lunes, 31 de enero de 2022

Loperreka toponimoa

 Loperreka da Erandioko larre baten izena eta baita Etxebarriko baserri batena ere. Azken honen lekuko zahar batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Lope Erreca [N, TO]
Lope_Erreca (la casa nueba de), Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.

Loperreca [N, TO]
Lopeerreca (la casa de) [Unamunsaga (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.

Bi lekuko hauetan bi elementuak nabarmenak dira, egungo lekukoetan dagoen bokal fusioa gertatu ez delako eta, horrela, erraz ikusten dira, Lope antroponimoa eta erreka izen arrunta.
Lopaitz eta Loparria toponimoekin arazo bat zegoen oinarria antroponimoa zehazteko, Lop, Lope edo Lopa ziren aukeran zeudenak, baina ziurrenik Lope izango zen toponimo hauetan dagoena. Loperreka, aldiz, ezberdina da, XVIII. mende bukaeran ere jatorrizko izana gordea zelako, nahiz eta gerora bokal fusioa gertatu.

Seroreerreka eta Seroresagasti toponimoak

 Bi toponimo hauek Arrasatekoak ziren, bi lekukoren bitartez ezagunak dira, Arrasateko toponimia liburutik jasoak, 435. or.:

 Bi toponimoen oinarrian izen bera dago, serore, eta azken elementuak askoz ezagunagoak dira, erreka eta sagasti. Serore da serora izenaren aldaera arkaikoa.
Serora hitzaren sarreran blog honetan aztertua izan da eta bere jatorria, latinetik, aipatua. Sarrera horretan 1527. urteko lekuko bat erakutsi izan zen, baina Arrasateko toponimoek lekuko hori lehenago eraman dute serora izenaren lehenengo agerpena, 52 urtetan, hain zuzen.
Laburtuz, bi toponimo horiek, serora izenaren agerpen data aurreratu dute, serore aldaeraren bitartez.

jueves, 27 de enero de 2022

Iraza toponimoa

 Iraza toponimoa behin baino gehiagotan agertzen da Kuartangoko herrian, alorrak eta aurkintzak izendatzeko.
Iraza ere bada Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

IRAZA, labrantíos de Adana, Foronda y Hueto Arriba.
Lekuko zaharrenak, hauek arabarrak ere, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuan daude, I09 izeneko agirian, 1465. urtean:
E desde aquel mojon el camino arriba faza Yraça a otro mojon que pusieron junto en el camino.
[...]
Pero que en el dicho beroçal de faza Chinchetru ni en el dicho çerro e cuesta de faza Helguea ninguna de las partes puedan roçar labrar heredad alguna fasta el camino real que ba desde Yraça faza la dicha villa de Saluatierra...
[...]
E por quoanto fallamos que de vn año poco mas o menos tienpo a esta parte los de Adana e Javregui an partido algunas heredades en el çerro e començando a labrar entre el dicho camino que ban de Yraça para la dicha villa de Saluatierra...
[...]
E por quoanto somos çertificado de los vezinos de Adana e Chinchetru obo quistion e debate deziendo los de Chinchetru que pueden hyr e entrar fasta el arroyo de Yraça con sus ganados e deziendo los de Adana que lo non pueden fazer, sobre que paresçe que obo abido yguoala entre las dichas partes que los de Chinchetru pudiesen llebar los ganados al rio de Yraça, abrebar ende e dar agua e dende boluiesen e no pasasen al termino de Adana...
Toponimoak ez du zailtasunik, iratze hitz ezagunaren aldaera delako. Hitz horrek bi adiera ditu, bata sartaldekoa, landare multzoa izendatzeko eta bestea, sortaldekoa, landarea izendatzeko:
1. (AN, L-ain, BN, Ae, S; SP, Urt II 436, Lar, Aq 678 (AN), Añ (AN), VocBN, Gèze, VocCB.(-aze)Dv (+ h-), H (+ h-), Lcq 176), iratz (Sal, R), iratza, iatze (L, S; Arch VocGr), iretze (AN-ulz, B; h- Ht VocGr 364, Lecl), ietz (AN-gip), irats (R-uzt), igatz (Ae). Ref.: VocPir 595; Alth Bot 8; A (irats, iratze, iatze, ietz), Aezk 120; Lrq; ZMoso 68; Iz IzG 205, Ulz (iretze), R 291; Izeta BHizt (iretze).
Helecho.
[...]
2. (-tzia det. V-gip ap. Etxba Eib; Lh), iratza (A Apend). Helechal. "Fougerai" Lh.
Arabako toponimoen kasuan, adiera bigarrena litzateke. Hitzaren analisia ere erraza da, oinarrian ira landare izena dago eta ondoren, -tza (edo -tze) atzizkia, ugaritasun adierazlea. Adiera hori sartaldean gordeko zen, baina Nafarroa aldean landare bera izendatzeko erabiltzera aldatu zen.
Toponimoaren Erdi Aroko lekukoak nahiko zaharrak dira, eta iratza aldaeraren lehenengo lekukotzat har daitezke, Orotariko Euskal Hiztegian dagoena XX. mendearen hasierakoa delako; beraz, 500 urte baino lehenagokoak dira. Iratze aldaera, aldiz, askoz lehenago agertzen da, Iratxe monasterioaren izena X. mendean badago testuetan jasoa: Sancta Maria de Irach (958).

Urao toponimoa

 Urao da Arratzua-Ubarrundiko toponimo bat, aurkintza bat eta zubi bat izendatzeko.
XVIII. eta XIX. mendeetako toponimo batzuetan Urao dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoak:

URAO, 1750, término de Betolaza.
URAOA, 1768, arroyo y labrantío de Ciriano.
URAOCOSOLOA, 1827, labrantío de Ciriano.
Lekuko hauek baino zaharragoak dira Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuan daudenak, A15 izeneko agirian, 1441. urtean:
... que desde vn mojon que esta çerca del dicho camino que va de la dicha tejeria de Alborcoyn a Herenchun que puede auer del dicho camino al dicho mojon fasta veynte pasadas, e dende fasta otro mojon que esta y a luego commo en medio del dicho termino, yendo fazia el monte de Hurahoa, e dende fasta otro mojon que esta en entrando en el dicho monte de Hurahoa antes que llegue omme a vn arroyo que va por el dicho monte, e dende fasta otro mojon que esta y a luego, yendo por el dicho monte por el çerro de Hurahoa, pasado el dicho arroyo, el qual dicho mojon esta dentro en el dicho monte açerca de vn robre grande e de una haya, e dende fasta otro mojon que fallamos yendo por el dicho monte de Hurahoa faza Demaçabal, vn poco a man derecha del dicho çerro de Hurahoa, el qual dicho mojon es senaladamente vna grande piedra ancha, e dende fazia otro mojon que fallamos vn poco mas a yuso de la peña de Dema, el qual mojon esta dentro en la rayz de vna haya, e dende fazia otro mojon que fallamos en Axpea de Dema, el qual dicho mojon esta en vn hoyo vaxo, e tiene ençima vna grand rayz seca de vn robre.
Lekuko hauetan grafia aipagarria da, beti Hurahoa agertzen delako. Zalantza izan daiteke lekuko hauetan hasperena den ala ez, baina testu berean Axpea dago, haitz + -be + -a bezala analiza daitekeena, eta honetan ez da hasperenik islatu.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, ur + aho dela ematen duelako, beharbada 'iturburu' esanahia duena. Testuan bertan agertzen da aipatua behin eta berriz erreka bat dagoela, Hurahoa toponimotik hurbil.
Urao toponimoa hitz elkartua da, baina ez oso zaharra, ur osorik gorde delako, aldaketarik jasan gabe.

lunes, 24 de enero de 2022

Burgalaitz eta Burgalmendi toponimoak

Biak Arabako leku izenak, beharbada hori esanguratsua izan daiteke analisi etimologikoa egiteko orduan.
Burgalaitz da Donemiliagako tontor baten izena, lekuko zaharrik ez da eskuratu baina toponimoa, arazorik gabe, bi zatitan bana daiteke: burgal- eta haitz.
Burgalmendi toponimoa bi lekukoren bitartez ezaguna da, zaharrena Erdi Arokoa da eta Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko B24 izeneko agirian, 1493. urtean dago:

E que, otrosy, los de Axpuru en los dichos montes de Mendieta que non corte madera nin fagan tala, pero desde la estada de Mendieta commo va el camino arriba a Oñati por la esquina arriba derecho a Osaculoeta, dexando al monte e terminos a man esquierda a lo otro de Larrea e de Heredia como esta amojonado delante Arrilucea a Burgalmendy fasta el ryo de Vrdaola se parte el termino de Axpuru e Mendieta...
Dirudienez, toponimoa bizirik zegoen XX. mendearen erdiko aldean, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan agertzen delako, zerbait aldaturik:
BURGAMENDI, alto de Larrea.
Lekuko zaharrak lehentasuna badu, Burgalmendi da aztertzeko izena. Burgamendi, ongi jasorik badago, albokoaren galera jasan omen du. Fenomeno hori ez da ohikoa, baina aleren bat ezaguna da, mutiko izenaren aldaera zaharrena mutilko da, hau da, mutil + -ko, atzizki txikigarria.
Burgalmendi aldaera jatorrena bada, burgal- + mendi bezala analiza daiteke. Beraz, bi toponimoetan burgal- hasiera dago, ezezaguna. Bada, dena den bilakabide ezaguna euskarazko hitz batzuen eratorpenenan, bukaerako silaban dardarkaria badago, alboko bihurtzen da, cf. euskara > euskal-. Fenomeno bera blog honetako Gazalbide toponimoan gertatuko zen, gatzari > ga(t)zal- bilakaera izan zelako. Beraz burgal- aldaeraren atzeranzko urratsa egin eta burgari hitza ager daiteke, euskarazkoa izan arren euskal testuetan agertu gabe dagoela:
(burgari).
Onom.: Con la vinna de Domingo Burgari. (1283) Arzam 186 (y Domingo Burugari en el mismo doc.) Johan Burgari. (1366). Ib. 186.
"Burgare, vecino que hace por renque la guarda del ganado y prenda en los panes (Cerio, 1634) [...] burgari (Junguitu)" LzG. "Vecino que gratuitamente turna como guarda de campo en los lugares pequeños" Baraib Voc (ap. DRA). "Burgari, guarda rural, guarda de campo" PMuj. Cf. burgu.
Hitz horren egitura argia da, burgu > burga- + -ari > burgari. Eta, ikertutako toponimoek erakusten dutenez, burgari > burgal- bilakaera izan zen. Toponimoak eta hitzaren lekukoak bat datoz erabilera eremuari dagokionez, emandako etimologiak sendotuz.

Lopeolanea toponimoa

 Lopeolanea da Errenteriako etxe baten izena. Toponimo honen informazioa Errenteriako udalaren web gunetik eskuratu da. Honen arabera, toponimoaren lekukotza XVIII. mendean hasten da:

1715 Lopeola
1723 Lopeolanea
1794 Lopeola (C. de arriva)
1794 Lopeolanea (C. de arriva)
1819 Lopeolachiqui
1920 Loperenaldia
Toponimoak aldaera ugari ditu, nagusiak Lopeola eta Lopeolanea dira. Lopeolachiqui, beharbada, toponimo eratorria da, txiki izenlaguna jaso duena. Loperenaldia oso aldaturik dago, dirudienez, toponimoa berrosatu da, Lope + -(r)en + alde + -a bezalako bihurturik.
Lopeola izenean bi elementu daude, Lope antroponimoa eta ola izen zaharra. Lopeolanea izenean -(r)en + -a, gehituak dira, ohiko atzizkiak etxe izenetan.
Toponimoaren bikoiztasun hori Lopegartzienea toponimoan ere badago, hori ere Errenteriakoa.

sábado, 22 de enero de 2022

Lopegartzienea toponimoa

Lopegartzienea da Errenteriako aurkintza bat, eta beharbada, lehenago etxea izan zen. Toponimo honen informazioa Errenteriako udalaren web gunetik eskuratu da. Honen arabera, lehenengo lekukoa Lopegarcienea litzateke, 1728. urtekoa. Mende horretakoa da Lopegarcía (1785). XIX. mendean bi dira lekukoak, bietan izen bera dago, Lopegarcienea, 1819. eta 1821. urteetakoak. Azkenik, Lopegarcía da XX. mendeko lekuko bakarra, 1920. urtekoa.
Toponimoak bi edo hiru elementu ditu, Lope antroponimoa, Gartzia deitura eta, batzuetan, -(r)en + -a, ohiko atzizkiak etxe izenetan.
Toponimo antzekoa da Jaunlopeasteisarana, nahiz eta, itxuraz, antzekotasun gutxikoa izan. Horren analisia luzeagoa da: jaun praenomena, Lope antroponimoa, Gasteiz deitura/patronimikoa eta haran izena, bukaeran artikulua duena. Gartzia eta Gasteiz, dirudienez, oso loturik daude, jatorri bera dutelako, aldaketa bakarra da rtz > st bilakaera izan zela, paraleloak dira bortz/bost, hertze/heste bezalako bikoteak.

miércoles, 19 de enero de 2022

Bizkaondo toponimoa

 Arabako Bizkaondoa toponimo zaharra lau lekuko zaharren bitartez ezaguna zaigu, Erdi Arokoak. Aipatutako lekukoak daude Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko B02 izeneko agirian, 1410. urtean, lehenengo bi lekukoak:

Dixieron que hera comunero el paçer de los ganados dentre ellos desdel çerro de Carracona que comiença de Harbubi fasta la puente de Vizcahondo e fasta el çerro (sic) que pasa por so la dicha puente, por donde taja el camino que viene de Lubiano a Mendixur fasta la dicha puente de Vizcahondo. E pusieron cabo la dicha puente un mojon fasta la puente de Loyate, que le dizen Maestruçubi, fasta el mojon que hende pusieron. Mas, enpero, que tanbien hera suio propio dellos la tierra toda, sin parte alguna de los de Mendixur, desdel dicho çerro de Carracona fasta la dicha puente de Bizcahondo, por donde taja el dicho camino que viene de Lubiano a Mendixur...
Azken bi lekukoak daude E23 izeneko agirian, 1507. urtekoan:
... e sobre çierto quexo e querella que fue denunçiada por Sancho de Mendixur, su procurador dellos, contra Juan Martinez de la Cozina e Pero Ruiz de Lubiano, vezinos de Arbulu, deziendo que avian fecho çierta resystençia de çiertos ganados que diz que hubo prendado el costiero de Mendixur en el dicho prado de Vizcahondoa...
[...]
... e sobre las dubdas e oscuridades que hubo en la sentençia que fue pronunçiada entre los dichos conçejos de Arbulu e Mendixur sobre la pasada a beber las aguas de Vizcahondoa los ganados e almaja de Arbulu...
Toponimoa Mendixur herrikoa zen, zubia eta larrea. Lekuko guztietan hasierako herskariaren aldaera grafikoaz gain ez dago ezberdintasunik, -a artikulua izan ezik. Beraz, Bizkaondo litzateke aztertzeko izena. Toponimoak bi elementu izan ditzake, bizka- eta ondo, beharbada <h> grafiak islapen fonetikoa izan zezakeen, edo gaztelanizko hondo hitzaren eragina izan. Hasierako zatia iluna da, baina aldaketa ezagun baten ondorengo aldaera da: euskal hitz zahar batzuetan, bukaeran dardarkaria dutenak, fonema hori galtzen dute hitz eratorpenean, horrela, hamar - hamabi < hama- 'hamar' + bi, eta abar. Horixe gertatu zen Amabizkar toponimoan, hamar + bizkar analisia zuzena da. Beraz, galdutako dardarkari berreskuratu eta bizkar hitza genuke. Hala bada, badago toponimo bat, elementu berberez egindakoa, Bizkarrondo, Ajangizko baserri baten izena, baita Oiartzungo baserri batena ere. Honetan elementuak gardenak dira, bizkar + ondo. Bizkaondo toponimoan, aldiz, bizka- eratorpen aldaera dago, beharbada hori da antzinatasunaren ezaugarria edo, bestetik gabe, eremu horretan bilakaera horrek luzaroan iraun zuela.
Ezin aipatu gabe utzi beste aukera bat, toponimoaren oinarrian bizkar izan beharrean *bizkai izatea, garai batean "leku menditsua" izendatzen ohi zuen. Hala bazen tarteko /i/ galduko zen bi bokalen artean egoteagatik: *bizkai + ondo > *Bizkaiondo > Bizkaondo. Baina *bizkai duten toponimoak oso gutxi dira, eta dirudienez, hitza aspaldian erabiltzeari utzi zioten.

Gazalbide toponimoa

 Egun, Gazalbide da Gasteizko auzo baten izena.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan badira gazalbide hasiera duten hainbat toponimo:

GAZALBIDE, 1519, labrantío de Betolaza; Id. de Abechuco. Término Ali-Vitoria.
GAZALBIDEA, 1519, fuente y término en Betolaza. 1768, labrantío de Luco. 1600, labrantío de Gamarra Mayor. 1702, íd. de Vitoria. 1719, íd. de Azúa.
GAZALBIDEGANA, 1768, labrantío de Luco.
Erdi Aroko beste bi lekuko daude, zaharrenak, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko A29 izeneko agirian, 1401-1501. urte bitartekoa dena:
Primeramente dezimos (...) prado de Vbiarte, saliendo de Gaçaheta, pasando a Gaçaluidea fasta en la iglesia de Sant Miguell d’Enayo (...) Sant Miguel de setiembre. E, otrosi, que anden los ganados de dicho conçeio de Alegria desde el pra (...) ponemos moiones de piedra en la linde de çerca el camino de Gaçaluide que esta de cara al rio, e des (...) çerca el arroyo del agua que viene de camino a juso, de cara a Alegria.
Esanguratsua da Gazalbide izena Gazeta herritik hurbil izatea, izan ere, bi toponimoetan gatz hitza dago, baina aztergaia den toponimoan hitzak azalpen luzeagoa du. Toponimoak bi elementu lituzke, gazal- hasieran eta bukaerakoa bide ezaguna da. Hemen aurkezten den hipotesiaren arabera, gazal- litzateke gatzari izenaren eratorpen aldaera, euskal- euskararena den bezala. Gatzari hitza bada, nahiz eta lekukotasun oso urrikoa izan:

1 gatzari.
(Lar, Añ).
"Salador" Lar.
Beraz, gatzaren lanetan ziharduena gatzaria zen eta Galzalbide izango zen gatzariek egiten ohi zuten bidea. Ez da toponimo hori Arabako toponimian utzi duen bakarra, Gerardo Lopez de Gereñuren aipatutako liburuan badira gatzari hitza oinarria duten toponimo batzuk:
GAZALITURRI, 1706, labrantío de Mendiola.
GAZARISOLO, término de Gobeo.
GAZARISOLOA, 1713, el mismo labrantío anterior.
GAZARRISOLOA, XVIII, labrantío de Gobeo.
Lehenengoan dardarkari disimilazioa gertatuko zen: gatzari + iturri > *Gatzariturri > Gazaliturri. Edo, Gazalbide bezala, gazal- 'gatzari' + iturri, "gatzarien iturria". Gazarisolo(a) izenak azalpen argia du: gatzari + solo + -a. Gazarrisoloa, kakografia izan liteke, 1713. urteko lekuko zaharra eta XX. mendekoa bat datozelako. Hala ere, zalantzarako lekua bada, nahiz eta txikia izan. Gatz-harri hitz elkartua bada, Gatzarrieta toponimoan azaldua. Gerardo Lopez de Gereñurenean toponimo bera izan daitekeena badago, eta baita beste toponimo bat ere:
GAZARRIETA, término de Gorbea. 1731, labrantío de Azáceta.
GAZARRIZA, 1706, labrantío de Ribabellosa.
Azkena gatz-harri + -tza litzateke, eta Gatzarrieta, gatz-harri + -eta.
Beraz, gatzari -> gazal- aldaeratasuna ongi badago, Gazalbide bezalako toponimoa azaldurik geratuko litzateke, ahaztu gabe Gazaliturri eta Gazarisolo(a), nahiz eta azken honetan bilakaera hori ez izan.

lunes, 17 de enero de 2022

Basail toponimoa

 Basail da Atxondoko baserri baten izena, eta Elorrioko batena ere bai. Badu toponimo eratorri bat, Basailetxebarri, Atxondoko etxola bat.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Basail [N, TO]
Basail (la casa de), Axpee, a.1704 [FOgVizc/-], a.1798, FogVizcayaMs.
Basail (la caseria de), Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Basail (la caseria de) [Gacetta (barrio de en la cofradia de Gacetta)], Elorrio, a.1796,
FogVizcayaMs.
Basail (la caseria de) [Gastea (cofradia de)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Basail (la caseria de) [Nuestra Señora de Gaseta (cofradia de)], Echabarri (San_Agustin de), a.1704, FogVizcayaMs.


Basail [N, NO]
Basail (Antonia de) [Basail (la casa de)], Axpee, a.1704, FogVizcayaMs.
Basail (Bentura de) [Basail (la caseria de)], Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Basail (Domingo de) [Yngunza_de_Suso (la caseria de)] [Arosteguieta (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Basail (Juan de) [Basail (la caseria de)] [Nuestra Señora de Gaseta (cofradia de)], Echabarri (San_Agustin de), a.1704, FogVizcayaMs.
Basail (Juan de) [Urquiza (la caseria de)] [Sagasta (cofradia de)], Abadiano, a.1796, FogVizcayaMs.
Basail (Miguel de) [Legorretta (la caseria de)] [Eytua (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Basail (Pedro de) [Vrquiza (la caseria de)] [Sagasta (cofradia de)], Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.
Basail (inquilino) (Domingo de) [Orosqueta (cofradia de)], Yurreta, a.1704, FogVizcayaMs.
Bassail (P(edr)o de), Elorrio 17.1641, FogVizcayaMs.
Uasail uiuda (Lucia de) [San_Roque (rebal de)], Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Vasail (ynquilino) (Dom(ing)o de) [Oba (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Vasail (ynquilino) (Juan_Ant(oni)o de) [San_Fausto (arrabal de)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du aldaerarik erakutsi azken 300 urteetan, eta horrek adierazten du izena nahiko egonkorra izan dela.
Toponimoaren etimologiari dagokionez, bi azalpen izan ditzake, uste badugu aldaketarik getatu ez dela, basa- 'baso' + hil da analisi sinpleena. Azken elementurako, Makastilla toponimoa adierazgarria izan daiteke, makatz + hil izan daitekeelako.
Beste azalpen bat egin liteke, basa- 'baso' + *bil 'biribil', eta ondoren bokalarteko /b/ galduko zen: *Basabil > Basail. Hala ere, jatorrizko aldaeraren lekukorik ez dago, baina hori ez da oztopo gaindiezina.

Abeletxe toponimoa

 Abeletxe baserri izena ez da ezezaguna Bizkaian zein Gipuzkoan. Bizkaiko hainbat baserri izendatzeko eraibila da Zeanuri-Ubide, Markina-Xemein eta Ermua herrietan eta Gipuzkoan Mutrikuko herrian. Bizkaiko Berrizko herrian, aldiz, auzo izena da.
Bizkaiko toponimoen lekuko zaharrak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Abeleche [N, TO]
Abeleche (la casa de), Yspaster, a.1796, FogVizcayaMs.
Abeleche (la casa de) [Yruleta (barrio de)], Hermua, a.1799, FogVizcayaMs.
Abeleche (la casa titulada), Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Abeleche (la casa y caseria de) [Ydulieta (calle de)], Ermua, a.1796, FogVizcayaMs.
Abeleche (la caseria llamada) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Abelechea (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Abelecho (la casa de) [Yrulieta (barrio de)], Hermua, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoan abeletxe hitza izango genuke, abel- 'abere' + etxe izenez osatua:
abeletxe.
(V, G, AN; Lar in Aq 1346, Añ (V), H), aberetxe (V-m, G), abel-etse. Ref.: A (abeletxe, aberetxe); Etxba Eib.
Establo, redil. "Casa de ganado, borda, abeletxea" Lar in Aq 1346. "Establo, (V), korta, -tea; [...] (V) abeletxea, cuando es separado" Añ. "Étable" H. "Redil, casa de ganado, aparte del caserío" A. "Casa del ganado, un cobertizo abierto por abajo, en él se puede reunir y cebarse el ganado" RIEV 1923, 213. "Es un cobertizo abierto bajo el cual se reúne el ganado y se le da forraje" Ib. 1924, 293. "Majada. Iragorriko abeletxian izan giñan egun artan, en la majada Iragorri" Etxba Eib. Azkue, s.v. aberetxe, cita a Uriarte (Gen 29, 17), pero no hay tal en dicho versículo. v. abeltegi.
Dirudienez zenbait abeletxe, denboraren joanarekin, baserri izatera heldu ziren, abere eta pertsonen bizileku.
Beste aukera bat izan daiteke oinarrian Abel antroponimoa izatea. Toponimoaren egitura litzateke Abel PI + etxe, Barbaraetxe toponimoan bezala, azken honetan Barbara emakumezko izena izango zen oinarria.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Abel antroponimoaren lekukoak bildu dira:

Irudian ikus daitekeenez, oso gutxi dira Abel antroponimoa dutenak, guztiak Hondarribikoak. Horrek esan nahiko luke, izena ezaguna zela baina oso gutxi erabilia izan zela. Horrela, nahiz eta ezinezkoa ez izan, oso aukera gutxi daude aipatutako toponimoetan Abel antroponimoa izateko eta, beraz, litekeena da abeletxe hitza baino ez izatea toponimo hauetan.

sábado, 15 de enero de 2022

Nabea toponimoa

 Nabea da Gautegiz-Arteagako auzo baten zena. Beraz, Bizkaiko toponimoa da.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Nabea [N, TO]
Nauea_Andicoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Nabea_Atzecoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Nabea_Azecoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Nauea_Azecoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Nabea_Aurrecoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Nabea_Aurrecoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Nabea_Aurrecoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Nauea_Aurrecoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du aldaerarik azken 300 urteetan, eta horrek adierazten du izena nahiko egonkorra izan dela. Hitz batez osaturik dago, eta bukaeran artikulua dago. Aldaketa bakarra izan da, aa > ea bokal disimilazioa, ohikoa sartaldeko euskaran. Oinarrian naba izena dago, Naberan toponimoan bezala. Azken leku izen honetan aipatutako disimilazioa ere gertatuko zen, baina honetan bigarren elementua haran zen. Naberan toponimoaren sarreran adierazi bezala, gutxi dira naba hitzarekin sortutako toponimoak Bizkaian, eta Nabea litzateke gutxietako bat.

jueves, 13 de enero de 2022

Eltzegille toponimoa

 Toponimo honen lekuko bakarra dago, XIX. mendearen erdialdekoa. Donostiako toponimia izenburuko lanean aurkitua:

Elceguille (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).
Toponimoa gardena da, eltzegile hitza dago, besterik gabe:
eltzegile.
(Gc ap. A; Urt (-gille), Lar, Añ (G), H), eltze-egile, eltzile.
Alfarero, ollero. "Buccularius, buru eltzegillea, buruko eltzegillea" Urt III 417. "Potier" H.
Erosi zuten diru hartaz eltze egille baten landa. He Mt 27, 7 (EvL elze egile, Lard 449, Ur, Leon, Ir YKBiz 483, Or eltzegil(l)e, Echn eltzile; Lç topinagile, TB, SalabBN untzi egile, HeH baxera egile, Ip lurrezko untzi-egile, Dv baxeregile, Hual ontziegile, Samper ontziegizale, Ol buztinlari, Arriand lapikogiñ). Elzeguillebáten etxéra. LE Doc 235. Jaungoikuaren eskuan dago gizonaren biotza, eltzegilliaren eskuan buztiña bezela. Bv AsL 35. Eltzegille baten pirrila igitu. Or Aitork 327. Eltzegile, oialgile, garazlari, ta orrelakoak ez-aintzakotzat zituzten. Zait Plat 113. Figulus zelako eltzegile apalarena. MEIG VIII 58.
Toponimo honetan lanbide izena etxera ere hedatu zen, beharbada bertan lantegia izango zuelako. Hitzak ez du lekukotza handirik utzi, baina lekuko honek berresten du hitzaren bizitasuna.

Ekogor toponimoa

 Donostiako hiru baserritan dago Ekogor toponimoa. Donostian bi baserri daude, Ekogor eta Ekogortxiki. Eta Hernanin Ekogorberri baserria dago.
Donostiako toponimia izeneko lanean badaude toponimo hauen lekuko zaharrak:

EKOGOR TXIKI: Ecogor-chiquicco-gaztañeribruba (1835, D.U.A.-C-5-II-1715-896), Ecogor menor (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Ecogor chiqui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ecógor-chíqui (58) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Ecogor-chiqui (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Ekogor txiki, Ekoor txiki, Ekor txiki (1989, D.U.T.B.). 64-12-4, m. E-3.
EKOGOR: Ecogora (1566, casa de, C.D.H.A.M.S.S., 224 orr.), Ecogor mayor (1838, casa, N.D.L., 24 orr.), Ecogor aundi (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Ecogor (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ecógor (60) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Ecogor-aundía (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Ekogor, Ekoor, Ekor (1989, D.U.T.B.).64-12-4. E-3.
Lekuko zaharrena Ecogora (1566) da, besteetatik aldentzen dena. Beharbada -a artikulua bukaeran izan zen baina dardarkaria ez zen ongi islatu testuan.
XVIII. mendearen bukaerako hiru lekuko badira, aurreko lanean aipatu gabeak, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 392. orrialdean:
... Ecogor chiqui [...] Ecogor maior [...] Ecogor azpicoa...
Interesgarriak dira Donostiako toponimia laneko azken lekukoak, Ekogor, Ekoor, Ekor (1989), toponimo askoren bilakaeran gertatutako urratsak agertzen direlako, lehenengoan izen osoa, Ekogor, ondoren, bokal arteko belare ahostuna galdu da, Ekoor, eta azkenik, bi bokal berdinak batu dira, Ekor.
Toponimoaren analisia egiteko aldaketa baten beharra dago, hegi izenak hainbat toponimo eratorritan et- aldaera hartu ohi du: Ekain, Etume... Honetan ere berdin gertatu da, eta, toponimoan erraz igartzen denez, bigarren elementua gogor izenlaguna da: et- 'hegi' + gogor > Ekogor.

lunes, 10 de enero de 2022

Dindiniturri toponimoa

 Leku izen honetaz lekuko bakarra dago, Donostiako toponimia izeneko lanetik hartu da toponimo honen informazioa:

DINDINITURRI: Dindin iturri (1989, D.U.T.B.). 64-4-7, K. D-3.
Toponimoak bi zati ditu, din-din eta iturri. Lehenengoa onomatopeia da:
din-din.
1. (Onomat. de verterse líquidos). v. dinga-dinga.
Ardoa, . din din zatoz / botellatikan pozez, / piskabana nai zaitut, / ez guzia golpez. JanEd I 30.
2. (Onomat. del sonido del dinero)
Deabruari erregututzen / diote agertu dediñ / galaia duana. diñ-diñ. MendaroTx 60.
Iturri baterako izena egokia izan liteke, gainera, badago kasu paralelo bat, Arrasateko iturburu batek Bilinbalan izena zuen, hau ere onomatopeikoa.

Txominurtzillo toponimoa

 Txominurtzillo Zornotzako basoa da. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Chomin-Ursillo (1733), Chomin Urcilo (1733). Geroztik aldaera txikiak izan badira ere, toponimoa, funtsean, ez da aldatu.
Toponimo honek bi elementu ditu: Txomin antroponimoa eta urtzulo izena:

UR-ZULO (V, AN-gip-araq, B; urtzulo AN-gip), UR-ZILO (AN-gip, B, BN-baig-lab; SP (-lh-), vEys; urxilo H (L)), UTZULO (Lar), UTXULO (H (G)). Ref.: A (ur-zulo, ur-zilo); EAEL 69; Izeta BHizt2 (ur-zilo). a) Pozo. "Puits, citerne" SP. "Poza, putzua, utzuloa" Lar. "Ollas en el río, utzuloak" Ib. "Aljibe" A. "Le mot signifie proprement une dépression, un enfoncement ou l'eau se détient" H (s.v. uxuloa). "Gure baratzean badugu ur-zilo ederra" Izeta BHizt2.
Ur-zulo baten ertzean arrizko aska bat zegon. Berron Kijote 53. Pozabera edo ur-zulo zikin bat bazin barruan, tellatuko urez betetzen zana. Ataño TxanKan 144. Isaakek ur-ziloari Ezek (Aharra) eman zion izena. Bibl Gen 26, 20. Jauna, ez daukazu ezer ura ateratzeko, eta ur-zuloa sakona da. IBk Io 4, 11 (Lç, He, Dv, EvS, Leon, Or, IBe p(h)utzu, LE butzu; TB zupu, Ol osin, Arriand oxin, Ker patin).
Charco. "Urtzuloa, gouffre, mare d'eau" H.
Antxe, errekondoko ur-zuloan, zuten txarri-taldeak ere etzanaldirik atsegiñena. TAg Uzt 268.
Ur-zulo zikin bat egiñik gelditu zan; zeñari geroztik, itsaso illa deritza.Lard 21.
"(V-ple-m, G-to), manantial" A.
Toma de agua.
Burdin-esteak-eta sartu zituen [bonberuak] lurreko ur-zuloetan. Erkiag BatB 13.
(Zubiau Burd 98). Depósito de agua en una ferrería.
b) "Gran bebedor de agua. Gure mutikua urzulo demasa da" Elexp Berg.
Txomin hipokoristikoa da, Domingo antroponimotik sortua, egun ere indarrean dago. Toponimoaren bigarren zatia interesgarriagoa da, urtzilo aldaera dagoelako, batetik. Ziurrenik u-u > u-i disimilazioa gertatu da, edo zilo aldaera erabili da. Toponimoa, gainera, hitz honen bigarren lekukoa da, lehenengoa S. Pouvreauren hiztegikoa delako, XVII. mendearen erdialdekoa.

viernes, 7 de enero de 2022

Peruzki toponimoa

 Peruzki da Lezamako baserri bat. Badu lekuko zahar bat, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoa:

Peruzqui [N, TO]
Peruzqui (la casa de) [segundo partido], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Bi lekukoetan izen bera dago, aldaketarik gabe. Dena den, aldaketa bat gertatuko zen, txistukariari dagokiona. Izan ere, badago antroponimo hipokoristiko bat ia berdina dena, Peruski. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuko 181. orrialdean azaldua:

[-ski (< -s + -ki)]
Peruski, Peruske (Peru): «Perusque, criado del dicho Pedro» (sic) (Bilbo, 1464, Enríquez et al., 1996b, 58. or.), Perusqui de Mazquiaran (Zeg., 1470, Aierbe, 2006, 231, 82. or.), «Perusqui, çapatero» (Bilbo, 1473-1475, ibid., 260. or.), Perusqui de Larraul (Andoain, 1475, Le. & Ta., 1996, 19, 66. or.)...
Etxe izen batek antroponimo bat jasotzea oso ohikoa eta eta blog honetan adibideak oso ugariak dira. Batzuetan, gainera, antroponimo hutsak daude, ezer gehiagorik gabe, hala nola, Tximon toponimoa, Simon antroponimotik sortutako *Tximon oinarria duena.
Aldaketa azaltzeko, ziurrenik hiperzuzentaketagatik gertatu da. Ezaguna da txistukarien neutralizazioa sartaldean hasi zela eta batu ziren, frikari apikaria eta bizkarkaria. Hori gertatu eta hiztun batzuek pentsatuko zuten Peruski izenak ere neutralizazioa jasoa zuela eta aldaeta jatorrizkoa berreskuratu zuten, jakin gabe hura, Peruzki, inoiz ez zela izan.
Beraz, Peruzki toponimoa gehitzekoa da Peruski antroponimoak sortutako izenei, kasu honetan toponimikoa.

miércoles, 5 de enero de 2022

Barbotegi toponimoa

 Barbotegi da Donostiako bi baserriren izena. Baina lehenago hiru ziren izen hori zutenak: Barbotegi, Barbotegi berri eta Barbotegi txiki. Lekuko horiek daude Donostiako toponimia izeneko lanean:

BARBOTEGI BERRI: Barbotegi berri(1989, D.U.T.B.). 64-6-7, m. I-2.
BARBOTEGI TXIKI: Barbotegi txiki (1989, D.U.T.B.). 64-6-7, m. I-2.
BARBOTEGI: Barbotegi (1989, D.U.T.B.). 64-6-7, m. I-2
BARBOTEGI: Barbotegui 77 (1841, casa, D.U.A-B-10-II-362-2), Barbotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Barbótegui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Barbótegui (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.), Barbotegui (1885,caserío, D.U.A.-D-9-II-1960-6); Barbotegi, Mediku etxia (1989, D.U.T.B.). 64-7-5, m. J-3.
Toponimoak bi elementu lituzke, Barbot eta -tegi atzizkia, Barbot deituraren lekukoak jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Barbot deituraren lekukoak bildu dira:

Lekuko gutxi dira eta, ia guztiak familia berekoak, kanpotarra ziurrenik. Azkena Donostiakoa da eta berriro, kanpotar jatorria agerikoa da, Pirinioz iparraldekoa, beharbada. Beharbada, antroponimo hipokoristiko bat da, gerora deitura bihurtua. Izena bera analiza daiteke, Barba antroponimotik eta, ondoren, -ot atzizkia gehitua. Barba ez da ezezaguna euskal onomastikan, Barbasagasti toponimoaren oinarria da eta badu antroponimo eratorri bat, Txarba hipokoristikoa, hasierako herskaria sabaikari bihurtua.
Beraz, Barbot + -tegi > Barbotegi, oinarriaren azken fonema eta atzizkiaren lehena batu ziren, arazorik gabe.

Martosagasti toponimoa

 Martosagasti behin agertzen da, lekuko bakarra Arrasateko toponimia liburuan dago:

 Lekuko hau litzateke Marto antroponimoaren lekuko zaharrena, 1466. urtekoa delako. Toponimo honek erakusten du Arrasaten antroponimo erabilia izan zela, Martokoa, Martorena eta Martosagasti toponimoen oinarria delako. Marto ez da oso izen ezaguna baina Euskal Herrian erabilia izan zen garai batean, antroponimo honetaz informazio gehiago Marto eta Martogana toponimoen sarreran.

lunes, 3 de enero de 2022

Osiribarko erreka toponimoa

 Osiribarko erreka da Alegia eta Ikaztegietako erreka baten izena.
Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina dituen elementuak nahiko argiak dira, nahiz eta aldaketa baten beharra izan.
Toponimoak hiru elementu ditu, azkena erreka ezaguna da. Hori kendu eta *Osiribar izango genuke. Honek bi elementu ditu, azkena ibar da eta aurrekoa osin hitza, aldaketa bat jasoa duena. Sudurkari bukaera duten hitz zahar batzuetan eratorzeko aldaketa bat jasaten dute, -n > -r, horrela, jaun - jauregi, egun - eguraldi... Berdina gertatuko zitzaion osin hitzari: osin > osir- + ibar > *Osiribar. Aldaketa bera gertatuko zen Osintxu toponimoan, jatorrian Osiranzu zena, baina azken honetan sudurkari disimilazioa ere gertatu zitekeen, baina *Osiribar toponimoa ezin da horrela azaldu.

Olajaunbaso toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, XVII. mendekoa, Relación toponímica general de Galdácano izeneko lanean agertzen dena:

Olajaumbaso: 1607, término y agurbide, zona de Altamira-Padrola.
Toponimoak bi elementu lituzke, olajaun eta baso. Olajaun bera hitz elkartua da, ola eta jaun izenez osatua:
olajaun.
(Vc, G ap. A; -lh- Sc ap. A; SP, Dv).
Propietario de una ferrería; propietario de una fábrica en gral. "Ola jauna, que quiere decir señor de la herrería" (Aóiz, 1584) ReinEusk 84. "Maître de forges" Dv.
Eta, zeinbat enparetan jakee ola-jaunai gauzaak zuzen badabilz? Mg PAb 129. Saltzen deutsa [...] errijak olajaunari baso bat ikatza egiteko. Astar II 162. Olajaun pobreak agorra, aitzaki ona. EZBB II 78. Egiten zan ikatz eta zukois zuzkidura olajaunaren basoetarik ekarrita. R. Murga EE 1895b, 517. James Nasmith ola jaunak erantzun ei-eutsan batzorde orri. Eguzk GizAuz 22. Nola langilleak ala olajaun eta aberatsak. F. Labayen in Munita 7. Langille ta menpekoak, nagusien eretxia, olajaunen gogoa argiro igarteko, eretia izan eben. Erkiag BatB 102. Azken gerlatik landa berehala, Ford oto ola-jaun famatuak zion. Herr 19-12-1963, 4.
v. tbn. fB Ic II 119. Or Eus 195.
Hitzaren lekukoak ikusirik, ematen du batez ere Hego Euskal Herrikoa dela, eta egungo toponimoek banaketa geografiko hori ere hobesten dute, olajaun hitzaren lekuko toponimikoak hauek dira: Olajaungoa, Azpeitikoa eta Oñatikoa; Olajaunmuntegi, Villabonakoa eta Olajaunzarrenea, Lasarte-Oriakoa.
Galdakaoko toponimoa, hiztegiko lekukoak kontuan hartuz, bigarrena izango litzateke; beraz, lekuko goiztiarra litzateke eta, oraingoz, lehenengo lekuko toponimikoa.