu da Orexako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Unsaluberri (1992), Unsalu Berri (1993)...
XX. mendeko lekuko zaharrago bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

UNSALU (desh.), Orexa
Azkenik, beste lekuko bat askoz zaharragoa dago, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa: Unsalonia, Oreja.
Lekuko hau besteetatik aldentzen da, baina ez asko, kontuan izanik oinarria, Untzalu antroponimoa, gaztelaniaz Gonzalo dena. 
Egungo toponimoan antroponimo hutsa badago ere, Unsalonia aldaeran artikuluaz gain, genitiboa dago.
Aipagarria da lekuko gehienetako txistukaria apikaria dela, <s> bezala, baina ofiziala afrikatua da, <tz>.

miércoles, 10 de septiembre de 2025

Narrubai toponimoa

 Narrubai da Abadiñoko baserri bat. Egun Narrubai bada ere, XVIII. mendeko lekukoetan bi aldaera daude, Narrubai eta Narribai, hau zaharragoa, lekukotza hau agertzen da Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Narrubay [N, TO]
Narrubai (la casa y caseria de) [Traña (cofradia de)], Abadiano, a.1796, FogVizcayaMs.
Narrubay (la caseria de), Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.


Narrubay [N, NO]
Narrubay (Gregorio de) [Narrubay (la caseria de)], Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.

Narribay [N, TO]
Narribay (la casa de) [Traña (cofradia de)], Abadiano, a.1704, FogVizcayaMs.

Narribay [N, NO]
Narribay (Andres de) [Narribay (la casa de)] [Traña (cofradia de)], Abadiano, a.1704, FogVizcayaMs.
Eskura dauden datuen bilakaera erakusten dute, Narribai > Narrubai, eta horrek lagun dezake etimologiarekin. Gertatutako aldaketa bokal disimilazioa litzateke, i-i > u-i eta blog honetan badira aldaketa bera jasan duten izen gehiago, Jandustegi toponimoa bezala. Honetan ere egoera zahar eta berriaren lekukoak daude.
Narrubai bi elementuz osaturik dago, bukaeran ibai hitza eta oinarrian, beharbada, lahar hitza, sasi ezagunagoaren sinonimoa, hasieran sudurkaridun aldaera erabiliz:
lahar.
Tr. La forma mejor documentada es lar, que la emplean los autores alto-navarros y la mayoría de los guipuzcanos y vizcaínos. Lahar es la forma propia de la tradición septentrional no suletina; emplean laar los vizcaínos Moguel, J.J. Moguel, fray Bartolomé Erkiaga (hay un ej. de laar, junto a sasi-lar, en BatB 38s) y Gerrikagoitia. En cuanto a las formas con nasal inicial, nahar se atestigua en suletino y en Lopez; naar en los Refranes de Garibay y un ej. de Zaitegi (Plat 20 otso-naar); hay nar en Arrese Beitia, en un ej. de EG (1952 (7-8), 7) y en Ibiñagabeitia (junto a naar). Hay además un ej. de larra indet. en Astarloa. 
Beraz, sartaldeko euskaran ezaguna zen na(h)ar aldaera eta lekuko toponimikoa izan liteke Abadiñoko Narrubai baserria.

Zamalbide toponimoa eta Zamarbide deitura

 Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Zamarbide deitura Nafarroan eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoan ezaguna da:

Errenterian Zamalbide, baserria, etxe-multzo txikia eta landa-auzoa da, toponimo eratorri batzuk daude, tartean Zamalbideberri baserria.
Zamalbideren lekukoak XV. mendekoak dira:
1456     Çalmabide
1456     Camalbide
1456     Çamalvide
Geroko lekuko ugarietan ia beti Zamalbide agertzen da baina egun, ahoz, Zamarbide da. Toponimoaren sarreran ematen den azalpena ez da, dirudienez, erabat zehatza:
Dokumentuetan ageri duen forma hori [Zamalbide] bada ere, bertako biztanleek oso argi ahoskatzen dute r erabilita. ALren arabera, jatorria da Zamari (mando, kargarako animalia) + bide > Zamarbide > Zamalbide, ohiko bilakaera fonetikoari jarraiki.
Toponimoaren bi elementuak horiek dira, baina litekeena da eratorpen arau zaharra izatea, aizkora > aizkol- bezalakoa toponimo horretan ere gertatzea, zamari > zamal-. Zamari izenean bi adiera nagusi daude eta biak loturik agertzen dira:
zamari.
Etim. De lat. sagmariu.
1. (BN-ciz, Ae, Sal, R, S; Saug Voc , SP, Deen I 165, Ht VocGr, Lar, VocS 131, Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv, H, Zam Voc), zamai (S) Ref.: VocPir 402; A; Lrq; ContR 523 y 534; EAEL 81, 418; Gte Erd 2.
Caballo.
[...]
(V, L, B, BN, Sal, S, R; Urt III 432, Lar, Añ, Izt 22v, H), samari. Ref.: A; Lh. Bestia de carga. "Acémila" , "caballería, bestia" Lar. "Cabalgadura" , "jumento, bestia de carga" Lar y Añ." Zamaria, cabalgadura, cargador [este último término parece la explicación etimológica]" VMg XV. Tr. Documentado en la tradición meridional desde finales del s. XVI.
Errenteriako toponimoan agerikoa da Zamalbide > Zamarbide bilakaera, baina Zamarbide toponimoa, ziurrenik nahiko zaharra da. Deiturek normalean toponimoen aldaera zaharrak gordetzen dituzte eta horregatik interesgarria litzateke Zamarbideren lekuko zaharrak izatea. Zoritxarrez, oraingoz datu horiek ez daude eta ezin jakin deitura noizkoa den baina oraingoz Zamalbideren jatorri berekotzat har dezakegu, datu berriak agertu arte. Hala ere, bilakaera erregularra kontuan izanik, Zamalbide sortu beharko zen eta agian gerora Zamarbide bihurtu zen, Errenteriako toponimoa bezala.

lunes, 8 de septiembre de 2025

Amorain toponimoa

Amorain da Eskoriatzako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena da XIX. mendearen erdialdekoa, Amoráin (1857).
XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

AMORAIN (2 viv.) (col.) Casco y extramuros
Toponimoan bi elementu izan ditzakegu, bukaeran gain izena, herskaria bokal artean egoteagatik galdua. Oinarrian harmora izena genuke, harri multzo esanahia duena, Armora toponimoen sarreran informazio gehiago hitz interesgarri horretaz.
Proposatu den analisia zuzena bada, aldaketa batzuk gertatuko ziren, bat jadanik aipatua izan da, /g/ herskariaren galera eta bestea, hasierako silabako dardarkariaren galera, beharbada disimilazioaz, hitzean bi dardarkari zeuden eta lehena galdu zen. Fenomeno bera gertatuko zen Amordiko tontorra toponimoan. Beraz, bilakaera osoa horrelakoxea izango zen: harmora + gain > *Armoragain > *Amoragain > Amorain.

viernes, 5 de septiembre de 2025

Osandio toponimoa

 XVI. mendean Osandio deitura bazen Azpeitia aldean. Hala agertzen da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Osandio deituraren lekuko ugari daude, XVI. eta XVII. mendeetan:

Lekuko ia guztiak Azpeitikoak zirenez, litekeena da deituraren sorrera ere han izatea eta, beraz, herri horretan izango zen Osandio toponimoa. Lekuko hauetaz gain, ez da ezer gehiago aurkitu eta ziurrenik toponimoa aspaldi galdu zen, baina lekuko ugariek erakusten dute, deitura behintzat, duela 500 urte bizirik zegoela.
Toponimoaren analisia etimologikoari dagokionez, oso antz nabarmena du Otxandio herri izenarekin, gaztelaniaz Ochandiano bezala ezaguna. Ezberdintasun bakarra txistukariari dagokio, batean afrikatua dena, <tx> eta bestea frikariz jarrita badago ere, ezin ziur izan izango zuen ahoskapenaz, grafian <s> izan arren. Bide batez, herri izenak Bizkaiko beste herri bateko kidea du, Otxandio toponimoa, Dimakoa. Bi aukera daude toponimoa azaltzeko, Diman bertan sortu zen ala Otxandio herriko batek toponimoa eraman zuen. Azpeitiko toponimoa zailagoa da bigarren aukeran sartzeko. Otxandioko lekukoetan ez da inoiz, antza, Osandio bezala agertzen eta horrek pentsarazten du sorrera beregaina izan zuela. Hau da, elementu berberak badaude ere, Osandio Azpeitian bertan sortu zen.
Toponimoaren elementuak bi lirateke, bukaeran -ano atzizkia, gerora laburtua, sudurkariaren galerak bultzatua eta oinarrian Otsando antroponimoa.
Osandioren sorrera beregaina bada, gutxienez bi toponimo sortuko ziren Otsando antroponimoa oinarrian zegoela eta -ano atzizkiarekin, horrek erakutsiko luke izan horren inportantzia garai zaharretan eta zalantza jartzen du toponimo hauen sorrera dataz, litekeena da erromatar garaikoak baino ondorengoak izatea, Erdi Arokoak, baina oso zaharrak izango ziren, bokal arteko sudurkariaren galera gertatu baino lehenagokoak.

Ermentaritegi toponimoa

 Ermentaritegi deitura erabilia izan zen Gipuzkoan XVII. mendearen hasieran eta horrela agertzen da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta guztira bost lekuko aurkitu dira, eta hiru lekuko Elduaingoak direnez, toponimoa inguru horretakoa izango zen:

Lekuko horiekin nahiko da etimologia ematekoa, bi elementuz osaturik dago, bigarrena -tegi atzizkia da eta oinarrian errementari hitza dago, ermentari aldaera laburtua erabiliz. Hitz honen sarreran aldaera hori aipatzen da:
Tr. Documentado exclusivamente en textos meridionales desde principios del s. XVIII. La forma ermentari se encuentra s lo en Iztueta; hallamos un ej. de rementari en Mendaro Txirristaka (443). 
Hitzaren lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa denez, mende bat inguru aurreratzen da hitz honen lekukotza, eta ermentari aldaerari dagokionez, beste mende bat baino gehiago.
Deituraren grafiari dagokionez, hasierako <h> hori gaztelaniazko herramienta hitzetik kopiatua da, hitza mailegatu zen eta -ari lanbide atzizkia ezarriz, errementari sortu zen.

miércoles, 3 de septiembre de 2025

Balbalarrain toponimoa

 Balbalarrain da Soraurengo aurkintza bat. Lekukoak XVII. mendetik hasten dira:

balbalarrain (1674)
balualarrain (1675)
balbalarraña (1698)
Gaur arte bildutako lekukoetan ezberdintasunak badaude ere, toponimoa ongi gorde da, egun ahoz Balbalarrain ere delako.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa argia da, larrain hitza, baina hasierakoa ez. Sarrera honetan proposatuko dugu aldaketa bat gertatu zela eta horrek oinarria ilundu zuen, disimilazio bat, hau da, bi fonema bereiztea, hau ohikoa da urkariekin eta toponimo honetan hiru daude, bi alboko eta dardarkari bat. Hasieran, beharbada egoera alderantzizkoa zen, bi dardarkari eta alboko bat, *Barbalarrain. Horrela toponimoa argiago bihurtuko zen, Barba antroponimoa ezaguna delako Erdi Aroko euskal onomastikan eta horren erakusgarri dira Barbaena eta Barbasagasti toponimoak, euskaraz sortuak biak.
Etimologia zuzena bada, Barbaren lekuko toponimikoen artean beste bat jartzekoa da, Balbalarrain nafarra.

lunes, 1 de septiembre de 2025

Arrato toponimoa

 Arrato da Zigoitia eta Zuia udalerrien arteko mendilerroa. Horrekin lotua, Zigoitian bizkarra, hegia da eta, azkenik, Iruraiz-Gaunako baso bat da. Gainera, Arratobe toponimo eratorria, erreka-zuloa, sakana dago Zigoitian eta Zuian. 
XX. mendeko lekuko batzuk daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

ARRATO (El alto de...), en Letona.
ARRATO, montes entre Zuya y Letona.
ARRATOBE, monte Zaitegui-Letona.
Leku horretan gertatu zen duela 800 urte inguru borroka bat, Arratoko gudua izenaz ezaguna. Lekuko zaharrenak Lope G. de Salazarren Bienandanzas e fortunas liburukoak izan daitezke, XV. mendearen bukaera aldekoak. Liburuaren hiru kapitulutan daude gertaera honekikoak. Lehenik, 20. liburuan (kapituluan):
[...] E casó con doña Mari Íniguez de Piedrola, fija del conde don Nuño que llamavan Quatro Manos e nieta de don Ínigo de Mendoça, que morió en la de Arrato, yerno de don Lope González de Mendoça, que morió en la torca de Vadaya, que era fijo del conde don Sancho de Vizcaya, que eran suyas Urcavuscas e las aldeas de valle de Urduña e ganólas este don Sant Garçía por esta su muger, tomándogelas por lança a don Lope de Mendoça, su cuñado. Ovo fijos en esta muger a don Furtado Sanz de Salzedo, que fue el mejor cavallero de todos los Señores de Ayala, e a don Rodrigo Sanz de Salzedo, que morió sin fijos, e a doña Mari Sanz de Salzedo, que casó con don Pero Velas de Guevara, estando viudo. 
Ondoren 22. liburuan:
Aquí se acava el XXII libro de los XXV libros que Lope Garçía de Salazar fizo en esta Istoria de las bienandanças e fortunas estando preso en la su casa de Sant Martín e comiénçase el XXIII libro, en que fabla de las guerras e peleas e muertes que se feçieron e acaeçieron en Castilla Vieja e Losa e Valdegovia e en Álava e en Ayala e en Miranda e en Rioja e de cómmo fue levantada la guerra de los Calderones e de los de Angulo e de Salazar e en Ayala e en Orozco e Llodio, espeçialmente de la muerte de Lope González de Mendoça en Arrato e de la de don Juan Ortiz de Valmaseda e de don Sancho Pérez de Ayala e de Sancho Garçía de Murga e Furtud Ibañes de Ibargoen e de Ínigo de Murga e de Sancho de Anuçivay e de Sancho Ferrández de Ugarte [...]
Eta azkenik, hurrengo liburuan, 23. liburuan, gertatu zen borroka zehazten du:
E juntados en aquella iglesia todos e fecho el dicho juramento, don Lope González, como era omne mucho grandioso e sovervio, toviéndose por injuriado porqu'el don Ínigo avía salido con su demanda, (e) con duras palabras que en uno ovieron desafiólo para pelear en la sierra de Arrato e don Ínigo reçiviólo. E partiéronse así porque allí no los dexaron pelear.    

 Título de la [col. b] pelea que ovieron los de Mendoça e de Guebara en la sierra de Arrato, donde los de Mendoça fueron muertos e vençidos 
Lekuko hauek erakusten dute toponimoa ongi finkaturik zegoela, baina horrek ez du esan nahi eta parereratu arte aldaketarik gertatu ez zela.
Toponimoaren analisi etimologikoari dagokionez, harrate hitzaren eratorri bat izan liteke eta beharbada bigarren elementua aho hitza gehituz *Arratao sortuko zen eta gero, azken silabako bokalak soilduz, Arrato izango genuke.
Sarrera honetan baste azalbide bat eskainiko dugu, kontuan izanik toponimoak duen izena zaharra dela eta horretarako egokia izan daiteke Arratia toponimorako proposatua. Metatesi bat gerta zitekeen eta kontsonanteek lekua trukatu zuten, hau da, t-rr > rr-t. Hala izan bazen, *Atarro berreskuratuko genuke eta bere analisia ata- 'ate' + arro. Aldaketa hau erraztuko zen jakinik ar- hasierak harri hitza gogorarazten duela, egokia mendilerro baterako.