Gaztandola da Bergarako baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
GAZTANDOLA (prop.), Basalgo auzoa
Bergarako baserriak izeneko web-gunean badago
Gaztandola orrian informazio ugaria, tartean kronologikoa. Bildutako lekuko zaharrena
Gaztandolaburu litzateke, 1765. urtekoa. Hurrengo urteetan
Gaztandolaburu zein
Gaztandola agertzen dira.
XIX. mendean hasten da Gastandola aldaera Xx. mendean ere iraun duena. Dirudienez
s/
z txistukarien neutralizazioa gertatzen hasi zen inguru horretan, hala ere, ezaguna da herskari aurrean neutralizazioa gertatzea errazagoa dela.
Gaztandolaburu toponimo eratorria da, azken elementua
buru izena da, beharbada toponimo nagusiaren goiko aldea izendatzeko edo muturreko alde bat.
Gaztandola toponimoak bi elementu lituzke, azkena
ola ezaguna da, toponimian behin eta berriz agertzen dena. Hasierako elementua bitxiagoa da,
*Gaztando antroponimo hipokoristikoa dagoelako, gure iritziz.
Dirudienez,
*Gaztando izenak ez du lekukotzarik utzi, baina badu kide bat izan litekeena,
Gartzando, Alfonso Irigoienen
De re philologica linguae uasconicae V liburuko
Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica lanean aztertua, 22. or.:
IB-22 Garçando de Iturgoien a.1213 CDPrioradoNavarra 149, frente a García < Garcea, cuya -a final corresponde al artículo vasco. Garça- podría ser el primer miembro de composición de Garce, cfr. Garçe Barrenetche, Garçe Abalçete a.1412-1413 CensBajaNavarra 109 [La parropie de Lasse], Garçe Garro seynor d’Irygoyen a.1412-1413 CensBajaNavarra 102 [La parropie d’ Uhart], en donde pueden leerse también las formas de patronímico Garçeytz d’Etcheverce y Garceytz Barrenetche, formadas sin la presencia del artículo.
Gartzando bazen
Gartze +
-ndo,
*Gaztando izan zitekeen
Gazte (edo
Gaste) +
-ndo. Ez dago argi
Gartzea eta
Gaztea (edo
Gastea) antroponimoen arteko harremana. Ezaguna da euskararen eremu batzuetan
rtz dena besteetan
st dena, horrela,
bortz/
bost bezalako bikoteak. berdintsua gerta zitekeen
Gartzea/
Gastea antroponimoekin, baina
Gaztea ere bada, beharbada
gazte hitzaren eraginez. Edo
Gastea da, besterik gabe, txistukarien neutralizazioaren ondorioa.
Beraz,
Gaztandola toponimoak
*Gaztando antroponimo hipokoristikoa erakusten digu,
Gartzando ezagunaren aldaera edo kidea izan daitekeena.