Otxotenea da Lesakako etxe bat. Lekukoak XVIII. mende bukaeran agertzen dira:
ochocotonea (1795)Egun, jarritako azken lekukoa bezalakoa da, Otxotenea. Funtsean, bilakaera bat izan da, Otxokotonea zaharretik Otxotenea berrira. Izen zaharrak XVIII. eta XIX. mendeetan iraun zuen eta gero Otxotenea sartu zen eta hori finkatu da. Tartean, otxoteko-baita (1926) eta Otxokotenea (1944) daude. Otxokotonea jatorrizko izena bazen horretatik hasiko da analisia. Bukaerako genitiboaz eta artikuluaz gain, antroponimo bat dago, lekukotu gabeko *Otxokoto, ziurrenik,Otxoa antroponimoaren eratorria, zehatzago, Otxoko antroponimotik sortua, -to atzizki txikigarria erantsiaz. Aldaketa, beharbada, Otxote antroponimoaren eraginez gertatu zen, askoz ezagunagoa, hau ere Otxoa antroponimotik sortua.
ochocotonea (1841)
otxoteko-baita (1926)
ochocotenea (1944)
otxotenea (1960)
Laburbilduz, Otxoa antroponimotik Otxoko hipokoristikoa sortu zen eta honetatik, *Otxokoto antroponimo hipokoristikoa, izartxo bat du lekuko antroponimikorik ezagutzen ez zaiolako, baina badakigu izan zela Otxotenea toponimoagatik.