viernes, 28 de febrero de 2025

Ansoate toponimoa

 Bizkaiko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, biak XVIII. mendekoak eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkituak:

Ansoate [N, TO]
Ansoate (la torre de), Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Ansoate (la torre y molino de), Axpee, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoak oso antz handia du blog honetan aztertutako Antxoeta toponimoarekin, txistukaria ezberdina da, nahiz eta jatorri berekoak izan, gero erakutsiko den bezala. Ezberdintasun nagusia bigarren elementuan dago, Axpeko toponimoan ate dagoen bitartean, -eta atzizkia dago bestean. Oinarrian Antso antroponimoa da, Santxo ezagunagoaren aldaera, txistukari dismilazioaren eraginez hasierakoa galdu zuen, Antxoeta bezala.

Narreate toponimoa

 Narreate da Kuartangoko tontor bat, lekuko zaharrena da Narreate (1897). Geroko lekukoetan Narreate ere agertzen da, baina Narriate bat dago, 1992. urtekoa.
Xx. mendeko beste lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

NARREATE, monte de Anda.
Toponimoak euskal itxura du, baina analisia iluna izan daiteke; badirudi bukaeran ate hitza dagoela, baina aurrekoa zailagoa da. Beste aukera bat dago, Erdi Aroan Narriate antroponimoa izan zen, lekuko oso gutxi utzi zituen, XI. mendekoa da Donemiliaga Kukulako Monnio Narriate de Fonte cea, 335. agirian, 1063. urtean. Beste lekuko antroponimiko bat eta bi patronimiko daude P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:
Narriate (Narriate testis, 972, Ubieto, 1976, 90, 105. or.). Ikus AV, 20. or.
Narriatez: Nunuso Narriatteç de Lohinaç (Elorrio, 1013, Hid. et al., 1988, 1). Donemiliagako dokumentazioan Alvaro Narriatez ageri da 1032an (Ubieto, 1976, 197, 198. or.).
Bi izenak, antroponimoa eta toponimoa, lotzeko aldaketa txiki bat beharrezkoa da, beharbada bokal disimilazioa zuzendu nahian ia > ea bilakaera gertatu zen, Narriate > Narreate.

miércoles, 26 de febrero de 2025

Berlandino toponimoa

Arabako toponimo honen bi lekuko daude, bata XVIII. mendekoa eta bestea XX. mendearen erdialdekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkituak:

BERLANDINO, calle de Labastida.
VERLANDINO, 1724, barrio de Labastida.
Toponimoaren lekukoen artean berrehun urte baino gehiago badaude ere, ez da aldaketarik gertatu eta izen bakarra dago aztertzeko, Berlandino. Dirudienez, antroponimo bat dago, Bernaldino bezala ezagunagoa. Bien lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Berlandinorenak XVI. mendetik lekukoak jaso dira, guztira lau direla:

Bernaldinoren lekukoak gehiago dira eta zaharragoak, baina jasotako azkena XVIII. mendearen lehen herenekoa da:
Bi aukera dago toponimoa azaltzeko, hasieran Bernaldino zela eta gero aldatu zela edo hasieratik Berlandino zela eta aldatu gabe iraun zuela. Antroponimoak aztertuz argi dago lehenik Bernaldino azaldu zela eta gero, metatesi baten ondorengoz, Berlandino jaio zen. Bernaldino bera aldaketa baten ondorengoa da, dardarkari baten disimilazioa gertatuko zen, jatorriz Bernardino izango zelako eta hau Bernardo antroponimoaren hipokoristiko bat, -ino atzizki txikigarria erantsia. Hala ere, Bernaldo antroponimoa ere izan zen eta aipatutako atzizkia gehituz eskuratuko litzateke, besterik gabe, Bernaldino.
Laburtuz, bilakaera posible bat litzateke Bernardotik abiatzea: Bernardo + -ino > Bernardino > Bernaldino > Berlandino.
Beste bilakaeran Bernaldotik abiatuko ginateke: Bernaldo + -ino > Bernaldino > Berlandino.
Bi antroponimo hauen arteko azken mendeetako lehian Bernardo litzateke garaile, beharbada gaztelaniaz hori gailendu zelako.

Matxienea eta Matxinea toponimoak

 Matxienea da Oiartzungo etxe baten izena. XIX. mendeko bi lekuko zahar daude Oiartzungo toponimia liburuan, 233. or.:

Matxinea da aurrekoa baino askoz ugariagoa den toponimoa, Oria ibaiaren erreka da. Andoainen, Balastrain-Matxinea industrialdea dago. Asteasun baserria da, Berastegi etxea da, baita Orexan eta Andoainen ere. Gainera, Matxiñea baserria Elduainen dago. Azkenik, Altzagan Mendiolamatxinea, baserria dago.
Hiru izenak, Matxienea, Matxinea eta Matxiñea, berdintsuak dira bai azalaz eta baita egituran ere. Oinarrian antroponimoa dago, Matxin, Martinen hipokoristikoa, ondoren genitiboa eta artikulua daude. Matxienea toponimoan, antza, sudurkari disimilazioa gertatuko zen, lehenengoa galduz. Matxinean aipatutako disimilazioa ere gertatu zen, baina ondorioz, azken sudurkaria galdu zen. Azkenik, Matxiñean palatalizazio automatikoa gertatu da, ohikoa eremu askotan.
Matxin antroponimoa oso erabilera handikoa izan da, hitz arrunt ere bihurtu zen, matxin zein matxino.
Matxin antroponimoaren aztarrenak daude toponimian, Matxineskortaren oinarria da. Hipokoristiko batzuen sorburu ere izan zen, Matxitxo antroponimoa bezala.

lunes, 24 de febrero de 2025

Azuela toponimoa

 Azuela da Arrasateko larre bat eta Oñatiko bizkarra, hegia. gainera, Azuelaldea basoa dago Abadiñon, Bizkaian. Azken honen Izendegi ofizialeko datuen arabera, Asua toponimotik eratorria da, XVIII. mendeko bi lekukoren arabera: Asua (1704), Asua (1798). Txistukari bizkarkaria hurrengo mendean agertzen hasten da, beharbada hiperzuzenketagatik. Edonola ere, egungo toponimoa aski berria da, Azuela (1956).
Toponimoa deitura bihurturik, XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Azuela [N, NO]
Asuela (don) (Salbador de la) [Vrasurrutia Allende_el_Puentte Bilbao la Vieja (varrio de)],
Bilbao, a.1796, FogVizcayaMs.
Asuela (don) (Salbador de) [Ascao (calle de)], Bilbao, a.1796, FogVizcayaMs.
Azuela (J(ose)ph de la) [Ascao (camino de la fuente de)], Bilbao, a.1745, FogVizcayaMs.
Azuela (J(ose)ph de la) [Cantarrana (calle de)], Bilbao, a.1745, FogVizcayaMs.
Azuela (beneficiado don) (Manuel_Maria de la) [Cuesta (calle de la)], Balmaseda, a.1796, FogVizcayaMs.
Azuela (don) (Juaquin de la) [Cuesta (calle de la) (pr.n.res)], Balmaseda, a.1796, FogVizcayaMs.
Azuela (don) (Juaquin de) [Cornejo (el molino de) (pr.n.res)] [Puente_Viejo (arrabal del)],
Balmaseda, a.1796, FogVizcayaMs.
Azuela (don) (Salbador de la) [Vrasurrutia Allende_el_Puentte Bilbao la Vieja (varrio de)],
Bilbao, a.1796, FogVizcayaMs.
Azuela (don) (Salbador de) [Barrencalle (calle de)], Bilbao, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoaren lekuko zaharragoak daude Arrasateko toponimia liburuan, 420.-421. or.:

Toponimo eratorriak ere badira, 421. or.:
Lekuko hauetan ikus daitekeenez, XV. mendeko lekukoetan Asuola baino ez dago, hurrengo mendeetan aldatu zen, zoritxarrez hiru mendetako hutsunea dago Azuela agertu arte, XVIII. mendean. Azterketa etimologikoa abiatu behar da Asuola izenetik eta bi elementu nabariak dira, hasieran asu- eta bukaeran ola ezaguna. Azken hau 'etxola; burdinola' zen eta hasierakoa Mitxelenak azaltzen du bere Apellidos vascos liburuan, 58. eta 59. or.:
Azaltzeko geratzen da gertatutako bilakaera, Asuola > Azuela. Badirudi uo > ue gertatu dela, Zalduondo toponimoari gertatu zitzaion bezala, gaztelaniaz Zalduendo delako. Azken aldaketa txistukariari dagokio, ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eragina da, blog honetan aztertutako beste toponimo batzuei gertatu bezala, hiperzuzenketagatik "berreskuratu" zuten lehenago ez zegoen txistukaria.

Auztegi toponimoa

 Auztegi da Oiartzungo erreka bat. Baserria ere izan zen, hala aipatzen da Oiartzungo toponimia liburuan, 97. or.:

Hiru aldaera aipatzen ditu baina kontuan hartzen badugu lekukotza zaharra eta berria Auztegi lehenetsiko dugu. Lekuko zaharragoak badaude eta beste izen bat erakusten badute, etimologia zatiz edo osorik aldatu beharko litzateke.
Auztegi bada izen jatorrena badu euskal lexikoan oso antzekoa den hitza, ahunztegi:
ahunztegi.
(AN ap. A ; Urt IV 204, Lar, Aq).
Corral de cabras. "Chivetero, chivitil, chivital, aunztegi, antxumetegi, aumetegia " Lar. "Corral para el ganado, eioa, en particular artegia, itegia, aunztegia, etc (G)" Aq 72. "Corral de cabras" A, que cita a Aq.
Eta otsoa (joan zen), ezpainak milikatuz, ahunztegirat. GAlm 1947, 29. (ap. DRA)
Beharreko aldaketa bakarra litzateke sudurkariaren galera, eta leku egokian dago hori galtzeko, -nzt- bezalako taldean normalea da hasierako fonema galtzea, cf. belztu aditzaren aldaera ohikoa den beztu.

viernes, 21 de febrero de 2025

Bigillano toponimoa

Bigillano da Zuiako tontor bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XX. mendeko azken hamarkadetakoa da, Bigillano (1973). Mende berekoa da Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuko lekukoa:

VIGUILLANO, altura en Gorbea.
Toponimoak ez du aldaerarik eta horrek uzten digu izen bakarra azaltzeko, Bigillano. Beharbada bukaeran -ano atzizkia du eta hala balitz, oinarrian antroponimo bat izan beharko genuke. Ondoen egokitzen dena Vigilius izan liteke, Iiro Kajantoren The Latin Cognonima liburuan aipatua: Vigilius 117. 364.
Hala izan bazen, ez zen bilakaera berezirik izan, latin jatorriko maileguetako ohiko aldaketak izan ziren, agian aipagarriena litzateke latineko herskari belaria gorde zela, mailegu zaharrenetan gertatzen den bezala, cf. Getaria.

Dendaletxe toponimoa

 Dendaletxe da Gaintzako baserri bat, Gipuzkoan. Izendegi ofizialeko datuen arabera, lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Dendaleche (1857). XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

DENDALETXE (prop.)
Toponimoa ez da aldatu azken 150 urteetan eta izen bakarra dago analizatzeko. Toponimoak bi zati izan ditzake, bukeran etxe izen arrunta dago eta hasieran dendal- da, hori izan daiteke dendari hitzaren eratorpen aldaera:
1. Sastre.
2. Tendero; comerciante.
Aldaera bera dago blog honetan aztertutako Dendaldegi eta Dendalegi toponimoetan. Bilakaera ezaguna da, euskara > euskal- bilakaera bezalakoa delako.
Azkenik, gutxienez hiru dira dendal- eratorpen aldaera duten toponimoak eta horrek erakusten du aldaera hori hedaturik izan zela.

martes, 18 de febrero de 2025

Otermin toponimoa

 Otermin da Lazkaoko bazter-auzoa. Bi toponimo eratorri daude herri berean, aipatutako auzoa osatuko zutenak, Oterminaundi eta Otermintxiki baserriak.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta hiru lekuko askoz zaharragoak jaso dira:

Toponimoak gutxienez 500 urte ditu eta ziurrenik, zaharragoa da. Mende horietan ez du aldaketarik izan, daukan egitura oso egonkorra delako. Toponimoak bi elementu izango zituen, oinarrikoa ote izena litzateke, Otaka toponimoan oteren hitz eratorri bat dago. Bukaerakoa ermin hitza izan daiteke:
ermin.
(Lar->H).
"Orilla, ertza, albenia, basterra, ermiña" Lar.
Blog honetan beste toponimo oso antzeko bat aztertua izan zen, Atermin, Dimakoa. Honen oinarrian ote izan beharrean ate izena zen. Hala bada hitzaren lekukotza beste zerbait handitu da, hiztegiko Larramendiren lekuko bakarraz gain, beste bi toponimo izango ziren, bata Bizkaikoa eta bestea Gipuzkoakoa.

Arbide toponimoa

Arbide da Euskal Herriko sartaldeko hiru lurraldeetako toponimoa. Arabarako, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitutako lekukoa:
ARBIDE, término de Domaiquia.
Bizkaian, Arrankudiaga-Zollon auzoa da eta industrialdea. XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Arbide [N, TO]
Arbide (barrio de), Arrancudiaga, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Arbide (la caseria de), Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Arbide_Veazcoa (la caseria de), Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.


Arbide [N, NO]
Arbide (Andres de), Zollo, a.1704, FogVizcayaMs.
Arbide (Andres de) [Echachu (la casa de)] [Elejalde (varrio de)], Zollo, a.1796, FogVizcayaMs.
Arbide (Andres de) [Goyco_Landa (la casa de)] [Usttara (varrio de)], Zollo, a.1796, FogVizcayaMs.

[...]
Gipuzkoan, Oiartzunen bada Arbide izeneko baserria eta iturburua eta Berrobin ere baserria dago. Azken herri honen XX. mendeko toponimo lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ARBIDE (prop.)
*ARBIDEBERRI (ARKAITZA) (prop.)
Oiartzungo baserriaren aipua ere bada:
ARBIDE (2 viv.) (prop. y col.)
Dirudienez, XV. mendetik ezaguna da, Oiartzungo toponimia liburuan hala adierazten baita, 77. or.: 

Iñaki Linazasororen liburu berean beste baserri bat dago izen ia berdina duela, Berastegiko Izotz alde auzoan:

ARBIDEA (prop.)
Azken bi herri hauek, Berrobi eta Berastegi mugakideak dira eta agian toponimoak loturik daude, nahiz eta baserriak izan eta ez bideak.
Toponimoek azalpen erraza dute, harbide hitz elkartua dagoelako:

harbide.
(V), harribide (BeraLzM), arpide. Ref.: A Apend; Etxba Eib.
Calzada, camino de piedra; carretera. "Calzada" A Apend. "Calzada. Pasadera, hilera de piedras que sirven para atravesar una corriente de agua" BeraLzM. "Arpide, camino de piedra y de narrias" Garate Cont RIEV 1933, 95. "Calzada, camino empedrado. Bide txingor onek, arbide batera joten dau" Etxba Eib. Azkue le da tbn. el sentido de "camino de narrias (B)" interpretándolo como "contr. de arba-bide".
Hitz horretan beste bi hitz daude, harri, har- eratorpen aldaerarekin eta bide, hau aldatu gabea. Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak XX. mendekoak dira, beraz, aski berankorrak dira, baina lekuko toponimikoek erakusten hitz hitz elkartu hori zaharra dela.

lunes, 17 de febrero de 2025

Dendaldegi eta Dendalegi toponimoa

Dendaldegi da Urnietako kale bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Goiburu ballaran:

DENDALDEGI (transf. en viv.)
Dendalegi da Amezketako baserri bat. Ez dago eskura lekuko zaharrik, ezta XX. mendekorik ere.
Bi toponimoetan ez dago lekuko zaharrik eta dagoenarekin azterketa etimologikoa egingo da. Bi toponimoak erraz zati daitezke, dendal- eta -(t)egi. Hala ere, bada zer aipatu, dendal hori izan daiteke dendari hitzaren eratorpen aldaera:
dendari.
1. (V-arr-oroz, BN, S sg. A; Lcc, Volt 67, Mic, SP, Urt, Lar, Añ, H (G)), dendalari.
Sastre. "Jubetero" , "sastre" Lcc. "Braccarius, [...] galtzak egiten dituen dendaria, galtzak egin eta saltzen dituen dendaria" Urt III 396. Cf. A EY IV 305: "La calle que en Bilbao tiene el nombre de la Tendería nuestros mayores la llamaban Dendarikale, calle no de tenderos (que en toda calle los hay), sino de sastres".
[...]
2. (V, G; H, Zam Voc), dendalari. Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Tendero; comerciante.
Bilakaera ezaguna da, euskara : euskal-, dendari : dendal-. Bigarren elementua ere aipagarria da, izan daiteke -(t)egi azizkia, batean horzkaria duena eta bestean galdu duena, jauregi izenean bezala. Hori arkaismoa izan daiteke, baina beste aukera bat dago, hegi hitza izatea: dendal- + hegi > Dendalegi. Hala ere, baserria bada, -tegi izatea normala litzateke, adibideak oso ugariak dira eta blog honetan badira adibide ugari.
Bikoiztasun bera beste bi toponimotan dago, Dornaldegi eta Dornalegi toponimoetan.

Peterbizkar toponimoa

 Araban bi toponimo oso antzeko daude, ezberdintasun bakarra artikulua dela, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkituak:

PETERBIZCAR, 1708, labrantío de Larrea.
PETERBIZCARRA, 1709, labrantío en Etura.
Etura eta Larrea dira Barrundiako udalerriko herriak, mugakideak izan daitezkeenak, tartean mendiak daude eta ziurrenik, dela Peterbizkar, dela Peterbizkarra, bi herrien arteko mendialdean izango ziren. Toponimoetan, artikuluaz gain, beste bi elementu ziren, azkena ezaguna da, bizkar hitza gorputzekoaz gain toponimian ere erabilia izan zen. Aztertzeko geratzen da hasierako elementua, peter- ezezaguna eta hori izan daiteke Arabako beste toponimo batzuetan dagoen hitz bera, Peterbide toponimoan azaldua, bereter izena, egun batere ohikoa ez zena, jatorria latineko presbyter dela.

viernes, 14 de febrero de 2025

Txipito baita toponimoa

Txipito baita da Oiartzungo etxe bat. Informazio gehiago dago Oiartzungo toponimia liburuan, 299. or:

Txipito. Etxea.
Ugaldetxoko etxea, gaur egun desagertua, 1499. urteaz geroztik dokumentatua
(MUG10, 165.or “casa Txipito”), beti -p- letraz agertzen da.
Toponimo erlazionatuak: Txipitobaita, duela gutxi eraikia, Txipitoren inguruan dago.
Andres Iñigo Aristegik Toponomastica Histórica del Valle de Santesteban de Lerin (Zubieta, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe) -baita atzizkiari buruz: "esanahi honekin: "etxea". Azkuek dio atzizki hau (...) izaki bizidunei atxikitzen zaiela, ez pertsonei preseski, -baita forma Bidasoaz bestaldeko ekialdeko dialektoetan ematen da, eta "etxe" esanahia du deklinazioaren atzizki-posizioan. Horrenbestez, Aitarenean = Aitarenbaitan (...) gizonentan “ gizonen etxean” . Caro Barojak dio -baita delakoaren erabilera -zabaldua Ipar Euskal Herrian eta Bidasoa inguruan-, Borda erabiltzen hasi baino lehenagokoa da (...). -baita zein garaitan sartu izan ote zen inguruan Azkuek eta Caro Barojak hori esan arren, Bidasoaren alde honetan, segur aski, XVII. mendearen erditik aurrera sartu zen, batez ere XVIII. eta XIX. mendeetan. Oiartzunen honelako hiru forma besterik ez: Txipitota, Urkabeta eta Pagatxokota, 1881ko aipua.
Oso gutxi dokumentatua dago, beraz.
Horrekin lotutako beste toponimo bat dago herri berean, 301. or.:
Txipitone. Etxea.
Elizaldeko etxea. XIX. mendeaz geroztik dokumentatzen da Chipiene (1815, OGPAR Lib H 342 Fol 54 Vto) edo Chipitone (1883, OUA B/3/II/9/5) formekin.
Ahozko forma Txipitone da.
Txipito gehiagotan agertzen da Oiartzungo Erdi Aroko agiri zaharretan. Lekuko ugari daude Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtean, 10. or.: Martín de Chipito.
Orrialde batzuk aurrerago, 18. or.:
Ay otro pedaço de la tierra sobre el camino que va de Garro a Yvrrita, teniente a las tierras de Chipito, tierras de çient e ochenta pies de mançano.
Orrialde batzuk aurrerago, 120. or.:
E la casa de Miquelecho de Chipito, con la su verta,
estimaron en dos millares pequennos:
Jasotako azken lekukoa, 156. or.
La tierra e mançanal que tiene delante la casa de
Miquelecho de Chipito, estimaron en quatro millares
pequennos
Toponimoak bi elementu ditu, txipito eta baita. Lehena ez dago Orotariko Euskal Hiztegian, baina bai bere oinarria, txipi, ttipi aldaeran, ondoren -to atzizki txikigarria du. Beste elementua baita da, etxe izenak egiteko erabilia:
(En nombres propios). "Etxe hori deitzen da Martin-baita, cette maison se nome chez Martin" Dv. "Maison, habitation de quelqu'un, chez quelqu'un. Etxe hori da Bethiri baitha, cette maison est la demeure de Pierre" H. "Partícula que se usa en L para designar 'casa', añadiéndola al nombre del propietario; p. ej., en San Juan de Luz hay una posesión Urkixo-baita, que quiere decir 'morada de Urkixo'" A. En una lista de casas de Lesaca (Caro AEF 1929, 69ss) se encuentran Ambrosio baita, Altzegabaita, Alzatebaita, Gillemonbaita, etc. Aparte de en nombres de casas, no parece usarse sino en casos locales de declinación; cf. A Morf 483: "A los toponímicos [...] Urkijobaita y Daranazbaita de allí corresponde entre nosotros Karlosene, Emilianea, Isidrone... etc. de tal modo que ni este ene ni aquel baita significan 'casa' fuera de la declinación. ¿Quién ha dicho nunca baita bat una casa, baita zaharra la casa vieja?" (v. tbn. 12 (s)).
Egitura antzekoa dago blog honetan aztertutako beste leku izen batzuetan, zehazki, Txikitoena eta Txikitokua toponimoetan. Hauetako oinarria txiki da, txipiren sinonimoa.

Lupaide toponimoa

 Lupaide da Donemiliagako baso bat. Toponimo honen lekuko zaharrena, web orri horretan dagoena, XIX. mende bukaerakoa da, 1897. urtekoa eta izen bera du.
XX. mendearen erdialdekoa izan daiteke Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

LUPAIDE, monte de Vicuña.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa bide izen arrunta litzateke, hasierako herskaria galdu duela, hori ez da fenomeno ezezaguna, Olaide toponimoan hitz bera dugu, hasierako kontsonantea galdurik.
Oinarriko elementua zailagoa da, baina dagoen bezala, Lupa antroponimo emakumezkoa izan daiteke, Luparana toponimoan ere oinarri bera izan daiteke. Horrelako egitura bat ez da ezinezkoa, Aiorabide toponimoan Aiora emakumezko antroponimoa dugulako.
Beste aukera bat dago, lupu izenean oinarritua:
[...] Nombre dado a diversas enfermedades que provocan tumores en la piel. "Un mal qui vient aux bœufs et autres bêtes" O-SP 230. "Lobanillo" , "lupia" Lar. "Lupu: [...] 4.º (V, L, S), lobanillo; [...] 7.º (L), ántrax, carbunclo, lupus" A. "Lipu: [...] carbunclo, tumor maligno" Ib. "Lupea sentogatx da (R-uzt)" Ib. "Lupi: [...] 2.º tumor, lobanillo; 3.º lamparones" Ib. "Lupuak jango al dik. Amen, así lo coma el lobanillo. Amén (AN-gip)" Lek AEF 1923, 85. "En el año 1756, en un documento de Lauztiturrieta, se menciona la 'enfermedad llamada en nuestro vascuence lipue'" Arin AEF 1955, 108. "Quiste" Iz Ulz. "Lupia o miarengaiza" Ido Rinc 349.
Hala balitz, lupu > lupa- bilakaera izango zen, hau arrunta da baina semantikaren aldetik zailagoa da lupu eta bide hitzak uztartzea. Beraz, alde fonetikotik oztoporik ez badago ere, aukera egiantzekoa litzateke Lupa antroponimoa oinarria izatea.

miércoles, 12 de febrero de 2025

Txopeko antroponimoa

 Antroponimo honen bi lekuko aurkitu dira Oiartzungo agiri zaharretan, XV. eta XVI. mendeetako agirietan. Lehena dago Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520
liburuaren 46. agirian, 1490. urtean:

...e Joango de Ybarra e Domingo de Retegui e Chopeco de Vgarte e Pedro d’Anarbe e Esteban de Annarbe...
Bigarrena eta azkena dago Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburuaren 37. agirian, 1514. urtean:
... e Juan de Santiago e Esteve de Çuloaga e Martin de Larrea e Chopeco de Leeti e Martin de Sagarçaçu...
Txopeko antroponimoa Txopetik sortua da eta hau Lope antroponimo ezagunetik. Txope hipokoristikoa zen, Txopeko bezala; honek, gainera, -ko atzizki txikigarria jaso du. Baina bada beste bide bat Txopeko azaltzeko, Lopeko hipokoristikotik abiatuz, hasierako foneman txistukaria kokatu da, bilakaera hau ezaguna da, Txopillo antroponimoan bezala, Lopillo > Txopillo bilakaera gertatu da. Bi bilakaerak laburtuz: Txope + -ko ala Lopeko > Txopeko. Txomingo antroponimoan bikoiztasun bera dago, Domingo > Txomingo ala Txomin + -ko?
Txope antroponimoa toponimian ez da ezezaguna, Txope toponimoan eta Txoperena edo Txopeenia toponimoan ere.

Baltasar antroponimotik sorturiko toponimoak

Baltasar antroponimo ezaguna da, Errege Magoetako baten izena delako. Hortik kanpo, ponte izen moduan erabili izan da, nahiz eta neurri txikian izan. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendeko lekuko ugari jaso dira:

Ziurrenik gerora gehiagotan erabilia izan da, eta horren ondorioz, hainbat toponimo sortu ziren. Sarrera honetan bildutako batzuk zerrendatuko dira, Baltasar izenak utzitako ondarea erakusteko.

1. Baldasar
Donostiako toponimia izeneko lanetik hartua, lekuko bakarra, XIX. mendearen erdikoa:
Baldasar (1860, D.U.A.-D-7-1-P.).

2. Baltasar
Aurreko toponimoa bezala, Donostiako toponimia izeneko lanetik hartua, lekuko bakarra, XIX. mendearen erdikoa:
Baltasar (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).
Baldasar eta Baltasar toponimo bera da? Ezberdintasun bakarra horzkarian dago, baina gertaera hori ohikoa da albokoa eta gero, cf. beheragoko Donbaltasarrenea.

3. Baltasarena
Plentziako etxe honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jasoa:
Baltasarena [N, TO]
Baltasarena (la casa de) [La_Plaza], Plencia, a.1796, FogVizcayaMs.

4. Baldasarrena
Mendatako etxe baten izena, lekuko bakarra eta gorago aipatutako liburutik hartua:
Baldazarrena [N, TO]
Baldasarrena (la casa de), Mendata, a.1796, FogVizcayaMs.
Aipagarria da horzkaria ahostundu dela, albokoaren ondoren zegoelako. Fenomeno hau ohikoa da, baina antroponimo honekin gutxitan gertatu da.

5. Baltasarrenea
Baltasarrenea, Errenteriako toponimoa, lekuko bakarra, XIX. mende hasierakoa, Baltasarrenea (1819).

6. Baltazar
Hondarribiko toponimia liburuan dago, 170. or.:
Baltazar
Kontzeptua: Arroka
Iturriak: 1992: Baltazar Elo.
Ebakera: 1992: Baldazar Mauricio Arozena
1993: Baltasar arri Maximo Sagarzazu
Kokagunea: 41.42.2
Oharrak: Atalaerreka jaisten den lekuan, F. Iridoik emana, Elo. Maximo Sagarzazuren ustez Atalaerreka ondoren (Itsasargitik gatozela), gero Arrixabal omen dago.

7. Donbaltasarrenea
Donostiako toponimia lanean dago, lekuko ez gutxi, XIX. mendearen erdialdetik hasita:
*DONBALTASARRENEA: Don Baltasarenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), D. Baldaserrene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Don Baltaserréne (10) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1); Don Baltaserrene (1989, D.U.T.B.). 64-5-7, M. F-3.
Toponimoak ez dira asko, gehienak etxe izenak. Antroponimoa Baltasar da:
Baltasar
Asiriar jatorria du (Belshazzar 'Baal jainkoak babes beza erregea') latinez Baltasar bihurtu zen. Tradizioaren arabera, Baltasar Jesus jaio berria gurtzera Belemera joan zen erregeetako bat izan zen. Lehen aldiz IX. mendeko Liber Pontificalis delakoan ageri da. Aldaera: Baldasar (Deun-ixendegi euzkotarra).

lunes, 10 de febrero de 2025

Ozeta toponimoa

 Ozeta, erdaraz Ozaeta, Arabako iparraldeko herri bat da, Barrundia udalerriko herriburua. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago Ozeta toponimoaz, lekuko zaharrak agertuz:

santio fortuniones de oçaeta (1066)
sancio furtunionis de ozaeta (1086)
oçaeta (1257)
Egun ofiziala den Ozeta aldaera Erdi Aroan ere agertzen da:
oçeta (1497-1519)
Hala ere, Ozeta izenak ez du lekukoetan agerpen askorik izan eta azterketa etimologikoaren aldetik Ozaetaren aldaera da.
Aipatutako web orrian izenaren jatorriaz bi aipu daude. Lehenengoa Otxolua izengoitiz ezaguna den Bernardo Maria Garrorena da, Nombres genéricos de río en la toponimia vasca lanekoa:
[...]
*oza, *otza, *otxa, *oxa, *oja... Parecen variantes de una misma raiz. Tenemos: a) OZAETA, lugar de varios ríos en jurisdicción de Alava, próximo a Otxandiano, y a OTZARRETA, terreno en que corren varios arroyos, sobre Ubidea (B), próximo a Barázar, donde se repite la correlación *oza = río, *otzar = vega
[...]
Bestea, P. Salaberriren Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburukoa:
[...]
Den. oficial: Ozaeta [...] Etimol.: El sufijo es el conocido -eta que aparece en 1066 sin que le preceda, aunque este grafema sí que se documenta en 1321 y 1429 (cfr. Gazeta); la base oza- no es clara para nosotros. En Oiartzun se documenta en 1499 el término de Oçeta (Irijoa y Lema, 2011: 29).
[...]
Azkenik, bada argitaratu berria den azterketa bat, Valeriano Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos (2015) de P. Salaberri, 106-107. or.:

Egileak ematen dituen bi aukerak baztertzekoak dira, batetik bere hibrido ustezkoa oso sinesgaitza delako eta bestetik, otsoren afrikatua aski argia da eta toponimoarena ezberdina da. Gutxienez, harrigarria da berdinketa hori.
Sarrera honetan egingo den analisia bat dator toponimoaren azken elementuarekin, -eta atzizkia dela, baina oinarriari dagokiokez, hurbilketa etimologiko bestelakoa egingo da, funtsean bi elementu daude, hotz hitza eta -tza atzizkia. Batzerakoan hitzaren afrikatua eta atzizkiarena batu dira, Altzania toponimoan gertatuko zen bezala. Tenperaturen aipamena urria da toponimoetan, baina bakan batzuk badira, Iberondo toponimoan ur bero hitz elkartua dago hasieran, Beroaga, Larunbeko aurkintzan bero hitza dago uren aipurik gabe. Iturriotz ere ezaguna da eta Arabako toponimoaren egitura hotz + -tza + -eta izan genitzake. Alde fonetikotik ez dago oztoporik ezta alde semantikotik ere. Beharbada herri horretako tenperaturak garai batean nahi baino hotzagoak izango ziren.

Petarzubi toponimoa

Arabako toponimo honen jasotako lekuko bakarra dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

PETARZUBI, término de Barrundia.
Datarik gabe dagoenez, XX. mendeko lekukotzat har daiteke eta oso agerikoa du bigarren elementua, zubi izen ezagunak. Toponimoak bi elementu izan ditzake, bukaerakoa argia dago zubi hitza dela, baina hasierako petar- hori ilunagoa da. Beharbada hori hitz elkartu bat da eta banaketa izan liteke bet-, behi hitzaren eratorpen aldaera, har- 'harri' hitzarena eta zubi. Esanahia "behien harrizko zubia" izan liteke, baina hori oso bitxia litzateke eta beste azalbide bat komenigarriagoa litzateke. Hasierako petar- hori izan daiteke bereter hitzaren aldakera laburtua eta aldatua. Hitz bera Peterbide toponimoan izango zen eta sarrera horretan informazio gehiago gertatutako aldaketez. Gainera, Petarbide toponimoa ere izan zen Araban eta horretarako bi azalbide daude, batean sartaldeko euskeraren eR > aR bilakaeraren ondorengoa litzateke eta bestean, beretar aldaerarekin osatua izango zen aztertutako toponimoa, baina ez da ziurra aldaera hori Araban erabilia izan zena, ezinezkoa ez izan arren. Bide batez, honekin bi lirateke ustezko aldaera hori izan ditzaketen toponimoak, Petarbide eta Petarzubi.

viernes, 7 de febrero de 2025

Luparana toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

LUPARANA, 1732, término de Apellániz.
Dirudienez, hiru dira toponimo honen elementuak, azkena artikulua, aurrerago haran izena eta oinarria geratzen da, aukera bakarra baino gehiago daudela. Izan daiteke Lupi antroponimoa, Lupiaran edo Lupiola toponimoen oinarria izan daitekeena. Lupia ere izan daiteke, Lupiren emakumezko aldaera. horrek aldaketa bat behar du, *Lupiarana > Luparana. Aukera egokia izan daiteke Lupa, Lupo antroponimoaren aldaera emakumezkoa, Lupo aipatzen du Alfonso Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan, 231. or.:
XII menderako bada LUPO ere latinezko kontextuan: Lupo —dativ.— Enecones, (c. 1111, Doc. Artajoneses, dok. 58). Latin arruntean, ordea, Lupo, -onis, erara deklinatzen zen aldagarri hau, cfr. ene lan “Algunas consideraciones sobre onomástica personal vasca” titulupekoa, Euskera, XXII (1977), 569 orr., n. 9. Ikus: et sunt fermes de istum donativum domno Lupo abbas de Sancti Eutropii et don Lop de la Pont (1195, El gran Pr. Nav., dok. 77), non domno Lupo abbas predikatu nominalaren funtzioan baitago. Ikus OCHOA, OCHOCO eta OCHANDO, eta baita-ere LOPE.
Ikertzaileak berak Luparen lekuko bat eman zuen beste lan batean, De re philologica linguae uasconicae V, 48. or.:
Y hay también nombres de origen latino cuyas formas se fijaron fonéticamente a través del uso que tuvieron desde época romana entre hablantes vascos: et filiis nostris Gumaz et Lupa et Dolquiti a.909 CDCardeña 62
Azkenik, beste etimologia bat izan daiteke lupu izenean oinarritua:
[...] Nombre dado a diversas enfermedades que provocan tumores en la piel. "Un mal qui vient aux bœufs et autres bêtes" O-SP 230. "Lobanillo" , "lupia" Lar. "Lupu: [...] 4.º (V, L, S), lobanillo; [...] 7.º (L), ántrax, carbunclo, lupus" A. "Lipu: [...] carbunclo, tumor maligno" Ib. "Lupea sentogatx da (R-uzt)" Ib. "Lupi: [...] 2.º tumor, lobanillo; 3.º lamparones" Ib. "Lupuak jango al dik. Amen, así lo coma el lobanillo. Amén (AN-gip)" Lek AEF 1923, 85. "En el año 1756, en un documento de Lauztiturrieta, se menciona la 'enfermedad llamada en nuestro vascuence lipue'" Arin AEF 1955, 108. "Quiste" Iz Ulz. "Lupia o miarengaiza" Ido Rinc 349.
Hitz hori izan daiteke Lupuobiaga toponimoaren oinarria. Hala ere, emakumezko antroponimoaren etimologia litzateke kontuan hartzeko bide nagusia, Lupa antroponimoa bide zuzenena izanik.
Den den, ziurtasun gehiago izateko lekuko gehiago beharrezkoak dira, nahiz eta daukaguna aski zaharra izan, XVIII. mendekoa.

miércoles, 5 de febrero de 2025

Basabitxi toponimoa

 Basabitxi da Zuiako aurkintza bat eta baso bat. Nahiz eta antzinatasun handikoak ez izan, lekukoek aldaera ugari dute: Basotxi (1993), Basabitxi (2006), aurkitzarenak. Basoarenak, Basubichi (1992), Basobitxi (1992), Basachi, Basatxi, Basoguchi, Basochi, Basoguchi... Azken hauek data gabe.
Toponimo antzeko bat dago Arabako bi herritan, Basabutxi, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

BASABUCHI, término de Ascarza. Labrantío de Oquina.
Askartza Trebiñuko herria da eta Okia herria Trebiñutik iparrera dago, Zuiatik urrun. Beraz, lau toponimo dira, bi Zuian, atergai direnak.
Basabitxi toponimoak lekukotza zaharra izanez gero, Landabitxia toponimoarekin erka liteke, bigarren elementua bitxi dela. Baina aldaera horiek etimologia zailtzen dute, Basabutxi toponimorako, bigarren elementua gutxi izan daiteke, asimilazioa jasan duena: b-g > b-b. Bestela, *Basabitxi > Basabutxi bilakaera ere azal daiteke baina aldaketa hori ez da ohikoa.
Basabitxiren hasierako elementua basa- da, baso izenaren eratorpen aldaera, Basabutxi toponimoan bezala, baina bukaerako elementua ilunagoa da. Bitxi izan liteke, baina dituen aldaerak kontuan hartuta, badirudi beste zerbait dagoela, gutxi beharbada. Horrela, aldaera batzuk azal daitezke, Basotxi < *Basautxi < *Basagutxi. Basatxi era berean azal daiteke, baina au > o gertatu beharrean au > a diptongoaren soilketa gertatu da. Basabitxi aldaeran bokal asimilazioa gertatuko zen: u-i > i-i. Beharbada aldaera hauek guztiak azaltzeko hobe da *Basagutxitik abiatzea. Dena den, onena litzateke lekuko zaharrago bat aurkitzea, toponimoaren izen jatorrizkoa aurkitzeko.

Beltxiorrenekoa toponimoa

 Beltxiorrenekoa da Ondarroako baserri bat. Lekuko zaharrena duela bi mendetakoa da, Belchigorrenecoa (1827). Azken urteetan Beltxior eta Beltxiorrenekoa izenak darabiltzate. Bukaeran, artikuluaz gain -ko eta -(r)en daude eta aurrerago, oinarria, antroponimo bat izan ohi dena. Toponimoak antz handia du Errenteriako Meltxorrenea toponimoarekin. honetan Meltxor antroponimoa ikusten dugu, Ondarroako toponimoan bezala. Izan ere, Errenteriako toponimoaren lekuko zaharrena Milchiorrenea da, bestearenetik oso hurbil. Beltxigorrenekoaren /g/ erraz azaltzen da, diptongo hori ez izateko. Beste hizkera askotan yod bat ezarri ohi da, Laudiyo 'Laudio', Oriyo 'Orio'...
Egun, Meltxor da Errege Magoetako bat, baina garai batean antroponimo huts bat zen, beste asko bezala.

lunes, 3 de febrero de 2025

Ibarika toponimoa

Ibarika da Gasteizko bizkarra, hegia. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mendekoa da, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoa:

IBARICA, término de Ullibarri de los Olleros. 1753, labrantío de Bolibar.
Arabako diputazioaren artxiboetan badira zaharragoak direnak, 1532. agiri batean dago, baita 1696.agiri beste agiri batean. Beraz, toponimoak 500 urte egin ditu aldatu gabe, baina sarrera honetan proposatuko den etimologiak aldaketa bat behar du, bigarren bokalari dagokiona. Bi toponimo lotuko ditugu, Ibarika eta Ibiriku. Azken honen sarreran Hibericus edo Ibericus antroponimoak proposatu genituen, ondoren bokal asimilazio bat gertatu eta bigarren bokala aldatuko zen. Ibarika toponimoan ez zen asimilaziorik gertatu baina izen zaharrena *Iberika izan bazen, arrazoiren bat izan zen Ibarika bihurtzeko, beharbada herri etimologia gertatuko zen, hasierakoa ibar hitzarekin berdinduz.

Petarbide toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua da:

PETARBIDE, término de Domaiquia.
Toponimoaren analisi bat izan liteke bi zatitan banatuz, pet- eta harbide hitz elkartua:
harbide.
(V), harribide (BeraLzM), arpide. Ref.: A Apend; Etxba Eib.
Calzada, camino de piedra; carretera.
Hasierakoa izan daiteke behi hitzaren eratorpen aldaera, Betolatza toponimoan omen dagoena. Alde semantikotik, arazorik ez, esanahia litzateke "behien harrizko bidea". Baina toponimoak oso antz handia du blog honetan aztertutako Peterbide toponimoarekin eta etimologia bera izan dezake. Azken honetan bereter eta bide hitzak zeudela uste genuen, ondoren laburketa prozesua gertatu eta eta hasierako herskariaren asimilazioa. Petarbide toponimoan ezberdintasun bakarra bokal baten dago eta beharbada eR > aR bilakaera gertatu zen. Hau ohikoa da sartaldeko euskal hitz batzuetan: barri : berri, garri : gerri. Berdina gertatuko zitzaion Domaikiako toponimoari. Bide batez, bereter hitzak bazuen beretar aldaera:
beretar (Sal, R; Lar).
Beretar aldaeraren eremua Nafarroako sortaldeko eremukoa zen, Lar hori Larramendiren hiztegikoa da, baina ezin jakin hitz hori non jaso zuen, agian sartaldeko eremuan. Hala ere, hori ez da beharrezkoa jakinik aipatutako bilakaera dagoela.