Duluman da Orozkoko auzo bat. Izendegi ofizialeko lekukoak ez dira oso zaharrak, XX. mende bukaerako bat dago, San Juan (1986). Gerokoetan San Juan berriro agertzen da eta baita ere Duluman (2002) eta Donibane (2009).
Ziurrenik guztiak zaharragoak dira eta hirurek esanahi bera dute nahiz eta zalean oso ezberdinak izan. San Juan beste bien itzulpena litzateke eta beharbada jatorrena Donibane izango zen, hau da, Done Joane. Donibanetik Dulumanera aldaketa ugari gertatu ziren, tartean bukaerako fonema galdu zen, agian berranalisiaren bitartez: Donibane-ra, Donibane-n > Doniban-era, Doniban-en. Dena den, bestea ere gerta zitekeen, izen zaharrenak Doniban izatea eta /e/ paragogikoa leku deklinazioagatik jasotzea, Aiziritze toponimoa bezala. Beste aldaketa bat sudurkari asimilazioa izan zen: b-n > m-n, Lumane toponimoan bezala. Beste aldaketa bat ezohikoa da, i > u gertatu zelako. Ezaugarri hau sartaldeko euskaran ezaguna da, hitz batzuek /u/ dute beste hizkeretan /i/ dena: uzen 'izen' bezala. Batzuetan bokal disimilazioaren eraginez sortuko ziren /u/ horiek, Jandustegi toponimoaren lekuko zaharretan Jandistegi da. Baina Orozkoko toponimoan ez dago disimilazioa sortzeko aukerarik. Beste aldaketa bat disimilazioa da, sudurkariena n-n > l-n. Azkena, bokal asimilazioa izango zen, o-u > u-u.
Laburtuz, bilakaera honakoa izan zitekeen: Donibane > *Doniban > *Doniman > *Donuman > *Doluman > Duluman. Beharbada lekukoen bilketa sakonagoa eginez tarteko urratsen lekukoak aurki daitezke, baina bilakaera antzekoa izango zen, hasierako eta bukaerako izenak eskura daudelako.
viernes, 28 de noviembre de 2025
Duluman toponimoa
Mota eta Motagana toponimoak
Mota da Bizkaiko herri batzuetako toponimoa, Barakaldon tontorra da, Elorrion muinoa, baita Zaldibarren ere. Arrigorriaga eta Zaratamo herrien artean ere muino baten izena da. Azkenik, Erandion baserri batek Mota izena du.
Motagana da Erandioko toponimoa, bi tontor izendatzen ditu, baserri bat eta Motaganabaso toponimo eratorria dago. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XVII. mendekoak dira, Mota (1660, 1883), Motagana (1790).
Toponimo hauen, batez ere Erandiokoen, XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mota [N, TO]Toponimo hauetako bigarren elementuak hitz ezagunak dira, buru, gan, gain hitzaren aldaera, baina oinarrikoa ez da hain ezaguna, mota bezalako hitz baino gehiago daude eta toponimiarako hobekien egokitzen dena mota hau da:
Mota (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
Mota (la casilla de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Mota (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs. -/Murueta, a.1704, FogVizcayaMs.
Mota_Azecoa (la caseria de) [Aguirregoitia (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
Mota_de_Atras (la casa de), Erandio, a.1704, FogVizcayaMs.
Mota_Gana (la casa de), Erandio, a.1704, FogVizcayaMs.
Mota_Ostencoa (la casa de) [Goierri (barrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Motaburu [N, TO]
Motaburu (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Motagana [N, NO]
Motagana (Juan de) [Motagana (la caseria de)] [Aguirregoitia (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
Motagana [N, TO]
Motagana (la caseria de) [Aguirregoitia (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
3 mota.Hala ere, toponimo batzuen bigarren elementuak kontuan hartuz, buru eta gan, zehatzago, badirudi leku garaiekin lotu beharra dagoela eta horretarako jakingarria da mota hitza, gaztelaniazkoa. Adieren artean badira toponimoan egokiak izan daitezkeenak:
"(V-m), ribazo, porción de tierra, cubierta de hierba, alrededor de los campos sembrados" A.
Etxe-aurreko mota edo bedartzea azalatu edo atxukatu. A Ezale 1899, 23a. Lur landuak, zelai eta motak, larrak, basoak... Erkiag BatB 111. Lur-azalean, leku landu bagean, esaterako mota-aldean. Ib. 39.
azpisarrera-1
MOTA-BELAR. "Motabedar (msLond), tanaceto (Bot.)" A.
5. f. Pella de tierra con que se cierra o ataja el paso del agua en una acequia.Seigarren adiera, esaterako, oso egokia izan daiteke aztergai diren toponimo gehienetarako, tontorrak edo muinoak direlako.
6. f. Elevación del terreno de poca altura, natural o artificial, que se levanta sola en un llano.
7. f. Ribazo o linde de tierra con que se detiene el agua o se cierra un campo.
lunes, 24 de noviembre de 2025
Txikoenea toponimoak
Txikoenea zen Donostiako hiru toponimoren izena, bi baserriak ziren eta bestea, jauregia. Baserrietako batek izen lehenetsia Berriartza zuen eta bigarren izena Txikoenea zen.
Toponimo hauen lekukoak bi mendetakoak dira, Donostiako toponimia lanetik eskuratuak:
*TXIKOENEA: Chicoenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Chicoene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chicoéne (16) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chicoéne (37) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chicoene (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txikoene (1989, D.U.T.B.). 64-13-3, M.
*TXIKOENEA: Chicoene de Lugariz (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txikoene (1989, D.U.T.B.). 64-5-7, M.
Etxe izenetan normalean oinarrian antroponimo bat izan ohi da, edo izengoiti bat, kasu honetan txiko, Txikoena toponimoan dagoen izen bera, baina ez litzateke euskarazko txiko hitza, baizik eta gaztelaniazko chico 'mutil; txiki' hitza, euskarara mailegatutako izengoitia. Horren eratorri bat txikito izan daiteke Txikitoena eta Txikitokua toponimoetako oinarria.
Iharnotz toponimoa
Iharnotz, gaztelanian Yárnoz, Noain Elortzibarko kontzeju bat da, Nafarroan. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Iharnotzen lekuko ugari daude, eta baita iruzkin etimologiko batzuk ere. Lekuko zaharrena XII. mendekoa da, egungoa bezalakoa:
iarnoz, yarnoç, yarnoz, fortun sanz de (1109-1110)Lekukoek erakusten dute 900 urtetan aldaketarik izan ez dela eta, beraz, hori da aztertzeko dagoen izen bakarra. Iruzkin etimologikoetan batekin nahikoa da orain arte izan den hurbilketa jakiteko, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
yarnoç (1255)
yarnotz, (1268)
YÁRNOZ. Valle de Elorz (Sangüesa). // Significado. Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Yarn-'. De *Yarn- + -oz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -o(t)z atzizkia, Euskal Herriko sortaldean oso ezaguna eta oinarrian antroponimo bat genuke, ezezaguna. Sarrera honetan bat proposatuko dugu, Isarno, Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan ezaguna zen antroponimoa, bi lekuko daude Ángel J. Martín Duqueren La antroponimia pamplonesa del siglo X en las Genealogias de Roda lanean, Onomasticon 7: Actas de las III Jornadas de Onomástica : Estella, septiembre de 1990 = III. Onomastika jardunaldien agiriak : Lizarra, 1990ko iraila liburuaren 411. or.:
Ysarno qui fuit captibus in Tutela, domno 86ª gen., hijo del conde Raimundo de Pallars-Ribagorza), 25.Hasieran *Isarnotz bezalako toponimoa sortuko zen baina txistukari disimilazioa gertatu zen eta lehena galdu zen, gero agirietan jaso den izena agertuz. Bilakaera hori nahiko ezaguna da, Oharriz (bx) eta Oarritz toponimoetan fenomeno bera izan omen zen, proposatu den etimologiaren arabera.
Ysarno (8ª gen., hijo del conde Raimundo II de Ribagorza), 27.
viernes, 21 de noviembre de 2025
Lizundi eta Lizundia toponimoak
Lizundi da Azpeitiko aurkintza bat. Lizundia da Elgoibarko baserri bat eta tontor bat, gainera, bi toponimo eratorri daude, biak baserriak: Lizundiagoikoa eta Lizundiatxabola.
Azken herri honetako XX. mendeko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Elgoibarko Arriaga (San Antolin) auzoan:
*LIZUNDIA (2 viv.) (prop.)Toponimoaren oso lekuko zaharrak daude Ubitarteko udal lur-neurketa batetik, 1452. urtekoa delako eta han bi toponimo agertzen dira, Juan de Lizundia eta sel de Lizundiagoitia. Azken honek erakusten du toponimoaren artikulua fosildurik zegoela, Lizundiagoitia sortu zenerako.
LIZUNDIA TXABOLA (prop.)
Toponimoetan *lizundi hitz eratorria dago, bukaerakoa da -di atzizkia eta oinarrian lizun hitza dago, Lizuniaga toponimoaren sarreran agertu zen Mitxelenaren azalpena, "probablemente con un sentido aproximado a cenagal". Hala ere badago beste hitz bat, homonimoa, lizun:
2 lizun.Azken hotz honek hedadura oso mugatua du eta aukera bat Elgoibarko toponimoetan agertzeko, zentzuzkoagoa dirudi hitz hedatuena hemen izateak. Bide batez, 1452. urteko lekuko litzateke hitz honen lehenengo agerpena, Orotariko Euskal Hiztegikoa XVII. lehen herenekoa delako, 150 urte berriagoa.
(V-gip).
Cueva, sima. "Lizuna, nombre propio del boquerón de Gesalza, por donde se mete el río Aránzazu" Iz ArOñ; pero cf. ib. 121, donde aparece tratado como nombre común: "Gesáltzaako lizúna, lizúnian, en el boquerón de...". Relacionado tal vez con leize.
Arrikruzko lizunean be bi aska daoz arlanduz egiñak. (V-gip). Gand Eusk 1956, 219. Gezaltzako lizunean, goiko erpiñean zegoan ametz arbola bat, lizunera erdi zintzilika. And AUzta 86.
Elauri toponimoa
Elauri da Gasteizko aurkintza bat. Izendegi ofizialeko lekukotza berri-berria da. Baina beste bat dago, XVIII. mende hasierakoa. Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
ELAURI, 1715, labrantío de Ullibarri Arrazua.Beraz, hirurehun urtetan ez da aldaketarik jaso eta izen bakarra dugu analizatzeko, Elauri. Toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Ellauri toponimoa, ezberdintasuna albokoari dagokio eta bi elementu izango zituen, bukaeran huri hitza, hiri hedatuagoaren sartaldeko aldaera eta oinarrian antroponimo bat, beharbada Bela antroponimoa, Vigila germanikoaren aldaera bat, A. Irigoienen De re philologica linguae uasconicae V liburuan aipatua:
Belaco a.1072 GzMorenoBRAH (35) 197ss., frente a la extendida forma masculina Bela, la cual alterna con Bella, ambas reducción de la visigótica Vigila, véase Domno Belati en (+-ti).Aldaketa bakarra gertatu zen toponimoan, hasierako fonemaren galera, fenomeno hau nahiko ezaguna da herskari ezpainkari ahostunarekin, horrela, Eraso toponimoak lotzekoak lirateke Beraso toponimoarekin.
miércoles, 19 de noviembre de 2025
Luparia toponimoa
Luparia da Muxikako auzo baten izena, Bizkaian. toponimo eratorri batzuk daude, Luparibekoa, Luparierdikoa eta Luparigoikoa baserriak eta Lupariburu mendi-adarra.
XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Luparia [N, TO]Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:Toponimo zaharra da eta badirudi aldaketarik jaso ez duela, luparia izan omen delako:
Luparia (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs., a.1704, FogVizcayaMs.
Luparia (la casa perteneciente a la de Zubieta+), Muxicca, a.1704, FogVizcayaMs.
Luparia (la caseria de), Mujica, a.1745, FogVizcayaMs.
Luparia (las dos casas de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Luparia (uarrio de), Muxica, a.1704, FogVizcayaMs.
Luparia_Goycoa (la casa de), Muxica, a.1704, FogVizcayaMs.
Luparia_Ocaranaga (la caseria de), Mujica, a.1745, FogVizcayaMs.
Lupariaga [N, TO]
Lupariaga (la casa de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
Lupariaga (la casa nueba de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
Lupariaga_Aurrecoechea (la casa de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
luparia.Lobera, gaztelaniaz, otsoak harrapatzeko eta hiltzeko eraikuntza bat da eta horixe izango zen luparia euskaraz, baina aspalditik esanahia aldatu zen, XVI. mendeko lekukoan ikus daitekeenez. Beharbada Muxikako toponimoan hitzaren adiera zaharra dago, baina erabilera horretatik mende asko igaro dira eta gera zitezkeen eraikuntza horren aztarrik galduak izan daitezke. Gainera, toponimoaren lekukoak lirateke hitz honen lekuko zaharrenak, mende erdiz, Orotariko Euskal Hiztegikoa 1596. urtekoa delako.
Etim. Tiene el mismo origen que rom. lobera, por ej.
1. (Lar Sup H, Izt 16; -ri (que cita RS)), luperia.
Atolladero.
Edozein zidorrek dau luparia. RS 367. Burdia luperian sartuta gelditu zalako. Eguzk GizAuz 70.
2. "Luperia "(V-arr-oroz-m), corrimiento de tierras" A.
Premuntegi toponimoa
Premuntegi da Loiuko toponimo bat, bi toponimo eratorriren bitartez ezaguna, Premuntegigoiko baserria eta Premuntegiko iturria. Izendegi ofizialean XX. mendeko lekukoetan Preguntegi aldaera baino ez dago. Baina aldaera gehiago daude XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Preguntegui [N, TO]Egoera zaharra argitzeko, beste liburu baten laguntza erabakigarria izan da, Repartimientos y Foguera-Vecindario de Bilbao (1464-1492) agiri bilduman Premuntegi nagusi da, 1470. urtea eta geroko agiri batean, 118. or.: Taresa de Premuntegui. 171. or.: Juan de Premuntegui eta 178. or.: Sancho de Premuntegui. Beste agiri batean 1473.-1475. urteen artekoan berriro izen berberak ditugu, 222. or.: Teresa de Premuntegui. 271. or.: Juan de Premuntegui eta, azkenik, 278. or.: Sancho de Premuntegui.
Pregunttegui (la casa de) [Zabalora (varrio de)], Lujua, a.1704, FogVizcayaMs.
Premuntegui (la caseria de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premuntegui y Acharris (varrio de), Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premunteguy_Vecoa (la caseria de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premuntegui_Goicoa (la caseria de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745,
FogVizcayaMs.
Preguitey_Uecoa (la casa de) [Berria (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Preguitey_de_Arriba (la casa de) [Berria (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Premuttegui_de_Abajo (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Premuttegui_de_Arriba (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Premuntegui [N, NO]
Premuntegui (Antonio de) [Premuntegui_Goicoa (la caseria de)] [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premuntegui (ynquilino) (Juan de) [Eizaga (varrio de)], Galdacano, a.1745, FogVizcayaMs.
Premunteguy (ynquilino) (Dom(ing)o de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premutegui [N, NO]
Premutegui (ynquilino) (Juan de) [Gorosibay (barrio de)], Galdacano, a.1704, FogVizcayaMs.
Bi azalbide daude eta lehenik, egiantz gutxienekoa aurkeztuko dugu, toponimoak bi elementu izango zituen, premu eta muntegi, mintegi hitzaren aldaera. Baina oztopo oso handia dago, premu ez da erabili izan euskararen sartaldean. Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Nafarroan erabili zen, primu aldaeran XIX. mendera arte. Beraz premu hitzarekin bi oztopo nabarmen ditugu.
Azken azalbidea eta sarrera honetan hobetsita, bi elementu ere izango ziren, bukaeran -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan eta oinarrian antroponimo bat izango zen, Ermodo eta Ermotegi toponimoetan izan daitekeena. Hala ere, hauetarako Vermudo edo Vermut proposatu baziren, Loiuko toponimorako Vermundo izango zen egokiena, hau da, azkenaurreko silaban sudurkari bat zeukan aldaera. Bide batez, antroponimo honen aldaera ugarien artean Bermun ere bada. Hori izan liteke toponimoa sortzeko egokiena: Bermun + -tegi > *Bermuntegi > Premuntegi?
Toponimoan aldaketa batzuk izan ziren eta beharbada deigarriena da hasierako silaban gertatutakoa, dardarkaria lekuz aldatu zelako, ber- > bre- eta ondoren herskaria ahoskabetu zen, beharbada atzizkiaren hasierako herskariaren eraginez.
lunes, 17 de noviembre de 2025
Ermotegi toponimoa
Ermotegi da Urnietako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Ermotegui (1857). XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ERMOTEGI (prop.) 1713 Oztaran ballara, UrnietaBaina liburu berean beste bi lekuko daude, biak baserriak, Usurbil herrikoak:
ERMOTEGI AUNDI (prop.) San Esteban de Urdaiaga ballara, UsurbilAzkenik, beste lekuko bat askoz zaharragoa dago, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa: Ermotegui andia, Usurbil.
ERMOTEGI TXIKI (prop.) San Esteban de Urdaiaga ballara, Usurbil
Toponimoak, gutxienez, 400 urte ditu eta ziurrenik gehiago. Elementuak zehazterakoan, argi dago bukaeran -tegi atzizkia dagoela, baina hasierako ermo- iluna da. Hala ere, blog honetan dago hasiera bera duena, Ermodo toponimoa. Honetarako Vermudo antroponimoa proposatu genuen eta Ermotegirako ere egokia izan daiteke. Bietan hasierako herskariaren galera gertatu zen baina Bizkaiko Ermodok horzkari ahostuna du Ermotegi toponimoan ez bezala. Beharbada Vermudoren aldaera bat erabilia zen, Vermut, esaterako.
Beste aukera bat dago, irmo hitzaren aldaeren artean ermo dago eta ez zen zaila izango izengoiti bihurtzea.
Ermodo toponimoa
Ermodo da Durangoko kale bat baina aurreko mendeetan inportanteagoa izan zen. Horrela, Juan Ramón Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuan bi aldiz aipatua da, biak bigarren liburukian, lehena 43. orrialdean:
Los barrios o arrabales [de Durango] que hay extra muros son el de Curutciaga, Inchaurrondo, Piñondo y Hermodo.Bigarrena 47. orrialdean:
El vecindario de la villa asciende a 320 fogueras; las casas parroquianas a 398, esparcidas en la forma siguiente: 57 en las barriadas de Orozqueta, Zabalarra y Murueta, una de ellas en el vecindario de Abadiano y 12 en el de Yurreta; 128 en Curuciaga, Inchaurrondo, Piñondo y Hermodo; y 213 en el casco o intramuros...Iturrizaren lana XVIII. mendearen bigarren erdikoa eta eta urte bertsukoa da Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuko aipua:
Ermodo [N, TO]Lekuko zaharragorik ez da eskuratu baina ziurrenik askoz zaharragoa da, kontuan izanik toponimoaren iluntasuna. Uste badugu mendeen joanean aldaketak gertatzea erraztuko zela azalbidea argiagoa izango da. Erdi Aroaren lehenengo mendeetan germaniar jatorriko antroponimo ugari agertu ziren euskal lurren inguruan eta askotan barruan bertan. Hauetako bat Vermudo zen, aipatua eta azaldua J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval liburuan, 537-538. or.:
Ermodo (barrio de), Durango, a.1798, FogVizcayaMs.
Ermodo (uarrio de), Durango, a.1876, FogVizcayaMs.
Vermudo (m.)Durangoko toponimoan ezberdintasun batzuk daude baina lehenik antroponimoa zehaztu beharra dago eta hori Vermudo izan zen eta ez Veremudo. Vermudo > Ermodo bilakaeran bi aldaketak baino ez dira beharrezko, hasierako herskariaren galera eta bokal asimilazioa, u-o > o-o. Biak ulergarriak euskal lurretan, alde batetik Vermudo izen arrotza zen eta beraz, euskal hiztunek egokituko zuten eta ondoren, toponimoa sortu zenetik papereratu arte mendeak igaro ziren eta horrek eragina izango zuen toponimo horretan.
[...] Origen: Del nombre hispáno-gótico UER(E)-MUDUS, UER(E)-MUNDUS (HGNB 298).
Vermudo debió de ser en Asturias un nombre relativamente frecuente desde el siglo VIII y durante toda la Alta Edad Media, a juzgar por los numerosos testimonios transmitidos por los diplomas conservados. El primer asturiano así llamado del que se tiene constancia es Vermudo, rey de Asturias en el siglo VIII (789-792), mencionado a posteriori en la diplomática como Ueremudi a.876(s.13) CDCatedralOviedo 1,43 n°10; anterior a esta mención, aunque en referencia a un personaje posterior, es Ueremudus a.812(s.11) CDCatedralOviedo 1,8 n°2; en un documento original este nombre se constata desde Ueremudus presbiter a.889(or.) CDCatedralOviedo 1,47 n°12. Su condición de nombre real, primero en la propia Asturias y luego en León, pudo ser un factor importante para su popularización en la época, que garantizó su pervivencia hasta los últimos siglos del Medievo, a lo que debe añadirse la existencia de un Santo Veremundo, abad de Irache, cuyo culto popular, no obstante, parece limitado al Reino de Navarra (BiblSanctorum 12, 1030-1031)
miércoles, 12 de noviembre de 2025
Arrankurri toponimoa
Arrankurri da Abadiñoko kale izen bat. XVIII. mendeko lekuko gehiago daude, izen bera dutela, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Arrancurri [N, TO]Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko oso antzeko bat aurkitu da, XVI. mendekoa:Herri berekoak izanik, toponimo beraren aldaeratzat hartu daiteke. Baina ezberdina denez, galdera sortzen da, zein da aldaera jatorrena, Arrankudi ala Arrankurri? Sarrera honetan Arrankudi lekuko zahartzat hartuko dugu eta Arrankurri izen berriagoa litzateke, bilakaera erregularra ez bada ere. Arrankudi izenak badu bere aldeko datu bat, Arrankudiaga toponimoa. Azken honetan, -aga atzizkiaz gain, beste bi elementu ikusi genituen, *Arranku ustezko antroponimoa eta huri. Gero toponimoa sortu ondoren dardarkari disimilazio bat gertatuko zen, rr-r > rr-d. Bestelako aldaketarik gabe, toponimok iraun du. Abadiñokoa antzekoa izango zen, *Arranku + huri > *Arrankuri > Arrankudi, baina gero beste urrats bat jasan zuen, beharbada Arrankudi ez zegoen erabat finkatua eta *Arrankuri berreskuratu zuten eta azkenik dardarkari asimilazioa izan zen eta biak berdindu ziren: rr-r > rr-rr. Bilakaera hau, lehen adierazi bezala, ez da batere ohikoa baina eskura dauden datuak kontuan hartuz, hauxe da azalbide egiantzekoena.
Arrancurri (la casa de) [Traña (cofradia de)], Abadiano, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796 [Fogvizc/-]
Arrancurri (la caseria de), Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiago beharrezkoak dira proposatutako bilakaera berresteko, batez ere XVI.-XVIII. mendeen artekoak, edo lehenagokoak.
Zintururi toponimoa
Zintururi da Etxebarriko auzo bat. Informazio gehiago agertzen da Asier Bidarten Etxebarriko toponimia liburuan, 86. or.:
Ikus daitekeenez, lekuko zaharrik ez du, zaharrena 1930-32. urteetakoa baita, Cintuduri forma duela. Gerora Cinturi (1951) eta Zintururi (1958) aldaerak hartu izan dira, baita Zintzuri (1978) ere.Aldaerak kontuan izanik, aldaera jatorrena Zintuduri izan daiteke, Zintururi ahaztu gabe. Ezin da ahaztu toponimoak, gutxienez, bazeukan 500 urte baino askoz gehiago lehenengo lekukoak bildu arte. Beraz, aldaketarako aukera handia izan da. Dena den, oraindik -uri bukaera agertzen da. Aipatzeko beste bi ezaugarri baditu toponimo honek, izenaren bokal guztiak altuak direla, eta horrek adieraz dezake asimilazio joera indartsua izan dela eta bokaletan aldatzeko aukera kontuan hartu beharra dagoela. Bestetik, /nt/ fonema bikotea ez da batere ohikoa eta horrek, bokalekin ez bezala, ezaugarri zaharraren aztarrena erakuts dezake. Beraz, ZVntVr- formako antroponimoa bilatu beharra dago, jakinik r-r > d-r bilakaera gerta zitekeela. Izen egokiena zalantza handirik gabe, Zentol izan daiteke, Erdi Aroan izen ezaguna, Centullus latinaren ondorengoa.
Zentol antroponimoaren lekuko batzuk, Colección Diplomática del Concejo de Segura (Guipúzcoa) (1290-1500). Tomo II (1401-1450) liburutik jasoak:
Çentol, carneçero, 90. agirian, 1401. urteanProposatutako analisia zuzena balitz, Zentol + huri genuke toponimoaren egitura, oinarriaren bi bokalak aldatuko ziren, eta, beharbada hasierako *Zentol(h)uri aldatuko zen, *Zentoruri bihurtuz. Gero r-r > d-r disimilazioa gertatuko zen, Arrankudiaga toponimorako susmatu bezala. Egungo Zintururi beharbada Zintuduriren aldaera berantiarra izan liteke, baina hau ez da nahitaezkoa. Bokaletan asimilazioa gertatu da, huri elementuaren eraginez ziurrenik. Hala ere, Centullo erdal aldaera ezaguturik, *Zentul izatea ez litzateke ezinezkoa, baina ez beharrezkoa.
Pero Çentol de Masquiaran, 94. agirian, 1402. urtean
Çentol de Asesayn, 94. agirian, 1402. urtean
Lope Çentol de Yraegui, 145. agirian, 1426. urtean
Pero Çentol de Bicunna, 149. agirian, 1426. urtean
Çentol Peres d'Oria, escrivano del Rey, 165. agirian, 1433. urtean
lunes, 10 de noviembre de 2025
Lekanduri toponimoa
Lekanduri da Orozkoko auzo bat. Jakinik Orozko eta Zeanuri herrien artean badela Lekanda izeneko mendia, analisia Lekanda + huri izatea ez litzateke harritzekoa. Baina lekuko zaharrenek egoera nahasten dute, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Lekanduriz gain, Lakenduri eta Lekenduri deituren lekukoak aurkitu dira. Ordena alfabetikoan, jarriz, Lakenduriren 21 lekuko aurkitu dira, zaharrenak 1556. urtekoak, hauek zaharrenak dira:
Lekandurirenak askoz gehiago dira, 99 lekuko eta zaharrena 1557. urtekoa da:Azkenik, Lekenduri ere izan zen, baina bost lekuko baino ez ditu, agerpen data beste urtekoen bertsukoa da:Hauekin batera, beste bat dago, zaharragoa, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuko Pedro de Lequenduri, 23.agirian, 1518. urtean.Beraz, hiru aldaera badira, eta guztiak toponimo bakarrari dagozkio. Bat jatorrena izan beharko zuen eta besteak horretatik sortuak. Irizpide kronologikoak ez du balio, guztiak garai bertsukoak direlako. Baina jakinik huri izenaren aurrean antroponimo bat agertu ohi dela, lehentasuna Lakenduri-ri egokituko litzaioke. Oinarria Lakendi PI ezaguna litzateke eta Mitxelenak aztertu zuen bere El genitivo en la onomástica medieval lanean:
En cuanto a Laquentize (Lequentize), se conservó en Navarra, como lo demuestra un documento no fechado de Irache, donde se lee «agrum quem vocitant Belasco Laschentiztegia a limite de Belasco Laquentiz». Tampoco ofrece dificultades su derivación de Laquenti que se encuentra, aunque al parecer como patronímico, en el documento de Oña del año 944 que se acaba de citar: Garcia Laquenti. Su etimología tampoco ofrece dudas si recordamos el nombre Placenti que ocurre con frecuencia en el Becerro de Cardeña, por ejemplo.Beraz, Lekanduri eta Lekenduri aldaerak lirateke. Lekuko gutxien dituena Lekenduri da eta aldaketa bakarra, bokala, Lakenduri > Lekenduri. Ziurrenik bokal asimilazioa gertatuko zen. Lekanduri toponimoak bokal metatesia jasan omen zuen, a-e > e-a. Arrazoiren bat bilatzeko, Lekanda toponimoan egongo litzateke, Lakendi antroponimoak mende batzuk iraun zituen baina Erdi Aroaren bukaera aldean jada ez zen erabiltzen; beraz, Lakendi eta Lakenduri izenen arteko harremana moztu zen eta toponimoari aldaketak gertatzeko bideari aukera ireki zitzaion. Batetik, bokal asimilazioaren bitartez, Lekenduri, esanahirik gabe geratu zena. Beste aldetik, Lekanduri, non toponimo hau eta herri bereko Lekanda loturik geratu ziren.
Garinduri toponimoa
Garinduri da Urkabustaizko aurkintza bat. Mendi aldekoa da, eta beharbada horrek azal dezake Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan ez egotea.
Lekuko zaharrena XV. mendekoa da, 1445. urtekoa, Sancho Ruys de Garindury morador en Murguia (Honra de hidalgos, yugo de labradores, 92. or.). Ez da lekukorik bildu gaur egungoen arte, eta hauetan, aldaera zaharrari eutsi diote, inolako aldaketarik gabe.
Izenaren analisia egiteko, aukerarik sinpleena Garindo + huri litzateke, Garindo PI litzateke Galindo ezagunaren euskal aldaera, bokalarteko l > r bilakaera jasoa duena. (Erdi Aroko lekukoen artean, nafar bat: Garindo Sansoiz, Iratxe, 51. agirian, 1072. urtean).
Ezin alde batera utzi Galindo + huri ere ezinezkoa ez dela. Horrela *Galinduri sortu eta ondoren urkarien asimilazioa gertatuko zela. Baina jakinik Garindo bazela, ez luke inolako oztoporik uste izateko euskal aldaera erabili zutela euskal toponimo bat sortzeko. Euskal toponimoetan euskarara egokitutako antroponimoa aurkitzea normalena litzateke, beraz, Enekuri toponimoan Eneko, eta ez Íñigo. Hala ere, Ellakuri diferentea izan liteke, oinarria Bellako izango zelako eta ez Belako, Belakuri toponimoaren sarreran azalpena.
viernes, 7 de noviembre de 2025
Erkoles toponimoa
Erkoles da Zornotzako baserria eta auzoa; toponimo eratorri bat du, Erkolesaldeko basoak.
XVIII. mende osoa hartzen duten hiru lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Hercoles [N, TO]Toponimoan antroponimo ezagun bat dago, Herkules, Herakles greziar heroiaren erromatar izena, hau ere apur bat aldatua, Hercoles aldaera erabiliz.
Ercoles (la cassa de) [Dudea (cofradia de)], Echano 18.1796, FogVizcayaMs.
Ercoles (la taberna llamada de) [Dudea (cofradia de)], Echano, a.1745, FogVizcayaMs.
Hercoles (la cassa de), Echano, a.1704, FogVizcayaMs.
Erdi Aroan ere ezaguna izan zen eta horrela, Lope Garcia de Salazarren Bienandanzas e fortunas liburuko aipuak, 1475. urte ingurukoak. Liburu honen atal batzuetan agertzen da. Lehena 2. liburuaren bukaeran aipu luzea dakar:
Aquí se acaba el libro segundo de los veinte e çinco libros que Lope Garçía de Salazar fizo en esta Istoria de las bienandanças e fortunas, estando preso en la su casa de Sant Martín, e comiénçase el terçero libro, en que fabla de la puebla e fundamiento de la noble çibudad de Troya, desde Dardanio, su primero rey que la fundó e pobló; e de las destruiçiones primeras que los esparcos e el rey Arbeco en ella fizieron en el enreinamiento de los reyes Enconio e Tronus; e de la terçera destruiçión qu'el noble cavallero Hércoles de Greçia en ella fizo e de la muerte de Laomedón, qu'él mató; e del linaje de Jasón e de los fechos que en la isla de Colcas sobre la lana dorada fizo; e de la sabia Medea e de las sus crueldades; e de los estraños fechos que el dicho Hércoles fizo en Greçia e en todas las otras partidas del mundo fizo e de la su cruel e desaventurada muerte; e de cómo se mató Daimira, su muger, por ella; e de cómo el infante Príamo después reinó en Troya, reparó e avolliçió; e del naçimiento de Paris e del consejo qu'el rey Príamos ovo con los suyos; e de cómo Paris traxo a la reina Helena de Greçia; e de cómo los griegos venieron sobre la çibudad de Troya e de las naos e prínçipes que allí venieron. E comiénçase en fojas XXXVII.Hurrengo bi liburuetan (kapituluetan) ere agertzen da, Hercoles aldaerarekin. Izena ezaguna zen euskal lurretan eta horren erakusgarria da Zornotzako toponimo hau. Bide batez, interesgarria da Hercolesen aldaera, badakigu nahiko zaharra dela eta garai batean Herkules izenak ordezkatu zuela. Toponimoa, ziurrenik, hori gertatu baino lehenagokoa da.
Ellauri toponimoa
Ellauri da Zeanuriko baserria eta biztanlegunea, toponimo eratorri bat du, Ellaurikolarrea izeneko tontorra. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVII. mendekoa da, Ellauri (1670).
Toponimoa deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bukaeratik lekukoak agertzen dira:
Toponimoa oso egonkorra izan eta ez da aldaketarik aurkitu azken 40 urteetan. Beraz, analisia izen horretatik hasiko da eta agerikoa da bi elementu dituela, bukaeran huri izena, Zeanuri toponimoan bezala eta oinarrian oso ohikoa da antroponimo bat izatea eta aukerakoena Bella litzateke, Vigila germanikoaren aldaera bat, A. Irigoienen De re philologica linguae uasconicae V liburuan aipatua:
Belaco a.1072 GzMorenoBRAH (35) 197ss., frente a la extendida forma masculina Bela, la cual alterna con Bella, ambas reducción de la visigótica Vigila, véase Domno Belati en (+-ti). Como señala Julio Caro Baroja (36), el libro del linaje de la casa de Ayala, refiriéndose a la época de Alfonso VI, año 1076, en que parece que existió el primer señor del valle alavés así llamado, afirma lo siguiente: "E los que vinieron a poblar la tierra de Ayala, dellos eran vascongados, e dellos latinados. E los vascongados llamaron a este don Vela JaunVelaco, e los latinados Don Belaco".Hala izan bazen, aldaketa bat gertatu zen, hasierako herskaria galdu zelako. Gertaera hau ohikoa da b- hasiera duten hitz batzuekin. Gogoan hartzekoa da Ellakuria toponimoa, aztergai den toponimoarekin oso lotura handia duena eta bilakaera bera jasan zuena, herskari ezpainkaria galduz, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azaldua:
147. —bele, bela «cuervo» [...] Para Vigila, Veila, Vela, patr. Veilaz, etc., remito a Menéndez Pidal, Orígenes § 142. No creo que haya que descartar la posibilidad de que cast. bellaco sea un diminutivo de este antropónimo. Así vizc. Ellacuria (hay también Ellacuriaga) seria el equivalente de Villa Bellaco en doc. leonés de 1073.
miércoles, 5 de noviembre de 2025
Belakuri toponimoa
Belakuri da Lezamako baso bat. Badu toponimo eratorri bat, Belakuriko iturria. Lekukoa bakarra eta gauregungoa. Horrek analisia zailtzen du, eta zalantzazko bihurtzen, baina toponimoaren egitura argiak, beharbada, forma zaharrari eutsi dio. Alde horretatik toponimoa gardena da, Belako PI + huri > Belakuri, aldaketarik gabe. Belako ez da lekuko ugariko izena, baina badu nahiko zaharra den bat, harri gaineko idazkun batean, Basauriko Finagako nekropolian aurkitua. Testua, Belaco Filius, IX.-X. mendekoa (Azkarate & Garzia, 1996, 166-168 orrialdeetan).) Lekuko baliotsua da Lope García de Salazar-en La Cronica de Vizcaya liburuan XV. mende erdikoan idatzitakoa (Gandarias, 1986, 55):
E los que vinieron a poblar la tierra [Aiara] eran d’ellos bascongados e d’ellos latinados, e los bascongados (2) llaman a don Bela don Belaco, e los latinados don Bellaco, e fisole conde el rey e llamáronle el conde don Bela, e éste pobló la tierra e aforóla.Beraz, García de Salazar-en arabera, euskaraz don Belaco zena, don Bellaco zen erdaraz. Interesgarria da Laudioko Ellakuri toponimoa, oinarrian, antza denez, Bellako duelako. Nahiz eta bi toponimoak euskaraz sortuak izan, batean Bellako erabili zen eta bestean Belako, beharbada Laudio aldekoa arkaismoa da. Dirudienez, Bizkai aldean Belako izena nahiko erabilia izan zen, toponimo batzuen oinarria delako, Belakoerrota goikoa eta Belakotegi toponimoak, blog honetan aztertuak.
Begiuri toponimoa
Begiuri izan zen Arabako toponimo bat, Zuia ingurukoa, bildutako lekuko guztiak han kokatzen direlako. Badirudi gaur egunera arte heldu ez dela. Lekuko guztiak pertsona izenetakoak dira, ez lekuari erreferentzia egiten diotenak. Toponimoaren bilaketa izan da, ondoriorik gabe; adibidez, ez dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan.
XV. mendeko lekukoak ditugu, bi iturritik jasoak. Honra de hidalgos liburukoak dira Pero Sanches de Veguiury morador en Ameçaga, Pero Sanches de Veguiury morador en Urabiano, Martin de Veguiury morador en Urabiano eta Juan Dias de Veguiury morador en Urabiano, 92. or., 1445. urtekoak.
Hurrengo mendekoa da Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuko Pedro de Beguiuri, 23. agirian. 1518. urtekoan, 273. or. Agiri berean Pedro de Urguiuri izeneko bat dago liburuaren orrialde batzuk aurrerago (23. agirian, 1518. urtekoan, 280. or.), baina biek pertsona izen berdinez inguraturik agertzen direnez, nahiko argi dago gizon bera dela eta <Urguiuri>, ziurrenik, kakografia dela.
Lekukoetan ez dago aldaerarik eta, beraz, Begiuri formatik azterketa hasi beharra dago. Alde batera utzi dugu begi + huri analisia, formaren aldetik ez luke inolako aldaketarik eskatuko baina alde semantikotik ez du zentzu handirik. Horrela, oinarrian antroponimoa dagoelako hipotesiarekin lana egin beharra dago. Erdi Aroko antroponimoen zerrendari behakoa eman eta beg- hasierako izen ezaguna bada, Vegila germanikoa, hain zuzen. Izen horrek aldaera ugari baditu, gutxienez, Vigila, Veila eta Vela. Eta beharbada Beira, 175. agirian, 1169. urtean), hapax bat Nafarroako lekukoetan. Toponimoaren formari hobekien egokitzen zaiona Vegila litzateke, baina Beira izenak aukera ematen du *Begira zaharrago bat oinarria izateko. Beraz, Vegila egokitu gabea edo *Begira, bokal arteko l > r araua betea duena baina lekukorik utzi ez duena, nahiz eta Beira-k bere aukera erakutsi. Vegila zein *Begira, toponimoa osatzerakoan ez ziren geratu aldatu gabe, *Begilauri edo *Begirauri, /a/ galduko zuen eta ondoren /r/ edo /l/ galduko zuten azkeneko dardarkariarengatik, disimilazioz.
Nahiz eta toponimoaren kokapen zehatza ez jakin, lekukoek Zuia aipatzen dute, eta zaharrenek Urabiano, egun leku despopulatua. Begiuri egon zitekeenetik ez oso urrun, Amurrioko udalerrian badira Biguri eta Bigurizabal toponimoak. Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan, 502. or.:
VIGURI, caserío de Lezama.Larrinbe eta Lezama dira Amurrioko eremuak, Zuiatik nahiko hurbil. Biguri deituraren bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gehienak Urduña eta Amurriokoak dira, lehenengo lekukoa 1508. urtekoa da:Begiuri ere bilatu da baina oso lekuko gutxi aurkitu dira, lau guztira, zaharrena XVI. mendekoa baina beste hirurak hurrengo mendekoak:Begiuri > Biguri bilakaerak ez du oztoporik, areago jakinez gero Zuian bertan XVI. mende erdialdean badela Biguri-ren aztarrena Eliz artxiboetan. Beraz, baditugu bi toponimo, Begiuri eta Biguri, bata Zuiakoa omen zen, bestea Amurriokoa, eta bi herriak elkarren artean hurbil daude. Azalpen bat bilatzeko, Zuian bazen Begiuri toponimoa, Biguri bihurtu zena eta gero desagertu, eta gerora Amurrion Biguri deitura toponimo bihurtu zen? Amurrioko toponimoaren lekuko zaharrak beharrezkoak lirateke azalpen zehatzago bat aurkitzeko. Hala ere, Biguri oso aspaldikoa da Amurrion, XVI. mendean agertzen delako eta Begiuri oraindik bazegoen Zuian hurrengo mendean. Dena den, beste aukera bat izan liteke bi toponimo hauek hasieratik bereizirik sortu zirela, nahiz eta jatorri bera izan, Vegila zein *Begira eta huri. Amurrion bilakaera azkarra izan eta Biguri bezala finkatu zen eta Zuiakoa Begiuri izan zen mendeetan eta azkenean galdu zen.
VIGURIZABAL, término en Larrimbe.
lunes, 3 de noviembre de 2025
Atamauri toponimoa
Atamauri da Errioxako herri hustua, Haroko udalerrian. Mitxelenaren Onomástica y población en el antiguo reino de Navarra lanean lekuko zaharrak eta informazio etimologikoa daude:
Mientras en la comarca de San Miguel de Pedroso no han aparecido nombres vascos de lugar mayor —o, si han aparecido, estaban más latentes que patentes, como ya se ha señalado—, aquí sí ocurren, y hasta con cierta abundancia. Bastará con remitir a los nombres en -(h)uri, que enlazan con sus análogos en la orilla alavesa del Ebro. Hay, por lo menos, Bardahuri (91, 1025), Blascuri (269, 1087) o Bascuri (271, 1089) (20), Gipuzauri (187, 1067), Hatumanhuri (217, 1075) [...]Mitxelenaren lekukoari beste lekuko bat gehituko diogu, XII. mendekoa, Colección Documental de Santa María la Real de Nájera. Tomo I (siglos X-XIV) liburutik jasoa, Gonzalvo Nunez de Atomanori, 39. agirian, 1124. urtekoa.
Para el primer elemento de Hatumanhuri, cfr. sennor Alvaro Scemenoz de Atumani (174, 1055, in locum quod dicitur Cerraton), o mejor acaso, Obtheman, Autemani, nombre de testigos en documentos de Cardeña (Becerro gótico de Cardeña, XXIII (Rubena, 945), CXIII (San Julián, 971)). Aunque esto no tiene importancia alguna en el contexto actual, el antropónimo no suena a vasco. Acaso se podría decir que tiene aire árabe, si esto no fuera un mero reconocimiento de ignorancia.
Mitxelenak bidea hasia zuen eta hemengo orrietan antroponimoa erakutsi eta aztertuko dugu. Horretarako E. Terés Sádaba-ren Antroponimia hispano árabe (Reflejada por las fuentes latino-romances) lanaren informazioa erabili da. Antroponimoa ez du zuzenean aipatzen baina bai bere patronimikoa, Abotemaniz. Izena bi zatiz osaturik dago, abu 'aita' eta tammam 'osatzen duena'. Hona bi elementuen azalpena, egilearen hitzekin, hasi abu- ‘aita’ hitzarekin (Terés Sádaba, 1990, 134):
1. abEta bukatu tamman 'osatzen duena' hitzarekin (Terés Sádaba, 1990, 153):
Esta palabra ("padre"), generalmente en su forma regente abu y excepcionalmente declinada en genitivo, abi, es el primer constituyente de innumerables nombres personales y geográficos en todas las épocas y puntos del mundo árabe e islámico que tienen estructura de kunya (o sea, un compuesto filionímico que podía preceder o seguir al nombre propio en el sistema onomástico árabe antiguo. Pero no hay que olvidar que muchas kunyas pasaron a funcionar como nombres propios, apodos e incluso como nombres comunes.)
38. tammam
Este viejo nombre árabe ("el que completa") parece reflejado en IM (Gómez Moreno, Iglesias Mozárabes) Temam, y CAU (CAU= Cartulario de Albelda) Munio Abotemaniz.
Arrankudiaga toponimoa
Arrankudiaga da Bizkaiko herri bat eta Zollorekin batera udalerri bat osatzen du. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko Arrankudiaga-Zollo sarreran lekuko zaharrak daude, zaharrena XV. mende hasierakoa dela:
arrancudiaga, anteyglesia de (1416/02/05)XV. mendeko beste lekuko bat dago, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuaren 18. agirian, 1450. urtekoan:
arrancudiaga (1798)
arrancudiaga (1800-1833)
Ytem, mando a la obra de la yglesia de Santa Maria de Arrangudiaga quinientos marabedis.Aldaketa bakarra dago, sudurkari ondoko herskari belarea ahostundu da, joera orokorra baina toponimo honetan gailentzea lortu ez zuena.
Beraz, analisi etimologikoa Arrankudiaga formatik hasi behar da. Bukaeran -aga atzizkia dago eta geratzen deneko zatian bi elementu izan daitezke, bigarrena huri izan liteke. Hala izan bazen, jatorrizko formatik aldaketa bat gertatu zela susmatu behar dugu, r-r > d-r disimilazioa, bizkaieran gertatu ohi dena, cf. bedar 'belar', edur 'elur'. Hala azaldurik dago Mitxelenarenean, FHV tesian, 315. or.:
Excluida la antigüedad de d, que aparece muy tarde y se explica bien por disimilación secundaria, el sonido original pudo ser tanto l como r, suponiendo (véase 17.1) que ambos coexistían en la lengua antigua.)Beraz, *Arrankuriaga izan bazen, izenaren zatiketa egin eta *arrank- + huri + -aga eskuratuko genuke. Lehenengo elementua PI balitz, Franco etnonimo eta antroponimoa egokia izango zen, /f/ galdu eta dardarkariaren aurrean bokal protetiko bat erantsiz: Franco > *Ranko > *Arranko, bilakaera paraleloa arragoa edo arraga izenek jasoko zuten. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan, arragoa hitzaz:
85.- arrago "crisol, cavidad que en la parte inferior de los hornos sirve para fundir el mineral" (Azk.); "horno de beneficiar la vena" (Irigoyen, 26); "el puesto que llaman arragoya, que es donde se labra el hierro..." (Guerra, Ensayo, 518): Arragoa, Arragua. No creo que arrago(a), arragu(a) esté relacionado con la arrugia de Plinio, como piensa J. Caro Baroja (La vida rural en Vera de Bidasoa, 107 n. 1). Es, a mi entender, un representante del lat. fabrica y procede inmediatamente del cast. fragua, y el ap. Arragoa es un equivalente de Frauca, Lafargue, etc. Para la evolución fonética cf. vasc. arraga 'fresa', lat. fragum, fraga. El continuador de arrugia es según toda probabilidad arroi(l). Corríjase arrago por arragoa. Su etimología, tal como aquí se propone, ofrece dificultades. Véase la discusión en Corominas, Diccionario IV, 1069 (s.u. ragua, add.).)Franco antroponimoaren lekukoak ezagunak dira hurbileko onomastiketan, Katalunian, esaterako, IX. mendetik ezaguna da. (Repertori d'antropónims catalans (RAC) I, 298-299. or.:
Fraco, Francho, Franchone, Franchones, Franchoni, Franci, Franco, Francone, Franconi, Francu, Francus, Frangone, Franho, Franko.Francoren jatorria bi aldetatik etorri ahal da, Frank (Francus latinizatua) antroponimo germanikotik edo franco erdal izenetik, dela 'frantsesa', dela 'aske; eskuzabal' esanahia duen hitzetik. J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian, antroponimo honen azalpena, 371-372. or.:
Franco (m.)
[...] Origen: De un antiguo nombre personal germánico FRANK, latinizado como FRANCUS (Forcellini 5, 641). Es probable, no obstante, que se trate de un nombre personal formado sobre un sobrenombre romance previo, bien con el mismo sentido étnico originario (franco "de Francia, francés"), bien sobre la acepción desarrollada secundariamente por el mismo apelativo de 'libre', 'liberal' e incluso "de trato abierto", 'noble, generoso' (DCECH 2,945).