viernes, 30 de mayo de 2025

Nabarkoneko borda toponimoa

 Nabarkoneko borda da Zugarramurdiko aterpe bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mende hasierakoak dira:

nabarcorena (1701)
nabarcorena, casa....de (1703)
nabarcorena (1726)
Narkonea aldaera laburtua nahiko goiz agertzen da:
narconéa (1860)
narconea (1894)
narkonea (karrika) (1950)
Toponimo nagusia Nabarkorena zen eta gerora, borda hitza ezarri zioten. Nabarkorenaren bukaeran genitiboa eta artikulua daude, ohikoak etxe izenetan eta oinarrian antroponimo bat agertu ohi da eta izengoiti bat, *Nabarko, hipokoristiko bat, bukaeran -ko atzizki txikigarria dago eta oinarrian Nabar antroponimoa, baina hitz arrunta ere izan zitekeen. Hipokoristiko hau zaharra da, XVII. mendean ezaguna zelako eta ziurrenik, lehenago ere ez zen ezezaguna izango.

Osanaga toponimoa

 Oñati aldeko toponimo honen erreferentzia bakarra liburu batean dago, Historia del Condado de Oñate y señorio de los Guevara liburuan, 351. or.:

El 10-X-1551 la relación de dehesas era esta: Malapozu, [...] Osanaga (dos), Ulencíaga, Urréxola y Pagonabarraga.
Zoritxarrez, XVI. mendeko agiri horren transkripziorik ez dugu, baina dagoen lekukoaren aski litzateke pentsatzeko han agertzen dena hori dela, Osanaga toponimoa.
Toponimo honek bi elementu lituzke, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian, Osana antroponimoa, emakumezkoa:
Gutxienez XVI. mende arte iraun zuen izena. XIV. mendean Bilbon eta Ziortzan (Bizkaia) azaltzen da, eta 1493an bigarren herri horretan (Osana de Martitegui). Inoiz Ozana (Ozana de Herçilla, Durango, B, 1514) eta Usana (Vsana de Yloro, Ondarroa, B, 1490) aldaerak ere agertzen dira. Aldaera: Oxane (Deun-ixendegi euzkotarra).
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendeko lekuko ugari agertzen dira:

Beraz, Osana izan zen Erdi Aroaren bukaeran antroponimo ohikoa eta utzi duen lekukotzaren artean Osanaga toponimoa genuke.

martes, 27 de mayo de 2025

Gastiartu toponimoa

 Gastiartu da Okondoko baserri bat eta aurkintza bat. XX. mende bukaerako lekukoak daude José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala liburuan, 13. or.:

44.—Gastiartu.
Baserriaren lekukoa, bi orrialde aurrerago, 15. or.:

VIII - Caserio Gastiartu.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran ihartu partizipioa eta oinarrian Gastea antroponimoa:
Erdi Aroan aurkitzen dugu euskal izen hau (Gastea d'Alçayaga, Lesaka, N, 1366, Gastea d'Espaster, Bilbo, 1464). Itxuraz Gartzearen aldaera da eta gaztea euskal izenondo ezagunarekin loturik dago. Gasteiz toponimoaren oinarrian dagoela dirudi.
Antroponimoaren azken bokala galduko zen, beste aldaketarik ez zen gertatuko. Ihar zein ihartu ez dira arrotzak toponimian, cf. blog honetan aztertutako Ubaiar toponimoa, beste batzuen artean.

Urkaetamendi toponimoa

 Arabako toponimo honetaz lekuko bakarra aurkitu da, Erdi Arokoa, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburutik jasoa, A15 agirian, 1441. urtekoan:

Fallamos que demos (sic) mandar e mandamos que el termino que dizen Hurcaetamendi, el qual dicho termino es entre el camino que va de Gauna a Herenchun e el camino que va de Herenchun a la tejeria de Alborcoyn, que deue ser e es comun de los dichos dos conçejos de Alegria e Alborcoyn commo atajan e dizen los mojones.
Toponimoa nahiko gardena da, hiru elementu izango zituelako, urka + -eta + mendi. Urka hitza ez zen ezezaguna Arabako lurretan, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan badira hitz honekin sortutako toponimo batzuk, aipagarria da urka eta mendi agertzen direla:
URCAMENDI, altura en Maestu-Alecha. Bastantes labrantíos.
URCAMENDIA, 1718, labrantío en Echabarri Urtupiña.
URCAMENDIBEA, 1776, término de Mendarozqueta.
URCAMENDIGAÑA, 1771, altura de Alecha.
Nahiz eta egun ez erabili, urka ez da hitz ezezaguna, are gutxiago Erdi Aroko garaian:
1 urka.
Etim. De lat. furca.
1. (V ap. A ; Lcc, SP (-kh-), Lar, Añ, VocCB).
Horca. "Horca" Lcc. "Empicotar, urkean ifini" Ib. "Fourche" SP (tal vez 'horquilla'). "Horca de delincuentes" Lar. "Horca, patíbulo" Añ. v. urkabe.
Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lehenengo lekukoa Landucciren hiztegikoa da, beraz, Dulantzi inguruko toponimoak 121 inguru aurreratuko luke hitz honen lekuko  zaharrena.
Toponimoaren sorreran, hasieran urka + -eta batuz, *Urkaeta sortuko zen eta ondoren mendi erantsi. Bestela, oinarrian urkatu aditzetik *urkaeta 'urkatze' aditz izena erabilia izan zen.

viernes, 23 de mayo de 2025

Arbisketa toponimoa

Arbisketa da Oñatiko baso bat. Lekuko zaharrik ez du, XX. mendekoak direlako izendegi ofizialekoak, Arbisketa izenaz gain, Arbizketa ere lekukotzen da. Gipuzkoako toponimo horretaz gain, bazen beste Arbisketa bat Bizkaian, Gerrikaitz herrian. Hala agertzen da Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuan, II, 98. or.:

Hay un oratorio dedicado a Jesús Crucificado pegante a la casa hospital, con licencia de poder celebrar misa en él, dada por Juan de Sepúlveda, Provisor de su Ilustrísima en 9 de octubre de 1562; una casa horno, abacería, dos tabernas, un molino y una fuente en Arbisqueta.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -keta, -eta hedatuagoaren aldaera, txistukari ondoan sortu ohi zena. Oinarrian, aldiz, arbitza izena zen, hau izen eratorria litzateke, oinarrian arbi landare izena eta ondoren -tza atzizkia. Arbitzaren azken fonemaren galera azaltzen da jakinez hiru silabako oinarriak galera jasan ohi duela. Horrelako gertaera ezaguna da, itsas- 'itsaso' + gizon > itsasgizon.

Oxanar antroponimoa

Egun arte, Erdi Aroko euskal antroponimo honen lekukotza guztia patronimikoen bidez ezagutzen zen, P. Salaberri Euskal deiturategia. Patronimia liburuan bildurik agertzen dira:

*Oxanar
Oxanarriz: Santio Oxanarriz, Garssia Oxanarriz de Triapu (Mutiloa, 1002, Leire, 14); Gomiz Oxanarriz (Jaurrieta, 1072, ibid., 97); Xemen Oxanarriz, Galindo Oxanarrix (Espartza Zaraitzu, ibid.); Sancia Ossanarriz (Anitz, Mañeruibar, 1099-1122, Iratxe, 109).
Badirudi patronimiko hau Osan, Osana izenekin, Munarritz (Amunarriz, Munarriz dokumentazioan, Amunarritz, Munarri(t)z egun. Ikus NHI, 161), Amunarrizketa (orain; Munar(r)izqueta dokumentazioan normalean, NHI, 194) toponimo nagusiak Erdi Aroko Amuna, Amune, Amona, Amunia, Amunea emazteki izenarekin dauden erlazio berean dagoela; alegia, tartean beste izen edo atzizki bat dagoela ematen du. Oxarra (gizonezko izena) ere bazen: Luchairek (1881: 163) lapurterazko ozar dela erraten du. Mitxelena ados dago aipatu autorearekin eta dio (AV, 511, 1968b: 487) ozar (< or ‘zakur’ + zahar) izenetik oxar txikigarria atera zitekeela; ikus, orobat, Irigoien (1994: 277). Halarik ere, ez dirudi hau aski denik Oxanarriz patronimikoa azaltzeko, benetan patronimikoa bada behintzat.
Erraza da Oxanarriz patronimikotik *Oxanar bakartzea eta lekukoak izan daitezkeenak daude Errioxako agiri zahar batzuetan, Albeldako kartularioko bi agiritan. Lehenengoan Uzannar antroponimoa dugu, 10. agirian, 944. urtekoan:

Hurrengo agirian beste bi lekuko daude, gizon bakarrarenak diranak, 11. agirian, 945. urtean:

Agiri honen bi lekukoek arazoak dituzte, badirudi okerrak izan direla eta bietan aipatzekorik dago. Arazotsuena, zalantzarik gabe, Astaunar da eta azaltzeko zaila alde askotatik baina zorionez Uggaunar bada, Uzannar lekukoaren nahiko antzekoa eta, beharbada, zuzentzeko bakarra hirugarren bokala litzateke, <u> dagoen lekuan <n> bada, *Uggannar eskuratuko genuke eta orduan bi antroponimoen arteko ezberdintasun bakarra txistukaria litzateke, batean <z>, bestean <gg>, ziurrenik afrikatua bera.
Astaunar alde batera utzirik, Uzannar eta *Uggannar ederki egokituko litzateke Oxanarriz antroponimoarekin, argigarria da Errioxako agirietan <nn> aurkitzea eta Nafarroakoetan <n>. Beste aldetik, Otxoa antroponimoren lekuko zahar batzuetan u- hasiera dago, Uxando toponimoan bezala. Antroponimoaren egitura ez da argia, beharbada Otxoaren gainean eraturik dago baina bigarren elementua izan daitekeena iluna da.

miércoles, 21 de mayo de 2025

Obinko toponimoak

Obinko da Erriberagoitiko soro bat. Xx. mendearen erdialdeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
OBINGO, 1562, labrantío en Barrón.
Izendegi ofizialeko lekuko guztietan belare ahoskabea agertzen da, ia guztietan Obinko da eta salbuespena da XX. mende hasierako Ubinko. Zoritxarrez, lekuko zahar gehiagorik ez dago eta ezin jakin Obingo aldaera izan zen ala kakografia bat den.
Obinko ere bazen Arabako beste toponimo bat, Urkabustaizko udalerrikoa, Toponimia actual e histórica de Urcabustaiz ikerlanean bildua:
671. Obinco
Bi toponimo ezberdin dira, biak Arabako sartaldean daude baina ez dira udalerri berekoak, ezta mugakideak ere, Urkabustaiz eta Erriberagoitia/Ribera alta.
Azterketa etimologikoan sartuz, Obingo zein Obinko izan, analisi agerikoa dute, hobi izen arrunta eta -nko edo -ngo atzizki txikigarria. Hala ere, "hobi txiki" izena bitxia da toponimo baterako, areago bi toponimorako, biak elkarrengandik ez oso urrun daudela. Beharbada beste azalbide bat aurkez daiteke, agian toponimoek aspaldi jasan zuten herri etimologia, cf. Obikola eta Obikorta toponimoak, bietan hobi izena izan daiteke oinarria baina egokiagoa dirudi Obeko antroponimoa izateak. Bertsua gerta liteke aztergai diren toponimoekin, izan ere, Obenko antroponimoaren lekuko bakarra dago, A. Irigoienen La lengua vasca en relación con la antroponimia y otras cuestiones medievales lanean, 44-45. or.:
Se registra también Obenco (921, Albelda, doc. 1), seguramente el mismo antropónimo con sufijo -nko.
Beraz, bi antroponimo zeuden, hobe hitzetik sortuak, Obeko eta Obenko, lehenak -ko atzizki txikigarria zuen eta besteak -nko. Azken honek bi toponimo sortuko zituen Araban, baina mendeak joan eta Obenko antroponimoaren ezagutza galdu zen eta hiztunek hurbil zeukaten hitzarekin ordezkatu zuten, bokal bakarra aldatuz: *Obenko > Obinko. Horrela, toponimoak argiago bihurtu ziren eta horrela finkatu ziren. Aldaketa, XVI. mendeko lekukoa ikusirik, oso aspaldikoa da, izan ere, Obenkoren lekuko bakarra X. mendekoa da. Bilakaera bera gertatu omen zen blog honetako bi toponimotan, Obikola eta Obikorta toponimoetan, hain zuen. Hala gertatu bazen, joera nabarmena izango genuke herri etimologiak galdutako Obenko, Obeko antroponimoak aldatzeko baina ez zen beti horrela gertatu, Obekuri hor dagoelako.

Ordosko, Ordosto izengoitiak

 Bi izengoitiak agertzen dira Erdi Aroko agiri batean, Ordosto agertzen da Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuaren 85. agirian, 1364. urtean, 158. or.: Martin d’Arteta, dicho Ordosto.
Ordosko agertzen da agiri berean, orrialde batzuk aurrerago, 161. or.: Martin Ordosco.
Dirudienez, gizon bera dago bi izendapen hauen atzean, Ordosto eta Ordosko. Azalbideak bat baino gehiago dira, bi izenetako bat zuzena da eta bestea kakografia. Hala ere, kontuan izanik dauden elementu guztiak ezagunak direla, litekeena da Martin horrek izengoiti bat baino gehiago izatea, izan ere biak oso antzekoak dira, ezberdintasun bakarra da atzizkian, funtsean, fonema huts bat.
Bi izengoitietan, ordots hitza dago, Ordosolegi toponimoaren oinarria dena eta beharbada toponimo horretan ordots izengoitia ere izan zitekeen, baina ez da hori azalbide bakarra.
Ordosko eta Ordosto izengoitietan, ordots hitzaz gain, -ko eta -to atzizki txikigarriak daude, esanahi berbera dute eta horregatik biak erabili ahal ziren, arazorik gabe.
Bide batez, interpretazio hori zuzena da, ordots hitzaren lekuko zaharrenak lirateke, Orotariko Euskal Hiztegiko zaharrena Ibarguen eta Cachopinen kronikakoa da, XVI. mende bukaera aldekoa, beraz, bi mende zaharragoak.

lunes, 19 de mayo de 2025

Antxustegi toponimoa

Antxustegi da Aretxabaletako baserria, badu toponimo eratorri bat, Antxustegisolo izeneko soroa. Eskoriatzan ere Antxustegi baserria dago. Izendegi ofizialean Aretxabaletako baserriaren XIX. mendeko lekuko bat dago, Anchústegui (1857). Eskoriatzakoaren zaharrena XX. mende bukaerakoa da, Antxustegi (1992).
Toponimoa deitura ere izan zen eta lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekukoak daude:

Beraz, toponimoa oso aspaldikoa da eta aldaketarik gabe iraun du ia bostehun urte, gutxienez. Aztertzeko izen bakarra dago, Antxustegi. Toponimoak bi elementu izan ditzake, azkena -tegi atzizkia, oso arrunta etxe izenetan eta oinarriko antxus- zailxeagoa da, nabaria da Santxoren aldaeretako bat izan daitekeela, baina bukaera ezohikoa da. Beharbada hasieran *Santxiz zen, Santxoren patronimikoetako bat eta orduan *Santxistegi sortu zen. Ondoren txistukari disimiliazioa gertatuko zen eta *Antxistegi sortuko zen. azken urrats bat geratzen da, bokal disimilazioak eragin eta i-i > u-i gertatu zen, ondorioz Antxustegi agertu zen eta hala geratu da azken mendeetan, aldatu gabe. Jandustegi toponimoan bilakabide bera gertatu zen, baina honetan aurreko egoeraren lekukoak daude.

Larreategi toponimoa

 Larreategi da Soraluzeko baserri bat, Lazkaon ere baserri izena da. Soraluzeko toponimoaren lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Larreategui (1857).
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bigarren erditik lekuko gutxi batzuk daude, deitura bihurtua:

Elgoibar eta Ermua ez daude Soraluzetik urrun eta, beraz, toponimoaren lekukotzat har ditzakegu. Baina toponimo honek badu aldaera bat, Larriategi, eta Dokuklik web-gunean lekuko zaharrak daude, XVI. mendearen erdialdekoak, Soraluzekoak eta Elgoibarkoak:
Larriategiren lekukoak zaharragoak dira, ez askogatik, eta kopuruz handiagoak eta orduan, azken hau izango zen toponimo jatorrena, eta bestea, aldaketa baten ondorengoa: Larriategi > Larreategi. Bilakaera hori ez da ohikoa, baina izena ere ez da eta azalbide bat baino gehiago daude aldaketa hori argitzeko.
Toponimoa Larriategi bazen, etimologia aldatuko da hasierako elementuarekin, ez bukaerako -tegi atzizkiarekin, aldatu gabe dirauelako. Hasierakoa Narriate antroponimoa izan liteke, Narriate + -tegi > *Narriategi > Larriategi. Bi aldaketa gertatuko ziren, hala izan bazen, batetik haplologia gertatu zen antroponimoaren azken silaba eta atzizkiaren hasierakoa berdinak zirenez, bat bihurtu ziren. Aldaketa nabariena hasierako kontsonanteari dagokio, n- > l- bilakaera gertatu delako. Hau ez da oso ohikoa baina jakina da inoiz gertatu dela, horren lekuko bat Liquete deitura litzateke, Niketi antroponimotik sortua bada, behintzat.
Proposatutako etimologia zuzena bada, Larreategi toponimoaren oinarria Narriate antroponimoa litzateke, Narreate toponimoa bezala. Narriateren lekuko antroponimikoak oso gutxi dira eta aipatutako biak izan daitezke ezagutzen zaizkion bakarrak. Bide batez, interesgarria da bi toponimoetan ia > ea bilakaera gertatzea, antroponimotik urrundu dituen aldaketa jasanez.

viernes, 16 de mayo de 2025

Uzenda toponimoak

 Uzenda da Kortezubiko toponimo batzuen oinarria, Uzendaerreka eta Uzendaldea basoa. Lekuko zahar gutxi daude baina lekukoetan aldaera nabariak daudenez, badirudi azterketa etimologikorako egokiak ez direla. Horregatik, ikerketaren abiaburua *Uzenda toponimoa litzateke eta hortik bi toponimo eratorri sortu ziren, batean erreka erantsiz eta bestean alde eta artikulua.
Uzenda antroponimoa izan zen Erdi Aroan eta Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:

3.280. OZENDA / UZENDA, emakume-izena: dona Ozenda Becera, (1330, PN-XIV, F.Est., 245 orr.), Falces-en; Semen Uzenda, (1366, PN-XIV, F.Est., 620 orr.), Beruinçana-n.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak aurkitzen dira Arabako lurraldean:

Antroponimo honi buruzko aipu etimologiko bat dago Emiliana Ramosen Apeo de Vitoria liburuan:
Hozenda-Ozenda (1,6%)/Esonda (0,81%). Vidal-Abarca documenta Ocenda en Páganos y en la Llanada, Osanda en Arróyabe y en el Elvillar y Ozenda en Ullíbarri Arrázua (p. 121) como nombres propios femeninos, y el apellido Ruiz Ocenda en Peñacerrada (p. 136). -Ndo, -nda funcionan como sufijos diminutivos tanto para nombres de persona: Ochanda, Ochando, de Ochoa, Garçando, de Garcea... como para apelativos: oilanda, diminutivo de oilo ‘gallina’ Creo que la base para estos nombres puede ser la misma que para Ochoa y Ochando/Ochanda, otso ‘lobo.
Otxoa antroponimoaren lekuko zaharrenetan <z> grafia ikustea ez da ezohikoa, baina hala litzateke Irigoienek erakutsitako lekukoekin, XIV. mendekoak direlako, lau edo bost mende berriagoak. Horregatik ez dira ontzat hartzekoak, ahaztu gabe erdiko silabako bokala, /e/ horrek ez luke inolako azalbiderik. Jatorria bestelakoa da eta bide zuzena antroponimia germanikoan dago, Joseph M. Piel eta Dieter Kremer ikertzaileen Hispano-gotisches Namenbuch liburuan, 91-92. or.:
Beraz, Ozenda edo Uzenda antroponimo emakumezkoa Araban erabili zen eta baita Bizkaian ere, Kortezubiko toponimo horiek erakusten duten bezala.

Garizuriketa toponimoa

 Garizuriketa da Mendaroko baserri bat. Lekuko zaharrik ez dago, nahiz eta toponimoa aski gardena izan. Interesgarria da Dokuklik web-gunean aurki daitekeen lekukotza, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta oso deitura antzekoaren lekuko zaharrak daude, XVI. mendearen bukaeratik aurrera:

Herri berekoak izanik, litekeena da toponimoa deitura bihurtzea eta ondoren, aldaketa bat jasatea. Azken batean, elementuak berberak dira, aldaketa bakarra da -eta atzizkia erabiltzetik bere alomorfoa, -keta erabiltzea. Aurrean hitz elkartu bat dago, gari-zuri. Blog honetan badago oso lotura handia duen bat, Galzuriz toponimoa. Azken honetan hitz elkartuaren oinarrian bilakaera ezagun bat gertatu zen, gari > gal-, eta horrela hitza da galtzuri.

miércoles, 14 de mayo de 2025

Landarraitz toponimoa

Landarraitz da mendi bat, Antzuola eta Oñati herrien artean. Lekukotza nahiko berria da, XX. mendearen erdialdekoa:

landarraitz (1954)
landarraitz (1956)
landarraitz (1972)
Toponimoak bi elementu izan ditzake, azkena haitz, egoki mendi izen baterako eta hasierakoa lander hitza izan daiteke, eR > aR bilakaera jaso duena. gogoratu behar da toponimoa, Gipuzkoan bada ere, sartaldeko euskararen eremuan dagoela, hau da, aipatutako bilakaera gertatzen den lurraldean, cf. barri : berri eta abar.
Hitz honekin sortutako toponimo gehiago daude, blog honetan aztertuak, Landarregia toponimoa bezala edo Landarregi, Landerregi toponimoen moduan.
Lander hitzari buruzko oso informazio interesgarria dakar Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan, 119. or.:

Kukullu eta Kukulu toponimoak

 Kukullu da Arabako zein Bizkaiko toponimoa. Bizkaiko Orozkon tontorra da, Laudion tontorra eta bizkarra, hegia da; bi herri horiek mugakideak dira, Laudio Arabakoa. Azkenik, Urduñan bada Kukullu izeneko tontorra, lekukoak duela hogei urtekoak dira eta ahoz Kukullo darabilte. Urduña dago Laudiotik hegoaldera, baina Bizkaiko jaurerrikoa da. Orozkoko toponimoaren lekuko zaharrena XX. mendearen bukaerakoa da, kukullu (1986).
Aipatutakoez gain, beste bat litzateke Berangoko Kukullaga toponimoa, lekuko zaharrenetan Kukulluaga delako.
Kukulu da Bizkaiko toponimo batzuetan oinarria, Gorlizen eta Loiun. Gorlizen Kukulumendi tontorra dago, Kukulugoikoa baserria eta Kukuluerreka. Loiun Kukulumendi tontorra dago eta Kukuluko landa.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, baita Gorlizko Kukulluetxe ere, bizirik iraun ez duena, antza:

Cucullu [N, TO]
Cucullu (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Cucullu (la casa de) [Zabalosa (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullu (la cassa de) [Ybarra (uarrio de)], Gorliz, a.1704, FogVizcayaMs.
Cucullu_Bajera(la casa de) [Ybarra (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullu_Vajera (la caseria de), Gorliz, a.1745, FogVizcayaMs.
Cucullu_de_Arriba (la casa de) [Ybarra (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullu_Goicoa (la caseria de), Gorliz, a.1745, FogVizcayaMs.


Cucullueche [N, TO]
Cucullueche (la caseria de), Gorliz, a.1745, FogVizcayaMs.
Cuculuche (la casa de) [Ybarra (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Cuculluechea (la cassa de) [Ybarra (uarrio de)], Gorliz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiago daude Gorlizko Toponimia izenburuko txostenean eta egun, Kukulu izena nagusi bada ere, zaharrenetan Kukullu dago:

Gorlizko toponimoa antzinan Kukullu bazen, gero Kukulu bihurtu zen eta berdina gertatuko zen Loiuko toponimoarekin. Beharbada kukullu arkaismoa ordezkatu zuen kukulu berriagoak.
Toponimo hauetan kukullu edo kukulu hitza dago, kukula hitzaren aldaerak:
Hitz honekin sortutakoak Kukullaga toponimoak, hauetan -aga atzizkia gehiturik egin zituzten.
Toponimoak Bizkaikoak dira eta, beraz, toponimian behintzat badira hiru aldaera lurralde txiki batean, kukulla, kukullu eta kukulu.

lunes, 12 de mayo de 2025

Kukullaga toponimoak

 Kukullaga da Etxebarriko auzo bat eta Berangoko tontor bat. Azken herri honetan hiru toponimo eratorri daude, Kukullagabarri eta Kukullagazarra baserriak eta Kukullagaerreka, Getxon ere dabilena. Toponimoen lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan daude:

Cucullaga [N, TO]
Cucullaga (tres casas contiguas), Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullaga+) (Uicente de Mendiola administrador de las casas de), Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullaga_Basartte+) (Poza el molino de la casa de), Berango, a.1704, FogVizcayaMs.
Cucullaga_Goicoa (el molino de), Berango, a.1745, FogVizcayaMs


Cuculluaga [N, TO]
Cuculluaga (la caseria de), San_Esteban de Echabarri, a.1745, FogVizcayaMs.
Cuculuyaga (la casa de), Echauarri (San_Esteban), a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko hauetan oinarrituta, Berangoko toponimoa Kukullaga bazen, Etxabarrikoa Kukulluaga izan liteke, gerora Kukullaga bihurtua. Hala ere, datu gehiago beharrezkoak dira oinarriaz ziurtasun gehiago izateko.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian kukula hitzaren aldaera bat:

Berangoko toponimoan kukulla aldaera erabili zen eta Etxabarrikoan kukullu. Alboko hori arkaismo seinalea izan liteke.

Bardal toponimoak

 Bardal da Arabako herri batzuetako toponimoa, Gauean aurkintza da, baita Erriberagoitian ere. Azken herri honetan Bardales aurkintza ere bada. Trebiñun Bardal de Diego aurkintza dago, Diego antroponimoa lagun duela.
Arabako lekuko toponimiko gehiago daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BARDAL (El...), monte de Artómaña, ídem. de Izarza. 1889, ídem de Apellániz, ídem de Nograro, ídem de Urarte. 1717, labrantío de Santa Cruz del Fierro. Barrio de Añes.
BARDALEJO, 1775, mojonera Osma-Berberana.
BARDALES (Los...), término montuoso de Apellániz.
BARDALICO, labrantío de Arenaza.
Toponimoak ikusi eta nabaria da erdarazko toponimoa dela, batzuetan el artikulua du, baita ere -(e)s pluralgilea. Bestetik, bi atzizki daude, -ejo eta -ico, azken hau txikigarria.
Toponimoak erdaraz sortuak dira eta bertan gaztelaniazko hitz bat dago, bardal, barda hitzetik eratorria:
barda2
De or. inc.
1. f. Seto, vallado o tapia.
Sin.: seto, vallado, cercado.

2. f. Cubierta de sarmientos, paja, espinos o broza, que se pone, asegurada con tierra o piedras, sobre las tapias de los corrales, huertas y heredades, para su resguardo.
Sin.: bardaguera, bardal, ramaje.

3. f. Maleza o matojos silvestres con espinas.
Hitz hori euskaraz ere ezaguna da, barda:
1 barda.
(V-m ap. A ; Lar, Mg PAbVoc, Añ, Hb, H) "Barda, [...] barda, abarra" Lar. "Bardia o zarbia, txusakia o garijia, ramillas de árboles o chamiza. Todas las cuatro voces son sinónimas" Mg PAbVoc. "Rama cortada; si es grande: adakia; si menor: abarra, barda" Añ. "(V-m), rama de árboles provista de otras pequeñas" A. Cf. LzG: "Barda, arbusto. ¿...? (Santa Cruz de Campezo). Barda, abarras; ramas delgadas (Apellániz). "...ciento y veinte y tres rs. por las suertes de barda" (LC Lopidana, 1778). "...dos suertes de bardas, once rs. y ocho mrs." (LC Ondátegui, 1706). Bardal, paraje cubierto de arbustos o árboles delgados (Toponimia en Apellániz)". Cf. parda.
Bidien bardapien egon ei-sen ollar eder bet. "Bajo unas bardas" (V-ger). JMB Mund II 152.
Hitz horrek euskaraz ere utzi zituen ondorengo toponimiko batzuk, Bardamendi eta Bardaola toponimoak adierazgarriak dira.

viernes, 9 de mayo de 2025

Lupaola toponimoa

 Lupaola da Galdakaoko baso bat. Lupaolaren lekuko zaharrak eta toponimo eratorriak daude Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean:

Lupola o Lupaola: Gas. y monte entre Altamira y Erleches.
Lupolabecoa: Montes de la zona de Erleches.
Lupolabeco-Gana: Monte, zona de Erleches-Altamira.
Lupolabecosoloa: 1944, prado-cereal de Erleches.
Lupolagoicoa: Monte, zona de Erleches.
Lupolagoico-Barrena: Monte, zona de Erleches-Altamira.
Lupolalde: 1944, monte, zona de Artola.
Lupolandecosolo-Goyena: 1944, pastizal de Erleches-Altamira-Gumucio.
Lupuolalarreca: 1607, egurbide, zona Altamira.
Ikus daitekeenez, lekuko gehienetan ao > o bilakaera gertatua zen baina lekuko zaharrenak lekukotu gabeko aldaera dakar, Lupuolalarreca, barruan Lupuola toponimo nagusia dago. Aldaera hau zaharragoa denez, hortik analisia hasiko da. Hasiera berdina Lupuobiaga toponimoak zuen eta hor zegoen lehenengo elementua lupu izena da:
[...] Nombre dado a diversas enfermedades que provocan tumores en la piel. "Un mal qui vient aux bœufs et autres bêtes" O-SP 230. "Lobanillo" , "lupia" Lar. "Lupu: [...] 4.º (V, L, S), lobanillo; [...] 7.º (L), ántrax, carbunclo, lupus" A. "Lipu: [...] carbunclo, tumor maligno" Ib. "Lupea sentogatx da (R-uzt)" Ib. "Lupi: [...] 2.º tumor, lobanillo; 3.º lamparones" Ib. "Lupuak jango al dik. Amen, así lo coma el lobanillo. Amén (AN-gip)" Lek AEF 1923, 85. "En el año 1756, en un documento de Lauztiturrieta, se menciona la 'enfermedad llamada en nuestro vascuence lipue'" Arin AEF 1955, 108. "Quiste" Iz Ulz. "Lupia o miarengaiza" Ido Rinc 349.
Bigarren elementua ola izena litzateke, toponimian oso ohikoa. Baina hipotesi etimologiko hau lekuko bakar batean oinarriturik dago eta ez da ezinezkoa izen hori jatorrizkoa ez izatea, oso antzekoa da Lupiola eta horretan Lupi 'Lope' antroponimoa ikusi genuen, Galdakaon *Lupiola > Lupuola gerta liteke, nahiz eta lekukorik ez izan.
Laburbilduz, toponimoak bi elementu izan ditzake, azkena ola izena ziurra da, baina oinarrikoa lupu izen arrunta izan daiteke, lekuko zaharrenak jatorrizko izena islatzen badu, baina ezin da baztertu Lupi antroponimoa izatea.

Doneanzabal toponimoa

 Bizkaiko Garai herriaren inguruko toponimo honen lekuko bakarra dago, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuaren 4. agirian, 1487. urtekoan:

Otrosi, apropiaron e dieron e adjudicaron a los cofrades e bezinos de la foz e partida de Milicua e a sus consortes todo lo de dentro de los limites e linderos siguientes, es a saver: desde la punta de la egurza e monte biexo de la dicha foz e cofradia de Meliqua, que es en Lasiar, e dende al logar llamado Anaoco Helorria, e dende al sel llamado Dolara Urquiaga, el dicho sel fenezia avaxo, todo fasta al llogar llamado Doneanzaval e parte Garaygoya, dende fasta los terminos e montes e egurzas que se llama de la foz e partida de Meliqua, para que los ayan para si e sus cassas e casserias sin parte de otras perssonas algunas.
Nahiz eta lekuko bakarra izan, badirudi aldaketa gehiegirik jaso ez duela eta toponimoaren elementuak aski argiak dira, hiru elementu izan litezke, done + Joan + zabal. Muturretako elementuek ez zuten aldaketarik jasoko, baina bai erdikoak. bokalarteko /i/ galdu zelako eta baita hurrengo bokala, /o/. Ez dira gutxi Joan santu izenetik sortutako toponimoak, Jandoniane toponimoa bezala, baina honetan beste elementu bat dago, jaun + done + Joan(e).

miércoles, 7 de mayo de 2025

Landartegi toponimoa

 Landartegi da Altzoko aurkintza bat eta Oriako erreka bat. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta horrek izen bakarra uzten digu analizatzeko.
Toponimoak interpretazio bat baino gehiago izan dezake. Hiru elementuz osaturik izan daiteke, landa + arte + hegi. Horrela, ez zen beharrezkoa inolako aldaketarik. Baina bada beste aukera bat, Landarregi, Landerregi toponimoetan lander hitza oinarrian izan daiteke eta bera agertuko zen aztergai den toponimoan, lander + -tegi. Aldaketa bat beharrezkoa da, bigarren silabako bokala /a/ bihurtzea, bada bilakaera bat, eR > aR, sartaldean ezaguna, cf. barri : berri, eta abar. Baina Altzo ez dago eremu horretan eta horrek zailtzen du aldaketa hori. Gainera, etimologia hori egokia litzateke etxe baterako, baina ez aurkintza baterako.Hala ere, lehenago izan zitekeen eraikin bat, gero eraitsia, baina horren berririk ez dago.
Beraz, bi aukera etimologiko daude, gutxienez, lander hitzarenak baditu zailtasun batzuk, ez ezinezkoak eta gainera, ezaguna da euskal toponimian ale batzuk utzi dituela. Hala ere, eskura dauden datuetan oinarriturik, ezin erabaki sendorik hartu.

Karobiaga toponimoa

 Karobiaga da Irungo kale bat. Toponimo hori Gipuzkoakoa bada, Bizkaian ere izan zen Karobiaga, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuan hala aipatzen da, 11. agirian, 1510. urte ingurukoa:

Las casa de Martin de Orueta, el de Monditubar, por las heredades de Carobiaga y Luçar, seis marauidis biejos e vna blanca.
Bi toponimoek bi elementu izango zituzten, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian karobi hitz elkartua, kare eta hobi hitzez osatua. Ziurrenik tartean *karaobi bat izango zen baina aztarrenik ez da geratu eta XVI. mendearen hasieran bazen egun ezagutzen den hitz bera, karobi. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa, eta goian aipatutako lekukoa 235 urtetan zaharragoa litzateke.

lunes, 5 de mayo de 2025

Bardamendi eta Bardaola toponimoak

 Bardamendi da Zuiako tontor bat. Lekukoak oso berankorrak dira eta behin baino gehiagotan Bardomendi aldaera agertzen da, beharbada lehen elementuaren ezagutza galdu zelako. Hala ere, lekuko gehiago eta zaharragoak beharrezkoak dira toponimoaren ziurtasuna handitzeko.
Bardaola da Amurrio eta Orozkoko herrien arteko tontorra eta hegala, mazela. Beraz, Araba eta Bizkaiko toponimoa da. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta izen bera dago.
Bi toponimoek oinarri bera izan dezakete, barda hitza:

1 barda.
(V-m ap. A ; Lar, Mg PAbVoc, Añ, Hb, H) "Barda, [...] barda, abarra" Lar. "Bardia o zarbia, txusakia o garijia, ramillas de árboles o chamiza. Todas las cuatro voces son sinónimas" Mg PAbVoc. "Rama cortada; si es grande: adakia; si menor: abarra, barda" Añ. "(V-m), rama de árboles provista de otras pequeñas" A. Cf. LzG: "Barda, arbusto. ¿...? (Santa Cruz de Campezo). Barda, abarras; ramas delgadas (Apellániz). "...ciento y veinte y tres rs. por las suertes de barda" (LC Lopidana, 1778). "...dos suertes de bardas, once rs. y ocho mrs." (LC Ondátegui, 1706). Bardal, paraje cubierto de arbustos o árboles delgados (Toponimia en Apellániz)". Cf. parda.
Bidien bardapien egon ei-sen ollar eder bet. "Bajo unas bardas" (V-ger). JMB Mund II 152.
Ondoan dituzten elementuak oso ezagunak dira euskal toponimian, ola eta mendi hitzak, azkena oso ohikoa eta bestea egun erabiltzen da hainbat hitz eratorritan, burdinola hitza bezala.

Doñomendi toponimoa

 Doñomendi da Meñakako gailur bat. Izendegi ofizialean XVIII. mendeko lekuko batzuk daude, guztiak data berekoak, 1780. urtekoak eta guztietan izen bera dago, Doño. XX. mende bukaerakoetan Doñomendi agertzen da, egun den bezala. Toponimoak, beraz, bi elementu ditu, azkena mendi izen arrunta da eta oinarriko Doño hori antroponimoa izan zitekeen. Elementu horrek antz nabarmena du Duña toponimoarekin, azken hau Domina antroponimo emakumezkotik sortu bazen, Doñoren jatorria Dominus izenean izango zen, tarteko /i/ galduko zen azentuaren eraginez. Hau bilakaera erromantzekoa litzateke eta ziurrenik Erdi Aroan antroponimo hori mailegatu zen eta euskal lurretara heldu zen, Doñomendi toponimoak erakusten duen bezala.

viernes, 2 de mayo de 2025

Otsarainea toponimoa

Otsarainea da Arberatze-Zilhekoa udalerriko etxe bat. Lekuko zaharrena XV. mende hasierakoa da:

otsarrayn (1412)
ocsarrain (1820)
otxaraïn (1970)
[..]
otsarainea (-a) (2008)
Aipu etimologikoak Orpustanenak dira eta azkena, 2000. urtekoa, bere Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule liburuan, 124. or.:
[...]
otsatz “chiendent” et otsarr “garance”, paronymes qui semblent dérivés de otso “loup” comme beaucoup d’autres noms de plantes dites “du loup” dans diverses langues, peuvent être proposés pour de rares noms qui s’expliquent aussi, comme d’autres dérivés ou composés, par otso (voir plus loin les noms d’animaux): 1170 hotsotz ou le nom bien mystérieux d’Ossas en Soule et de son domec (sans oublier que le mot “ousse” nomme des cours d’eau dans le béarnais voisin) 1337 ossas pour le premier; plus reconnaissables peut-être en Soule ocharanco à Mendy, le nom d’Osserain et de son domec 1186 ossran au Censier ostau dossaraynh, et les domonymes d’Arbératz en Mixe 1350 ocharrayn echartea et 1412 otssarrayn (actuellement “Oxarain Etchartia” et “Ocharagnia”)
[...]
Azken lekukoetan dardarkaria aldatu bada ere, lekuko zaharretan Otsarrain agertzen da eta hori izango da analizatuko den izena. Dardarkariaz gain, artikulua jaso du eta baita paragoge bat ere, inguru horretako toponimo ugaritan gertatu den moduan, hala nola, Uztarroze, Nabaskoze...
Toponimoaren bukaeran -ain atzizkia dago eta bere oinarrian antroponimo bat, ozar hitzaren sarreran Erdi Aroko lekuko batzuk daude:
ozar.
Etim. Para su posible origen en (h)or 'perro' + za(h)ar, v. FHV 294.
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
[...]
Antroponimo bera Otsarramendi toponimoan omen dago eta toponimoaren lekukoetan <ts> afrikatua dago. Beharbada, baina hau ez da ziurra, grafia hori otso izenaren eraginez gertatua da, edo Otso(a) antroponimoarenaz. Edonola ere, toponimo honen hasierako elementua aipatutako antroponimoa litzateke.

Egurbide toponimoak

 Egurbide da Bizkaiko herri batzuetako toponimoa. Arrankudiaga-Zollon baso batek Egurbide izena du eta berdin gertatzen da Zeberion. Zornotzan, aldiz, Egurbide da baserri bat. Azken honen XIX. mendeko lekuko batzuk daude, guztiak 1862. urtekoak: Egurbidi, Egurbide, Egurbide, Egurbide, Egurvide eta Egurvide.
Toponimo hauetan egur-bide hitz elkartua dago:

EGUR-BIDE. a) (S ap. Lrq; Lar, H, A Apend). "Sendero (Fuero de Durango)" A Apend. "Sentier de transport de bois de chauffage, non carrossable" Lrq.
b) "Monte amojonado con destino al servicio del pueblo, es decir, aquél del cual todo vecino podía extraer para su casa leña que en cada año hubiera menester (Labayru Historia IV 558)" DRA.
Hitza Bizkaian ezaguna zen eta hori islatzen da Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean:
Airlesa: 1607, egurbide, término y regato de la zona de Zuazo.
Alzaga: 1607, egurbide entre Aperribay y Bengoeche; monte, zona de Vugu.
Arecha-Arragoa: 1607, Egurbide.
Artola: Barrio, -1607- egurbide y camino que va desde éste al barrio de Leguinas en Larrabezúa; -1638- molino; heredad de Artola.
[...]
XVII. mendeko agiri batean Galdakaoko toponimo ugari aipatuak dira, egurbide zirela adieraziz.