Memerea da Bizkaiko Muskiz herriko auzo baten izena.
XVIII. mende bukaerako lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mimerea [N, TO]
Mimerea (barrio de), Musques (San Julian de), a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharragoak daude
Dokuklik web-gunean,
Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. eta XVII. mendeen
Memerearen lekuko batzuk daude:
Mimerea ere bada, baina lekuko bakarra dago:
Toponimo honek bi azterketa etimologiko jaso ditu, lehenengoa Fernando Fernández Palacios ikertzailearen
Lengua e historia del Asón al Cadagua : (épocas prerromana y romana) tesian dago. Lekuko zaharrena ematen du eta latin etimologia bat, 1140. or.:
1031. Memerea (Musques)
IGC 61.
En un documento del año 1503 se nombra a un tal Ynigo de la Syerra de Memerea (Portugalete 2: doc.113, p. 77).
Recuerda al NP *Memoria y su derivación adjetival Memoriana, atestiguada en la Península ibérica en el Anónimo de Rávena (320).
Azkena Ander Ros Cubasen
Las lenguas antiguas del Alto y Medio Nervión (2013) lanean dago, 20. or.:
Santurtziko
Mamariga eta
Memerea lotzen ditu, baina ez du zehaztasunik ematen.
Hemen aztergai den izena beste bide batetik azalduko da, toponimoaren bi aldaerak kontuan haztuz,
Memerea eta
Mimerea. Jakina, lehena zaharragoa izateaz gain, lekuko gehiago ditu.
Toponimoak bi elementu lituzke,
Wimara antroponimoa eta
-a artikulua. Jakina, oso agerikoa da aldaketa batzuk geratu direla,
Wimara +
-a >
*Wimarea emango zuelako. Hasteko,
Wimara antroponimoak aldaera ugari izan zituen, horrela,
Kimera toponimoaren sarreran, Katalunian jasotako aldaera batzuk zerrendatu genituen:
Gimar, Gimara, Gimarane, Gimarani, Gimaranis, Gimaranus, Gimare, Gimera, Gimeram, Gimerane, Guimar, Guimara, Guimarane, Guimarani, Guimera, Quimara, Quimaranne, Quimasa, Quimera, Ruimara, Rumiara, Vimara, Vimarane, Vimariani, Viumarane, Wamadrane, Wimar, Wimara, Wimarana, Wimarane, Wimarani, Wimaranne, Wimarano, Wimaru, Wimarus, Wimas, Wimasa, Wimera, Wimero, Wirmarani... Batzuk kakografiak dira, idazketa, irakurketa edo kopiaketa prozesuetan gertatutako akatsak, baina beste aldaera batzuk ahoskeraren isla zuzenak dira. Horrela, bigarren bokalean /e/ behin baino gehiagotan agertu ohi da baina aldaketa gehienak lehenengo kontsonanteari dagozkio. Toponimoaren hasierakoa azaltzeko, beharbada /w/ > /b/ aldaketa gertatuko zen eta, beraz,
*Bimera bezalako aldaera batetik hasi beharko genuke. Ondorengoa erraza da azaltzen,
b-m >
m-m asimilazioa,
i-e >
e-e bokal asimilazioa eta, azkenik,
aa >
ea disimilazio automatikoa. Horrela,
Memerea eskuratuko genuke.
Antroponimo honekin sortutako toponimoak badira euskal lurretan,
Emerando,
Emereta eta
Imira toponimoak bezala, hauetan guztietan hasierako kontsonantea galdu zen, aipatutako
Kimera toponimoan ez bezala.