lunes, 30 de mayo de 2022

Usanpozu toponimoa

 Arabako Erdi Aroko toponimo hau Ezkerekotxa eta Txintxetru herrien artean zegoen eta bi lekuko heldu dira eta baita ere bere itzulpena izan daitekeena, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuan daude aipatutako lekukoak, I11 izeneko agirian, 1499. urtean:

... auer derecho e poder pastar la dehesa del dicho lugar de Ezquerecocha con sus ganados mayores e menores e pacer las yeruas e beuer las agoas sin contradicion del dicho concejo e vezinos de Ezquerecocha, mis partes, y tener derecho asi mismo de beber en el poço de Vsanpoçu con sus ganados mayores e menores.
[...]
Quatro mojones que son al decender de Vsanpoçu (borrado ...) entre los dos mojones (borrado ...) a la parte de Chinchetru (borrado ...) entren los ganados mayores e menores del dicho lugar de Chinchetru e (borrado ...) beuan en el dicho poço.
E dende fallamos otro mojon desde el dicho poço de Vçan, en la costa acia parte del arroyo.
Bi lekukoak berdin idatzirik daude, Vsanpoçu, eta textuaren azken aldean bere "itzulpena", poço de Vçan. Toponimoak bi zati lituzke, usan eta pozu, putzu hedatuagoaren aldaera. Hasierako usan- izan liteke izain izenaren aldaera:
izain.
Etim. v. zizain.
(G-goi-to-nav, AN-larr-5vill-araq-ulz; Lar, Añ (G)), izai (G-to-bet, AN-gip-larr-5vill; Lar, Añ (G), H (G)), itxain (L, BN, S; SP, VocBN, Dv (BN), H), izein (G-nav, AN-araq-olza), izei (AN-ulz), ixain (H), itzai (H), itzain (BN-baig; H), ixixan (S), urzan (V-gip), uzen (H (V)), uzan (V; Añ (V), Izt 108v), uzun (A Apend), usen (H (V)), usan (V), uxan (V-gip). Ref.: Bon-Ond 146; A (izai, izaiñ, itxain, usan, uzan, ixixan); Lh (itxain); Iz Ulz (izañe, izeie), To , IzG (izai, izain), UrrAnz y ArOñ (usan); Satr CEEN 1972, 51; Echaide Nav 113; Elexp Berg (urzan, usan, uxan).
Sanguijuela. "Sangsue" SP. " Ixainak hartze, s'appliquer (prendre) les sangsues" H. v. antxa, 1 itain (2), zizain. Tr. Documentado en los textos desde finales del s. XVIII. Emplean izai(n) los autores guipuzcoanos e itxain los septentrionales López, Elissamburu y Barbier. En los vizcaínos se documentan formas con u- inicial.
Usan aldaera sartaldekoa da, u- hasierak salatzen duen bezala, baina bitxia da lekuko itzulian txistukari ezberdina agertzea, "poço de Vçan".
Toponimo honen analisia zuzena bada, izain hitzaren lehenengo lekukoa oso aurreratuko litzateke, 150 urtetan, gutxi gora behera, eta usan/uzan aldaerarena, 320 urtetan.

Saimendi toponimoa

 Saimendi toponimoa Araban dago. Gasteizen tontorra da, eta Legution eta Zigoitian aurkintza eta tontorra.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan Saimendi eta Saimendibea toponimoak agertzen dira:

SAIMENDI, término montuoso en Gorbea. 1849, término en Ullíbarri de los Olleros. Labrantío en Gauna y en Betolaza.
SAIMENDIBEA, 1713, labrantío en Heredia.
Erdi Aroko lekukoak ere badaude, Saimendi eta Saimendizabal toponimoena, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko B29 izeneko agirian, 1502. urtean, Saimendizabal behin baino gehiagotan agertzen da:
El qual dicho poder que nos asi tenemos de los dichos conçejos e la donaçion que la dicha yglesia de Çuaçu tiene del dicho conçejo de Çuaçu de los terminos de Saimendizaual e Yturiaga, vno en pos de otro, son estos que se syguen.
[...]
... de toda la açion que el dicho conçejo e vezinos del dicho logar de Çuaçu tenemos e nos pertenesçe aver e tener en el termino llamado Yturriaga e Saymendiçabal e de todo lo que le pertenesçe al dicho conçejo e vezinos de dicho lugar de Çuaçu...
[...]
por los quales prestamos cabçion e nos obligamos de les fazer estar e quedar e aver por firme e rato e grato lo que por nos abaxo sera declarado por lo que a nos toca e atane e pertenesçe e puede pertenesçer en propiedad e en posesion en los terminos de Yturriaga e Saymendiçabal...
Saimendi ere bada, aipatutako liburuko E27 izeneko agirian, 1518-1519. urteetan:
... em presencia del alcalde e vezinos del Burgo e Arbulu e Argomaniz en los terminos de Çumaduya e Saymendi e Eguira Sarria lo contradixessen.
Liburu berean lekuko gehiago daude, baina analisi etimologikorako ez dira beharrezkoak.
Toponimoak bi elementu ditu, sai hegazti izena eta mendi. Saimendizabal izenean, zabal ere bada, "leku zabala" esanahia izango zuena, beharbada, hau da, "Saimendiko leku zabala".

viernes, 27 de mayo de 2022

Txopillo antroponimoa

Antroponimo hipokoristiko hau behin agertzen da Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520 liburuko 28. agirian, 1475. urtean:

... e estando presentes en el dicho lugar Juanto de Goyçueta, alcalde de la dicha Villanueva, e Chopillo, lugarteniente de preboste por Per Ybanes de Goyçueta, preboste de la dicha Villanueva e de la dicha tierra de Oyarçon...
Izen hau oso gutxitan agertzen da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz, lekukotza oso urria du, 130. or.:
Txopillo (Txope). Leitzako Txopilloborda etxe izenaren oinarrian dago (NTEM XLVIII: 130). 1596an aurkitu dut lehen aldikotz: «Beltran de chubieta, m. de chubia, Juª Lopez de Chopillo, lope de altamira» (HA.p., 2). 1726an Chopillo moduan ageri da oikonimoa.
Oiartzungo liburuko agiri honetakoak 121 urte aurreratuko luke hipokoristiko honen lehenengo agerpen data, eta horrela, aipatutako lekukotza urria apur bat sendotzen da. Bilakaera, Salaberrik adierazten duen bezala, Txope > Txopillo izan daiteke, baina *Lopillo > Txopillo ere izateko aukera dago. Salaberrik bi izen oso antzekoak aipatzen ditu, Lopiello eta Lopillu. Bide batez, azken hau izan zitekeen Opilluaga toponimoaren oinarria.

miércoles, 25 de mayo de 2022

Ibiltzieta toponimoa

 Ibiltzieta da Nafarroako herri bat, Sartze udalerrikoa.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Ibiltzieta toponimoaren lekuko zaharrak daude, eta baita etimologia batzuk ere. Lehenengoa Mikel Belaskorena da, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburutik jasoa:

Significado desconocido. Comentario lingüístico: El nombre es confuso y con variantes antiguas diferentes a la actual. El nombre antiguo parece haber sido Ubeitzieta. Quizá se trate de una variante de ur 'agua', e incluso beltz 'negro', pero el resto no resulta claro. *Ubeltzeta sería 'lugar de agua negra', pero Ubeltzieta es lo que se documenta. También se podría relacionar con la voz vasca ubil 'remolino'. De aquí se obtendría *Ubiltzeeta, de donde por una disimilación vocálica se llegaría a Ubiltzieta. En vascuence se llama Ibizta e Ibinzieta (NEN). Traducciones curiosas y explicaciones populares: A. Campión relacionó el nombre de la localidad con la expresión vasca ur-bildu 'reunirse el agua'.
Hurrengoa Patxi Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanetik jasoa:
Ibiltzieta (< ur + bil + -tze + -eta, es decir, 'confluencia de dos ríos o regatas)
Euskaltzaindiaren aipatutako orrian daude toponimo honen lekuko zaharrenak:
uelcita iuxta uilla sarres (1107)
ubelcieta, ubelzieta
(1115)
ubelcieta, ubelzieta (1119)
huvilcieta (1268)
Ikus daitekeenez, lekuko zaharrenetan bigarren silaban /e/ bokala dago, eta horrek ezeztatuko luke ubil edo *bil egotearen proposamena. Lekuko zaharrena laburketa bat izan daiteke eta orduan, jatorrizkotik hurbilen dagoena Ubelzieta litzateke. Toponimoaren elementuak lau izan daitezke, u- 'ur' + beltz + -tze + -eta. Horrela azalduko litzateke toponimoaren /i/ bokala, disimilazioagatik sortua: *Ubeltzeeta > Ubeltzieta. Horrelako disimilazioak ezagunak dira, horrela, Etxeita litzateke etxe + -eta.
Toponimoaren luzerak erraztuko zuen laburketak gertatzea, egun, ahozko izena Ibizta da.

Benturaiturri toponimoa

Benturaiturri da Urnietako aurkintza bat. Toponimo eratorri bat du, Benturaiturriko erreka, Andoain eta Urnieta artean dagoena.
Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa aski argia da, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, behintzat.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaerakoa iturri hitz ezaguna, baina hasierakoa bestelakoa da, Bentura antroponimoa dago, egun erabilia ez dena. Hala ere, garai batean ezaguna izan zen, baita toponimo sortzaile, Benturagain toponimoa bezala, blog honetan aztertua. Sarrera horretan Benturaren lekuko zahar batzuk daude, tartean gipuzkoar batzuk.

lunes, 23 de mayo de 2022

Okaramendi toponimoa

Okaramendi da Arabako Barrundia herriko baso bat.
Lekuko zaharrik ez da, baina toponimoa nahiko gardena da eta azalpen betegarri baterako aldaketa txiki bat baino ez da beharrezkoa.
Toponimoak bi elementu ditu, azkena mendi ezaguna da eta hasierakoa ez da hain ezaguna, hitza sartaldekoa delako, okaran. Hitz bera Okaragana eta Okaranaga toponimoetan dagoen bera da. Okaramendi izenean oinarriko azken kontsonantea, sudurkaria, ez dago. Bi hitz elkartzerakoan, okaran + mendi, bi sudurkari elkarren ondoan geratu ziren eta oinarrikoa galdu zen, fenomeno normala dena.

Las birigazas toponimoa

Las birigazas da erdaraz sortutako toponimoa, Galdames eta Gueñes herrien arteko pinudi bat izendatzeko. Lekuko zaharrik ez badago ere izena nahiko argia da, oinarrian hitz zahar bat dagoelako, bidegaza, oso lekukotza urrikoa:

bidegaza.
(A), bidigaza "Bidegaza, cierto objeto que se exponía en los molinos y presas en señal de dominio (Ley IV, t. XXIV del Fuero de V.)" A. "Bidigaza, señal de presa a construir ("Fuero de Vizcaya"). EE 1881a, 209" Garate Cont RIEV 1933, 96. "Bidigaza, señal que se echa en Vizcaya en el paraje de cualquier río o arroyo que es del público para ganar el derecho de edificar, y para ganar el agua cuando alguno quiere construir allí presa, herrería o molino (Diccionario de la Real Academia, 1791)" DRA.
Toponimoa erromantzezkoa da eta aldaketa bakarra horzkariari dagokio, toponimoan dardarkaria delako, baina hori ez da aldaketa handia, bi kontsonanteak hurbilak direlako. Euskaraz, esaterako r/d nahasketa ezaguna da eremu batzuetan, horrelakoak dira aide 'aire' eta toponimian ere badaude ale batzuk, Agaratxonea toponimoa bezala, oinarriko *Agaratxo hori Ageda PI + -txo atzizkia delako, dirudienez.
Beraz, bidegaza edo bidigaza hitz zaharrak lekuko toponimiko bat utzi zuen Galdamesen, egun arte iraun duena.

viernes, 20 de mayo de 2022

Zakarrola toponimoa

 Zakarrola da aurkintza bat, Auritz eta Garralda herrietan dagoena. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Zakarrola toponimoaren lekukotza luzea dago, XIII. mendetik hasirik. Lekuko zaharrenak hauek dira:

çaquarrola (1253)
çaquarrola (1557)
cacarrola (1695)
Mende batzuk geroago, Zakarloa aldaera agertzen hasi zen, egunera arte iraun duena:
cacarloa (1708)
zacarloa (1798)
Zakarloa (2019)
Ahozko lekukotzan, bi aldaerak daude:
zakarlóa (1992-1999) [NA.TM]
zakarróla (1992-1999) [NA.TM]
Aztertzeko izena Zakarrola da, bi elementuz osatutakoa da, azkena ola ezaguna da eta hasierakoa zakarro izenondoa izan daiteke, Zakarro toponimoan dagoena. Baina zakar hutsa ere izan liteke: zakar + ola > Zakarrola.
Oinarria zakar ala zakarro izan, ezberdintasunik ez zen agertuko sortutako toponimoan. Zakarro esaterako, oso egokia litzateke:
[...]
4. Tosco, brutal. Cf. VocNav s.v. zacarro.
Azketsidazu nire garbitasun au: aldi auetako gorputzalakeri zakarroan, ordea, garbitasunak berak keriari barkapena eskatu ta oiñetan aozpeztu bear zaio. Amez Hamlet 118.
Zakarro hitza zakar ezagunagotik sortua da. Beste eratorri bat txakar izenondoa da, z- > tx- bilakaeraz sortua. Txakarrenea eta Txakartegi toponimoetan txakar dago.
Beraz, zakar hitzetik zakarro zein txakar sortu ziren eta biak toponimo sortzaile ere izan ziren.

martes, 17 de mayo de 2022

Bernalena eta Bernalsoro toponimoak

 Bernalena da Oñatiko baserri bat, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BERNALENA, Olabarrieta auzoa
Bernalsoro askoz zaharragoa da, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko
bi agiritan dago Martin de Bernalsoro, 55. agirian, 1511. urtean eta 57. agirian 1513. urtean. Bi lekuko hauetan izen bera dago, aldaerarik gabe.
Bernalena eta Bernalsoro izenen oinarrietan Bernal dago, antroponimo bat, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan aipatua:
154. — Bernart, Bernal n. pr. «Bernardo»: Bernartena, Bernatena. En Bernaola el primer elemento puede muy bien ser Bernal, con pérdida de la primera l por disimilación.
Bernalena toponimoan Bernal antroponimoa eta -(r)en + -a dago eta Bernalsoro izenean, bigarren elementua soro hitz ezaguna dago, toponimian behin eta berriz agertzen dena.

lunes, 16 de mayo de 2022

Tximijalde toponimoa

 Tximijalde da Arabako toponimo bat, Urkabustaiz eta Zuiako aurkintza bat.
Toponimoak bi elementu lituzke, tximitxu hitza:

tximitxu.
"(V-oroz), tejido de seto que hace veces de barandado" A.
Eta bukaeran alde. Aipagarria da <j> grafia, <tx> ohikoaren orden, eta horrek batzen du Tximijo toponimoarekin, bilakaera bera jasan duena. Ez dira bi horiek tximitxu izenarekin sortutako toponimo bakarrak, Tximitxua toponimoa ere bazen, baina azken hau Bizkaikoa zen, besteak Arabakoak diren bitartean.

Nazabal toponimoa

 Nazabal toponimoa Araban eta Gipuzkoan agertzen da. Arabako Kuartangoko herrian aurkintza baten izena da eta Gipuzkoako Usurbilen erribera bat.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan ere badaude toponimo honen lekukoak:

NAZABAL, 1694, labrantío de Luna.
NAZABALA, 1749, majada en Contrasta.
NAZABELA, igual que anterior.
Toponimoa Zaldibian ere ezaguna izan zen, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
NAZABAL BEKOA (prop.)
NAZABAL GOIKOA (prop.)
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVII. mendetik daude Zaldibiko hainbat bizilagunen deituraren lekukoak:

Lekuko zaharrenak, baina, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan aurki daitezke, 26. agirian 1451. urtean Martín de Naçabal, carpintero dago eta 47. agirian 1504. urtean Martín de Naçaual, Zaldibia herrikoa.
Lekuko hauek erakusten dute izena oso zaharra dela eta hasierako lekukoetatik aldaketarik jaso ez duena. Toponimoaren azken elementua argia da, zabal, izena zein izenondoa izan daitekeena. Hasierakoa ez da hain argia, silaba bakarrekoa omen da. Irtenbidea izan daiteke haplologiaren ondorengoa dela uste izatea, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean bat bakarra geratzen da. Horrela, hitz egokiena naza izan daiteke, hitz honen adieretan ezaugarri nabarmenena da uraren beharra izatea, eta horrek bat egiten du Usurbilgo toponimoarekin.
Azken elementua zabal litzateke, eta bi hitzak batzerakoan haplologia gertatu zen, horrela, naza + zabal > *Nazazabal > Nazabal.

viernes, 13 de mayo de 2022

Zubimosu-Zubipunta toponimoa

 Zubimosu baserria Durangokoa da, egun Zubipunta izena du. Aldaketa XX. mende hasieran gertatu zen, baina lehenago toponimoa aldatua zen, Zubimosu (1755) zaharretik, XIX. mendearen erdialdean Zubimustur (1868) berriagora. Ondoren, XX. mendearen hasieran Zubiondo nagusitu zen baina laster Zubipunta agertu zen eta azken hau da erabat nagusitua.
Oso toponimo antzekoa da Zubimusu, blog honetan aztertua. Azken honen lekukoak Gipuzkoakoak ziren eta Durangoko toponimoari esker, jakin dezakegu Bizkaian ere erabilia izan zela zubi-musu hitz elkartua, oso lekukotza urrikoa:

ZUBI-MUSU (Lar, s.v. punta, extremo). Extremo de un puente.
Durangoko toponimoaren lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegikoaren garaikidea da, baina badago beste lekuko bat, 1648. urteko ubimosu, hasierako kontsonanterik gabea. Beharbada akatsa da eta hala izanez gero, hitzaren lekukotasuna mende bat aurrera liteke.
Aipagarria da, halaber, toponimoaren izenetan kontzeptu bera adierazteko erabili diren sinonimoak, Zubimustur eta Zubipunta.

Lopesolaarrate toponimoa

Arabako Mungia herriko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:

LOPESOLAARRATE, 1716, labrantío de Murguía.
Toponimoak hiru elementu ditu, eta lekuko bakarra bada ere, azalpena nahiko argia du, baina badago zalantzarako oso tarte txikia. Hasieratik bukaeraraino azalduz, Lope antroponimoa, sola- 'solo', soro ezagunaren sartaldeko aldaera eta harrate 'mendi arteko bidea'. Ez da aldaketa azalgaitzik, baina zalantzarako izan liteke hasierako elementua, Lope izan beharrean Lopez ere izan zitekeelako. Horrela, Lopez + ola (edo sola- 'solo') + harrate izan zitekeen.

miércoles, 11 de mayo de 2022

Emerando toponimoa

 Emerando da Meñaka eta Mungiako biztanle-entitatea. Honetaz gain, badira bi toponimo eratorri, Emerandoibarra baseria Mungian eta Emerandoerreka Bakion eta Mungian.
Meñakako eta Mungiako Emerando auzoaren lekuko zaharrena, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian oinarriturik, XIII. menderaino heltzen da:

emerando (1236 [1785])
emerando, joan ganzandes de (1376/08/01 [1785])
emerando (1516/05/19 [1785])
Geroztik izena ez da aldatu, lekuko berriagoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Emerando [N, TO]
Emerando (cofradia de), Munguia (anteiglesia de), a.1876, FogVizcayaMs.
Emerando (confradia de), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Emerando (uarrio de), Meñaca, a.1876, FogVizcayaMs.
Hemerando (cofradia de), Meñaca, a.1745, FogVizcayaMs.
Hemerando (cofradia de) (Larrauri y), Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Emerando_Ybar (la casa de) [Emerando (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1876, FogVizcayaMs.

Toponimoa ez da ezertan aldatu azken ia 800 urteetan, oso egonkorra izan da eta, beraz, aztertzeko izen bakarra dago, Emerando. Bi elementuz osaturik izan liteke, oinarrian Wimara antroponimoa izan liteke eta ondorengorako bi aukera daude, -ondo leku postposizioa eta -ndo atzizki hipokoristikoa. Zalantza bera dago blog honetan aztertutako Emereta toponimorako, -eta atzizki multzogarria ala hipokoristikoa?
Hipokoristikoa izan bazen, Wimara + -ndo eransketa gertatu zen, atzizki hau ezaguna da antroponimia zaharrean, Hondarribiko Uxando toponimoan Otsando antroponimoa izango zen, hau da, Otso(a) antroponimoa eta -ndo atzizkia.
Beste aukeran, Emera toponimo bat izango zen eta ondoan zegoen lekuari *Emeraondo izena jarri zioten, gerora Emerando geratu zena. Hala izan bazen, XIII. menderako laburketa gertatua zen.
Wimara antroponimoak euskal toponimian ale gehiago utzi omen ditu, Imira eta Kimera toponimoak, hauetan antroponimo hutsa izango zen. Wimara nahiko aldaturik agertzen zaigu, baina antroponimoak aldaera ugari ezagutu zituen, tartean Gimara, Quimera, Wimera... Kimera toponimoaren sarreran aldaera gehiago daude. Wimera aldaeratik hasita, bi aldaketa izango ziren, batetik hasierako /w/ galdu zen eta bestetik, bokal asimilazioa izan zen: i-e > e-e.

Ipintza toponimoa

Ipintza, egun, Bizkaian agertzen da, behin eta berriz. Ibarrangelun, baserria eta soroa da, Meñakan eta Fruiz-Mungian ere baserria da.
XVII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Ipinza [N, TO]
Ypinza (la casa de), Nabarniz, a.1704, FogVizcayaMs. 18.1796, FogVizcayaMs.
Ypinza (la caseria de) [Zabala (varrio de)], Nabarniz, a.1745, FogVizcayaMs.
Ypinça (la casa de), Nabarniz, a.1641, FogVizcayaMs.
Ypinza_Echebarri (la casa de) [Guendica (uarrio de)], Ybarranguelua, a.1798,
FogVizcayaMs.
Ypinza_Echebarria (la casa de), Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Ypinza_Echevarria (la casa de), Ybarranguelua 18.1796, FogVizcayaMs.

Erdi Aroko lekuko batzuk badira Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan, Ipenza aldaera dutenak. Horrela, 18. agirian 1409. urtean 44. orrialdean Martín de Ypença dago eta agiri beraren 52. orrialdean Martín de Ypença. Agiri horren azken lekukoa 59. orrialdekoa da, Martín de Ypença, morador en Avalçizqueta.
Beste lekuko bat dago, 28. agirian 1451. urtean, Martico de Ypença.
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Ipenza dago, beste aldaera batzuen artean:
311. — *iben- (*imen-, ipen-): Ibeni, Ibeniz, Ibinarri, Ibinarriaga, (la forma antigua del nombre de esta casa solar vizcaína parece ser Ibenarriaga), Ibiñagabeitia; Imenarrieta, Ipenarrieta, Ipenza (Epinza, Ipinza); Ipiña; Ipiñazar. También Ibañeta (la forma antigua del topónimo navarro es ibenieta, ivenieta). Cf. además el top. Ibeni en Bilbao. Voces relacionables en el léxico vasco son sal. ibentze, b. — nav. ibinze «rastrojo», y quizá sal., ronc. ib(e)l «porcioncita de terreno que queda intacta entre surcos», si viene de *ibeni; no hay que olvidar tampoco el participio Ibeni, ifiñi, imiñi, ipiñi «puesto» «plantado» (yfini tiene ya esta significación en Landucci).
Ziurrenik ipini aditzaren eratorrietakoak dira Ipenza, Ipintza toponimoak. Orotariko Euskal Hiztegiaren adieren artean lurraren jarduerekin lotutakoa bada:
Poner, colocar; plantar; instituir.
Gainera, ipintza bera badago aipatutako hiztegian, toponimiari lotutako lekuko bakarra badu ere:
1. ifintza (SP->vEys).
"Plantatio" SP.
2. (H), ipentza (Lar->Chaho, H), ipentzu (Chaho).
"Presupuesto, presuposición", "suposición, acción de suponer", "suposición, autoridad" Lar.
Ipenza onetan, zer nuntoki, edo emaskida daukate mene lege ezarlariak? EConst 39.
Bokal alternantzia aditzean bertan bada, ipini erabiliena bada ere, ezagunak dira ibeni, ifeni, ifini, inbeni eta gehiago ere. Hitzaren egitura ipin- 'ipini' + -tza izango litzateke. Atzizki hori ezaguna da toponimian baina lexiko arruntean ere erabilia da.
Lekuko hauek ipintza hitzaren lekukotza aurreratuko lukete 250 urte inguru.

lunes, 9 de mayo de 2022

Korkostegi toponimoa

 Korkostegi da Legazpiko baserri baten izena. Araban ere badago Korkostegi izeneko alorra, Asparrenako herrian.
Toponimoaren lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende bukaeratik lekukoak daude, Oñatikoak:

Gogoratu behar da Legazpi eta Oñati herri mugakideak direla, beraz, ez da ezinezkoa toponimoa sortzea Oñatin eta gero, Legazpin finkatzea.
Toponimoak bi elementu lituzke, azken -tegi atzizki ezaguna da, toponimian oso hedatua. Hasierakoa iluna da, korkos- ezezaguna delako. Baina aldaketa bat eginez gero, gardenago geratuko da. Ziurrenik metatesi bat gertatu zen, bi fonema lekuz aldatu ziren, s-r > r-s. Atzeranzko urratsa egin eta *Koskortegi berreskuratuko genuke, eta horrela, koskor izenondoa izango zen toponimo honen oinarria. Beharbada petsona baten izengoitia izan zen eta, horrela, bere etxeari *Koskortegi izena emango zioten. Gero, aipatutako aldaketa gertatu zen eta izena finkatu zen, egun dagoen bezala.

Irastortza toponimoa

 Irastortza Gipuzkoako toponimoa da, Oiartzunen baserria da, baita Antzuolan ere. Azkenik, Zalbidian badira Irastortzabekoa eta Irastortzagoikoa izeneko baserriak.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batzuk daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Zadibikoak:

*IRASTORZA BEKOA (prop.)
IRASTORZA TXIKI (prop.)
Oiartzungo baserria ere aipatzen du:
IRASTORZA (en ruinas), Arragua ballara
Irastortzaren lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 8. agiria, 1399. urtean agertzen dira bi gizon, Irastortza deitura dutenak:
Lope de Yrastorza
[...]
Juan de Yrastorza
Toponimoan iraztortza hitza genuke, hitz eratorria, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azaldua:
331. — iraztor «helechal» (guip. iñastor «helecho»), derivado de ira, iratze: irastorza.
Hitz elkartu honen oinarrian iraztor izena dago eta ondoren -tza atzizkia, toponimoan ugaritasun esanahia duena:
iraztortza.
irastortza, iraztortz.
Helechal. v. 1 iraztor (3).
Zelai ta iraztorzen azal gaiñean sortutako lañoak. Lh Yol 168. Mardul zegon irastortza. "Helechal". Or Eus 329. Iraztortz eta otegiz aberatsago ezinez. "Fougeraies". Ardoy SFran 32s.
Hitz honen lehenengo lekukoa XX. mendekoa da, 1921. urteko Lhanderen eleberrikoa. Beraz, 522 urte lehenagokoa litzateke Ataungo agirikoa. Horretaz, gain, iraztor izenaren lehenengo lekukoa XVII. mendearen erdialdekoa da eta horrela, iraztor izenaren lekuko zaharrena 250 urtez aurreratuko litzateke.

viernes, 6 de mayo de 2022

Kastora eta Kastoramendi toponimoak

 Toponimo hauei buruzko informazio guztia Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua izan da:

CASTORA, término de Sendadiano.
CASTORAMENDI, 1876, labrantío de Luzuriaga.
GASTORAMENDI, término de mojonera del despoblado de Ullíbarri.
Bi dira aztertzeko toponimoak, Kastora eta Kastoramendi. Gastoramendiri buruz, dirudienez, Luzuriaga inguruan Ullibarri izeneko leku despopulatu bat zegoen eta horrek esan nahiko luke Kastoramendi eta Gastoramendi toponimo beraren aldaerak direla. Azken izen honetan hasierako herskaria ahostundu da, arrazoi ezagunik gabe.
Bi toponimo hauetan Kastora antroponimo emakumezkoa oinarria izango zen, batean antroponimo hutsa toponimo bihurtua eta bestean, azken elementua mendi izena litzateke.
Kastora antroponimoa ezaguna izan zen Araba aldean, eta izenaren lekukoak jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Kastoraren lekukoak bildu dira:

Lekukotza ez da handia eta berankorra da, XVIII. mendekoa, baina argi geratzen da Araban erabilia izan zela.

Matxikorta toponimoa

 Matxikorta da Oñatiko baso baten izena.
Lekuko zaharrik ez dago baina izena analiza daiteke, nahiz eta oinarriko antroponimoa ezin ziurtatu. Bigarren eta azken elementua korta hitz ezaguna da, baina hasierakoa Matxi antroponimoa izan daiteke edo Matxiko, beraz, aukerak hauek dira: Matxi + korta > Matxikorta, eta Matxiko + korta > *Matxikokorta > Matxikorta. Bi antroponimoekin ondorio bera izango genuke, baina batean haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean bat bakarra geratzen da.
Matxi zein Matxiko ezagunak dira Erdi Aroko euskal antroponimian, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 63. orrialdean aipatuak dira:

Martin, Martingo, Martinko, Marti, Martiko, Matiko -> Matxin, Matxingo, Matxinko, Matxi, Matxiko. Hemen ez dakit tartean Mattin-en moduko bat egon den ala ez. Lekukotasunak: Machin de Sent Per (Donaz., 1353, Goih., 1966: 153), Machin de Suscun (Suh., 1353, ibid., 163), «Machin, el capero», Machin Hindirguo (Done., 1366, LPN, 529), Machin d’Aoz, Machin de Bera (1359, MD, 1971, 81), Machi d’Ozte(t) (Hozta, 1378, Goih., 1966: 219 = Martin d’Ozte(t), Machin d’Ozte(t), Machico d’Ozte(t)...
Matxiren jatorria Marti izenean dago, Matxinen jatorria Martin izenean dagoen bezala. Matxiko izenaren azken elementua -ko atzizkia da, hipokoristikoak ere sor ditzakeena. Matxiko toponimian ere bada, Matxikobaso toponimoan adibidez, baina Matxikorta bestelakoa da, beharbada Oñatiko historian arakatuz, toponimoa hobeto uler liteke, eta oinarriko antroponimoa zehaztu.

miércoles, 4 de mayo de 2022

Ibeltzaldeko iturria toponimoa

 Ibeltzaldeko iturria da Asteasuko iturburu bat.
Lekuko zaharrik ez dago, baina analisia nahiko gardena du, alde batetik iturri izen arrunta eta gainontzekoaz, -ko atzizikiaz gain, Ibeltzalde toponimoa izango genuke. Azken honek bi elementu izan ditzake, edo hiru. Azkena alde hitza genuke eta aurreko aldean ibeltz-, ur + beltz izan daitekeena. Ur hitzaren eratorrietan u(h)- bezala agertzen da, Uarkape toponimoan uharka dago, esaterako. Gutxitan i- aldaera hartzen du, Iberondo toponimoan, ur + bero + ondo bezala analiza daitekeena. Beraz, Ibeltzalde toponimoa eskema ezagun batean dago eta alde horretatik ez zen oztoporik hemen aurkeztutako izango analisi honetarako.

Matxikobaso toponimoa

Matxikobaso da Durango eta Iurretako pinudi baten izena.
Toponimoak lekuko zaharrik ez du baina, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, analizatzeko ez da zaila. Bi elementu daude, Matxiko antroponimoa eta baso izen arrunta.
Matxiko hipokoristikoa da, Matxi 'Martin' + -ko egitura duena. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 63. orrialdean aipatua da:

Martin, Martingo, Martinko, Marti, Martiko, Matiko -> Matxin, Matxingo, Matxinko, Matxi, Matxiko. Hemen ez dakit tartean Mattin-en moduko bat egon den ala ez. Lekukotasunak: Machin de Sent Per (Donaz., 1353, Goih., 1966: 153), Machin de Suscun (Suh., 1353, ibid., 163), «Machin, el capero», Machin Hindirguo (Done., 1366, LPN, 529), Machin d’Aoz, Machin de Bera (1359, MD, 1971, 81), Machi d’Ozte(t) (Hozta, 1378, Goih., 1966: 219 = Martin d’Ozte(t), Machin d’Ozte(t), Machico d’Ozte(t)...

lunes, 2 de mayo de 2022

Zeladoste toponimoa

 Zeladoste da Laudioko etxe baten izena, Aretako auzoan dagoena.
Ez dago lekuko zaharrik eta toponimoaren iturri bakarra da Laudioko mapa toponimikoa:

Zeladoste izenaren analisia posiblea da eta hemen emango den interpretazioa lekuko bakar honetan oinarritua dago. Aldaketa ezezagunik gertatuz gero, etimologia aldatu beharko litzateke.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaerakoa oste da 'atzeko aldea', sartaldeko hitza. Hasierako izena zelata da, Zelataun toponimoan dagoen hitz bera, baina zelada aldaera erromantzatua erabiliz. Euskal testuetan ez dagoen arren, ezaguna izango zen inguru horretan. Arabako erdal eremuko toponimian ezaguna zen, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan lekuko toponimiko batzuk daude:
CELADA (La...), 1724, labrantío de Los Huetos.
CELADAS, 1706, labrantío de Ribabellosa. 1748, íd. de Salcedo.
CELADILLA (La...), 1828, labrantío de Santa Cruz del Fierro.

Matxitena toponimoa

 Matxitena da Abadiñoko Mendilibarbeaskoa baserriaren beste izena.
XVIII. mende bukaerako lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Machitena [N, TO]
Machitena (la caseria de) [Muncharaz (cofradia de)], Abadiano, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoaren oinarrian antroponimo bat dago, Matxite, eta bukaeran etxe izenetan ohikoak dira -(r)en eta -a.
Matxiteren Erdi Aroko lekuko batzuk daude P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 195. or.:
Matxite (Matxi): Machite (Aranatz, 1366, LPN, 570), Machite de Berastegui (NB, 1368, Goih., 1966: 364), Machite d’Iraçu (Ziz., 1391, Roldán, 1991, 33, 82. or.), Machite de Aguiregui (Sak., 1407, Crespo et al., 1996, 65, 25. or.), Machyte de Olalde (Deba, 1436, Her. & Bar., 2006, 34, 122. or.).
Beraz, Abadiñoko toponimo hau Matxite antroponimoaren lekuko toponimiko bat da, eta Matxiteren erabilera eremua Bizkairaino zabaltzen du.