Lazuen deiturak ez du erabilera handirik Espainiako nazio estatistika institutuaren web-gunean ageri da, lekuko gutxi dituena, batik bat Kantabrian:
Deitura horrek gogorarazten du beste bat,
Lasuen, askoz pertsona gehiagok duena, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan:
Bizkaian bazen
Lasuen toponimoa, gerora deitura bihurtua eta bien lekuko zaharrak daude, XVIII. mendekoak,
Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Lasuen [N, TO]
Lasuen+ (la casa de) [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen+ (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Suso+ (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Iuso+ (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Yuso+ (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen [N, NO]
Lassuen (Juan de Garita_Onaindia y) [Yburuch (el molino de)] [Ariola (termino de)], Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lassuen (Juan de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lasuen (Ana de) [Lasuen (la casa de)] [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (Dom(ing)o de) [Gazaga_Onandia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen (Dom(ing)o de) [Gazagaonaindia (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lasuen (Domingo de) [Eytua (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (Fran(cis)co de) [Garita_Goitia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen (Juan de Garitagoitia y), Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen (Martin de) [Lasuen (la casa de)] [Mendibil (cofradiad e)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (P(edr)o de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1641, FogVizcayaMs.
Lasuen (ynquilino) (Manuel de) [Ocango (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen Batarrita (Juan de) [Besuben (la caseria de)] [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen fiel sindico (Juan de Garita_Goitia y) [Urquiza_Zaldua (la casa nombrada)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen uiuda (Maria de) [Sarri_Amaza (la caseria de)] [Sarria (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen y Lariz (M(a)r(ti)n de) [Lasuen (la caseria de)] [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen y Lariz (M(a)r(ti)n de) [Lasuen_de_Iuso (la caseria de)] [San_Lorenzo (cofradia
de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen y Sarri_Amaza (Marina de) [Vidarte (la casa nombrada)] [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko ugarietan ez da inoiz
Lazuen aldaerarik agertu baina aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira
Dokuklik web-gunean,
Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bietakoak agertzen dira,
Lasuen eta
Lazuen, baina lehenaren deituraren lekukoak askoz gehiago dira eta leheneagokoak, XVI. mendetik hasi:
Lazuen geroagokoa da, hala ere ez da askoz geroagokoa, eta lekuko askoz gutxiago ditu:
Bi irizpideak kontuan izanik, nabaria da
Lasuen >
Lazuen gertatu zela. Ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eraginez eta badirudi XVII. mende hasieran aztarren batzuk bazirela. Beraz, garai hartan
Lazuen deitura sortu zen baina euskal lurretan ez zuen lortu aurrera egitea,
Lasuen baino ez delako. Kanpoan, aldiz, bere bidea, txikia bada ere, egin zuen eta horrela daude deitura hori duten ehun pertsona inguru.
Azkenik,
Lasuen toponimoaren etimologiak ez du zailtasun berezirik, bi elementuz osaturik baitago,
lats eta
(g)une,
uen aldaera erabiliz.