martes, 27 de abril de 2021

Sustaiza eta Sustatxa toponimoak

 Sustaiza toponimoaren lau lekuko heldu zaizkigu, pertsona izen baten barruan, Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) 60. eta 61. agirietan, 1493. urtean, Ochoa de Sustayça, aldaerarik gabe lau lekukoetan. Ziurrenik aipatutako gizona Elgeta ingurkoa izango zen eta toponimoa ere, eremu hartakoa litzateke.
Sustatxa toponimoa, aldiz, Bizkaikoa da, Maruri-Jataben eta Berangon baserria da eta azken herri horretakoak dira bi toponimo eratorri, Sustatxabarri baserria eta Sustatxamendi tontorra.
XVIII. mendeko lekuko zahar batzuk badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Sustacha [N, TO]
Sustacha (el molino de) [Ugartes y Oleagas (uarrio de)], Maruri, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustacha (la casa de), Berango, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustacha (la casa de) (Ustacha o) [Ugartes y Oleagas (uarrio de)], Maruri, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustacha (la caseria de), Berango, a.1745, FogVizcayaMs.
Zustacha (la casseria de), Maruri, a.1704, FogVizcayaMs.
Sustacha_la_Nueba (la casa de), Berango (Santo_Domingo de), a.1798, FogVizcayaMs.
Bi izenak, Sustatxa eta Sustaiza, nahiko antzekoak dira eta, funtsean, toponimo beraren aldaeak lirateke, nahiz eta bukaera oso ezberdina izan.
Toponimoen oinarria sustai hitza litzateke, sustrai ezagunagoaren aldaera. Toponimoaren bukaeran -tza atzizkia dago, beraz, sustai + -tza > Sustaitza. Horrela azalduko litzateke lehenengo toponimoa, bigarrenaren azalpenerako, beste urrats bat beharrezkoa da, sartaldeko euskaraz gertatu dena, -i(t)z- > -(t)x- bilakaera, hain zuzen. Orduan, Sustaitza > Sustatxa gertatu da eta horrela bi toponimoak azaldu dira. Bilakaera horrek eragina izan du toponimian eta lexiko arruntean ere bai: haize > (h)axe, haitz > (h)atx.
Aztertutako toponimoak ez dira bakarrak sustai aldaera dutenak, horrela, blog honetan Sustaeta toponimoa ere aztertua izan zen.

Akorda toponimoa

 Akorda Bizkaiko toponimoa da, Ibarrangeluko biztanle-entitatea eta Ereñuko auzoa. Hiru toponimo eratorri badira, Ibarrangeluko Akordagirre baserria eta Ereñoko Akorda-Bollar biztanle-entitatea eta Akordaetxebarria baserria.
XVIII. mendeko lekuko ugari Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Acorda [N, TO]
Acorda (partido de), Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Acorda (uarrio de), Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Acorda (varrio de), Ybarranguelua, a.1745, FogVizcayaMs.
Acorda_Aguirre (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Acorda_Aurrecoa (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Acorda_Ueascoa (la cassa de), Ybarranguelua, a.1704, FogVizcayaMs.
Acorda_Ueazcoa (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Acorda_Ueazcoa (la casa de) [Acorda (partido de)], Ybarranguelua, a.1798,
FogVizcayaMs.
Acorda_Echabarri (la casa de), Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Acorda_Echebarria (la casa de) [Acorda (partido de)], Ybarranguelua, a.1798,
FogVizcayaMs.
Acorda_Echebarria (la caseria de) [Basecheta (cofradia de)], Ereño, a.1745,
FogVizcayaMs.
Acorda_Echevarria (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Acorda_Echeçuria (la cassa de), Ybarranguelua, a.1704, FogVizcayaMs.
Acorda_Goicoechea (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Acorda_Goicoechea (la cassa de), Ybarranguelua, a.1704, FogVizcayaMs.
Acorda_Uenta (la casa de) [Acorda (partido de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Acorda_Ventta (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Acordagoycoechea (la casa de) [Acorda (partido de)], Ybarranguelua, a.1798,
FogVizcayaMs.

Aurreko mendeetako lekuko bakar bat ere bada, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuan badago XIV. mendeko lekuko zahar bat, 9. agirian, 1388. urtean:

Martin Peres de Acorda
Lekuko honek erakusten du azken 600 urtetan ez dela ezertan aldatu baina horrek ez du esan nahi aldaketarik jaso ez zuela, toponimoa izkribuetan agertzen hasi baino lehenago. Izan ere, Akorda ezin da euskararen bitartez analizatu, erabat iluna da. Baina aldaketa bakar batek izena ilundu zuen, metatesi bat, rd-k > k-rd. Beraz, aldatu aurreko toponimoa berreskuratu eta *Ardoka izango genuke. Badirudi aldaketa horrek ez duela ezer argitu, baina blog honetan aztertutako erdoka hitza eta Erdokaeta toponimoaren sarreran erdoka izenaren informazioa dago eta ezaguna da sartaldeko euskaran joera dagoela bokal aldaketa izateko dardarkari aurrean, zehatzago, eR > aR, hainbat hitz ezagunetan aurkitzen dena: barri 'berri', garnu 'gernu'...
Zerrenda labur horretan, beharbada, *ardoka hitza genuke, erdokaren aldaera, lekukorik gabekoa. Beharbada Akorda toponimoa da aldaera horrek utzi duen lekuko bakarra.

Eguneraketa (2024-06-07):
Bilakaeraren lekuko bat, bakartua, izan daiteke Erdokagorri toponimoa. Duela urte gutxiko ahozko lekuko bat zen Ardokagorri (2018). Beraz, bilakaera inoiz izan da eta gehiagotan ere gerta zitekeen.

sábado, 24 de abril de 2021

Tristena toponimoa

 Zeanuriko baserrien artean Tristena izenekoa bada. XVIII. mendeko bi lekuko zahar ezagunak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan jasoak:

Tristena [N, TO]
Tristena (la casa de) [Ypinaburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Bi aukera daude toponimoaren oinarria zehazteko, jakinik bukaera aldean -(r)en + -a dagoela, ohikoa etxe izenetan. Hasierakoa, baina, zalantzazkoagoa da. Triste izenlaguna ezaguna da eta ez litzateke harrigarria izengoitia ere izatea. Bada, dena den, beste aukera bat, ziurrenik egokiagoa, Tristan antroponimoa. Ez da oso zabaldua baina ezezaguna ez zen aspaldiko Bizkaian, aipatutako liburuko lekuko batzuek erakusten duten bezala:
Tristan [N, PA]
Tristan (Maria de Uandurraga) [Arreguia (la casa de) (pr.n.res)] [Ybarguen (cofradia de)],
Ceanuri 8.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (Maria de Undurraga) [Arechea (la casa de)] [Arsuaga y Ocerinburu (cofradia de)],
Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Josef) [Boliras (la torre y solar de)] [Laricano (varrio de)], Zaratamo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Josef) [Gutialo (varrio de) (pr.n.res)], Zaratamo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Joseph), Begoña, a.1745, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Joseph) [Lombo (la torre y ferreria de) (pr.n.res)] [Virisquieta (varrio de)],
Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Uicente) [Barrondo (la casa de)], Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Vic(en)te) [Barrondo (la torre de)] [Larrasco (uarrio de)], Arrigorriaga,
a.1796, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Vicente) [Ventta_Alta (la casa taberna de)] [Venta_Alta (varrio de)]
[Arrigorriaga (casas avecindadas a)], Bilbao, a.1796, FogVizcayaMs.
Tristan oinarrian izan bazen, aldaketa batzuk gertatu ziren, hasierako toponimoa *Tristanena izango zelako: Tristan + -(r)en + -a. Gerora toponimoa laburtuko zen, beharbada tarteko urratsa *Tristaena zela, sudurkarien disimilazioak aldatua, Alamena toponimoa bezala, *Alamanena jatorriz eta gero Alamaena izan eta azkenik Alamena bihurtu.
Tristena toponimoan, nahiz eta tarteko urrats honen lekukorik ez izan, oinarriko antroponimoa ezaguna da eta gertatuko zen bilakaera ere bai.

Jandisolo toponimoa

 Toponimo hau Arrazolan zegoen, hau da, Elorrioko udalerrian. Dirudienez, lekuko zaharrena duela 500 urtekoa da, Colección Documental del Archivo Municipal de Elorrio (1013-1519) liburuan dagoena, 23. agirian, 1501. urtean:

... entrel conçejo de la dicha villa [Elorrio], de la vna parte, e de la otra los prestamero e merino e justiçia e vecinos de la merindad de Durango, en rason del mojonamiento de las partes de fasya Leanisgaray e Sayarrias e Ylunçar e Jandisolo e Verengarate...
Hurrengo lekukoak XVIII. mendekoak dira, bat mendearen erdialdekoa eta besteak bukaerakoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jasoak:

Jandisolo [N, TO]
Jandisolo (la caseria de), Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.

Jaundesolo [N, TO]

Jaundesolo o Echezar (la caseria de), Arrazola, a.1796, FogVizcayaMs.

Juandesolo [N, TO]
Juandesolo+ (la otra caseria de), Arrazola, a.1796, FogVizcayaMs.
Juandisolo+ (la casa de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenak bat datoz toponimoa Jandisolo izendatzerakoan, baina azkenetan hiru aldaera daude, Jaundesolo, Juandesolo eta Juandisolo. Azken lekuko hauetan badirudi herri etimologia gertatu dela eta jaun zein Juan hitzen eraginez aldatu dira aipatutako lekukoak. Zailagoa da /e/ bokala azaltzea, beharbada Juandisolo bezalako aldaera sortu eta ondoren hiperzuzenketa gertatu zen, aurreko toponimo batean azaldu bezala i-a > i-e asimilazioa ohikoa izan da eremu askotan, Lopeigertu toponimoan bezala. Hiztunak jakitunak izan litekezke bilakaera horretaz eta, zenbaitetan, zuzentzen saiatzen dira, atzeranzko urratsa eginez, baina batzuetan zuzenketa hori egiten dute beharrezkoa ez zen izenetan, asimilazioak aldatu ez dituenak eta horrela, aldaera berriak sortzen dira.
Toponimoak bi elementu lituzke, Jaunti antroponimoa eta solo izen arrunta, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Aipagarria da antroponimo honetatik sortutako toponimoetan jand(i)- aldaera izaten dela, hala nola Janduri, Jandustegi eta Jandolamendi toponimoetan.

viernes, 23 de abril de 2021

Lopeigertu toponimoa

 Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendearen bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dagoena:

Lope Iguertu [N, TO]
Lope_Yguertu (la casa de) [Erandio (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra bada ere, dagoen bezala analiza daiteke eta informazio interesgarria ematen du, toponimoaren etimologiaz gain. Bi elementuz osaturik dago, Lope antroponimoa eta igertu, ihartu aditz ezagunagoaren aldaera, i-a > i-e asimilazioa gertatu zaio, bilakaera hori ezaguna da hainbat euskal eremutan eta batzuetan toponimoetara ere hedatu da. Asimilazio horretaz gain, badago beste ezberdintasun bat ihartu partizipioarekin, /g/ herskaria tartekatu dela, izan ere, igartu aldaera nahiko zabaldurik dago, baita igartza izen eratorria ere. Ihar zein ihartu ohikoak dira toponimian, Lasiar toponimoan esaterako, erreka bat litzateke oinarria.

Emereta toponimoa

 Emereta Asparrenako aurkintza da, beraz, Arabako toponimoa.
Lekuko zaharrak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan, XVII.mendetik hasita:

EMERATA, 1754, mojonera Gordoa-Luzuriaga.
EMERETA, 1652, anterior.
Gainera, badira bi toponimo eratorri, Emeretagaña eta Emeretazulo:
EMERETAGAÑA, 1818, como anteriores.
EMERET-GAÑA, término de la mojonera del despoblado de Ulibarri.
EMERETAZULO, término de la mojonera del despoblado de Ulibarri.
Toponimoak bi elementu lituzke, Wimara antroponimoa eta atzizkia, -eta. Antroponimo hori Bizkaiko toponimo batean omen dago, Kimera toponimoan, hain zuzen. Hasierako fonema galduko zen, /w/ egokitzeak hainbat irtenbide zeuden eta bat izango zen fonema galtzea. Ondoren lehenengo silaba asimilatuko zen, bigarrenaren eraginez: i-e-a > e-e-a.
Atzizkirako bi aukera daude, -eta atzizki multzogarria izatea, baina antroponimo batekin ez da egokia, eta, bestea, leku esanahia izatea, hau da, Wimara izenekoaren lekua. Ez da ahaztu behar hirugarren aukera badela, -eta atzizki hipokoristikoa, Otsoeta toponimoan Otxoeta antroponimoa izan zitekeelako, Otxoa antroponimotik sortutako izen hipokoristikoa. Hori aplikatu Arabako toponimoari eta *Emereta antroponimoa izan zitekeen? Antroponimo ustezko honen lekuko zuzenik ez dago baina horrek ez du esan nahi inoiz izan ez denik.
Laburbilduz, toponimo honetan Wimara antroponimoa litzateke eta, azken zatian, -eta atzizkia, lekua adieraztekoa edo, aukera gutxiagoekin, atzizki hipokoristikoa, eta horrek esan nahiko luke lehenago izan zela *Emereta antroponimoa, lekukorik gabekoa.

martes, 20 de abril de 2021

Galzuriz toponimoa

 Lizarrako toponimo zaharren artean bazen Galzuriz, XIII. eta XIV. mendeetako lekukoen bitartez ezaguna. Toponimoaren dokumentazioa José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanekoa da, 147. or.:

 Toponimoak hainbat aldaera erakusten ditu: Galçurit, Galçariz, Galçuriz eta baita Galcurritz ere. Toponimoaren aldaera jatorrena Galzuriz litzateke, besteak kakografiak direlako, toponimoa idazterakoan, kopiatzerakoan edo irakurtzerakoan sorturiko akatsak.
Toponimoak bi elementu lituzke, galtzuri hitz elkartua eta -tz(e) atzizkia, ugaritasuna adieraztekoa.
Galtzuri hitzak ez du lekukotza handia utzi, baina txiki-txikia ere ez da:
galzuri.
1. (V-arr-oroz), galtxuri (AN; Lar, Izt C 44 y Lcq 174; galxuri H), gari-zuri (Lar (+ txuri), Lcq 173 (txuri), H (xuri)). Ref.: A (galzuri, galtxuri, gari).
"Candeal, trigo que hace el pan muy blanco" Lar. "Escanda, escandia, escaña, especie de trigo, galtxuria, gari zuria " Ib. "Albarigo o albarejo, trigo muy blanco, gari txuria " Ib. "Escanda, trigo desbarbado, el mejor" A s.v. gari. Cf. VocNav: "Galchuria: [...] escanda común (Valle de Bertizarana)". v. galbera, gainzuri (4), TXORI-GARI.
Baiña garian eta galtxurian etzuen kalterik egin. Ur Ex 9, 32. Gari-uzta, galtxuri mardula eta buruxkadun landarak biltzeko. 'Épeautre robuste' . Ibiñ Virgil 74. Galtzuri orailla erein dezakezu. 'Épeautre blond'. Ib. 71. Ogia gari-zurizkoa. "El pan candeal". Berron Kijote 48.
2. "Galtxuri (G-to), grano de trigo con su cascabillo" A.
Lehen idatzi bezala, galtzuri hitz elkartu da, gal- 'gari' + zuri hitzekin sortua. Hitz honen lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa litzateke, 1745. urtekoa, eta beraz, Galzuriz toponimoak 463 urtez aurreratuko luke galtzuri izenaren lehenengo agerpena.

Antzarrigartu toponimoa

 Arrasateko leku izena da, lekuko zaharrenak XV. mendekoak dira eta Arrasateko toponimia liburutik jaso da toponimo honen informazio guztia, 418-419. orrialdeetan:

 
Toponimoak bi elementu ditu, antzara eta ihartu. Biak aldaerak dira, toponimoan antzar eta igartu agertzen direlako, baina partizipioaren kasuan, iartu da hasierako aldaera, XV. XVI. eta XVIII. mendearen hasieran, ondoren, igartu nagusitu zen, aldaera zaharra desagertzeraino. Oinarriko izena antzar da, antzara-ren sartaldeko aldaera, Bizkaian zein Gipuzkoan erabilia.
Toponimoaren esanahia argia da, barruan dauden hitzak ezagunak direlako, baina ulertzeko zailagoa da. Antzar hori hegaztia izango zen edo gizon baten izengoitia? Bigarren elementurako Beatxurtu toponimoa, lehenago Berasiartu zena, hau da Beraxa izena zuen baten leku ihartua. Beharbada Antzarrigartu toponimoan berdintsua izan zen.

sábado, 17 de abril de 2021

Zigorrola toponimoa

Arrasateko toponimo ugarien artean Zigorrola dago. Lekuko asko baditu eta zaharrak, XV. mendetik hasita. Arrasateko toponimia liburuko informazioa jaso dugu, 293-294. orrialdeetan:


Lekuko zaharrena Çihorrola (1452) da, oso hurbilekoa Cigorrola (1457). Mende horretako ondorengo lekukoetan Çiorrola (1462, 1475, 1475) dago eta horrela iraun zuen urte askotan XIX. mendera arte, orduan Cigarola, Cigarrola hasi zen agertzen eta azken aldaera hori nagusitu zen XX. mendean, erabat. Beharbada zigarro hitzarekin herri etimologiagatik.
Toponimoaren elementuak bi dira, zigor eta ola. Zihor ez da ezezaguna, Leizarragak erabili zuen XVI. mendean:
Orduan thu egin ziezoten begithartera, eta bufeta zezaten, eta berzék zihorréz ukhaldi eman ziezoten. Lç Mt 26, 67
Zigor hitzaz bildutako lekuko zaharrena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Diego Çigor de Leçama (1475). Beraz, Zigorrola litzateke zigor hitzaren lehenengo lekukoa, 23 urte lehenagokoa. Gainera, lehenego lekukoak erakutsiko luke hasperena bazela, baina laster ordezkatu zuen belare ahostunak.

miércoles, 14 de abril de 2021

Irametazabal toponimoa

 Toponimo hau Ziortza ingurukoa zen, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburukoa da eskuratu den lekuko bakarra, 60. agirian, 1512. urtean: Juan Perez abad de Yrametazabal.
Toponimoak bi zati lituzke, ira-meta hitz elkartua eta zabal. Interesgarriena ira-meta hitza da, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lekuko bakarra du, Azkueren hiztegia, XX. mende hasierakoa. Toponimo honek, beraz, 500 urte inguru aurreratuko luke hitz honen lehenengo agerpena.

Mojategi toponimoa

 Mojategi izeneko baserria dago Arrasaten, XV. mendetik ezaguna. Arrasateko toponimia liburuan badira hainbat lekuko, zahar eta berri, 280-281. orrialdeetan:


Toponimoak bi elementu ditu, moja izena eta -tegi atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, moja aldaera XIX. mende bukaeran erabiltzen hasten da, baina toponimoaren lekukoetan moja dago 1475, 1566 eta 1773. urteetan. Monja, aldiz, 1475, 1535, 1731. urteetan, gutxienez. Beharbada moja aldaeraren lekuko batzuetan transkribapen arazoa izan da edo, bestela, uste baino askoz lehenago hasi zen erabiltzen aipatutako aldaera hori.
Toponimoak ematen digu moja izenaren lehenengo lekukoa, Monjategui, Mojategui 1475. urtekoak. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera euskal testuetako lehenengoa Lazarraga izan zen, XVI. mendearen bigarren erdikoa: Zegaiti monjea iñox eztago / baize au edo ori pensaetan...
Mojategi toponimoak moja aldaeraren lekuko oso goiztiarrak ematen omen ditu eta gainera, moja hitzaren lehenengo lekukoa, Lazarragarena baino 100 urte lehenagokoa, gutxi gora behera.

sábado, 10 de abril de 2021

Zabalain toponimoa

Arrasateko baserrien artean Zabalain izenekoa dago. toponimo honen gaineko informazioa Arrasateko toponimia liburutik eskuratu da, 210-211. orrialdeetan:


Lekuko zaharrenetan Zabalain agertzen da, Zavalain (1562), Zabalayn (1691). Hala ere, hurrengo mendean bigarren bokala aldaturik agertzen da, /o/ bihurtuz, eta gerora aldaera hori nagusiturik agertzen da, baina Zabalain galdu gabe.
Toponimoak bi elementu lituzke, zabal eta -ain atzizkia. Ez da egitura ohikoa, atzizki horrekin antroponimoak izan ohi direlako. Hala ere, badaude toponimo gutxi batzuk aipatutako egituratik aldendu direnak, Agiñain eta Azkarrain toponimoak bezala.

Beraskaburu toponimoa

Larraungo toponimo honetako informazio osoa Nafarroako Toponimia Ofiziala web-gunetik hartu zen, egun eskuragarri ez omen dena. Hala ere, hartutako irudi batek lekukoak eta datak eskaintzen ditu:

Toponimoaren lekuko zaharrena XVII. mende bukaerakoa da, Berasco burua (1695, 1709). Geroko lekuko ia guztietan lehenengo dardarkaria galdua zuen, egungo Beaskaburu (1992) lekuko.
Toponimoak bi elementu ditu, Berasko antroponimoa eta buru izena. Buru izena, ziurrenik, ez zen Beraskoren beraren burua izango, toponimoaren zati bat, mugakoa izan zitekeena baizik. Izen bera dago Donorgiburua toponimoan eta esanahia berdintsua izango zen. Berasko antroponimoa ezaguna zen Erdi Aroan eta hainbat toponimoren oinarria bada, Beraskola toponimoa bezala, esaterako.
Aipagarria toponimo honen antroponimoaren azken bokala aldatu izena, aldaketa hau ohikoa da izen arruntekin, baina antroponimoekin, normalean, ez da aldaketa hau gertatzen, baina toponimo honetan ikus daitekeenez bezala, batzuetan gertatzen da, gutxitan bada ere.

viernes, 9 de abril de 2021

Beatxurtu toponimoa

 Beatxurtu Bergarako baserria da. Toponimo honi buruko informazio ugaria Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara web-gunean dago, Beatxurtu - Berasiartu baserriari buruzko orrian. Lekuko zaharrenak XIV. mendearen bukaerakoak dira, Lope Lopes de Verasiartu et Iohan Yvanes su yerno eta Garcia lopes de Verasiartu et Garcia Sanches su yerno (1391). Hurrengo mendeetan izenak ez du aldaketarik erakutsi, ortografia kontuetan izan ezik, inoiz Beresiartu agertzen bada ere. Gero, aldaketa larriak badira, Biachurtu (1808), Vichurtu (1838). XIX. mendean Beatxurtu nagusitzen da, eta aldaera hori egun ofiziala da.
Toponimoa analizatzeko orduan lekuko zaharrenak dira kontuan hartzeko ziurrenak, hau da, Berasiartu. Toponimoak bi elementu lituzke, Beraxa antroponimoa eta ihartu partizipioa. Toponimoan Berasa aldaera dago, antroponimo honen eratorri toponimikoetan gertatzen den bezala, hala nola, Beretxaga toponimoan.
Mitxelenak toponimo honen etimologia eman zuen bere Apellidos vascos liburuan:

151. —beratz vizc. «herbal» (de berar «hierba»; cf. guip. belaze «id», de bel(h)ar): Beraza, Berazadi, Berazaluce (Berasaluce). También Beraciartu (Beracierto, Berasiartu), Var. del último es Bereciartu, Beraciartua (Beresiartua), donde creo que hay que ver beratz (con asimilación, como en Bereceibar) y no beresi «jaro», que es probablemente el participo ber(h)ezi, ber(h)exi «separado» «acotado.
Toponimoaren oinarriko txistukaria beti <s> batekin agertzen da, XIV. mendetik hona eta horrek ziurtasun ematen du, beratz, belaze izenetako txistukaria ezberdina delako.

martes, 6 de abril de 2021

Lausate toponimoa

 Lausate izeneko baserria dago Bizkaiko Ea eta Ereño herrietan. Gainera, bada Lausategana izeneko tontorra aipatutako azken herrian.
Lekuko zaharrak badira, XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Lausate [N, TO]
Lausate+ (la casa de), Nabarniz, a.1799, FogVizcayaMs.
Lausate+ (la caseria de), Nachitua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lausate+ (la cassa de), Nachitua, a.1704, FogVizcayaMs.

Lausate [N, NO]
Lausate (Fran(cis)co de) [Lausate (la cassa de)], Nachitua, a.1704, FogVizcayaMs.
Lausate (Francisco de) [Lausate (la casa de)], Nabarniz, a.1799, FogVizcayaMs.
Lausate (Marina de) [Puerto (la calle llamada del)], Nachitua, a.1704, FogVizcayaMs.
Leusate aldaera ere ezaguna da, lekuko ia guztiak XVIII. mende bukaerakoak dira:
Leusate [N, TO]
Leusatte (la casa de), Nachitua, a.1796, FogVizcayaMs.

Leusate [N, NO]
Leusate (Manuel de), Bedarona, a.1798, FogVizcayaMs.
Leusatte (Ygn(aci)o de) [Gorocica_Barrenengoa (la casa de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Leusatte Echevarria viuda (Manuela de) [Leusatte (la casa de)], Nachitua, a.1796, FogVizcayaMs.
Leuzate viuda (ynquilino) (Maria M(a)r(ti)n(e)z de) [Laa hasta Elexalde (varrio de)], Ybarranguelua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lausate eta Leusate toponimo beraren aldaerak dira, Leuzate ere behin lekukotzen da. Lekukoen kopuruak eta kronologiak hartuko lukete Lausate jatorrizko toponimotzat. Izen honek bi elementu lituzke, lauza eta ate. Aldaketa bakarra, dirudienez, txistukaria litzateke. Ziurrenik, toponimoaren lekukoak paperean agertzen hasi zirenean txistukarien neutralizazioa indarrean zegoen Bizkaiko itsasaldeko eremu horretan. Lauza izena ez da ohikoa toponimian, baina alerik bada, Lausate toponimoa bezala.

Larraintxu toponimoa

 Bizkaiko Markinako toponimoa izan zen, lekuko bakar baten bitartez ezaguna, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jasoa:

Larrainchu [N, TO]
Larrainchu+ (la casa en Yturreta+) [Ylunzar (cofradia de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu lituzke, larrain eta -txu, atzizki txikigarria. Aipagarria da larrain izatea eta ez sartaldeko aldaera ohikoa den larrin. Dena den, lekuko bakarra da eta horrek ziurtasuna kentzen dio. Beharbada aldaketa, larrain > larrin ez zen erabat nagusitu eta hau arkaismo bat izan daiteke? Bestela, eskribauaren berritasuna ere izan liteke.

sábado, 3 de abril de 2021

Labekoa eta Labekoetxea toponimoak

 Bizkaiko toponimoak ziren, jaurerriko hainbat herritan agertzen direlako. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan XVIII. mendeko lekuko ugari daude:

Labecoa [N, TO]
Labecoa+ (la casa de) [Fano (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Labecoa+ (la casa de) [Ybarguen (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoa+ (la casa de) [Ybargüen (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Labecoa+ (la caseria de) [Asticas y Fano (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.

Labecoechea [N, TO]
Labecoechea+ (la casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Labecoechea+ (la casa del combento de la Encarnazion+) [Aranolza (varrio de)], Zamudio, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoechea+ (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoechea_de_Garay+ (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Dirudienez, toponimoak lau (edo hiru) elementu lituzke, artikulua zenbatua, labe + -ko (+ etxe) + -a. Aipagarria da -ko atzizkia izatea, toponimian eliditu ohi delako. Gordetzearen arrazoia izan liteke toponimoen sorrera data, berantiarra izan bada. Aipatzekoa da labe hitza dagoela toponimo hauetan, eta ez laba aldaera sartaldekoa, Labaita eta Labauria toponimoetan bezala. Horrek azalpena beharko luke, baina zein? Agian oinarrian lau zegoen, hortik lau + -ko > *laueko > *labeko? Cf. gau + -a > gaua > gaba.
Beraz, zalantzarako leku nahikoa geratzen da, toponimoetako labe- ez litzateke, nahita nahi ez labe hitzarekin identifikatu beharko?