sábado, 29 de agosto de 2020

Etarte toponimoa

 Etarte toponimoa gipuzkoarra da, herri batzuetako toponimoa delako. Debako lepoa da, Mendaroko baserria, Donostiako aurkintza, Beizamako lepoa eta Amezketako baserria. Toponimo zabala da, beraz.
Azalpena bilatzerakoan, hiztegira jotzea egokia izan liteke, euskal hitza ematen duelako. Eta, bada etarte hitza, atarte ezagunagoaren aldaera. Hitza, dena den, bizkaerazko tradiziokoa da eta horrez gain, esanahia, "Portal; atrio; portada", ez da egokiena lehenago erakutsitako toponimoetan agertzeko.
Badago beste aukera bat, Ekaitz eta Etun toponimoetan gertatutako bilakaera bera izatea, et- 'hegi' + arte > Etarte, "hegien artekoa", Debako eta Beizamako lepoak izendatzeko egokia, esaterako.
Badago elementu berdinekin sortutako toponimoa, baina kasu honetan hegi izenak ez zuen aldaketarik jaso, Egiarte toponimoaren eratorri batzuk ezagunak dira, Bizkaian. Muxikan Egiartebarrena, Egiartebekoa eta Egiartegoikoa izeneko baserriak badira. Zornotzan, aldiz, Egiartegoikoa izeneko baserria bada. Bizkaiko toponimo hauetan hegi ez zen aldatu, baina arrazoia ezezaguna da.

viernes, 28 de agosto de 2020

Arrausia toponimoa

 Arrausia toponimo arabarra da, Bernedo herrikoa. Han bada aurkintza bat Arrausia izena duena.
Toponimoa lehenengo aldiz ikusi eta ematen du aharrausi hitza badela, jakinik Hego Euskal Herrian hasperenik ez dela eta jendeak arrausi esaten duela. Baina toponimo baterako ez da oso egokia eta, beharbada, lurrari lotuago azalbide bat hobea izan daiteke.
Toponimoak bi elementu izango lituzke, -a artikulua zenbatu gabe, har- 'harri' eta hautsi. Normala da azken afrikatu hau ez islatzea gaztelaniaren bitartez jasotako testuetan, antzekoa gertatuko zitaion Gazume toponimoari, <tz> idatzi ez eta azkenik, emandako etimologia zuzena bada, <z> bakar bitartez geratu da.
Baina beharbada toponimoak ederki islatu du izandako ahoskera, hautsi hitza bizkaieraz ausi izan delako, afrikaturik izan gabe. Gerta liteke egoera zahar baten ispilu izatea, aditza sortu zenean oinarria hauts izan beharrean, oraindik *haus zela, eta *-i eransterakoa (h)ausi sortuko zen, Jaurisasia toponimoko isasi hitzean, beharbada, oinarria *isas zela, ez geroko isats, isasi izena sortzeko.

Minguin toponimoa

 Minguin izeneko erreka badago Aiaran, Araban. Toponimoa erdal grafian idatzirik dago, bestela, Mingin jarri beharko genuke.
Toponimoa iluna da, euskal hitzekin etimologia osatu nahi izanez gero, baina bada blog honetan aztertutako oso izen antzekoa, Mingón, hain zuzen. Sarrera horretan proposatutakoa zen Domingo antroponimoaren hipokoristiko bat Mingo bazela, eta honi -ón erdal atzizkia erantsi eta Mingón sortuko zen, gero toponimo bihurtua.
Minguin toponimoan, aldiz, erabilitako atzizkia -ín izango zen: Mingo PI + -ín > *Minguín. Lehenik izengoitia izango zen eta gero, leku bat izendatzeko erabiliko zen. Bilaketa egokia izanez gero, litekeena da hipokoristiko honen lekukoren bat aurkitzea, erdaraz sortu zelako eta normalean, erdal eremua, handiagoa izanez gain, lekuko idatzietan askoz aberatsagoa da.

martes, 25 de agosto de 2020

Susaeta toponimoa

 Susaeta izeneko baserria Arbatzegi herrikoa da.
XVIII. mendeko lekukoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Zuzaeta [N, TO]
Zuzaeta (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.

Zuzaeta [N, NO] ikus Zuceta
Suzeeta (Pedro de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Suzieta soltero (San_Juan de) [Goicoechea (la cassa de)] [Goyencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Agustin de) [Palaciochu (la casa de)] [Arbuliz y Merrua (uarrios de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Francisco de) [Olalde (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Josef de) [Goycoeche_Torre (la casa de) (pr.n.res)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de), Guerricaiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de) [Uribay (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de) [Zuzaeta (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Pedro de) [Berreño_Celaya (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Pedro de) [Berreño_Urrunategui (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (ynquilino) (Juan de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta cirujano (maese) (Francisco de) [Olalde (la casa titulada de)], Arbazegui, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaeta vecino de esta anteiglesia (Juan de), Arbazegui, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Agusttin de) [Ybayetta (la casa pegante a la de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [Goicoechea (la casa de) (pr.n.res)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa nueba de)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa nueva de)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Joseph de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Juan de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (ynquilino) (Joseph de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (ynquilino) (Juan de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta hermano (Marttin de) [de Agusttin de Zuzaetta] [Ybayetta (la casa pegante a la de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.

Zuzieta [N, TO]
Zusieta (la cassa de), Arbacegui, a.1704, FogVizcayaMs.

Zuzieta [N, NO]
Zusieta (Esteban de) [Zusieta (la cassa de)], Arbacegui, a.1704, FogVizcayaMs.

Lekuko gehienetan Zuzaeta agertzen bada ere, Zusieta ere ezaguna da, nahiz eta lekuko kopurua askoz txikiagoa izan, ahaztu gabe egungo bokalismoa Zuzaeta-rena bezalakoa da.
Txistukarietan, baina, aldaketa bada, neutralizazioa gertatuko zen aspaldian eta ondorioz, egun ezagutzen den aldaera Susaeta da, toponimo honetan ahoskerak irabazi du, ez idatzizko aldaera zaharrak.
Analisi etimologikoa argia da, oinarrian zuza dago, ziza ezagunagoaren aldaera, eta bukaeran -eta atzizkia.
Ziza hitza ez da oso ohikoa toponimian, eta are gutxiago zuza aldaera, baina Susaeta toponimoaren bitartez lekuko bat gehiago bada.

Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran zeuden toponimoek ez zuten zahartasun handirik, XVIII. mendeko lekukoak zirelako. Baina badira batzuk, 200 urte zaharragoak, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 55. agirian, 1502. urtean:

Contrato de Çuçaeta
[...]
que la casa e caseria de Çuçaeta e sus duenos e poseedores tienen e han tennido premia de tener treçientos mançanos bien plantados e de traer mançana a media ganançia con el dicho monesterio in infeteosin e tributo con otros cargos, el qual tributo de mançana de los treçientos mançanos por la presente para agora e para sienpre jamas alçamos e quitamos e los hazemos libres e sueltos a la dicha casa y caseria de Çuçaeta e a Pero Martines e a Martyn Ochoa de Çuçaeta, que presentes estan e a todos los sus suçesores e herederos que susedieren y heredaren la dicha casa y caseria de Çuçaeta para agora e para sienpre jamas que tales treçientos de a media ganançia e tributo dellos non paguen ni sean obligados ni tenidos de tener los dichos mançanos...
Toponimoa bost aldiz agertzen da, beti idazketa berbera duena. Lekuko hauek berretsiko lukete toponimo honetarako emandako etimologia.

Gariño toponimoa

 Gariño toponimoa bi aldiz agertzen da Gipuzkoan, Gabirian tontor bat da eta Oiartzunen, baserri bat.
Oiartzungo Gariño oso zaharra da, gutxienez XVI. mendetik jaso da testuetan, hala agertzen da Oiartzungo toponimia izeneko liburuan, 145. or.:

Gariño. Baserria.
Ez da Garaño izenarekin nahastu behar, bi baserri diferente dira. Beti —ñ- letraz idatzita agertu da 1578ko dokumentu batean izan ezik (OGPAR Leg 3/002014 Fol 32). Bertan, Garino gisa, —n— letraz, transkribatua dago.
Beraz, toponimoaren aldaketa bakarra sabaikaritzea izan da, urrats hau automatikoa da, eta lekukoaren arabera, XVI. mende bukaeran beharbada ez zen oraindik gertatua.
Toponimoak, dirudienez, ez du aldaketa gehiagorik ezagutu, eta dagoen bezala, analizatzekoa da. Erdi Aroko euskal antroponimo bat da, Garino, hain zuzen. Izen honek Galindo erdal izenaren euskal egokitzapena jaso du, bokalarteko l > r gertatu zaiolako, baita nd > n ere. Baina azken aldaketa hau ondoko erdaretan ere ezaguna da, eta ez da ezinezkoa erdaratik jasoa izatea. Hori jakinik ere, euskaraz ere badira nd > n bilakaeraren adibideak, Aldani toponimoa bezala.
Badago zalantzarako lekua, jatorrian toponimoa Garindo zen ala Garino? Garindo bazen toponimoan bertan gertatu zen nd > n laburketa. Baina bi antroponimoak izan zirenez, bietarako aukera bada. Beharbada ekonomikoena litzateke hasieran Garino izan zela, baina hori ez da ziurra.
Antroponimoa, dela Galindo, Garindo edo Garino ezaguna da, behin baino gehiagotan bada toponimian eta blog honetan bi toponimo aztertuak izan dira, Galindarte eta Garinduaga toponimoak.
Edonola ere, Garino euskaraz erabilitako antroponimoa da, zalantzarik ez dago eta baserri izen askotan bezala, jabearen izena jasoko zuen eta hori geratuko zitzaion mendeetan, egun duen izen bera.

viernes, 21 de agosto de 2020

Etun toponimoa

 Etun tontor baten izena da, Elgoibar eta Mendaro artean dagoena.
Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, toponimoa analizatzekoa da, kontuan izanik bilakaera ez oso ezaguna jasoa duela. Elgoibarren badago beste toponimo bat, Etun-ekin lotua dgoena, nahiz eta antzekotasun handirik ez izan, Ekaitz, Etun toponimotik hurbil dagoena. Ekaitz izenarekin gertatu bezala, hasierako elementua et- 'hegi' litzateke, ot- 'ogi' den bezala, otordu hitzean adibidez, ot- 'ogi' + ordu dena.
Etun toponimoan bigarren elementua un(e) litzateke, Zelataun toponimoan bezala, beraz, et- 'hegi' + un(e) > Etun.

Arrendategi toponimoa

 Arrendategi toponimoa, Arrendariolaza bezala, Bergarako izena zen. Gutxienez lekuko bat dago, 1799. urtekoa.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, oinarria arrenda 'errenta' hitza litzateke eta bukaeran, -tegi atzizkia. Nabarmentzekoa da arrenda hitza Ipar Euskal Herrikoa dela, batez ere arranda aldaerarekin. Beraz, Arrendategi eta Arrendariolaza toponimoek erakusten dute arrenda hitza, arkaismoa bezala, Hego Euskal Herrian bazela eta ziurrenik, errenta berriagoak ordezkatuko zuela.

martes, 18 de agosto de 2020

Insusadi toponimoa

 Lekuko bat dago toponimo honetaz, Erdi Arokoa, Ubitarteko apeoa izena duen agiritik jasoa, 1452. urtean, Elgoibar inguruan, 34. or.:

Ytten, el sel de Ynsusadi por sel de ymbierno, que deve haver e ha de largura desde el moxón de piedra que está puesto en medio del dicho sel a todas partes al derredor faz a los exidos comunes conzejales sesenta baras de las suso dichas. Así que son de un cavo a otro cient e veinte baras.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian intxusa landare izena, gaztelaniaz saúco, eta -di atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, hitz honen lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegian bada, eta horrek esan nahi du Erdi Aroko lekuko horrek intxusa izenaren lehenengo lekukoa ia hiru mende aurreratuko lituzke. Toponimoa Insusadi izanik, intxusadi hitza ere kontuan hartu beharko genuke, harizti, lizardi eta urkidi hitzak bezala. Baina intxusadi ez dago hiztegian, beraz, toponimo hau da, orain arte hitz honen lekuko bakarra.

Jaolatza toponimoa

 Jaolatza bi herritako toponimoa da, Gipuzkoan. Elgetan baserria eta basoa da eta Bergaran, aldiz, etxe bat.
Elgetako toponimoaz informazio ugari jasoa da Juan San Martinen Eibar eta Elgetako toponomastika = Toponomástica de Eibar y Elgeta izeneko liburuan,  121. or.:

Jaolatza (Jalotza) (E)
1448, El Abad de Jaunsolaza (EAU, p. 42).
1512, casa Jaolaza (J. C. Guerra, Ob. cit., p. 270).
1567, Valle de Jaloza y Jaolaza (Torre medieval. EAU, p. 115; y en las pp. 154-155 se lee sucesivamente Jaolaza. En el s. XVI y parte del XVII llevaba el nombre Jaolaza el propio barrio de Ubera, EAU, p. 115).
1571, top. Iaolaça (Garibay, Compendio Hist. de España, Lib. XV, cap. X).
1625, casa Jaolaza (CHG).
1857, casa Jaolaza (Nomenclátor).
1928, casa Jaolaza (Hab.: José María Ascasibar).
1974, casa Jaolatza (Jalotza) (CG. Lin.).
Toponimoaren lekuko gehienetan aldaera bakarra dago, Jaolatza, baina lehenengoa, nahiko ezberdina da, Jaunsolaza. Lekuko hau zuzena bada, aldaketa batzuk gertatu dira, gainera nahiko goiz, XVI. mende hasieran bazegoen egun finkatutako aldaera. Beraz, Jaunsolaza > Jaolatza bilakaera azaldu beharrekoa da.
Kasu paraleloa Saontx patronimikoan dago, K. Mitxelenaren El genitivo en la onomastica medieval lanean aipatua eta azaldua:
... en unos textos vascos breves contenidos en una crónica redactada en Vizcaya a finales del siglo XVI ocurren los patronímicos Onsaluch y Saonch, traducidos por Gonçalez y Saez. Cf. para el primero el vizc. atx, bakotx de aitz, bakoitz, etc. y para el segundo el patronímico navarro Sanoiz, Sanoyz, que se documenta abundantemente por lo menos en el siglo XIII. No hay duda de que procede de Sansoiz, y la pérdida por disimilación de la silbante interior (al contrario que en el nombre Anso) debió de ser suficientemente antigua para permitir una evolución Sansoiz > Sanoiz > *Sâoch > Saonch.
Jaolatza toponimoan bilakaera hauxe izango zen: Jaunsolatza > *Jaunolatza > Jaolatza, sudurkaria ez zen berriz agertu, eta eginez gero nl bezalako kontsonante elkarketa izango zen eta berriro soilduko zen, l geratuz. Harrigarria da, dena den, XV. mendean Jaunsolaza izatea eta hamarkada ez askora, egun dagoen aldaera sortua izatea. Oraingoz, erantzun errazik ez du, kronologia hain berantiar honek.
Toponimoaren elementuak bi (edo hiru) lirateke, azken zatian ola + -tza edo *olatza hartzen bada. Oinarrian Jaunso antroponimoa litzateke, bi lekuko baino ez zaizkio ezagutzen, A. Irigoienek erakutsiak, De re philologica linguae uasconicae V izenburuko liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica lanean bilduak, 20. or.:
Iaunso hic rouorauit a.956 ChartValpuesta 33, Jaunso de Calullano [a.1108] DocLeire 222, frente a: Jaun Belça [a.1235-1236] CD PrioradoNavarra 263 [con jaun ‘señor’ como praenomen].
Jaunso hipokoristikoan jaun + -so genuke, bere emakumezko paraleloa blog honetan aztertutako Andraso antroponimoa litzateke.

viernes, 14 de agosto de 2020

Arrendariolaza toponimoa

 Arrendariolaza toponimoa Bergarako mendi bat zen, 1629. urtean agirietan agertzen dena. Toponimoa, gehienak bezala, hitz elkartuz osaturik dago, kasu honetan *arrendari + ola + -tza. Azkenak ezagunak dira baina lehenengoa ezezaguna da, Orotariko Euskal Hiztegian, behintzat, ez da agertu. Baina hitz bera analizatu ahal da, eta oinarrian arrenda izango luke eta bukaeran -ari atzizkia. Hitz oso antzekoa, eta esanahia berdintsua izango zuena errentari izango zen, lekukotza ez oso handia utzitakoa:

errentari.
(Lar, Añ), errentalari.
Arrendatario, que toma en alquiler. v. errentero, maizter.
Neure errentari beartsu gixa-gaixoakaz errukia erakustea. Añ LoraS 160 (v. tbn. 161). Errekisatutako belardien jabe edo errentalariak. "Arrendatarios" . EAEg11-6-1937, 1795.
Hitz hauen oinarriaren aldaketak erdal renta hitza egokitzerakoan gertatuak dira, arrenda, errenta. Bestea ezaguna da, -ari atzizkia.

Oidorena toponimoa

Mungiako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII  izeneko liburutik jasoa:

Oidorena [N, TO]
Oydorena (la casa de) [Elguezabal (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.

Elementuen banaketa eginez gero, oido- + -(r)en + -a izango genuke, etxe izenetan ohikoa den egitura. Baina hasierako oido- azaltzeko zaila da, erdal hitza bada baina ez egokia horrelako toponimoan egoteko. Normalean leku horretan antroponimo bat izango zen, edo izengoiti bat, edo lanbide izen bat. Eta hori gertatzen da toponimo honetan, baina oinarria oido- ez da, oidore- baizik. Haplologia gertatu da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean batzen dira, Ametzagaña toponimoan bezala. Beraz, *oidore + -(r)en + -a > *Oidorerena > Oidorena, beharbada tarteko urratsa, toponimo sortu eta berehala gertatu zen. Oinarriko *oidore hitza mailegatua izango zen, gaztelaniaz bazen oidor (https://es.wikipedia.org/wiki/Oidor) izeneko lanbide bat, "Oidor era la denominación de los jueces miembros de las Reales Audiencias o Cancillerías, tribunales colegiados originarios de Castilla...", toponimoari izena emango ziona.

martes, 11 de agosto de 2020

Ekaitz toponimoa

 Elgoibarko bi toponimok dute Ekaitz izena, erreka bat eta tontor bat.
Dirudienez, toponimoaren lehenengo lekukoa Erdi Arokoa da, 1452. urteko agiri batean agertzen delako, saroe izena bezala, 33. orrialdean:

Ytten, el sel de Ecaiz por sel de ymbierno, que deve aver e ha de largura desde el moxón de piedra que está puesto en medio del dicho sel a todas partes al derredor faz a los exidos comunes conzejales sesenta baras de las sobre dichas. Así que son de un cavo a otro zient e veinte baras.
Beraz, toponimoak 500 urte baino gehiago iraun du, aldaketarik gabe, horrek esan nahi du aztertzeko fidagarria dela. Hasieran, toponimoa berdina da euskal hitz batetik, ekaitz izenarekin hain zuzen. Ez da batere ohikoa euskal hitz huts bat toponimo bihurtzea, eta horri gehitu behar zaio arazo semantikoa, mendi bat eta ekaitz hitza lotzeko.
Badago beste azalbide bat, ekaitz hitz elkartua omen da egu- 'egun' + gaitz. Ekaitz ere antzekoa litzateke, baina lehenengo elementua hegi izan liteke. Antzeko hitzetan bilakaera berezia dago, ogi > ot- (otarte), haragi > harat- (harategi)... Bilakabide hori berdina balitz, hegi > het-, eta gaitz gehituz: Ekaitz genuke, "hegi gaitza", Elkarketaren /k/ beste hitz batzuetan ere ikusten da: ogi > ot- + -gin > okin, haragi > harat- + -gin > harakin.

Andrioena toponimoa

 Andrioena baserria Bizkaiko Ibarrangelu herrian dago.
XVIII. mende bukaerako lekukoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Andrioena [N, TO]
Andrioena (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Andrioena (la casa de) [Acorda (partido de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.

Azken 200 urteetan, gutxienez, toponimoa ez da aldatu. Ziurrenik baditu urte gehiago, jakinik oinarrian antroponimo bat dagoela, ahaztu gabe -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan.
Esan bezala, oinarrian antroponimo bat badago, Andrio, ziurrenik. Hau Andres (edo Ander) izenaren aldaeretako bat, A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz liburuan azaltzen duen bezala:
1.16. ANDREAS, ANDRES (arrunta), ANDRIU (Leiç.) (35), ANDER (Ar. G.) (36) (Satr.) [...]
Ikus XIV menderako ANDREO, ANDRIO, ANDREU, ANDREUA, azkenengo hau emakume-izena, eta seguru asko ANDREOTA ere bai, ANDREA, ANDRES, ANDRESA, azkenengo hau emakume-izena, Nafarroan: Andreo de Larraona, (1366, PN-XIV, F.Est., 611 orr.), Esteilla-n; Sancho d’Andrio, (1366, PN-XIV, F.Sang., 449 orr.), Sant Martin d’Unx-en; Andreu, (1366, PN-XIV, F.Sang., 452 orr.), Cassada-n; dono Andreua, (1366, PN-XIV, F.Sang., 481 orr.), Sanguessa-n; Andreota, (1366, PN-XIV, F.Est., 610 orr.), Esteilla-n; Andrea, fijo de Miguel Maestro, (1330, PN-XIV, F.Est., 284 orr.), Auerin-en; Andres, fijo de Johan Blazquiz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 339 orr.), Bargota-n; dona Andresa, (1330, PN-XIV, F.Est., 261 orr.), Andossieylla-n. Ikus hirugarren zerrendan ANDRENET.
Nafarroan 1350 urterako Sant Andres hagionymoa agertzen da, (PN-XIV, Mon., 390 orr.), hamasei urte geroago Sant Andreo dena, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 556 orr.) (38).
————————————————
35 Leiçarraga: ‘Andriu, gucizco borthitza “, 1198 orr. (Testamentv berrian diraden icen propri Hebraico eta Greco batzuén declarationea).
36 Obr. Compl., “Egutegi Bizkattarra” (1897), 1008 orr., “Ander, (Andrés,…)”.
38 Patxi Salaberri-k diost Nafarroako hagiotoponimian Sandiandore edireiten dela Lerga-n eta Leatxe-n. Iturrian Erdi Aroko latinezko Sancti Andreae legoke, agian Andreo formarekin gurutzaturik, eta metathesiaren eraginez. Ikus JUSTINO sarreran Sandixusti dela-ta gai honezaz eginik ditudan oharrak.
Antroponimo honen aldaeretan Andrio bazen, Erdi Aroan ezaguna zena. Gero, Hegoaldeko Euskal Herrian, behintzat, Andres nagusituko zen, gaztelaniatik jasoa.
Lekuko zahar honek, beharbada, Erdi Aroraino eramango gintuzke, baina zehaztasun gehiago izateko jakin beharko genuke Andrio aldaeraren desagerketa data.

sábado, 8 de agosto de 2020

Astorregi toponimoa

 Bizkaian dago Astorregi toponimoa, Markina-Xemeinen tontorra eta baserria da eta Etxebarrian, baso baten izena.
Markina-Xemeingo baserriaren lekuko zaharragoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Astorregui [N, TO]
Astorregui (la casa de) [Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.
Astorregui (la casa llamada) [Murua o Barinaga (cofradia de)], Marquina 18.1799,
FogVizcayaMs.
Aldaketarik ez du jasan azken 200 urteetan, beraz, Astorregi izena besterik ez dago analizatzeko. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, astor eta hegi. Bi hitzak batuz gero, inolako aldaketaren beharrik gabe, Astorregi sortuko litzateke.
Astor hitza ez da batere ezaguna, izan ere, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, iturri bakarra dago, Azkueren hiztegikoa:
astor.
astor. "(V-arr-oroz), fofo, de poca consistencia (hablando de tierras)" A.

Hitzak hedapen txikia erakusten du Bizkaiko erdiko lurraldean, toponimo eratorri batzuk daudelako, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII aipatutako liburutik jasoak, hala nola Astorra:

Astorra [N, TO]
Astorra (la casa de), Cortezubi, a.1745, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Astorra (la cassa de), Corteçubi, a.1704, FogVizcayaMs.

Astorra [N, NO]
Astorra (Juan de) [Ascoeta (la caseria de) (pr.n.res)], Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Astorra uezino de Cortezubi (Juan de) [Magdalen_Ueazcoa (la casa de)], Ajanguiz, a.1796, FogVizcayaMs.

Astorrondo izeneko etxea izan zen Arratzun:

Astorrondo [N, TO]
Astor(r)ondo (la caseria de), Arraçua 17.1641, FogVizcayaMs.

Eta ziurrenik, Bizkaian ere, Astorza izeneko toponimoaren lekuko bat bada:

Astorza [N, NO]
Asttorza renttero (Pedro de) [Zerura (uarrio de)] [Haedo (conzejo de)], Carranza, a.1796,
FogVizcayaMs.
Laburtuz, Astorregi toponimoaren bitartez, astor hitz zaharraren ezaguera izan dugu eta lekuko toponimiko batzuk gehitu, baita hitzaren kronologia aldatu, oraingoko lekuko zaharrena XVII. mende erdikoa delako, Astorrondo.

viernes, 7 de agosto de 2020

Jainaga toponimoa

 Jainagagaraia izeneko baserria Zaldibarren dago, Bizkaian.
Analisia erraza da, Jainaga + garai + -a, baina interes handiena duena lehenengo zatia da, aspaldian toponimoa ere zena. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurreko mendeetako lekuko batzuk badaude:

Jainaga [N, NO]
Gaynaga (Francisco de) [Curseaga (la casa de) (pr.n.res)], Zaldua, a.1704, FogVizcayaMs.
Jainaga (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jainaga viuda (Ana_Maria de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Jaiñaga (Dom(ing)o de) [Eyzaga (el molino de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Jaiñaga (ynquilino) (Juan de), Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Domingo de) [Arnaga (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Domingo de) [Jaynaga_Becoa (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Josef de Zalduegui) [Artecalle (la calle de)], Hermua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Josef de Zuduegui_(sic), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Pablo_Ramon de Zalduegui) [Errementeria (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Jaynaga (inquilino) (Pedro_Antonio de) [Zubiaurre (barrio de)], Hermua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga fiel sindico (don) (Francisco de), Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.

Jainaga Becoa [N, TO]
Jaynaga_Becoa (la casa de), Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.

Toponimoa iluna da, -aga atzizkia badago, baina hasierako jain- analizatzeko zaila da. Bi aldaketa beharrezkoak dira toponimoaren analisia egokiago egiteko. Batetik, nd > n gertatu da, Aldani toponimoan bezala, eta horrela *Jaindaga toponimoa genuke, hau ere iluna da, baina /i/ bokala lekuz aldatuz gero, *Jandiaga genuke eta hau analizatzekoa da. Hasierako jandi-, Jaunti antroponimoa litzateke, aldaketa batzuk jasoa. Jandustegi toponimoan, lehenago Jandistegi zen honetan jandi- aldaera ere bada. Jaunti antroponimoa ez da inoiz *Jandi bezala agertu baina toponimo batzuetan horixe da geratutako aldaera bakarra, diptongoa galdu zuena eta herskaria ahostundu zena.
Laburtzeko, Jaunti antroponimoa eta -aga atzizkia lotzetik Jainaga bezalako toponimora heldu zen.

Listorreta toponimoa

 Listorreta toponimoa Gipuzkoan aurkitzen dugu. Errenterian baserri baten izena da eta Hernanin, aurkintza bat.
Errenteriako baserria zerrendatua da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

LISTORRETA (prop.)

Analisia egiteko orduan, lehenik elementuen banaketa, eta horrek ez du zailtasun handirik, listor- + -eta. Lehenengoa liztor izeneko intsektua litzateke, eta ohikoa da pentsatzea animalia izenei -eta atzizkia lotzen ez zaiela. Normalean hala da, baina salbuespenak badira, Akerreta toponimoan ikusten den bezala. Listorreta izena hartuko zuen han liztorren elkargunea zelako, ugariak zirelako. Eta behin izena hartu ondoren, animaliak joango baziren ere, izenak iraun du.

martes, 4 de agosto de 2020

Atxumaitz toponimoa

Atxumaitz tontorra Donostian dago. Lekuko zaharrenak XIX. mende erdikoak dira, Donostiako toponimia (1995) izeneko lanean ikus daitekeenez bezala:
Achumazcogana , M. de (1860, D.U.A.-D-7-1-P.) 
ATXUMAITZ: Achumascogaña (1861, monte, T.M., 446 orr.), Ac(h)umaizco gaña (1889, Punto de, D.U.A.-C-5-I-1691-1369), Achimoscogaiñeticichasaldea (1939, paraje, A.I., 24 orr.), Achimoscogaiñeticirugarren (1939, paraje, A.I., 24 orr.), Achimoscogaiñeticlaugarren (1939, paraje, A.I., 24 orr.), Achimoscogaña (1939,
paraje, A.I., 21 orr.); Atximas-gaña (1989, D.U.T.B.). 64-6-3, M. I-1.
Lekukoetan aldaera ugari badira, toponimoaren luzeak lagunduko zuen. Izan ere, lekuko guztietan gain hitza ere bada, egungo aldaera ofizialean ez bezala.
Lehenengo lekukoak fidagarrienak izan ohi dira eta hauetan aipagarria da bi hitz ia sinonimoak direnak batu direla: haitz eta gain. Toponimoa zatitzekotan hauxe izango genuke: atxum- + haitz + gain (+ -a). Lehenengo zati hori iluna da, baina hitz ezagun baten aldaera baino ez da, hain zuzen, aitona hitzarena. Orotariko Euskal Hiztegiaren aitona-ren sarreran aldaera hauek zerrendatuak dira:
1. (G, AN; Lar, Añ (G), Dv (G), H (V, G); attona G-goi-azp-bet, AN-gip-larr-5vill, L-sar), aiton (G; atton G-to, AN-gip-larr-5vill), aituna (G-nav; VocB ; a(i)ttune AN-araq-ulz), aitun (AN-ulz, B; aittun AN-araq; attun G-nav, AN-larr-5vill-araq-ulz, B), aitxona (G-azp), aitxuna (aitxune G-nav), atxona (AN-gip; H (V)), atxuna (AN-erro; Aq 65 (AN); atxune AN-ulz-gulina). Ref.: A (aitaita, aituna, atton); A Apend (aitun); EI 351; Iz To, Als (attuna); Etxba Eib ; Izeta BHizt2 (attun).

Hiru aldaketa gertatu zaizkio aitona-ri, it > tt, on > un eta un > um. Lehenengo biak agertzen dira aitona-ren aldaeren artean. Azkena, aldiz, ez dago baina toponimian ezaguna da, Gazume toponimoan bezala, adibidez.
Lekukoak kontuan izanik, aldaketak horiek guztiak, XIX. mende erdirako beteak zeuden, hemen eman den etimologia zuzena izanez gero.

Eguneraketa (2025-06-13):
Beharbada sarreran proposatutako etimologiak aldaketa gehiegi behar ditu eta beste bat izan liteke analisi zuzena. Donostiako toponimia lanean bada oso lotura handia izan dezakeen toponimo bat:

ANTXUME: Anchume (1803, casa, N.D.L., 25 orr.), Anchume (1814-1851, O.P.A., H-622, z/g), Anchume (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Anchume (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Anch me (84) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Anch me   Ancho ne (16) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Anchume (1864, Casa de labor, N.P.G., 63 orr.); Antxume, Auchianenia (1989, D.U.T.B.). 64-14-7, m. I-4.
ANTXUMEKO GAINA: Antxumeko gaina (1989, D.U.T.B.). 64-22-2, M. H-5.
Hemen aurkeztuko den etimologian antxume hitza oinarria litzateke eta ondoren haitz hitza izango zen. Orduan, beharreko aldaketa bakarra sudurkarien disimilazioa litzateke: antxume + haitz  > *Antxumaitz > Atxumaitz. Goiko Antxumeko gaina toponimoaren sinonimoa litzateke. Elementu berdinekin sortutako toponimo bat aztertua izan da blog honetan, Antxumaitz toponimoa, Oñatikoa. Azken honetan ez zen disimilaziorik gertatu eta dauden bi elementuak aldatu gabe geratu dira.

Jandonipe toponimoa

Jandonipe toponimoa bi herritan agertzen da, Bizkaian. Busturian eta Errigoitin bi baserriren izenetan dagoelako.
Lekuko zaharrik ez dago, baina izena nahiko argia da, lau elementu baditu: Jaun + done + Johani(s) + -pe. Lauetatik azkenak ez du aldaketarik jasan, besteek bai. Beharbada nabarmentzekoa da Johanis izeneko txistukaria galdua izatea, baina hori bera Jandoniane  toponimoan ere gertatu da. Dena den, bitxia da -i bukaera, eta ez -e bokalekoa.
Beharbada bi baserri horien inguruan hagionimo bat izan zen, santu izen bat, baseliza batekoak edo, eta horrexegatik bi baserri izen horietan santu izenak barruan dituzte.

sábado, 1 de agosto de 2020

Ametzagaña toponimoa

Ametzagaña toponimoa Gipuzkoako hainbat leku izendatzeko erabiltzen da. Horrela, Debako tontor baten izena da, Donostiako tontor batena ere bai eta Zarauzko aurkintza baten izena.
Donostiako tontorraz, badago informazio gehiago Donostiako toponimia izeneko lanean, 1995. urtekoa:
AMETZAGAÑA: Ametzagaña (1840, D.C.H.G, 203, 200 orr.), Ametza-gaña (1850, eminencia, Madoz, 194 orr.37), Ametzagaña (1858, Monte, D.C.H.G, 212, 210 orr.), Ametzagaña, M. de (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ametzagaña (1891, monte, D.U.A.-D-9-VI-1970-6), Ametzagaña (1975, S.S.D., 405 orr.); Ametzagaña (1989, D.U.T.B.). 64-14-3, MM. I-3.

Azken 150 urteko lekukoek ez dute ezberdintasunik erakutsi eta, beraz, ontzat hartzekoa litzateke.
Analisia egiteko bi elementu izango genituzke, ametz zuhaitz izena eta gain izena, eta -a artikulua bukaeran. Baina toponimoan badago tarteko /a/ bat azaldu beharrezkoa, Ametz-a-gaña. Artikulua ez denez, beste azalpen bat behar du, eta horretan egokiena -aga atzizkia izango genuke: ametz + -aga + gain + -a. Beharbada hasieran *Ametzaga toponimoa izan zen eta hurbileko tontor bati gain + -a gehitu zizkioten. Ametzaga ez da toponimo ezezaguna Euskal Herrian eta -aga atzizkiaren gehiketak toponimoa ederki azalduko luke.
Gertatutako fenomenoa haplologia da, hau da, bi silabak berdinak edo oso antzekoak direnean bat desagertzen da, Andransolo toponimoan bezala, jatorriz *Andransasolo izango zelako.
Gipuzkoako toponimo hauetan *Ametzagagaña izan behar zuen baina guztietan bi silaba berdinak batu ziren, Ametzagaña bihurtuak.

Eguneraketa (2021-06-22):
Badago beste aukera etimologiko bat, tarteko elementu desagertua -aga atzizkia ez izatea, baina bai -tza atzizkia. Horrek ere azalduko luke tarteko /a/ hori: ametz + -tza + gain + -a > *Ametzagaña.

Jandonianiz toponimoa

Jandonianiz izeneko baserria dago Azkoitian, Santa Krutz auzoan.
Lekuko zaharrago bat dago, XX. mendeko bigarren erdikoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburutik hartua:
JANDONIANIZ (col.), Santa Cruz ballara, Azkoitia
Lekuko zaharragorik ez badago ere, toponimoa nahiko gardena da, aldaketa batzuk jaso baditu ere. Hiru elementu lituzke, Jaun + done + Johanis antroponimoa. Jandoniane toponimoan bezala, baina azken izen honetan bukaerako elementuarekin erabilitako aldaerak ez du bukaeran txistukaririk, Donibane herri izenak bezala.
Toponimoa, ziurrenik, Erdi Arokoa da. Hurrengo mendeetan hagionimoak egiteko era gaztelaniaren menpekotasuna areagotu zelako, Sanjuanmendi toponimoan ikus daitekeenez bezala.